Aukeratutako etiketa ◊ azkue ◊

• Asteazkena, Martxoa 02nd, 2016

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak Europan hitz egiten diren hizkuntzei buruzko jardunaldia burutu du eta sortu berri duen Europako Hizkuntzen mapa berria aurkeztu du. Europako hizkuntzen mapa berriak 91 hizkuntza biltzen ditu, baina ez dira mintzatzen diren guzti-guztiak, hurbilketa bat da. Europan hiztun gehien dituen hizkuntza errusiera da, 130 miloi gutxi-gora-behera, eta hori Europan, soilik. Bigarren gehien hitz egiten dena alemana da, 91.600 000 hiztunekin, gutxi-gora-behera. Aldiz, hiztun gutxien dituen Europako hizkuntza livoniera da, 40 bat hiztun daude, baina ez da haien lehen hizkuntza. Letonian dago. Bestalde, Europa osoan dagoen estatu elebakar bakarra Islandia da; eta Samiera, ostera, 4 estatu ezberdinetan hitz egiten da.

Azkue Fundazioa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak  | Etiketak: , , , ,  |  Iruzkina gehitu