Pako Iriarte Arruti (Azpeitia, 1958)
Azpeitiko kaleko etxe baten jaioa. Umetan traktorerik gabeko eta oinez joan beharrezko baserria ezagutu nuen. Ikasketak kastellanoz egin nituen. Fabriketan lanean hasi nintzan eta burni lanetan jardun. Neure kontura jardun nuen, 8 bat urtez, burni eta egurrezko eraikuntz lanak eginez. Ondoren suhiltzaile frogatara aurkeztu nintzan. Gipuzkoako Suhiltzaile lanetan izan naiz jubilatu arte.

Politika eta sindikal eragilea izan nintzan 1983 arte. Norabide ez egokia somaturik, politika kontuak utzi eta neure pasioari heldu nion: Mendiak eta Eskalada. Hemendik hasi eta Pirineo, Alpeak, Andeak, Himalaya ezagutu izan ditut. Honekin batera surfari ere ekin nion. Eta beste bidai asko egin izan ditut. Mundua ezagutzeko bidea izan da eta, batiz bat, neure burua. Nire eskalada arriskutsurako joerataz jabetzean, kontzientzi garapeneko jardueretaz zaletu nintzan. Zenbait ikasketa egin izan nituen. Nire jarduera libretako bat edonori  bizitzara irekitzen laguntzea da.

Euskera neurekin izan dut beti eta ikastaldi batzutara joan izan nintzen. Neure kabuz prestaturik aurkeztu nintzan gaitasun frogetara. Eta urrengo urtean etorri zitzaidan EGA izango zen agiria. Umetan amamarengandik jasotako zenbait esaldi gogoan izan ditut. “Euskera Españi osoan hitzegiten zela”. “Liburu bat ba omen dala, letu ezkero, sorgindu eginten duena”. e.a. Euskera aztertuz joan izan naiz eta orain duela 20 bat urte ohartzen hasi nintzan bere osaketaren mirariaz eta erderaren trakeztasunetaz. Baltasar de Echaveren liburak “Discursos de la antiguedad de la Lengua Cantabra Vascongada”k kontu asko argitu zizkidan. Larramendi, Astarloa e.a. irakurrri eta aztertzen ere jardun izan naiz, Euskerari buruzko neure ikuskera sortuz.

Euskeraren jatorria sortze lanetan ibili izan nintzan aurreneko 2 urtetan. Neure haserako lanak aurkeztu izan nituen. Zer begiratu eta aztertu beharko genukeen adierazten saiatzen naiz. Azken urteetan, bapatean egiten ditudan bideoen bidez egiten ditut nire adierazpenak.

Aurkezpenak

Euskearen Jatorria bilduma

Sorgin taula eta doinuen konposaketa irudikapena Balthasar Etxabe: Discursos de la antiguedad de la Lengua Cántabro Bascongada (Arantzazu, 2005). Paperean

Euskera: entzuketaren artea. El arte de la escucha (Donostia, 2007). Paperean.

XVI. Mendeko Euskeraren jatorriaren ikerleak: Baltasar Etxabe Orio (2019). Paperean, Bideoa.


Bideoak euskeraz

Euskerari buruz ohar batzuk (2023)

Euskera oi Euskera!! (2019)

Euskeraren balioa zertan den..

Euskera hizkuntzaz jabetu beharra dugu.

Bideoak gazteleraz

Algunas notas sobre el Euskera (2023)

Conciencia, Euskera y Humanidad (Bilbo, 2022)

La naturaleza del Euskera (2020)

Sonidos naturales del Euskera (2017)

Euskera 3 (2017)

¿El Euskera es lengua española? (2022)

¿Euskaldunización tardía? (2022)

El Castellano, mutación del euskera

Los primitivos habitantes de España (2019)

El castellano no puede venir del latín (2020)