Aukeratutako etiketa ◊ budar ◊

• Igandea, Otsaila 21st, 2016

Etxamendi : BUDAR, BULAR, UDAR(E), azken era hau litaike zaharrena, gure ustez, (frutak beiratu izena metaforoz) , zeren bud-ar-en esagura lehena baita *JAT-AR (jatear,  janen dena),  eta BUD-, UD- = JAT-

- Beste hizkuntzak: Greziera: edein “jan” / Hititera:  ed-mi “jan” / Eslabiera: z. jastû “jan” / Got.itan: “jaten” > iedr “budar” .

- Hizkuntza klasikoak: Greziera: outhar / Latina ûber / Sanskritoera: ûdhar = “budar”…

Emankor, nasai, eskuzabal ideia dakar ere hitzak ; OPAR-O

Zubiaga: <bu-+larregiz.

BUDAR > BA-+ UDAR “baitako UDAR ITURRI
BULAR < BA+- LARRE “giza baitako larre”, BELAR den bezala, baina BUDAR/ BULAR, soinu nastea dirudi.
UD / UR “uda/ ura” goitik bera datorren uda, uria da, UILA “lurrean datzan ura”, UIN “ur multso, ola”

OHAR: Nornen mitoan hiru emakumek URDAR potzutiko uraz ureztatzen dute Ygdrasil / LIsar+IDR bizi zuhaitza.

Naberan: buru-aurre > buruaren aurrealdeko partea

Goitia: Nire ustez, “bular” da bigarren motatako hitza, hau da, “titi” eta “ugatz” en ondoan ezarri doguna, eta ez dauka (jaiotaz) zer ikusirik esnea ematenduen errai edo azalarekin. Hau da, erdeldunek egin duten bezala “pecho”, “titia” dotoreago deitzeko, guk bardin. Nire ustez, “bu” da erro jatorrizkoa eta lehen denboretan “soplo” izan da; horrela, “bu larg” esan gura: “el que suelta el soplo”: Biriki, saihetzak, giharra eta azalen kopurua. (Pecho).

“Bu” honek, “pu” eta “fu” eman du denboraren zehar; amaikatxu hitz daukaguz onartzeko Euskerean, eta Erderetan: “bui, buitu, buatu”, inflar, “bufada” aizearen kolpea, “buio”, garia aizean baihetua, “buada”, ráfaga; Erderaren “boya”, gure “buia”, ze aintzinen buiak puxikekin egiten ziren. “Pu”, ainbat hitzetan ere: “Pufa”, soplar, “purrut” puzkerra, “pusila eta pustila”, postilla, “ptx eta putz” soplo, “puzkari” soplador…  Baita ere “fu” rekin: “furfuria” aspavientos, “fututs” soplido, “futz” soplo… Antzinekoak bazekiten bullarren funtzioa, aize har eta largatzea.

Zer egin daiteke?… Eufemismo edo hitz-estali ohitura honen zuzenketa, Eskaltzaindiaren agindua izan beharko leike; titiari titi deitu eta ugatz edo erraperi, errape deitu.

Agud-Tovar:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)