Aukeratutako etiketa ◊ bidegabekeria ◊

• Asteazkena, Urtarrila 21st, 2015

Eliseo Gil, zurekin gaude!!! Sei urteko bidegabekeria

Osteguneroko enkarteladak. Lehenengoa:

Noiz: Urtarrilak 22, osteguna

Ordua: 20:00etan

Non: Arabako Foru Aldundiaren aurrean

Hemendik aurrera, ostegunero, Aldundiaren aurrean enkartela egiteko deia egin dute Martin Ttipia elkarteak, SOS Iruña-Veleiak eta Euskeraren Jatorriak.

- Galileo Galilei: lurra biribila dela esateagatik kondenatuta

- Ignacio F. Semmelweis: medikuek pazienteekin egon baino lehen eskuak garbitu behar dituztela esateagatik kondenatuta

- Marcelino Sanz de Sautuola: Altamirako margoak aurkitzeagatik eta oso zaharrak zirela esateagatik erridikulizatuta eta zokoratuta

- Eliseo Gil Zubilaga: kristautasunaren irudi goiztiarrak eta euskeraren idazkunak topatzeagatik mediatikoki kondenatuta, lanetik kanporatuta eta 6 urte epaiketaren zain  (guzti hori zientifikoki argitzeko dauden datazioak egin nahi izan gabe)

Elexpuruk honela jaso du:

Aski da! Benetakoak diren aurkikuntza bikainak faltsutzat joak. Aurkitzaileak aztarnategitik jaurtita eta batzuk auzipetuta. Eliseo Gil difamatuta eta mediatikoki kondenatuta. Sei urtez Damoklesen ezpata buru gainean duela, epaileak bere auziarekin zer egingo duen zain.

Nuñez jauna, hondeamakinarekin sarraskia egin eta handik bost urtera ere jaun eta jabe. Bost urte, bi milioi euro gastatuak eta oraindik ezer publikatu gabe. Analitika iruzurtiak. Hedabideak isil-isilik…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Azaroa 20th, 2014

Diario de Noticias

Gara-Gasteizko Udaleko prentsa dosierra

Diario Vasco

Atzo goizean, Euskeraren Jatorria Elkarteak kereila bat aurkeztu zuen Gasteizko Epaitegian, Arabako Foru Aldundiaren aurka, Iruña-Veleian izan duen jokaeragatik

2008ko azaroaren 19an, orain 6 urte, Aldundiak Lurmen kanporatu zuen indusketatik, grafitoak faltsuak zirela argudiatuta.

a) Erabaki horretan prebarikazioaren delitua egon daiteke, arrazoi askorengatik

- Adituen Batzordeari eskatutako 10 txostenetatik bakarra zegoelako aurkeztuta. Hau da, azaroaren 19ko 444/2008 Foru Agindua bertan ofizialki aurkeztuta ez zeuden txostenen gainean egin zen. Gainerakoak geroago aurkeztu ziren 3-5 aste geroago

- Aurkeztu ziren 10 txostenetatik 5etan aipatzen zen ostrakak faltsuak zirela erabateko ziurtasunez. Hau da, Batzordean ez zen erabateko adostasunik egon.

- Adituen Batzordeak eta Arabako Foru Aldundiak ez zuten gai hau zientifikoki argitu nahi izan, Lurmenek eskatu zituen 100 grafitoen datazioa eta kata kontrolatuak ez zituelako egin nahi izan, 2008 urtean zehar eskatuta.

- Gaur egun datazioek egin gabe jarraitzen dute.

- Aldundiak ez du frogatu grafitoak faltsuak direnik, ezta Eliseo Gilek balizko faltsukeria horien egilea denik.

- Badirudi Aldundiak grafito batzuk garbitu dituela, datatu ez daitezen

b) Grafitoak egiazkoak direla egiaztatzen dizkiguten frogak

- Une honetan 24 txosten eta irizpen daude (2 aldizkari zientifikoetan argitaratuta). Txosten horietan faltsutzat hartutako hitzen %90 argitu dira, Frantziako eta beste herrialdeetako 50 irakasle baino gehiagori kontsultatu ondoren, hizkuntza zeltan, latin arruntean, kultura punikoan eta bestelako zientzientan adituak. Horiek argitu digutenen arabera, faltsukeriaren aldeko 5 txostenetan faltsutzat hartutako  Denos, Deidre, Miscart moduko hitzak benetakoak dira.

- Aurkikuntza arkeologiko berriak ere egon dira 6 urte hauetan Portugalen, Jaenen eta Iruña-Veleian bertan (J. Nuñezen eskutik) eta horiek frogatu digutenez, kakotzak, lehendabiziko gai kristauak  edo  M letra angelu altuarekin eta ez beheraino…. erromatar garaikoak ziren eta faltsukerariaren aldeko txostenek zioten moduan, Erdi Arokoak.

c) Laburpena

Laburbilduz, Aldundiak 6 urte hauetan ez du aitortu nahi Lurmen arrazoirik gabe kanporatu zuela, faltsukeri eta egiletza frogarik gabe, eta grafitok datatu gabe jarraitzea nahi du.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Azaroa 12th, 2014

Sos Iruña-Veleiak bi ekintza antolatu ditu Arabako Foru Aldundiak Lurmen arrazoi zientifikorik gabe kaleratu zuen 6. urteurrena gogoratzeko:

a) Hitzaldia astelehenean

Noiz: azaroak 17, astelehena, 19:00, Villasuso Jauregia, Gasteiz.

Hizlariak: Idoia Filloy (arkeologoa, aztarnategiko zuzendari ohia) eta Koenraad Van den Driessche (geokimikaria).

Izenburua: ÂżGrafitos verdaderos, conclusiones analĂ­ticas manipuladas?

b) Elkarretaratzea larunbatean

Noiz: azaroak 22, larunbata, 12:30, Andramari Zuriaren Plaza.

Eliseo Gil, zurekin gaude!!! Sei urteko bidegabekeria.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urria 15th, 2014

Hitz batzuen etimologiak argiak dira, nahiz eta gero, batez ere zure herria ez den estatu bat gainean duzunean, itzulpena modu desberdinez egiten den. Atzekoz aurrera hasiko gara:

-keria. Azken atzizkia -keria, oso ezaguna da, zerbait txarra adierazten duena, negatiboa. Gazteleraz ere ikusten da hitz batzutan: pork-keria. Egia esan, badirudi gure arbasoek guk baino gehiago erabiltzen zutela, gaur egun, egoera asko ondo definitzeko atzizki ezin aproposa bada ere ez dugulako erabilten: elebikeria (askotan estatu hizkuntza ikasteak geurearen hondamenaren lehengo urratsa izan delako eta horregatik, elebitasuna baino elebikeria dugu kasu askotan), demokraziakeria (botoen %35-40arekin erabaki guztiak hartu ahal izatea), informaziokeria (herritarrak garrantzi gutxiko albisteez betetzea, garrantzitsuenak ikusi ez ditzaten)…

-gabe. Silabei buelta eman baino lehen etimologia argiago zegoen: bage. Kapanagak eta beste askok dioten moduan, osagaiak bi hauek lirateke: ba+ge, izan aditza (da) eta –ge ukatzailea (ahalke: indar gabe).

bide. Bide zer den denok dakigu. Bere etimologiari buruz hainbat proposamen dago eta beste post batean aztertuko ditugu.

Iruzkina: geure hizkuntzan beste hizkuntzetan injusticia izendatzeko biderik eza + keria hartzea bitxia da: bideak ixtea, irtenbidea jarri nahi ez izatea, horretan behin eta berriz jarraitzea…

Sinonimoa: bidegabekoak

Gaztelerazko esanahiak: injusticia, iniquidad

Espainiako hizkuntza ofizialaren esanahia: justicia

Bidegabekeriaren adibideak:Pintada bat egiteagatik bi urte eta erdiko zigorra jaso duten bi gazte

Bake prozesu bat sustatzeagatik 5 urte eta erdiko zigorra jaso dutenak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: B  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu