Aukeratutako etiketa ◊ azkarate ◊

• Astelehena, Urria 03rd, 2016

Ale honetako gaiak:

50. jatorriberrira heldu gara!  Irakurle batek Jatorriberri jasotzean bidali digun mezua.

“Iruña-Veleia eta Kristautasuna” jardunaldia azaroaren 19an Gasteizen

Salduie-Zaragozako ponentziak

Iruña-Veleiako 2. nazioarteko biltzarren bideoak Youtuben

Genenieve von Petzinger: kobetako ikurretako biltzailea

Agur eta ohore Juan Zelaiari

Carme J. Huertas: Hizkuntza eranskari batetik gatoz

Laster 2 urte, ostegunero, SOS Iruña-Veleia Aldundiaren aurrean bidegabekeria hau salatzen!!!

Bisita gidatu alternatiboak Iruña-Veleiara

Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoaren 30. urteurrena ospatuko da Artetan

Agustin Azkarate: EHUren kontratuen jaun da jabe

Julio Nuñez EHUtik eta Iruña-Veleiako indusketatik kendu dute … alkoholemiagatik!

Bi hilabetero bidaltzen den Jatorriberri hau jaso nahi ez baduzu, erantzun mezu honi. Eskerrik asko gure hizkuntza eta kulturaren berri jaso nahi izateagatik

50-Jatorriberri_2016_abuztua-iraila

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abuztua 11th, 2016

EHUren webgunean badago kontratuen berri ematen duen atala atzo adierazi genuen moduan. Kontratu horiek EHUk kanpoko enpresa eta erakundeekin egiten dituenak dira. Hemen ikusi daitezke: EHU-Kontratuak

Azterketa orain dela bi hilabete egin genuen eta agian kontraturen bat gehiago agertu bada datuak une honetan erabat zehatzak ez dira baina ekainean hauek ziren datu nagusiak:

EHUko webgunean dauden kontratuen epea: 2007-2011

Proiektuak guztira: 54

Arkeologiaren alorrean Agustin Azkarateri esleitutako proiektuak EAEn: %91

Kontratuetako guztirako diru kopurutik Agustin Azkarateri esleitutakoa: %73

Arkeologiaren alorrean Agustin Azkarateri esleitutako diru kopurua EAEn: %98 (1.814.493€)

Hau da, arkeologia alorrean Agustin Azkaratek monopolioa duela esango genuke, berarentzat arkeologia eta ondare arloan egiten diren kontratuen %91 eta diruaren %98 joaten direlako. Horrez gain, EHUk dituen kontratuen diruaren %73 berak kudeatzen du. Hau onargarria al da?

Eta, bitxia bada ere, EHUko Julio Nuñezen eta Aldundiaren arteko kontratua ez da zerrenda horretan agertzen. Beste motatako kontratua zen? Zein kontratu mota?

Hona hemen datuen azterketa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Abuztua 10th, 2016

EHUko Arkeologia Sailaren helburua Lurmen kentzea zen haiek jartzeko, baita, ondoren, indusketako gauza baliagarrienak  (kristau gaiak, euskerazko grafitoak…) berriro agertu ez zitezen suntsipen lanak egiteko.

Julio Nuñez jarri zuten testaferro gisa, EHUko Letren Fakultateko Arkeologia arloan kanpoko ardurak oso-oso gutxitan hartu dituenean. Normalean, gehienak, Agustin Azkarateren eskuetara joaten dira EHUko webgunearen EHU-Kontratuak atalean ikusi daitekeen moduan:

Convenio de colaboración entre la Agencia Municipal de Renovación Urbana y Vivienda S.A. para el desarrollo del proyecto de Estudio Histórico-Arqueológico del Casco Histórico de Vitoria-Gasteiz:  186.000 €

Control arqueológico de la Fase 1 (Años 1-2) del proyecto de restauración del Paisaje Minero del Valle Salado: 9.184 €

Contratación del Estudio y valoración de Bienes de interés arqueológico de la Comunidad Autónoma Vasca en vistas a establecer criterios para su protección: 25.536,03 €

Investigaciones arqueológicas en la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz (Plan de Restauración): 250.418,56 €

EHUko webgunean agertzen diren kontratuen %25 baino gehiago Azkarateren eskuetara joaten dira eta diru kopuruak, urtero denak batuta, itzelezkoak dira. Hau da, EHUn diru gehien ateratzen duen pertsona dela dirudi, diferentzia oso handiaz, eta kontaktuak enpresa mota guztietan ditu gainera: Eusko Jaurlaritza, Santa Maria Katedrala, LKS…

Orduan, zergatik jarri zuten Julio Nuñez Iruña-Veleian eta ez Agustin Azkarate??? Betidanik pentsatu izan da atzean, Azkarate zegoela, bera delako Araban eta hortik kanpo ere, arkeologiako monopolioa kudeatzen duen pertsona.

Nuñezen argazkia: Argazkipress

Hilabete honetan jakin izan denez, Nuñez eskolak ematetik eta Iruña-Veleiako zuzendaritzatik kendu dute pasa den martxotik.

Nuñezen arazo pertsonalak direla eta martxoan klaseak ematetik kendu zutenean, derrigorrez Iruña-Veleiako zuzendaritzatik kendu behar izan dute eta, horren ordez, Azkarate zuzenean jarri beharrean, aurreko taktikarekin jarraituz, berak sortutako enpresa bat jarri dute, Qark enpresa, hilabete baterako lana eman diotelarik: uztailaren 18tik abuztuaren 19ra! Hauek ere hondeamakina sartzeko denborarik edukiko ote dute?

Juan Martin Elexpuruk azpimarratu duen bezala, maiatzean SOS Iruña-Veleiak Arabako Aldundiko diputatu nagusia den Ramiro Gonzalezi Nuñez kentzea eskatu zionean, horrek aldaketarik ez zutela egingo erantzun zuen. Beraz, nola onartu ahal zaio Arabako diputatu nagusiari horrelako gezurrekin ibiltzea, izan ere dagoeneko bi hilabete kargutik kenduta zuten?

Eta 9 galdera hauek botatzen ditu Juan Martinek:

  • Ez al zuten ba Aldundiak eta EHUk hamar urterako Plan Zuzendaria sinatu, eta Julio Nuñez izendatu aztarnategiko zuzendari? Indarrean jarraitzen al du Plan zuzendari horrek?
  • Non dago Julio Nuñezek kontrataturiko lan-taldea, aztarnategian bost urtez jardun duena?
  • Zer nolako esperientzia du Qark-ek erromatar garaiko indusketetan

Galdera guztiak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Otsaila 12th, 2016

Naiz

Iruña-Veleiako grafitoek dagoeneko gauza gehiegi aldatu dituzte: euskeraren egonkortasun maila handiagoa frogatu dute, Mitxelenaren artikuluaren teoria deuseztatu dute, Euskal Herriko latin arrunta ezagutzera eman digute, euskalduntze berantiarren teoria hankaz gora jarri dute, kristautze prozesua aurreratu dute ia Erromakoaren aldi berera… Gauza gehiegi hemengo establishment unibertsitarioarentzat eta Vatikanoarentzat. Horregatik, grafitoen sekulako altxor hori lurperatzeko asmoz, hemengo kastak orain zortzi urte faltsukeriaren bertsio ofiziala asmatu zuen.

Bertsio ofizialean oinarrituta, Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil eta Lurmen kanporatu zituen eta haien lekuan kanporatzen lagundu ziotenak jarri zituen: EHUko Arkeologia Saila, Euskal Filologia Sailaren laguntzarekin. Sei urte pasatu dira eta erakutsi duten gauza bakarra aldare baten oinarria izan da.

Horrez gain sektore oso bat hondeamakinaz hondatu zuten antzeko grafitorik ager ez zitezen… Eta orain, abenduan, Nuñezek, Azkaratek eta EHUko Arkeologia Sailaren beste batzuek beste ingurune oso aberatsa suntsitu dute: Errosetoien etxearen albo bat, hainbat grafito, horietako batzuk euskeraz, topatu zituzten lekuaren ondoan. Hormak eta bertako estratigrafia guztiak suntsitu dituzte beste hondeamakina batez. Hori guzti hori Ramiro Gonzalez Diputatu Nagusiaren onarpenarekin eta EHUko Iñaki Goirizelaiaren onespenarekin.

Lurmenek, ordea, 6 urteko epe berean 1.000 zeramika baino gehiago topatu zituen, horietan 400 grafito eta ehunka marrazki zeudelarik, lau ingurune garrantzitsu berreskuratu zituen, 290 zundaketa egin zuen… historia garaikidearen euskeraren altxor handiena topatu zuten.

Faltsukeriaren bertsio ofiziala ez da berdina izan 8 urte hauetan eta adabakiak jartzen joan izan dira denboran zehar, ahalik eta sinesgarritasun gehien emateko. Baina, esaerak dioen moduan, gezurtia herrena baino errazago harrapatzen da:

Hasierako filtrazioak. Herritarrak faltsukeriaren alde kokatzeko, izenik gabeko filtrazioak egon ziren prentsan eta interneten. Horietan hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik grafitoak faltsuak zirela aipatzen zuten. Hau da, honelako gai arkeologiko batean arkeologoei eta datazioak egiten dituzten arkeometrei hitza eman beharrean hizkuntzalariei eman eta onartzen zitzaien. Mundua alderantziz!

Descartes eta osagai modernoa. Geroago, 2008ko azaroaren 19an, ostrakak faltsuak zirela ebatzi zuten gehien bat EHUko Letren Fakultateko irakaslez osatutako Adituen Batzordeak eta Arabako Foru Aldundiak,  besteak beste Descartes agertzen zelako eta osagai moderno bat aurkitu omen zutelako.

Eliseo Gilek hurrengo egunean bi datu horiek gezurtatu zituen. Batetik Descartes ez zela agertzen, Miscart baizik eta bi hilabete geroago, argazkiak publiko egin zirenean, arrazoi zuela ikusi genuen.

Bestetik osagai moderno hori apurtutako zeramika zatiak itsasteko kolarena zela erantzun zion Juan Manuel Madariaga EHUko irakasleari. Ez zekien, antza, zeramika zatiak apurtuta agertzen direla indusketatan eta itsatsi egin behar izaten direla. Eliseok argitu zuenean, Madariagak bere txostenetik puntu hori kendu zuen Aldundian ofizialki sartu zuenean.

Hau da, ostrakak eskarmentu handiko arkeometriako laborategietara bidali beharrean, faltsukeria bultzatuko zuen unibertsitateko “lagun” bati eman zioten analitikaren bat egiteko enkargua.

Descartes ala Miscart?

Txosten grafologikoa. Geroago, Descartes eta osagai modernoarena pikutara joan zitzaienez, bi egunkarietan filtratutako artikuluen bidez grafitoak faltsuak zirela frogatzen saiatu ziren, txosten grafologiko batek zioelako.

Ros M. Frankek horri erantzuteko egin zuen txostenean eta geroago agertutako beste artikuluetan ikusi zen erabat oinarri gabekoa zela akusazio hori. Gainera, jakina da grafologia paperean egindako idazkunetarako baliagarria izan litekeela baina ez euskarri gogorretan, zeramikak bezalakoetan. Orain Ertzaintzaren arabera, grafologiaren txostenak ez du ezertarako balio. Hau haiek inpartzialak direla erakusteko egin dute, epaileak txosten hori errefusatu egingo zuela bazekitelako. Baina ez dira inpartzialak, ez.

San Juan komentua. EHUko Arkeologia Sailak Lurmenek baino hobeto egiten duela lan irudikatzeko, orain dela 3 urte San Juan komentuaren aztarnak aurkitu zituztela baieztatu ziguten egunkari guztietan orrialde osoak betetzen zuten bertsio ofizialaren aldekoen albisteek. Gezurra zen, orain 300 urte jadanik kokapena ezaguna zelako. Tamalez, bertsio ofizialak ondo funtzionatu zuen, hurrengo egunean hori ez zela egia egunkari bakarrak jaso zuelako.

Instituto del Patrimonio Cultural Españoleko Navarroren txostena. Orain bi urte bertsio ofiziala indartzeko adabaki berri batekin etorri zitzaizkigun: ostrakak faltsuak zirela erabat baieztatu ziguten osagai moderno gehiago aurkitu zituelako Ertzaintzak gomendatutako Madrileko laborategi bateko ikerle bakar batek: Navarro jaunak. Beti bezala, El Correoko filtrazio batez zabaldu zuten berria.

Gero, txostena ondo irakurrita, ikusi genuen osagai moderno horiek azaletan agertzen zirela, ez idazkien barrunbeetan. Beraz, Navarrok frogatua duena da  ostrakak txarrantxa “modernoez” garbitzen direla! Hau aurkikuntza hau!

Gainera, Navarrok lehen Madariagak aurkitu ez zituen osagai batzuk topatu zituen grafitoetan. Hau da, grafitoak manipulazio gehiago jasaten ari omen dutela dirudiela. Hau onartezina da, grafitoak Epaitegian egon beharrean auzi honetako alderdi batek –akusatzailea den Aldundiak- dituelako eta ondorioz, zaintza katea hasieratik apurtuta dagoelako. Edward Harrisek honen berri izan zuenean zera esan zuen: bere herrialdean gai hau hurrengo egunean artxibatuta egongo zen, zaintza katea apurtzeagatik.

Ertzaintzaren txostena. Beste filtrazio baten bidez, oraingo abenduan, El Correok bertsio ofizialaren azken adabakia jakinarazi digu: Ertzaintzarentzat ostrakak faltsuak dira. Baina, txostena irakurrita, ez digute azaltzen zergatik, nola eta noiz egin ziren eta ez dute froga bat ere eman. Polizi ikerketa lana egin beharrean (froga zientifikoak…), eleberria dirudien txostena egin dute. Eta duten “froga” bakarra orain bi urte haiek gomendatutako Madrileko Instituto del Patrimonio Cultural Españolek egindako zeramiken gainazalen azterketa izan da, Madariagak egin zituen analitiken 2. bertsioa dirudiena.

Hain zuzen ere orain, faltsutzat emandako testu gehienak antzeko indusketetako testuen datu baseetan… agertzen direla ikusi dugunean.

Hain zuzen ere orain, Edward Harrisek, arkeologia modernoaren sortzaileak, frogarik gabe arkeologoak horrela inputatzea eta auditoriak eta datazioak egin gabe egotea, munduan beste kasurik ez duela ezagutzen esan digunean.

Hain zuzen ere orain, altxor bat dugula dakigunean Euskera-Veleiako 400 grafito horiei esker euskeraren errekorrak 8 mende aurreratu duelako Hegoaldean: Donemiliagako (San Millan de la Cogolla) XI. mendeko 6  hitzetatik Iruña-Veleiako III., IV. eta V. mendeetako euskerazko 70 hitzetara: senide, pertsona eta leku izenak, adjektiboak, aditzak, Gure Aitaren hastapena…

Bitartean, noski, Eliseo Gilek eskatu zituen laborategi ospetsuetan 100 grafitoen datatzeak eta kata kontrolatuak egiteak, 8 urte eta gero, egin gabe jarraitzen dute. Izan ere, datazioak egingo balituzte, ondotxo dakitenez, egiazkoak direla erabat frogatuko litzateke eta euskerari buruzko betiko apunteak aldatu beharko lituzkete eta indusketan duten negozioa galduko lukete: EHUk 6 urte hauetan 1.700.000 euro baino gehiago kobratu du eta harresian “zementuzko” bloke batzuk jarri eta aldare baten oina baino ez digute erakutsi!

Aski da! Itzul dadila zientzia Iruña-Veleiara eta dauden interes ekonomiko, akademiko eta vatikanistek ospa egin dezatela. Izan ere, hemen gezurrezkoa den gauza bakarra… haien bertsio ofiziala da.

Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 31st, 2016

Orain bi aste EHU-UPVko Arkeologia Sailaren suntsiketa berriaren informazioa eman genuen: Suntsiketa.  Orain hori hobeto ulertzeko argazki gehiago jarri ditugu:

1. Errosetoien etxearen kokapena: aparkalekutik gorantz joan, antzinako atetik pasatu eta eskuinerantz Ponpeia Valentina eta aurrerago ezkerrerantz Errosetoien Etxea dago

2. 2006an Lurmenek egindako indusketa lana (Elexpururen argazkia).

3. Errosetoien Etxean topatutakoak. Bertan “Gure Aitaren”  hasierako testua, kalbario batzuk etab. aurkitu zitutzen. Kristautasunaren aldetik garrantzitsuenak

4. Errosetoien etxea 2015eko azaroan, bisita gidatu alternatiboan. Begiratu arretaz nola dagoen hesiaz inguratutako zorua (Elexpururen argazkia).

5. Errosetoien etxea 2016ko urtarril hasieran. Eremu osoan ibili dira eta ondoren belarra erein dute

6. Elexpuruk egindako grafikoa: non ibili diren (Lurmenek induskatu ez zuen bazter bat).

7. Hondeamakinaren arrastoak, Errosetoien etxetik abiatuta

8. Suntsitutako hormen hondakinak, erdiezkutatuta, Pompeia Valentinaren atzean, Errosetoien Etxetik 100 bat metrotara. Aztertu batetik Errosetoien Etxearen goialdean kendutako lurra (belar arrastoekin) eta ondoan erausitako hormetako harriak

9. Arrastoen artean botatako zeramikaren bat (Elexpururen argazkia)


10) Iruña-Veleia Argitu plataformaren argazki gehiago

horrela zegoen aurrez  horrela ekainaren  23an

Erromatar bidearen espaloi ertza

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urtarrila 06th, 2016

2010ean EHUko Arkeologia Saileko Julio Nuñezen taldeak izugarrizko triskantza egin zuen. Horien grabazioa eta salaketa zerbaiterako balio zuela uste genuen, suntsiketa gelditu zutelako eta 5 urte hauetan ez direlako antzeko gauza bat egitera ausartu.

Bideoa
Suntsipenaren txostena (Lurmen)


Baina erratuta geunden, berriz ere INDUSKETA TXIKITU DUTE.

Orain ikasi dute: udan egin beharrean neguan egin dute, seguruenik abenduaren 1. astean, jaiegunekin oso aste arraroa izaten dena.

Orain suntsiketa egin ondoren, arrasto gutxiago utzi dute, izorratutako eremua berriz lurrez bete dutelako eta gero belarrez erein.

Baina berriz ere dena suntsitu dute: hormak, zeuden zeramika zatiak…

Berriz ere leku oso aberats batean egin dute triskantza: Errosetoien etxean, Lurmenek Domus Eclesiae izenez ere izendatuta. Hor hainbat grafito topatu zuten, horien artean euskerazko Geure Ata, gurutzeak, HAU DA, ERLIJIO ALDETIK GARRANTZITSUENA.

Ez da oso egokia Lurmenek etxe hau Domus Eclesiae deitu izana, grafitoek erakusten digutelako kristauen hizkuntza euskera dela eta hitzaileena erromatarren latina. Grafito baten pertsona bat gurutzatuta ikusten da eta testu hau: “neure ama roman hilta” Beraz, beste modu batera deitu beharko litzateke.

Berriz ere Arabako Foru Aldundiako arduradun berriak EHUko txikizioa finantzatzen jarraitzen dute, dagoeneko euskal kulturaren arerio handienetakoak bihurtuta.

Berriz ere, UcPV-Universidad contra el PaĂ­s Vascoko goi arduradunek txikizioa txalotzen eta babesten jarraitzen dute.

Historiak eta euskerak ez dizuete barkatuko!

Elexpuru izan zen triskantza honetaz konturatu dena, azaro eta abenduaren arteko bisiten argazkiak alderatzerakoan, bestela ez ginen enteratuko ere.

Hondeamakina

Suntsitutako hormen harriak eta apurtutako zeramika botata

Errosetoien etxean Gure Aitaren hasiera aurkitu zen. Kristautze prozesua Erromarekoaren ia aldi berean eman zela frogatzen duen grafitoa eta seguruenik, Lurmen kanporatzeko arrazoi nagusia (Vatikanoa)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Apirila 06th, 2015

Jakin nahi duzu zergatik Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla esaten ari diren eta zergatik ez dituzten  datatu nahi?

Arrazoi asko dago: interes politikoak, kristautasunaren jatorria ez ezagutzeko Opus-Vatikanoaren ahaleginak, dirulaguntzak galdu nahi ez dituzten unibertsitatetako irakasleak, euskeraren kontrako egunkaria…

Lehenengo zatia

1. EHUko Letren Fakultateak indusketa bereganatu nahi izatea

2. Joseba Lakarraren antzineuskararen teoria pikutara ez botatzea

3. Euskalduntze berantiarraren teoriaren amaiera

Bigarren zatia

4. Hedabide batzuk: El Correo

5. EHUren kontrolik ez

6. Euskaltzaindiaren jokaera

Hirugarren zatia

7. Aldundiaren, EAren eta gainerako alderdien jokaerak

Laugarren zatia

8. Eliza katolikoaren eskuhartzea: Opus-Vatikanoa

Bosgarren zatia

9. Ate birakariak: nortzuek irabazten eta nortzuek galtzen duten (momentuz)

Balizko errudunak. Egiazko onuradunak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Uztaila 02nd, 2014

Erabili.com-en ere agertu da idazkia:

Uztailean lau urte beteko dira EHUko Letren Fakultateak Iruña-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iruñeko Gaztelu plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nuñezi eta Agustin Azkarateri Iruña-Veleian izan duten jokaeragatik (Lurmeni orain 6 urte datazioak eta kata kontrolatuak ukatzegatik) eta Nuñezek orain 4 urte egin zuen suntsiketagatik:

EHUk Iruña-Veleiaren aferan daraman jokaera, zientziaren eta etikaren aurkako etengabeko erasoa da. Horregatik, EHUren izen eta prestigioa gehiago kaltetu baino lehen, berak sortutako arazo hau konpon dezala eskatu nahi diogu datazioak eginez (IPCEk ere ez dituelako egin).

Letren Fakultatea Euskal Herriaren nortasuna babesteko garrantzitsuena da, geure hizkuntza eta historia zaindu behar dituelako. Baina interes ekonomiko eta akademikoengatik (Mitxelenaren teoriaren atal batzuk eta horretan oinarritutako oraingo irakasleen lanak hankaz gora ez jartzeko) azken 100 urteotan izan dugun aurkikuntza arkeologiko handiena lurperatu nahi dute.

Hauek dira EHUren Letren Fakultateak gai honetan zientzia eta etikaren aurka ari dela esateko arrazoiak:

Osorik irakurri

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Ekaina 09th, 2014

Ekainaren 3an, asteartean, Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman die zuzenean Julio Nuñezi eta Agustin Azkarateri, arkeologia arloko biltzar batean, Iruña-Veleian izan duten jokaera zitalagatik, batez ere,  Lurmeni orain 6 urte datazioak eta kata kontrolatuak egitea ukatzegatik eta ondoren kanporatzen laguntzeagatik, eta  Nuñezek orain 4 urte hondeamakina batez sektore oso bat suntsitzeagatik.

Testu osoa:   Iruna-Veleia eta EHUko Letren Fakultatea

Iruña-Veleia eta EHUko Letren Fakultatea (egia ezagutu nahi?)

EHUk Iruña-Veleiaren aferan daraman jokaera, zientziaren eta etikaren aurkako etengabeko erasoa da.  Horregatik, EHUren izen eta prestigioa gehiago kaltetu baino lehen, berak sortutako arazo hau konpon dezala eskatu nahi diogu datazioak eginez (IPCEk ere ez dituelako egin).

Letren Fakultatea Euskal Herriaren nortasuna babesteko garrantzitsuena da, geure hizkuntza eta historia zaindu behar dituelako. Baina interes ekonomiko eta akademikoengatik (Mitxelenaren teoriaren atal batzuk eta horretan oinarritutako oraingo irakasleen lanak hankaz gora ez jartzeko) azken 100 urteotan izan dugun aurkikuntza arkeologiko handiena lurperatu nahi dute. Bai, Eliseo Gilen taldeak topatutako 400 grafito hauek euskeraren, latinaren, kristautasunaren, iberieraren… historia aldatzen hasi dira eta hori ezin dute onartu! Horrelako jarrerekin ze profesional mota aterako dira fakultate honetatik !

Hauek dira EHUren Letren Fakultateak gai honetan zientzia eta etikaren aurka ari dela esateko arrazoiak:

1.- EHUko Letren Fakultateak Aholku Batzordea kontrolatzea eta arkeometria aditurik ez sartzea. Arabako Foru Aldundiak 2007aren amaieran ostraken faltsutasunari buruz hedabide bakar batek sortu zuen kanpainaren aurrean Aholku Batzordea sortu zuenean, EHUren aholkuz, kide gehienak unibertsitate horretakoak izendatu zituen, 9 kide. Gainerakoak Aldundiko 2 eta Eliseo Gil bera izan ziren. EHUko 9 irakasleetatik 7 Letren Fakultatekoak eta beste 2 EHUko Ingeniaritza eta Kimika Fakultatekoak ziren. Joseba Lakarrak publikoki esan zuen hobe zela kanpoko unibertsitateak gai honetan ez sartzea.

Hau da, ez zen arkeologia erromatarreko eta arkeometria alorreko aditurik ekarri nahi izan eta horren ordez, Letren Fakultateak kontrolatutako batzorde bat sortu zuten. Zientzia zehatzetatik bi kide baino ez ziren egon, Fernando Legarda ingeniaria eta Juan Manuel Madariaga kimikaria eta arkeometria alorreko bat bera ere ez, nahiz eta gaia argitzeko diziplina hau garrantzitsuena zen hemen.

2.- Datazio eta kata kontrolatuak ez onartzea. Aholku Batzorde honek 5 bilera baino ez zituen egin eta bertan ez ziren onartu orduko indusketako zuzendaria zen Eliseo Gilen bi eskaera: 100 ostraka polemikoenak datatzea eta kata kontrolatuak egitea. Bigarren eskaera hau EHUtik kanpoko partaidea zen Dominic Perring-ek ere eskatu zuen. Kata kontrolatuak eta datazioak ez onartzeak, gai hau argitzeko zuten “interesa” argi adierazten digu. Horren ondoren ere, Batzordeko kide batzuek ostrakak ezin direla datatu adierazi dute.

Denak ezin direla datatu badirudi ere, erdiak baino gehiago bai, horietako asko faltsutzat hartutakoak, Ingalaterrako laborategi baten arabera: kaltzita arrastoak dituztenak, sedimentuak, egosi aurretik idatzitako adreiluak, hezurretan egindakoak, eta abar.

3.- Indusketa ez bisitatzea eta arkeologoak ez elkarrizketatzea. Aholku Batzordeko kide bat ere ez zen indusketara joan azterketa sakonak egitera eta Eliseo Gilen taldearen lana ondo ezagutzera. Horrez gain, ez zen inor Eliseoren arkeologo taldearekin bildu grafitoak nola agertu ziren, zein estratutan, zein teknika erabili zuten… Hau da, ikerketa batean ezinbestekoak diren lan bi hauek ez ziren egin.

4.- Informazio osagarririk ez eskatzea eta landa koadernoak ez kontsultatzea. Aholku Batzordeko inork ez zion Eliseo Gili informazio osagarririk eskatu eta haien erabakia hartzeko, Eliseok urtero Aldundiari ematen zizkion memoria laburrak baino ez zituzten irakurri. Ez zituzten Lurmenen landa koadernoak kontsultatu, lan arkeologiko bat ondo egin den ala ez jakiteko ezinbestekoa dena. Edward Harrisek, mundu osoan erabiltzen den indusketa arkeologikorako sistemaren sortzaileak, Gasteizera etorri zenean, egin zuen lehenengo gauza landa koadernoak kontsultatzea izan zen.

5.- Arabako Foru Aldundian 2008ko azaroaren 19an egin zen prentsaurrekoko adierazpenak. Aldundiak ostrakak faltsutzat hartu eta Lurmen kanporatu zuen egun hori, EHUrako egun tristea izan zen, bertako irakasle batzuek egindako adierazpen publikoengatik. Joseba Larraka eta Joaquin Gorrochateguik ostraka batean “Descartes” agertzen zela adierazi zuten, argazkia erakutsi gabe noski. Hilabete bat geroago argazkia publikoa egitean “Miscar(t)” agertzen zela ikusi genuen. Horrez gain, ostraka batzuetan ergatiboa ez egotea faltsutasunaren sinonimotzat hartu zuten, egunero eskola, institutu eta mila lekutan akats bera egiten ikusten dugunean.

Juan Manuel Madariagak, bestetik, ostrakak faltsuak zirela esan zuen osagai moderno bat zutelako. Eliseo Gilek hurrengo egunean argitu zion EHUko irakasle horri ostrakak apurtuta agertzean osagai modernoz egiten den kolaz itsasten direla, eta gainera, ea horrelako zalantza bat izanik, nolatan ez zion berari horri buruz galdetu aurretik. Zientzia alorretako EHUko beste irakasle batek, Fernando Legardak, ostraken euskarri zeramikoak erromatar garaikoak zirela jaso zuen txostenean.

6.- EHUko hiru irakasle iritziz aldatzea. Prozesu honetan harrigarria izan da EHUko hiru irakasle, Joaquin Gorrochategui, Juan Santos eta Pilar Cipres hasieran ostrakak egiazkotzat hartzea eta gero, ostraka berririk agertu gabe, hau da, oinarri berdinaren gainean, faltsuak zirela esatea. Aldaketa iritzi hau bapatean izan zen eta hirurok ia batera aldatu zuten iritziz, oso harrigarria dena.

7.- EHUren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena. Aldundiak Eliseo Gil kanporatu zuenean EHUrekin hitzarmena egin zuen, indusketan EHUko kideak jarriz. Gogoratu behar da irakasle hauek Aholku Batzordeko kideak izan zirela eta haien txostena erabakigarria izan zela Eliseo kanporatzeko. Ez da etikoa, ez egokia, pertsona bat kanporatzeko parte hartu dutenak ondoren bere lekua hartzea, hau da, “juez y parte” izatea. Gainera garai hartan gaia Epaitegian eta argitu gabe zegoen.

8.- Indusketa eremuaren sektore oso bat suntsitzea. Hau EHUren izenean prozesu honetan egin den, jadanik konpondu ezin den eta egunen batean EHU auzitegietara eramateko arrazoia izan daitekeen hondamena izan da. 2010eko uztailean, Julio Nuñezek bi hondemakina sartu zituen Iruñako sektore batean eta, 150 cmko sakoneraino aritu zen, sektore honetako egitura arkeologiko gehienak suntsituz (hormak…) eta bertan zegoen guztia isurtegira bidaliz, 7 minuturo kamoi bat betez. Sektore hau arkeologikoki suntsituta geratu dela esan beharra dago. Edward Harrisek proposatu zuen moduan, EHUko Arkeologia Sailak egindako lan hau auditatu beharko da egunen batean.

9.- Eztabaida zientifikoa garatzeko gai ez izatea. Une honetan grafitoen alde 24 txosten eta irizpen daude (Txillardegi, Hector Iglesias, Edward Harris…), horietako bi aldizkari zientifikoetan argitaratuta. Faltsuak direla baieztatzen duten txostenak 7 dira. Bost urte hauetan Fakultate honetako irakasleak ez dira gai izan txosten guzti hauen gainean eztabaida zientifiko ireki, lasai eta sakona egiteko eta, eta faltsukeriaren aldekoek ez dute ia inoiz grafitoak defendatzen dutenekin publikoki eztabaidatu nahi izan.

10.- EHUko Letren Fakultateko zenbait irakasleren gezur larriak. EHUko Arkeologia Saileko Julio Nuñezek eta Letren Fakultateko beste kide batzuek publikoki egindako adierazpen batzuetan gezur larriak ikusi ditugu:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)