Aukeratutako etiketa ◊ burujabetza ◊

• Osteguna, Abendua 29th, 2016

Enrike Lopez EHUtik kaleratu zuten irakasleetako bat da, funtzionarioa izateari uko egin ziolako. Durangoko Azokan eskuorri hau banatzen egon zen. Bere ustean funtzionarizazio bideak EHUren galbidera eraman du: autokritika falta, segidismoa, Espainiarekiko lotura handitzea… IruƱa-Veleian egindako triskantzan edo ETBren Euskalduntze Berantiarraren erasoaren aurrean EHU isilik egotean Enrikek aipatutako akats guzti horiek batera ikusten dira:

(salbuespen onak daude EHUn, irakasle onak eta konprometituak, baina joera orokorra ez doa Euskal Herriaren interesen alde)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Iraila 11th, 2014

Berriz ere, herri katalanak kalea hartu du haien independentziaren nahia adierazteko. Jadanik ez dute aurreko hiru hamarkadetan bezala, identitate katalana erreibindikatzen, orain burujabetza eskatzen dute, zuzen eta artez.

Izan ere, independentzia politikoa norberaren hizkuntza, identitatea eta ekonomia zaintzekoĀ  munduan dagoen aukera ia bakarra da, are gehiago gauden estatu antidemokratikoan (Bretaina Handiaren aldean oso nabarmen geratu dena).

Eutsi goiari, laster zu zeuek izango zarete!

Zuen hedabideetan, eskoletan, enpresetan… katalana %100era zabalduko duzue!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)