Aukeratutako etiketa ◊ arrieta ◊

• Ostirala, Urtarrila 06th, 2023

Abenduaren 17an Barrikan Euskeraren Xarmaren 5 edizioa egin genuen gai bakarrarekin: Irulegiko Eskua ikertzea.Ā  Bertan jasotako proposamenekin egin zen liburuxka banatu eta bertan horietako batzuk aztertzeko aukera egon zen, besteak beste Juan Inazio Hartsuagarena (bideo bidez), Paulo Arrietarena, eta beste gutxi batzuk.

Paulok, bere aurkezpenean ezezaguna den Irulegiko bigarren idazkunari buruz ere luze hitz egin zigun.

Handik hona proposamenak jasotzen jarraitu dugu eta “Irulegiko Eskuaren” liburuxka honetan Euskeraren Jatorriak Euskal Herriari gai honi buruz ikertzeko tresna eskaintzen dio. Bertan, idazkun honen proposamenak jaso eta eztabaida sustatu nahi dugu.

Jendeari eskertuko genioke proposamen gehiago egonez gero bidaltzea eta dauden proposamenak ahalik eta ondoen arrazoitzea.

Martxoan beste bilkura bat egingo da ordurako jasotakoarekin eta helburua hauxe izango da: gaur egun ditugun ezagutzekin egokienak izan daitezkeenak nabarmenentze hastea.

Hemen laburpen taula dago, orain arte jaso diren proposamenekin eta baita “Irulegiko Eskua” liburuxka. Bertan proposamenen azalpenak daude, Irulegiko ezezaguna den idazkunaren informazioa, testuinguruari buruzko artikulu bat, IruƱa-Veleian iberiar grafiari buruz txosten baten aipamena eta, azkenik, iberiera ikertzeko dauden tresnak.

Irulegiko Eskua-2-bertsioa-22-12-31

Egileak Irakurketak
Zorhioneku dene kebe. Ekirateren otsirtan ez eakari, eraugon
Juan Inazio Hartsuaga OROTARIKOAN AGERI DIREN HITZEZZorhi oneko dene keben. Ekirateren orritsetan ez akartu, eragon.

ERDIALDEKO EUSKARA ESTANDARREAN

Ongi heldua dena ere hemen. Ekirateren adiskidetasun banketeetan, ez haserretu, ondo pasa Hartsuaga: azalpenaren bideoa

Josu Naberan Leku zorionez betea / beha ezazu zein atergune bikaina / etsegune bikain bezain erosoa / egonleku ezin egokiagoa
Paulo Arrieta Zorioneko zu / Denek bere argia aterpe honetan / Etxe izan dezagun
Bienvenido Mascaray Egun on! Egun hau egia lortzeko aukera bat izan dadila. Inguruko gaiztakeriak baretu daitezela. Har dezala gari lohia. Ohe ona jartzeaDia de Buena suerte / Que sea este dĆ­a oportunidad hacia la verdad / Que se aplaque la ira del entorno / Que se coja el trigo lozano / DisposiciĆ³n de buena cama
Luis Azkona Sorioneku : tenekerekirateren : otirtazeseakari : eraukon
Zorioneko teink egirateren otintak esankari eraukin
Dichoso serĆ”, que Ć©l va a detener los odios, el que dice, en rendiciĆ³n
ā€œDichoso serĆ” el que afirma que va a detener los odios, en rendiciĆ³n
Bizkaiko hizkuntzalariak Zorion ekun (ukan) / Denak hemen haiekin dira aterpe (n) / Hots irri eta ma ez ahakarri / Edrauk on. Zorioneko. Denek hemen gira atereanā€¦tan: Etxea garbi ukan
Fernando Azedo Zorioneko / heda han(di) ez hemen egin aurre aterrianĀ / ohe eder dan
etxera ekarri erraguk on Afortunado / gran desplazado aquĆ­ no hagas adelante<>avance / que aĀ cubierto es hermoso el yacer / dĆ­nos (bien <> lo bueno) que traes a casa.
IƱigo Larragoiti “Espiritu de la felicidad del yo interior / sacado en la puerta el bronce hace el ciclo central de la fuente / haciendo que el dicho se repita en el hechizo magico / a bien repetidamente dentro sea mostrado”
Ibon Telleria Zorioneko / denek epe egin ater-lekuan (atarian) / otoi irten bat e(t)seak /arre-erra eduki dezan
Antoni Jaquemot Permiso de uno que la reuniĆ³n se realice fuera con agrado entraƱas visibles siendo tu mismo
Miguel Thomson Feliz (solsticio de) invierno a todos. Cuando el sol estĆ” bajo, cuando afuera hace frĆ­o, ahora, a casa trae un cerdito.ā€ā€œFeliz aƱo nuevo (o solsticio de invierno) a todos. Ahora que el sol estĆ” bajo y hace frĆ­o afuera, trae buena suerte a casa.ā€
Guillermo Gomez Nosotros los berones representados por nuestro jefe Tenekerekirateres hacemos amistad con la ciudad de Onirta Sekiea y lo promulgamos
IƱaki Aldekoa LarraƱaga Sorion egun(a) / teneke be(go?) ekirateren /Ā  oƱirtan eseakari / eraukon

Zorion eguna / eukola(/izan dezan) eki atearen / oinetan eskigailu (hau) / daukonak

Josu Lavin Zorioneko denek hemen giraten onetan etsea ekarri eraukon

Zorionekoak etxe honetara ekarriak izan garen denok.

Raul B Zorionekoak etxean zintzilikarioari otzan begiratzen dioten guztiak.
Igor Leibar Zorionak / Denak pasatzen dira ate azpitik/Zutik pausaleku/Eder erretiroa
Lander Ibarguren Zorionekoak eta ni hemen, eguzkia atearen aurrean, ez ekarri gaitzik
.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 20th, 2021

IruƱa-Veleiako III. Biltzarra

Azken ikerketak / Epaiketa / Betidaniko euskalduntzea / Vatikanoa

Aurkezpena

IruƱa-Veleiak tristezia eta poztasuna ematen dizkigu aldi berean. Tristezia, batetik, UPVko Letren Fakultateak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta hedabide gehienek altxor hau ezkutatzeko eta suntsitzeko nola egin duten lan ikusi dugulako. Bestetik, altxor handi hau topatu zuten bi kideak, Eliseok eta Oskarrek, nola zigortzen ari diren ikusten ari garelako. Eta hirugarrenik, herri honen babesle izan behar diren erakunde gehienak eta prestigioko pertsona asko, 12 urte hauetan, ostrukarena egiten ari direlako.

Baina IruƱa-Veleiak alaitasun eta indar handia ere ematen dizkigu. Besteak beste, gure hizkuntzaren jatorriaren ikerketan bide berri eta oso aberatsa eskaintzen digulako, Mitxelenak zabalduko teoriaren atal batzuk zuzendu behar direla erakutsi digulako, EITB eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarra pikutara bidali duelako eta kristautasunaz Vatikanoak kontatzen digun historia monolitikoa hautsi duelako. Eta IruƱa-Veleiari esker jende on eta prestu asko ezagutu ahal izan dugulako, begiak ireki dizkigulako eta, gai horri esker, nor dagoen euskeraren, kulturaren eta ondarearen alde eta nor dagoen kontra bereiztu dezakegulako.

Lehenengo biltzarrean faltsukeriaren zein egiazkotasunaren aldeko alderdi biak gonbidatu genituen, eztabaida piztu nahi genuelako, aurreiritzirik gabe. Baina faltsukeriaren aldekoak ez zuten etorri nahi izan eta gu geuk euren argudioak azaldu behar izan genituen. Bigarren biltzarrean grafitoen altxorrean eta eztadaida zientifikoan sakondu genuen.

Eta hirugarren biltzar honetan lau mahai inguru izango ditugu: batetik azken ikerketen berri izango dugu lau ikerleren eskutik. Ondoren epaiketan gertatutakoa eta baita espainiar justizia sistematik euskaldunok zer espero dezakegun argiago ikusi ahal izango dugu. Arratsaldez betidaniko euskalduntzea hobeto ezagutzeko bi hizlari izango ditugu eta, amaitzeko, grafitoen gai erlijioesen atzetik dauden kontu interesgarri asko ezagutzeko parada izango dugu.

Azkenik, amaierako Eskerraldian, bidelagun izan ditugunak gogoan izango ditugu, besteak beste, jadanik gure artean ez dauden Emilio Ilarregi eta IƱaki Aldekoa.

Egitaraua

Maiatzak 29, larunbata

09:30 Harrera

09:45 Mahaingurua: Grafitoei buruzko azken ikerketak

Antonio Rodriguez Colmenero: Veleia romana: un primer intento de sĆ­ntesis

Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: IruƱa-Veliako material etnografikoa

Miguel Thomson Okatsu: La reproducibilidad de los grafitos de IruƱa-Veleia y su consistencia con hallazgos previos en el yacimiento apoyan su autenticidad

Josu Naberan Naberan: Hizkuntzalarien Zientzia Veleiako IruƱan

11:45 Atsedenaldia

12:15 Mahaingurua: IruƱa-Veleia lurperatu ezin izan duen epaiketa

Felix Rodrigo Mora: Derecho consuetudinario frente a derecho romano y derecho positivo

Patxi AlaƱa Arrinda. IruƱa-Veleia: justiziaren aurkako epaiketa

14: 00 Bazkaria

16:00 Mahaingurua: Betidaniko euskalduntzea

Aitzol Altuna Ensunza: Euskalduntze berantiarra salatzen

Joseba Mintegi Eskisabel: Euskaliberieraren presentzia penintsula osoko I-V mendeetako hilarrietan

17:45 Atsedenaldia

18:15 Mahaingurua: Vatikanoa euskal kristasutasunaren hastapenaren aurka?

Paulo Arrieta Aizpuru: Karistiar eukaristia, zenbakiak, jokuak, palindromoak, anbigramatikoak , etab.

Nekane Jurado Perez: La corriente subterrƔnea que riega IruƱa-Veleia

19:45 Eskerraldia: Emilio Ilarregi, IƱaki Aldekoaā€¦

20:00 Amaiera

Maiatzak 30, igandea

11:00 Bisita gidatua IruƱa-Veleiako indusketan

Aurrez aurre eta online bidezko izenemateak

Bi modutara eskainiko da: aurrez aurre eta online.

Aurrez aurreko biltzarrean izena ematea: 40 ā‚¬ (bazkaria eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 ā‚¬.
Ikasle edo langabetuek: 15 ā‚¬
Onlineko biltzarrean izena ematea, zoom bidez: 10 ā‚¬
Igandeko bisita gidatua doakoa da.

Izena emateko datuak hemen sartu: https://forms.gle/7kaBMWFc2eMLmY4q8

Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380091003 (abonuan izen-abizenak jarri)

Informazioa: irunaveleiamartxan@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 24th, 2018

Bere historia ezagutzen ez duen herria alhzeimerra duen pertsona bezalakoa da.

Euskalerrian, zoritxarrez, Katalunian eta herri gehiagotan baino txarrago transmititzen ari gara gure historia.

Horregatik, HerriUNik eta Aubixa Elkarteak iazko irailean Gure Historia berreskuratzeko 1. Bilkura egin ondoren, maiatzaren 26a, larunbat honetan, bigarrena dator!!!

Parte hartzekoĀ  deitu 653 474 850 telefonora edo mezua bidali:Ā herriuni@gmail.com

Izena emateko 20 euro dira (bazkaria barne).

Bazatoz?

Laguntzaileak:Ā Biltzarre eta Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)