Blog Archives

• Osteguna, Abuztua 31st, 2023

IRUÑA -VELEIArako BISITA GIDATUA IGANDEAN Irailaren  3an

Bisita gidatua Iruña -Veleia Martxan -ek antolatzen du eta goizeko 11etan hasiko da aztarnategiko aparkalekuan.
-Bertan, tokiko historia ezagutzeko parada izango dugu; burni aroko hiri karistiarra, eta hiri erromatarra, erdi aroan desagertzen den arte.
-Bisitan zehar, topatutako grafito baliotsuak ezagutzeko aukera izango dugu, baita epaiketan gertatutakoa ere. Hala nola, egoera hau dela eta, gure iritzia azalduko dugu.
-Foru Aldundiak harresiaren inguruan hondeamakina erabiliz eginiko triskantzaren lekuko izango gara. Hau gelditu nahian epaitegian salaketa jarri dugu.
-Izen emateko 696296767 telefonora WhatsApp bat bidali edo ta telegram bat.
-Eskertzen da informazio hau interesa eduki lezakeen kontakturen bati bidaltzea. Eskerrik asko!

Bittor Kapanagaren euskeraren jatorriaren proposamenak eta euskal kulturari egindako ekarpenak ezagutzeko bisita gidatua irailaren 3an
- Otxandioko udaletxetik abiatuko da 11:00etan
- Doakoa da
- Bitorren arlo askotan egin zituen ekarpenak gogoratuko ditugu: hitzen etimologiak, hiru substratuak, hiru zuhaitz sakratuak…
- Izena emateko 663901248

Ribero Menesesen azken ikerketak ezagutzeko eta Kantabriako bi leku bereziak ezagutzeko bisita gidatua irailaren 10ean

- Kantabriako bi leku interesgarri hauek bisitatzeaz gain, lehenengoak Baskonia hitzarekin lotura izan dezakeena eta bigarrena leku sakratua izan daitekeena, Jorgeren azken ikerketen berri izango dugu.
- Leku biak bisitatu ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera dago.
- Eta gero, bazkalostean, Jorgerekin solasaldia.
- Autoak antolatuko dira, Donostiatik eta Bilbotik.
- Izena emateko, bidali watxap mezua 616300615  telefonora.
- Bazkaria eta bisita: 20 euroko ekarpena

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 21st, 2023

Datorren irailaren 3an, domekan, Kapanagazaleen Taldeak Bittor Kapanagari buruzko bisita gidatu bat antolatu du.

Helburua Bitorrek egindako ekarpena modu atseginean ezagutzea da eta, horretarako, herrian zehar ibilalditxo bat egingo dugu eta, amaieran, berak idatzitako kantaren bat abestuko  dugu denon artean. Azalpenetan ere Bittorren bizitzaren pasarte batzuk aipatu dira, orduko egoera hobeto ezagutzeko.

Bittorren ekarpena arlo askotan izan da:

– Euskeraren jatorria: bere hiru substratuen teoriak hitz asko azaltzeko bide eman digu eta zertzelada batzuk ezagutzea garrantzitsua da. Adibidez, IZ erroaren oparotasuna argi zentzuan (IZetu, pIZtu, IZarra, IZtant…), su zentzuan, uraren zentzuan… edo ABA erroa senidetasuna adierazteko (nEBA, arrEBA, alABA, izEBA, osABA…) edo beste erroena: AR/UR, IL, GE… Edo zergatik “euskera” proposatu zuen baturako eta ez “euskara”. Edo “garapena” terminoa zelan propusatu eta zabaldu den batuan…

– Euskal kultura: arlo askotan laguntzen ibili zen: Durangoko Azokan, kantagintzan…Berak idatzitako kantak, adibidez kantari hauek abestu zituzten: Gontzal Mendibilek, Niko Etxartek, Josu Zabalak, Patxi Villamorrek, Txomin Bengoak

– Euskal mundu ikuskera: bere “Euskaldunon ikuskera” liburua oso sakon eta aberatsa izan zen, arlo askotan ikuspegi txundigarriak eskainiz: euskaldunen erlijio zaharra (akelarreren asmakizuna okelerrearen ordez), aran…; hiru zuhaitzen kultura (aritza, lizarra eta urkia), bi iberiak, egun eta hilabeteen izenak, mediterraneo inguruko zibilizazio zaharrak, koloreen mundua, kosmoikuskera ur, su eta zuraitzaren bidez…

– Herrigintza: arlo askotan ekarpen interesgarriak egin zituen: kooperatibak (etxea, tailerra) bultzatu, zinema sortzen lagundu…

Kapanagazaleon Taldea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abuztua 03rd, 2023

Igandea abuztuaren 6a
Goizeko 11etsn aztarnategiko aparkalekuan.
Aztarnategiko historia ezagutzeko aukera izango dugu;  burni aroko hiri karistiarra, erromatar garaiko hiria eta honen desagertzea goi erdi aroan.
Bisitan zehar, topatutako grafito baliotsuak ezagutuko ditugu. Epaiketan gertatutakoaren berri izango dugu eta honi buruz gure iritzia azalduko dugu.
Arabako Foru Aldundiak harresi inguruan hondeamakina erabiliz eginiko triskantzaren lekuko izango gara .
Izena emateko, 696286767 telefonora WhatsAppa bidali edo Telegram bat.
Interesa eduki lezakeen kontakturen bati bidaltzea eskertzen da.
Iruña -Veleia Martxan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Uztaila 26th, 2023

Egitaraua

Ostirala – Abuztuak 25

12:30-12:35 PresentaciĂłn – PresentaciĂł – Aurkezpena

12:35-13:00 Jesus Glez Artabe-M. van der Sluys T. Desaparición de la grafía ibérica (video)

13:00-14:00 Joseba Mintegi Eskisabel Estelas y altares de los siglos I a IV en la penĂ­nsula

14:00-16:00 Comida – Menjar – Bazkaria

16:00-17:00 Iosu Urrexola Apuntes previos para abordar la interpretación y comprensión de la lengua ibérica con la ayuda del euskera

17:00-17-20 Bernat Mira Tormo La charla de CastellĂł (video)

17:20-17:45  Atsedena

17:45-18:45 Josu Naberan: Desciframiento de dialectos ibéricos por medio del euskera

18:45-19:45 Antoni Jaquemot Ballarín: Escritos ibéricos sobre rocas de la Cerdanya

Larunbata –Abuztuak 26

09:00-10:00 Antonio Arnaiz Villena La mano de Irulegi

10:00-11:00 Luis Silgo Gauche: El posible origen de la palabra vasca para”trueno”

11:00-11:30 Atsedena

11:30-12:30 Inizituak Una pequeña  aproximación a las costumbres y al imaginariode los iberos: los objetos también hablaban

12:30-13:30 Sinto Cortés Conti e Innassi Martí Gallego Escorca: un sustrato prerrománico, místico y espiritual

13:30-14:00 Montse López. Aproximación al territorio de las tribus celtibéricas de Belos, Titos y Lusones

14:00-16:00 Comida – Menjar – Bazkaria

16:00-20:00 Visita al yacimiento de la Bilbilis Itálica (Calatayud)

Igandea – Abuztuak 27

09:15-10:15 Roberto Iturrioz Leza Euskoibérico  o iberorromance

10:15-11:15 Jabi Goitia Blanco Toponimia de Portugal, Azores y Madeira

11:15-11:45 Atsedena

11:45-12:15 Jon Goitia Blanco ¿Somos los euskaldunes de la tribu de los “pajaros bobos”?

12:15-13:15 Pedro MÂŞ Urquijo: RevisiĂłn de la genealogĂ­a de las lenguas a partirdel vascuence: una visiĂłn crĂ­tica de la lingĂĽĂ­stica indoeuropea

13:15-14:00 Asamblea General de la Asociación Lengua Ibérica (abierta)

14:15 Clausura – Amaiera

Izen ematea

  • Izena ematea: 25 €
  • Pentsio osoa lagun bat (ostatua eta gosari-bazkari-afaria) bi egunetan: 110 €
  • Pentsio osoa bi lagun (ostatua eta gosari-bazkari-afaria) bi egunetan: 100 € x 2 = 200 €
  • Sarrera: ES13 2095 0113 10 9119981655  (izen-abizena jarri, ez “jornadas”…).
  • Bidali baieztapen mezu bat: lenguaiberica@gmail.com
Egitarau osoa: hizlariak eta gaien azalpena

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 25th, 2023

Bere blogean, Eukelen, argitaratu duen Jabi Goitiak arlo honetako berba batzuk euskeratik etorriak izan daitezkeela proposatu digu:
arqueologia-linguistica-de-la-metalurgia

Horien artean garrantzitsuena “metal” hitza izan daiteke. Bere ustez “mehetu” aditzarekin lotuta egon daiteke, material bat estutzeko gaitasuna, xaplak egiteko gaitasuna alegia, metalak beste elementuetatik bereizten duten gaitasuna alegia.

Baina beste hainbat hitz ere Europako hizkuntza zaharretik etorriak izan daitezkeela uste du, besteak beste: arrabio, brontze, koke…

“Burdin” hitzerako etimologia bat ere proposatu digu.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Maiatza 29th, 2023

Ekainaren 4an, igandean, Iruña-Veleiako 2. Jaia

Iruña-Veleian zer gertatu den jakin nahi duzu? Zer da ezkutatu nahi digute? Zergatik?

Jakin nahi dugu zergatik sartu duten eskabadora laugarren aldiz  eremu handi bat suntsitzeko?

Jakin nahi duzu zergatik Iruña-Veleia ondoan orain dela 4.000 urteko herrixka baten aztarnak topatu eta porlanez bete duten orain gutxi?

Jakin nahi duzu zergatik harresia garbitzean “ATA” idazkuna agertu eta ez duten babestu nahi?

Jakin nahi duzu Irulegiko Eskuak zer zerikusirik izan dezakeen Iruña-Veleiako grafitoekin?

Iruña-Veleia gure historia, kultura eta euskeraren gako asko gordeta ditu. Berau ezagutzea ezinbestekoa da orain gertatzen ari dena ulertzeko.

Datorren igandean, ekainaren 4an, Iruña-Veleiako 2. Jaira etor zaitezke. Bisita gidatua egingo dugu (doakoa da).

Gero, hurbil dagoen Olabarri herrian bazkari herrikoia egingo dugu 15 euroren truk. Norberaren bazkaria ere eraman daiteke.

Bazatozte?

Bisitarako izena emateko edota bazkarirako: bidali watxap edo telegram bat: 663 901 248

Kontaktu batzuen artean mezu hau zabaltzea biziki eskertzen da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Otsaila 03rd, 2023

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urtarrila 25th, 2023

Dokumentazioa

a. 934 Ullone harana, a. 1084 OHION, 1122 – 34ra, OION. 1280 OYON. 1511-16 urtea HOYON, OYON dokumentu berean. 1561ean, OION ZAHARRA, Juan de. BEHEKO zaharra, baxua.

Etiologia

LL: altueraren antzinerroao = UL/ULI, altua, herria.- ONE/-ON, goi-protorraiz, herria.ULION/ULLIONE daría UIONE/OYONE/OIONItzulpena: muino, muino edo gainaren herria.Antzera, Ollauri (Errioxa) 1342an ULLAHURIA bezala agertzen da, non O – U bokal-altrernantzia eta -A euskerazko determinatzaile edo artikulu sufijatua ikusten diren.Antzekoa, ULISARNA (Ezcaray), antzinerro berarekin, muinoko herria.

Azalpena

Gaur egungo OION forman, gaur egun antzeman daitezkeen bi osagaiak mantentzen dira, GOI eta ON muinoaren deribatuen alturako nukleo semantikoa. ON = OL/UL garaierako nukleo semantikoaren aldaerak.

Antzeko GOI (GOI) ikusten dugu BOI TAHULL (Lleida), Tautologia altua Tahull, mahaia (latinez tábula). Antzinerro berarekin URGULL dugu, urgoiti, muino altua ematen duena.

Gogoratu behar da UR garaierako nukleo semantikoak eta haren aldaerek (UL/OL/ULL/ULTZ/UR/UZ/US/OR/OS/OX/OZ/AZ/UR/IR/IS/IX/IZ/ER/EG/ES/EZ/EX…), garaiera luzea, ilada, korrontea, emaria parekatzeagatik, ULTZA eta URTZA baliokideak egiten dituztela, hau da, ibai, haran, arro eta abarrekin. Altuerak eta hidronimiak agerian uzten dute bere unitate semantikoa populazio toponimo askotan eta bere ibaia orokorrean izen berekoa, LEDESMA, OION eta Oion ibaia, ULZAMA, NAJERA, ORIO eta Oria, OIARTZUN…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 06th, 2023

Abenduaren 17an Barrikan Euskeraren Xarmaren 5 edizioa egin genuen gai bakarrarekin: Irulegiko Eskua ikertzea.  Bertan jasotako proposamenekin egin zen liburuxka banatu eta bertan horietako batzuk aztertzeko aukera egon zen, besteak beste Juan Inazio Hartsuagarena (bideo bidez), Paulo Arrietarena, eta beste gutxi batzuk.

Paulok, bere aurkezpenean ezezaguna den Irulegiko bigarren idazkunari buruz ere luze hitz egin zigun.

Handik hona proposamenak jasotzen jarraitu dugu eta “Irulegiko Eskuaren” liburuxka honetan Euskeraren Jatorriak Euskal Herriari gai honi buruz ikertzeko tresna eskaintzen dio. Bertan, idazkun honen proposamenak jaso eta eztabaida sustatu nahi dugu.

Jendeari eskertuko genioke proposamen gehiago egonez gero bidaltzea eta dauden proposamenak ahalik eta ondoen arrazoitzea.

Martxoan beste bilkura bat egingo da ordurako jasotakoarekin eta helburua hauxe izango da: gaur egun ditugun ezagutzekin egokienak izan daitezkeenak nabarmenentze hastea.

Hemen laburpen taula dago, orain arte jaso diren proposamenekin eta baita “Irulegiko Eskua” liburuxka. Bertan proposamenen azalpenak daude, Irulegiko ezezaguna den idazkunaren informazioa, testuinguruari buruzko artikulu bat, Iruña-Veleian iberiar grafiari buruz txosten baten aipamena eta, azkenik, iberiera ikertzeko dauden tresnak.

Irulegiko Eskua-2-bertsioa-22-12-31

Egileak Irakurketak
Zorhioneku dene kebe. Ekirateren otsirtan ez eakari, eraugon
Juan Inazio Hartsuaga OROTARIKOAN AGERI DIREN HITZEZZorhi oneko dene keben. Ekirateren orritsetan ez akartu, eragon.

ERDIALDEKO EUSKARA ESTANDARREAN

Ongi heldua dena ere hemen. Ekirateren adiskidetasun banketeetan, ez haserretu, ondo pasa Hartsuaga: azalpenaren bideoa

Josu Naberan Leku zorionez betea / beha ezazu zein atergune bikaina / etsegune bikain bezain erosoa / egonleku ezin egokiagoa
Paulo Arrieta Zorioneko zu / Denek bere argia aterpe honetan / Etxe izan dezagun
Bienvenido Mascaray Egun on! Egun hau egia lortzeko aukera bat izan dadila. Inguruko gaiztakeriak baretu daitezela. Har dezala gari lohia. Ohe ona jartzeaDia de Buena suerte / Que sea este dĂ­a oportunidad hacia la verdad / Que se aplaque la ira del entorno / Que se coja el trigo lozano / DisposiciĂłn de buena cama
Luis Azkona Sorioneku : tenekerekirateren : otirtazeseakari : eraukon
Zorioneko teink egirateren otintak esankari eraukin
Dichoso será, que él va a detener los odios, el que dice, en rendición
“Dichoso será el que afirma que va a detener los odios, en rendición
Bizkaiko hizkuntzalariak Zorion ekun (ukan) / Denak hemen haiekin dira aterpe (n) / Hots irri eta ma ez ahakarri / Edrauk on. Zorioneko. Denek hemen gira aterean…tan: Etxea garbi ukan
Fernando Azedo Zorioneko / heda han(di) ez hemen egin aurre aterrian / ohe eder dan
etxera ekarri erraguk on Afortunado / gran desplazado aquí no hagas adelante<>avance / que a cubierto es hermoso el yacer / dínos (bien <> lo bueno) que traes a casa.
Iñigo Larragoiti “Espiritu de la felicidad del yo interior / sacado en la puerta el bronce hace el ciclo central de la fuente / haciendo que el dicho se repita en el hechizo magico / a bien repetidamente dentro sea mostrado”
Ibon Telleria Zorioneko / denek epe egin ater-lekuan (atarian) / otoi irten bat e(t)seak /arre-erra eduki dezan
Antoni Jaquemot Permiso de uno que la reunión se realice fuera con agrado entrañas visibles siendo tu mismo
Miguel Thomson Feliz (solsticio de) invierno a todos. Cuando el sol está bajo, cuando afuera hace frío, ahora, a casa trae un cerdito.”“Feliz año nuevo (o solsticio de invierno) a todos. Ahora que el sol está bajo y hace frío afuera, trae buena suerte a casa.”
Guillermo Gomez Nosotros los berones representados por nuestro jefe Tenekerekirateres hacemos amistad con la ciudad de Onirta Sekiea y lo promulgamos
Iñaki Aldekoa Larrañaga Sorion egun(a) / teneke be(go?) ekirateren /  oñirtan eseakari / eraukon

Zorion eguna / eukola(/izan dezan) eki atearen / oinetan eskigailu (hau) / daukonak

Josu Lavin Zorioneko denek hemen giraten onetan etsea ekarri eraukon

Zorionekoak etxe honetara ekarriak izan garen denok.

Raul B Zorionekoak etxean zintzilikarioari otzan begiratzen dioten guztiak.
Igor Leibar Zorionak / Denak pasatzen dira ate azpitik/Zutik pausaleku/Eder erretiroa
Lander Ibarguren Zorionekoak eta ni hemen, eguzkia atearen aurrean, ez ekarri gaitzik
.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Abendua 27th, 2022

▶️ Hurrengo bisita gidatua ez da igande honetan izango jai berezia delako, bi igande barru baizik.

▶️ 2023an ere hileko lehenengo igandeetan egingo dira, 11:00etatik 13:30etara.

▶️ Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira.

▶️ Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta Bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak.

▶️ Izena emateko bidali watxap bat 663901248 telefonora edo telegrametik @patxideustu

▶️ Eskertzen da informazio hau zure interesa eduki lezakeen kontakturen bati bidaltzea. Eskerrik asko!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)