Aukeratutako etiketa ◊ colmenero ◊

• Asteartea, Ekaina 22nd, 2021

Maiatzean egin den III. Biltzarrean Antoniok parte hartu du eta honako ponentzia egin du:

Veleia Romana: un primer intento de sintesis

Grafito desberdinak aztertzen ditu eta ikuspegi askotatik. Eta Gratiniano Nietok topatutakoari garrantzi handia eman dio eta honela diosku:

Gratiniano Nietok, 1947 eta 1954 arteko indusketetan, ostraka ugari aurkitu zituen, geroago Eliseo Gil Zubillagak zuzendutako indusketetan ere hainbat. Antzekotasun handiak daude aurkikutza bien artean. Eta bietako bat: edo bi aurkikuntzak egiazkoak dira edo biak faltsuak.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 20th, 2021

Iruña-Veleiako III. Biltzarra

Azken ikerketak / Epaiketa / Betidaniko euskalduntzea / Vatikanoa

Aurkezpena

Iruña-Veleiak tristezia eta poztasuna ematen dizkigu aldi berean. Tristezia, batetik, UPVko Letren Fakultateak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta hedabide gehienek altxor hau ezkutatzeko eta suntsitzeko nola egin duten lan ikusi dugulako. Bestetik, altxor handi hau topatu zuten bi kideak, Eliseok eta Oskarrek, nola zigortzen ari diren ikusten ari garelako. Eta hirugarrenik, herri honen babesle izan behar diren erakunde gehienak eta prestigioko pertsona asko, 12 urte hauetan, ostrukarena egiten ari direlako.

Baina Iruña-Veleiak alaitasun eta indar handia ere ematen dizkigu. Besteak beste, gure hizkuntzaren jatorriaren ikerketan bide berri eta oso aberatsa eskaintzen digulako, Mitxelenak zabalduko teoriaren atal batzuk zuzendu behar direla erakutsi digulako, EITB eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarra pikutara bidali duelako eta kristautasunaz Vatikanoak kontatzen digun historia monolitikoa hautsi duelako. Eta Iruña-Veleiari esker jende on eta prestu asko ezagutu ahal izan dugulako, begiak ireki dizkigulako eta, gai horri esker, nor dagoen euskeraren, kulturaren eta ondarearen alde eta nor dagoen kontra bereiztu dezakegulako.

Lehenengo biltzarrean faltsukeriaren zein egiazkotasunaren aldeko alderdi biak gonbidatu genituen, eztabaida piztu nahi genuelako, aurreiritzirik gabe. Baina faltsukeriaren aldekoak ez zuten etorri nahi izan eta gu geuk euren argudioak azaldu behar izan genituen. Bigarren biltzarrean grafitoen altxorrean eta eztadaida zientifikoan sakondu genuen.

Eta hirugarren biltzar honetan lau mahai inguru izango ditugu: batetik azken ikerketen berri izango dugu lau ikerleren eskutik. Ondoren epaiketan gertatutakoa eta baita espainiar justizia sistematik euskaldunok zer espero dezakegun argiago ikusi ahal izango dugu. Arratsaldez betidaniko euskalduntzea hobeto ezagutzeko bi hizlari izango ditugu eta, amaitzeko, grafitoen gai erlijioesen atzetik dauden kontu interesgarri asko ezagutzeko parada izango dugu.

Azkenik, amaierako Eskerraldian, bidelagun izan ditugunak gogoan izango ditugu, besteak beste, jadanik gure artean ez dauden Emilio Ilarregi eta Iñaki Aldekoa.

Egitaraua

Maiatzak 29, larunbata

09:30 Harrera

09:45 Mahaingurua: Grafitoei buruzko azken ikerketak

Antonio Rodriguez Colmenero: Veleia romana: un primer intento de sĂ­ntesis

Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Iruña-Veliako material etnografikoa

Miguel Thomson Okatsu: La reproducibilidad de los grafitos de Iruña-Veleia y su consistencia con hallazgos previos en el yacimiento apoyan su autenticidad

Josu Naberan Naberan: Hizkuntzalarien Zientzia Veleiako Iruñan

11:45 Atsedenaldia

12:15 Mahaingurua: Iruña-Veleia lurperatu ezin izan duen epaiketa

Felix Rodrigo Mora: Derecho consuetudinario frente a derecho romano y derecho positivo

Patxi Alaña Arrinda. Iruña-Veleia: justiziaren aurkako epaiketa

14: 00 Bazkaria

16:00 Mahaingurua: Betidaniko euskalduntzea

Aitzol Altuna Ensunza: Euskalduntze berantiarra salatzen

Joseba Mintegi Eskisabel: Euskaliberieraren presentzia penintsula osoko I-V mendeetako hilarrietan

17:45 Atsedenaldia

18:15 Mahaingurua: Vatikanoa euskal kristasutasunaren hastapenaren aurka?

Paulo Arrieta Aizpuru: Karistiar eukaristia, zenbakiak, jokuak, palindromoak, anbigramatikoak , etab.

Nekane Jurado Perez: La corriente subterrånea que riega Iruña-Veleia

19:45 Eskerraldia: Emilio Ilarregi, Iñaki Aldekoa


20:00 Amaiera

Maiatzak 30, igandea

11:00 Bisita gidatua Iruña-Veleiako indusketan

Aurrez aurre eta online bidezko izenemateak

Bi modutara eskainiko da: aurrez aurre eta online.

Aurrez aurreko biltzarrean izena ematea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Ikasle edo langabetuek: 15 €
Onlineko biltzarrean izena ematea, zoom bidez: 10 €
Igandeko bisita gidatua doakoa da.

Izena emateko datuak hemen sartu: https://forms.gle/7kaBMWFc2eMLmY4q8

Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380091003 (abonuan izen-abizenak jarri)

Informazioa: irunaveleiamartxan@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Apirila 21st, 2020

Grafito honetan Azken Afaria ikusten da, ume batek zeramika txiki batean marraztuta: mahai bat, inguruan 11 apostolu, Judas zuhaitzetik urkatuta eta Jesus mahaiburu.

Topatu zen geruzaren arabera “Azken Afari” hau munduko zaharrena izan daiteke, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Antonio Rodriguez Colmenero irakaslearen iritziz.

Baina Jesusen ondoan dagoenak ez dauka besteek duten buru biribila, ile luzea duela dirudi eta bere eskua Jesusen eskuarekin helduta dauka. Bien arteko figurak *M* hizkia osatzen du (Agian ez da kasualitatea eta nahita Maria Magdalenaren ikurra marraztu du?).

Codigo da Vinciren teoria indartzen du? Madalena apostoluetako bat izan zela eta Jesusekin ume bat izan omen zuela?  Vatikanoa asko haserretu al da honekin?

Teoria honi buruzko informazio gehiago:

http://www.jlgimenez.es/articulos_colaboraciones/articulo_julia.htm

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Abendua 24th, 2016

Kristautasunaren Jardunaldiaren ponentzien artean Colmenerorena oso interesgarria da. Arratsaldean Iruña-Veleiako grafito garrantzitsuenak banan-banan erakusten eta azaltzen egon zen, eta bakoitzaren garrantzi maila eta ematen diguten informazio aberatsa azaldu zigun. Ponentzia hau Iruña-Veleiaren I. Nazioarteko Biltzarrean aurkeztu zuen eta oraingoan doiketa txiki batzuk egin ditu.

Laburpena: Iruña-Veleia erromatarraren grafito, testu eta diseinuak: irtenbide bat emateko premia

Gorputz tematiko bakoitzaren zehaztasunak

1. Zeramika zatiak aztertuta, ariketen errepikaketa ikusita, alfabetoak eta ikasleen akats tipikoak kontuan harturik, Colmeneroren iritziz egiazkoak dira eta hauxe dio: “Agertzen diren ortografia akats piloagatik eskandalizatzea, zentzugabekeria da”: Egiazkotasunaren alde.

2. Bere iritziz eta baita ere Ulrike Fritzen iritziz, edukiak eta horien testuinguruak benetakoak izan daitezke: Egiazkotasunaren alde.

3. Aipamen batzuk lotura koherenteak dituztela dirudi: Baliteke egiazkoak.

4. Aipamen ugari testuetan, edukietan, marrazkietan eta baita ikurretan ere… (adibidez, gezi bikoitza edo “x” esaldia banatzeko…). Txarto dauden zenbait gauza idazteko izango zuten sistemarekin lotuta egon litezke. Ikurrak, zerrendak… koherenteak dira: Egiazkotasunaren alde.

5. Ikuspegi Kristaua, ez Judua. Marrazki konposaketak irakaskuntzara gidatuak baina sasoiko eskema arruntez hornituak. RIPentzako azalpena (nahi gabeko marrak ez izatekotan), sasoiko hainbat marrazkiekiko harremana. Irakasteko eta haurrei zuzenduta zegoela dirudi. Oso grafito gutxi geratzen dira azalpen egokirik gabe, baina aztertzeko izan duen denbora gutxiagatik izan daiteke: Egiazkotasunaren alde.

6. Lugon egindako sasoi bereko indusketako beste marrazkien itxura berekoak, “Cohorte Gallica” izeneko militar taldearen erreferentziekiko eta eliza paleokristauen eraikuntza ereduekiko antzekotasunak. Ikurrak eta ikusten diren irudiak (batzuetan gauza kuttun edo intimoenak) ez dira arrotzak. Egiazkotasunaren alde.

7. Grafitoak aztertzeko denbora gehiago beharko lukeela badio ere, argi dauka marrazki eta idazkunak faltsutzat hartzeko aipatu diren argudioak ez direla zuzenak, beste zenbait idazkun argitzen ditu eta, beste batzuk jarduera “ez ezagunak” izan daitezkeela dio. Baliteke egiazkoak.

Ondorioak: Bere iritziz edozein zalantza barik, euskarri, marrazki eta idazkunak benetakoak dira eta berriro ere damu da denbora gehiagorik ez duelako izan onomastika zehatzago ikertu ahal izateko.

Testu zatia

En cuanto a la Ășltima cena y la instituciĂłn de la EucaristĂ­a, resulta especialmente reveladora una representaciĂłn inspirada en el evangelio de Mateo (27, 3), puesto que es el Ășnico evangelista que narra el ahorcamiento de Judas, tras colgarse de un ĂĄrbol. En la escena (A56V3455:

140), el epicentro del grupo se sitĂșa sobre la mesa rectangular central, que preside JesĂșs, nimbado con el aura divina de costumbre, mientras coge de la mano a Juan, quien se halla de pie a su izquierda, como muestra de que setrata del discĂ­pulo mĂĄs querido, segĂșn relata el interesado mismo en la narraciĂłn evangĂ©lica de su autorĂ­a, resultando sĂ­mbolo de tal predilecciĂłn, tal vez, el aura misma con la que, excepcionalmente, se le distingue en esta ocasiĂłn.

Los demĂĄs discĂ­pulos ocupan los lugares respectivos, tanto en el frente principal como en los laterales, permaneciendo exento de ocupantes y abierto al trĂĄnsito de los sirvientes, el lado opuesto al de la cabecera. Sobre la mesa, y dispuestos perimetralmente, son perceptibles doce panecillos, sĂ­mbolo de la EucaristĂ­a, juntamente con el ĂĄnfora vinaria situada en medio del conjunto. Y, detrĂĄs del respectivo panecillo, las siluetas de JesĂșs y tan sĂłlo once apĂłstoles, por cuanto Judas aparece ahorcado, colgado de un ĂĄrbol, a poca distancia de la mesa, en tanto que en el suelo en que se graba esta segunda escena se perciben dos recuadrillos, monedas, que vendrĂ­an a ser el paradigma de las treinta de la traiciĂłn. ÂżA que falsario, pregunto, se le habrĂ­a ocurrido meterse en un jardĂ­n asĂ­ de complicado, sin obtener nada a cambio, para confundir al personal en general, siendo que podrĂ­a hacerlo con escenificaciones mucho mĂĄs burdas?

Ponentzia

07-Antonio_Rodriguez_Colmenero: Grafitos de temas religiosos en Iruña-Veleia

Iruña-Veleiako Azken Afaria. Munduko zaharrena Colmeneroren arabera

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urria 29th, 2016

Zer agertu da Iruña-Veleian, hautsak horrenbeste harrotu dituena?
Jardunaldia Gasteizko Europa Jauregian 2016ko azaroaren 19n, Lurmen kanporatu zuten 8. urteurrenean

Zer gertatzen da Iruña-Veleian analitikak ganorazko laborategi baten ez egiteko? Zergatik ari da Iruña-Veleian establishment politiko, unibertsitario, komunikatibo eta judiziala egiten ari dena egiten? Hau da: Lurmen kanporatu, hondeamakinez bi aldiz indusketako gune garrantzitsu bi suntsitu, urtero aldatu behar izan duten gezurrezko bertsio ofizialari eutsi (Descartes, grafologia, sasianalitikak
), kereilaren instrukzioa 8 urtez luzatu


Zeintzuk dira establishmentaren 4 beso horiek Iruña-Veleia affairean hain irmoki bat egiteko izkutuko arrazoiak? UPN-Unión del Pueblo Navarrok Iruñan egindako Gaztelu plazaren suntsiketarekin lotura zuzena izan lezake?

Jardunaldi honetan Iruña-Veleian kristautasunari buruz zer aurkitu den, aurkitutako horrek zein ondorio izan dezakeen Vatikanoak orain arte kontatu digun historian, eta etorkizunari begira gai hau argitzeko zein oztopo gainditu eta zein ekarpen egin dezakegun aztertzeko bilduko gara.

Egitaraua

09:15 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.

09:30 Agurra eta Jardunaldiaren aurkezpena

09:45 Felix Placer Ugarte: El contexto religioso en Euskal Herria en la época de Iruña-Veleia

10:15 Julen Urkiza Txapartegi: Elizaren historia Euskal Herrian

10:45 Jorge Ribero Meneses: Pruebas concluyentes del origen cantåbrico del cristianismo legitiman los hallazgos de Iruña-Beleia

11:45 Atsedenaldia

12:00 Victoria Sendon de Leon: Movimientos heréticos gnósticos en la Península Ibérica

13:00 Ekitaldia: Lurmen kanporatzearen 8. urteurrena

14:00 Bazkaria

16:00 Bisitaldia Felix Rodrigo Morarekin: RevoluciĂłn Bagauda y Arte Medieval, Armentiako San Prudentzioko basilikarako bisita

18:00 Antonio Rodriguez Colmenero: Grafitos de temas religiosos en Iruña-Veleia

18:30 Solasaldia: Hizlariak, Felix Zubiaga Legarreta, Jose Antonio Gonzalez Salazar, Antonio Arnaiz Villena, Nekane Jurado Perez

20:15 Biltzarraren amaiera

Erakusketa

Historiak ezin du itxaron” (Carlos Uraga)

Izena emateko

45 € (bazkaria, bisita eta gidaliburua barne).  Ikasle edo langabetuek, edo bazkari barik: 30 €.

Kutxabank: 2095-5092-01-1063635469  (jarri abizena)

Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747  (jarri abizena)

euskerarenjatorria@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Maiatza 22nd, 2016

Koenraad Van den Driessche: Zazpi urteko ikerketak Iruña-Veleiako misterioaz

Zazpi urtean lau eremu ezberdinetan egindako ikerketen emaitzak erakusten ditugu. Hauek dira eremuak: Batzorde Zientifiko Laguntzailearekin loturiko alderdi  zientifiko-administratiboak, ebidentzia fisikoak, grafologia, eta jantzitako gurutzeen aurkikuntzen kronologia.

Batzorde Zientifiko Laguntzailearekin zerikusia duten agiriak aztertu ondoren, zera ondoriozta dezakegu ziurtasun osoz: batzorde horrek ez duela era independentean jokatu, eta ez dela inoiz ondorio formal batera iritsi. Administrazioak eten zuen Batzordearen ibilbidea; gainera administrazioak berak atera zituen ondorioak batzorde horren azken bilera baino lau egun lehenago, artean txosten bakarra zegoenean eginda. Honek guztiak garbi adierazten du iruzur hutsa izan dela prozesua,  eta ez duela inolako autoritaterik zientziaren ikuspegitik.

500 grafito baino gehiagoren bereizmen handiko irudiak aztertu ditugu zehatz-meatz, eta horietako askotan aurkitu ditugu inoiz ondo ikertu gabeko ebidentzia fisikoak, ebidentzia horiek informazioa eman arren grafitoak noizkoak diren antz emateko,  antzinakoak ala berriak diren bertan ibilitako eskuak. Ikerketa hauen historia ezagutu eta ebidentziak dokumentatu ondoren, eman daitekeen aholku logiko bakarra hauxe da: neutraltasuna bermatua eta mundu mailako onespena duen erakunde batek aztertu beharko dituela ebidentzia hauek.

Txosten grafologikoei dagokienez, numeroen bidez aztertu ditugu inskripzioen neurriak. Estratigrafia mailako diferentziei egotzi dakizkieke ondorioak. “Beste bat” delakoak burutu du ikerketa, gehienbat, irudiak geureak diren arren.

Jantzitako gurutzeen kronologia eta ebidentziak aztertu ditugu literaturan. Harrigarria bada ere, aurki daitezke horrelakoak Batzordeko adituek diotena baino mende bat edo bi lehenago. Interpretazio kristaua egiten diegu erramuaren motiboa duten Hispaniako eta inperio erromatarreko beste leku batzuetan agerturiko irudiei.

Miguel Thomson Okatsu: Kristo, aihena eta izar urdina: Iruña Veleiako bi euskal grafitoren interpretazio berriak

Komunikazio honetan, Iruña-Veleia aztarnategiko euskerazko bi grafito aztertzen dira, 13364 eta 15147 piezak. Lehenak Aitagurea-tik hartutakoak diruditen bi esaldi dakartza, “geure ata zutan”, eta “egin badi zur[ ]”, eta bi esaldi horien artean beste bat ageri da, zeinen lehen hitza reinu interpretatu duten zenbait autorek, nekez irakurtzen den arren.

“Aien X Iesus ta” da esaldi horrentzat proposatzen den irakurketa berria, esanahi honekin (hitzen ordena errespetatuz): “aihena (mahatsondoa) Kristo Jesus da”, edo euskera zuzenean: “Jesukristo da aihena (mahatsondoa)”. (“Jesucristo es la vid”, gaztelaniaz). X letra Kristoren sinboloa litzateke (letra hau baita Kristoren lehena –ΧρÎčÏƒÏ„ÎżÏ‚- grezieraz, eta San Juanen ebangelioko bi bertsetez ari delakoan gaude, zeinetan Jesukristo aihenarekin identifikatzen baita. Analizatzen den bigarren piezako (15147) testuak “urdin / X / isar” dio; urdin isar-en esanahia gardena da, eta bi hitzen artean kokatuta dago X-a Kristoren sinbolotzat interpretatzen dugu.

Bigarren grafito hau “Egunsentiko Izarraz” ari delakoan gaude, harekin identifikatzen baita Jesukristo Apokalipsiko bertset batean. Kolore urdina Sirio izarraren erreferentzia izan daiteke agian, antzinako Egipton ‘egunsentiko izar’ gisa ezagutua; edota balio sinbolikoa izan dezake, jainkoaren legea betetzearekin edo erregetzarekin zerikusia duten Bibliako pasarteak tarteko direla.

Aztertutako bi grafitoak antzinako euskeraren eta euskaldunen artean kristautasunak izan zuen hedapen goiztiarraren lekuko baliotsuak dira Arabako herrialdean.

Antonio Rodríguez Colmenero: Veleiako  aparteko grafitoei buruzko  txosten ofizialaren gaineko ikuspuntua

Mikel Larrañaga: Gai paganoak eta kristauak Iruña-Veleian: testuingurua kontuan hartzen duen ikuspegi bat

Iruña-Veleiako Jainkozko paganoak agertzen dizkiguten ostraka gehienen (III. mendearen 2. erdialdea) eta aurretiko testigantzen artean, hau da, batez ere botozko epigrafian jasoriko jainkozko gutxien artean, mende bat edo biren arteko aldea dago. Interpretatio romana-ren arabera hautemanik, ostrakek karistiarren eta inguruko tribuen jainkozkoen, erromanizazio kulturalaren eta erlijiozko sinkretismoen ulermen eta interpretaziorako posibilitate berriak agerterazten dituzte. Zorizkoak liratekeen eta bestelako kanpoko eraginez beste, jainko eta jainkosa batzuen presentziak eta beste batzuen gabeziak, Iruña-Veleiako eta inguruko sinesmen eta kultu paganoen balorazio batera eraman dezakete, ekialdeko kultu misterikoak barne.

Gai kristaua azaltzen duten ostraka polemiko gehienak III. mendea eta IV.ren hasieratan kokatzen zaizkigu, baina zaharrenen kronologia goiztiarrak (II. mende bukaera, III.ren hasiera), kristautzearen hasiera proto-ortodoxiak beste korronteen aurrean bere oinarriak finkatzen ziharduen garaian kokatzen gaitu. Iruña-Veleiako komunitate kristauaren ezaugarriei erreparaturik, jatorrian behintzat, proto-ortodoxiarekiko moderatua zen korronte judeokristau baten parte izatearen posibilitatea planteatuko dugu: nazareno edo nazoreoak.

Ulrike Fritz:  Egiptomania Erromatar Inperioan: Iruña-Veleian egiptoar antzeko hieroglifikoekin agertutako ostrakak eta hezurrean latinez idatzitako jainko egiptoarrak

Iruña-Veleiako “Domus Pompeya Valentina (DPV)” izeneko etxaldean K.o. III. mendeko 400 objektu baino gehiago topatu ziren hainbat idazkun eta marrazkirekin. Pieza batzuk egiptoar antzeko ostrakak bezalakoak dira (zeramika zatiak) profil bereko hieroglifikoekin. Beste batzuetan egiptoar jainkoen latinezko idazkunak daude. Garaiko egiptomaniaren zantzua ote? Iruña-Veleiako aurkikuntzei erreparatuz gero ikus daiteke badaudela paralelismo batzuk Italia Zaharrean, hots, geroagoko Erromatar Inperioan egindako aurkikuntza batzuekin.

Augusto enperadoreak Egipto konkistatu zuen eta hauxe izan zen Erromatar Inperioaren “egiptomania”-ren hasiera. Eta K.o. IV. mendera arte modan egon zen egiptoar kutsuko elementuak erabiltzea, nobleen jabego pribatuetan batez ere (adibidez Domus Livia eta Aula Isiaca Erromako Palatinon, edo Domus Loreius Tiburtinus/Pompeji-n). Ohikoa zen Erromatar Inperioan dekoratzeko motibo eta forma zaharrak kopiatzea lilura estetikoak eraginda eta baita egiptoar kutunen babesa erdiesteko asmoz ere. Eta berdin arkitekturan ere, Egipto zaharreko ondarea mantendu nahi zuten erromatarrek.

Hirugarren arrazoia da egiptoar erlejio zaharrak geroz eta liluratuago zeuzkala erromatarrak eta Isis eta Osiris gurtzeak goia jo zuen Iseum eta Serapeum tenpluetan.

Egipto zaharreko kulturaren eragina berebizikoa zen Erromatar inperioan eta haren oihartzuna Iruña-Veleiaraino iritsi zen.

Jon Nikolas Lopez de Ituiño: Iruña-Veleian agertu den Geure Ata -eta ez Ata Gurea- formak grafitoen egiazkotasuna bultzatzen dute.

Hitzak (ATA eta GEURE) eta ordena sintaktikoa ikusita, esan dezakegu Iruña-Veleiako testua ezin hobeto egokitzen zaiola garai horri dagokionari eta oso zaila gertatzen dela euskara ez zekien  faltsifikatzaile batek ordena horretan idaztea.

Alde batetik, GEURE erabilpen orokorrekoa da mendebaldeko euskararen eremuan eta ohikoa da XVII. mendeko eta XVIII.aren hastapenetako lapurtar autoreen artean (Mitxelena). Geroagoko mendeetan dokumentatua dago Euskal Herri osoko autoreen baitan GURE aurrezte fonetikoaren  metaplasmoa. Erlazio prepositiboaren ordena mantendu egiten da diakronikoki kontzeptu berrien formazioan:

GEUREGANATU, «gurekin bildu», «elkartu»; GEUREGANATZE, «guk hartu ».

Bestalde, ATTA hots sabaikaritua, Azkueren arabera, Nafarroa Garaian (NG), Gipuzkoan (G), Lapurdin (L) eta Erronkarin (ER) esaten zen. Bizkaian (B) ez da horrela ahoskatzen, AITA baizik.

Azkenik, ia garrantzizkoena sintaxian aurki dezakegu. Eta, zalantzarik gabe, esan daiteke gure hizkuntzaren genioari berezkoak zaizkion ezaugarriei egokitzen zaiela testua:  GIIVRII  ATA / YAVEH
 IRUÑA-Veleiako ostraketan ikusten duguna
 Jose Antonio Arana Martijaren Gure Aitaren 24 bertsioetatik 21etan, Juan Pz. de Betolazaren 1596ko bertsioaren ordena bera ikus daiteke, non zerabilen “Aita Gurea” latinaren ordena berean (Pater Noster). Iruña-Veleian, ordea, euskararen ordena naturala agertzen da (posesiboa+izena): Geure Aita, Leizarragak (1571), Azkuek (1896) eta Sabino Aranak (1901) bakarrik proposaturiko ordena, arrakasta izan ez zuena. Agian etorri da garaia da berreskuratzeko.

Antonio Arnaiz Villena: Iruña-Veleiako iberiera penintsula eta atlantikoko testuinguruan

Guk Iruña-Veleian grafitoak aurkitu genituen iberiar idazkunekin eta 2012an publikatu. Komunikazio honetan Iruña-Veleiako iberiera testuinguruan jartzen dugu Kanariar Uharteetan ez ezik Iberiar Penintsulan  eta Frantziaren hegoaldean aurkitutako iberiera-tartesikoarekin. Halaber datu genetiko eta linguistiko berriek erakusten dute Britainiar Uharteetako populazioa gehiengoz Iberiar Penintsulako jendeaz bete zela  -Frantziaren hegoaldekoa eta Euskal Herrikoa, K.a. 10.000. urtea baino lehenago izotzak erretiratu zirenean eta gainera eremu tartesikoan mintzatzen zen antzeko hizkuntza bat eraman zuten.

Gaur galesera zaharra dezifratu edo deskodetzen ari dira idazkun/itzulpen lanetatik abiatuta. Irlanda eta Britainia Handiko biztanleek tartesikoaren antzeko hizkuntza bat mintzatzen zuten eta genetikoki Iberiako biztanleekin ahaidetuta daude. Orobat geratzen da barne Kanarietako Guantxeen parte bat ere. Halaber ari dira aztertzen Atlantiar Europa eta Ameriketako iparralde eta hegoaldeko ahaidetasun genetiko eta linguistiko nabarmena.

Antton Erkizia Almandoz: Kristautasun gnostiko eta ez-kanonikoaren aztarnak ote?

1. gogoeta: Jesus gurutzean iltzatua, besoak zabalik, bi lapurren artean. Erreparatu bere gaineko “ ” marratxoetan. Iruña-Veleiako beste grafitotan batzutan horrelaxe idatziak ageri dira: “YAVEH”, “ATA”, “JUPITER”…marratxoen artean. “Komillak” omen, adituen ustetan,  beraz grafitoak faltsuak, diote.

Ez ote dira “santutasun” komatxoak? Gaur egun, aureola edo uztai bat  jarriko genioke Santuari buru gainean. Baina, kristautasunaren lehen aldi hartan, nola marraztu “Santutasun” kontzeptua?
Santua izanen zen argiak jotakoa, Iluminatua…. Buda ere Iluminazioa lortu zuen gizakia izan zen. Mitra eta eguzkia, Gnosia…Hemen gurutzean azaltzen den Jesus horrek “Argia” dario?  Izpi-izkien artean, Buda edo Mitraren antzera?

2. Gogoeta: Golgotaren azpikaldean: bide bat doa lur azpitik, hots, ez da bidexka bat, bide zabal bat da, bide horretatik norbait jaisten ari da eta etzanik dagoen batekin elkartzen da. Haedes-erako edo Infernurako Jaitsiera ote, Gurutzean hil ondoren? Ebanjelio kanonikoek oso azaletik aipatzen du pasarte hori, baina luze eta zabal mintzo da pasarte horretaz Nikodemoren Ebanjelio gnostikoa ez-kanonikoa.

Badu Iruña-Veleiako grafito honek kristau mistiko/gnostiko aztarnarik? Zeren gnostikoentzat, oso beharrezkoa zen mistikoki hiltzea  eta gure barruraino jaistea, gero argitara ber-piztu ahal izateko.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 07th, 2016

Iruña-Veleiari buruzko 2. Nazioarteko Biltzarra. 2001

Egitaraua
02. Sarrera Bideoa
03_Eliseo_Gil_Zubilaga
(laburpena) Bideoa

04_Idoia_Filloy_Nieva (laburpena eta ponentzia) Bideoa

05_Edward_Harris (bideoaren laburpena) Bideoa 1 Bideoa 2

06_Juan_Martin_Elexpuru Arregi (laburpena eta zenbait diapositiba) Bideoa

07-Alicia_Satue_Lantaron (laburpena eta ponentzia) )  Bideoa

08_Mapi_Alonso_Fourcade (laburpena eta ponentzia) Bideoa

09_Luis_Silgo_Gauche (laburpena eta ponentzia) Bideoa

10_Mikel_Urkola_Elizegi (laburpena eta ponentzia) Bideoa

Mahaingurua: Bideoa

11_Koenraad_Van_den_Driessch (laburpena eta ponentzia) Ama Ata Bideoa

12_Miguel_Thomson_Okatsu (laburpena eta ponentzia)

13_Antonio_Rodriguez_Colmenero (laburpena eta ponentzia)

14_Mikel_Larrañaga_Arregi (laburpena eta ponentzia)     Ponentzia_osoa Bideoa

15_Ulrike_Fritz (laburpena eta ponentzia)  Bideoa

16_Jon_Nikolas_Lopez_de_Ituiño (laburpena eta ponentzia) Bideoa

17_Antonio_Arnaiz_Villena (laburpena eta ponentzia)  Bideoa

18_Antton_Erkizia_Almandoz (komunikazioa)

19. Nola askatu Iruña-Veleiako korapiloa? Patxi Zabaleta, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Iñigo Larramendi, Xabier Otsoa Aldakoa, Patxi Alaña Bideoa

20. Erakusketa: Karlos Uraga

Laburpenak

Altxor arkeologikoa

Altxor linguistikoa

Altxor historikoa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 24th, 2012

Iruña-Veleiari buruzko 1. Nazioarteko Biltzarra. 2001

Sarrera, Programa, Babesleak, Talde Zientifiko eta Antolatzailea Testua –  Bideoa
Antonio Rodriguez Colmenero Txostena 2. ber.– Txostenean aipatutako ostrakak — BideoaEHU Arkeologia Saila + Idoia Filloy  Txostenaren laburpena+Ponentzia –  Bideoa (Nuñezen lab.) Bideoa (Filloyren erantzuna)Edward Harris Txostena — BideoaEliseo Gil
Txostena – Bideoa
Francisco Javier Santos Txostena — Bideoa
Joaquim Baxarias Txostena –  Bideoa
Goizeko mahai ingurua

Luis Silgo Txostena — Bideoa
Antonio Arnaiz Txostena — Bideoa
Joaquin Gorrochategui eta Joseba Lakarra Txostenen laburpena — Bideoa
Pandoraren Kutxa: Historia honen zergatik ulertzeko giltza Txostena — Bideoa
Alicia Satue  Txostena — Bideoa
Gorazarrea Knorri eta Txillardegiri Testua

Conclusions_Ondorioak_Conclusiones

Iruña-Veleiari buruzko 29 txostenen zerrenda

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)