Aukeratutako etiketa ◊ eskabadora ◊

• Asteazkena, Otsaila 28th, 2024

Euskeraz eta euskal kulturaz kezkatuta dauden guztiei:

Honen bidez jakinarazi nahi dizugu Iruña-Veleiako aztarnategia arriskuan dagoela. Arriskua benetako da eta errez atzeman daiteke: azken urteotan ESKABADORA aztarnategiko toki esanguratsuetan sartu dute: lehenengo BI ALDIZ EHU-UPVko Arkeologia Sailak aztarnategiaren kudeaketaren ardura hartu zuenean eta Aldundiak gero kontratatu dituen enpresek beste BI ALDIZ (guztira 4 aldiz). Lan horien ondorioz SEI EREMU ARKEOLOGIKO ABERATS suntsitu dituzte: Macelus ingurua, Errosetoien Etxea, harresi ondoko bidea, harresiaren barrualdeko 100 metroko alboa, ate txikia eta San Juan konbentua. Arabako Diputazioak interbentzio guztiak babestu egin ditu. Esan beharra dago bi txosten daudela eta horien arabera eskuartze hauek lan arkeologiko baino suntsiketak direla.

Ekintza hauek ez dute inolako oinarri edo helburu arkeologikorik izan eta arkeologiaren ikuspuntutik aberatsak diren geruzak betirako suntsitu dituztela aipatu behar dugu. Izan ere, suntsitutako hiru eremutan grafitoak azaldu ziren. Grafitoak latinez eta euskaraz zeuden.

Ofizialistek “ez-ohiko grafitoak” deitu zituzten eta , jarraian, guztiak faltsuak zirela esan zuten, inolako froga arkeometrikorik egin gabe eta egiten utzi gabe: analitikak karbonato kaltzikoz estalitako testuetan, termoluminiszentzia egosi aurretik idatzitako adreiluetako testuetan edo karbono 14 izeneko analitika kedarra aztarnak gainean dituzten testuetan.

Gure iragana ikertzeko aukera ezabatu nahi dute. Ez dute “ohikoa” ez den ezer agertzerik nahi: hormak besterik ez. 2008an abiatutako estrategiarekin jarraitzen dute, batez ere, euskalduntze berantiarraren teoria jausiko litzaiekeelako. Noiz arte?

Egoera hau bertatik bertara ezagutu nahi izanez gero BISITA GIDATUAK antolatzen ditugu hilero eta, egoera berezi hau salatzeko asmoz, martxoaren 10eko bisita gidatu berezira gonbidatu nahi zaitugu, suntsiketa bertatik bertara ezagutu ahal izan dezazun. Ondoren bazkari bat egingo da suntsiketari nola egin ahal diogun aurre denon artean aztertzeko.

Denon ondarea hondatzen ari dira eta horren aurrean isiltzea hondatzaileei babesa ematea dela uste dugu.

Geldi dezagun txikizio hau!! Gure ondarea babestu dezagun!

Iruña-Veleia Martxan eta SOS Iruña-Veleia elkarteak 2024.02.12

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urtarrila 29th, 2024

Lehendabizi informatu nahi zaituztegu webgunea hackeatu digutela eta horregatik egun batzuetan ezin izan da sartu. Badirudi baten bati min egiten diola egiak esatea.

Gaur Gasteizen Iruña-Veleia argitzeko eta eskabadoraz ez suntsitzeko manifestazioa egin da

Manifestazioa Arabako aldunditik atera da, Bibat Museoara heldu da, grafitoak omen dagoen lekuraino eta Andramari Zurian amaitu da.

Amaieran aipatu den moduan, gaur hona etorri gara ozen esateko Euskal Herriak bere ondarea maite duela eta ez dugula utziko suntsitzen, kultura kolonial zeltiberikoak jarraitzen duelako hemengo administrazioetan agintzen, dela Arabako Aldundian, dela Eusko Jaurlaritzan.

Euskalduntze berantiarrari eutsi nahi diote, bai ala bai, baina Iruña-Veleiako grafitoek frogatzen digute, toponimian jadanik frogatzen diguten bezala, euskera dela hemengo betiko hizkuntza eta zeltiberistek ezin dute hori onartu. Eta prest daude Iruña-Veleia eskabadoraz suntsitzeko.

Orain arte, gainera, 200.000 euroko aurrekontua zuten bertsio ofizialari eusteko baina hemendik aurrera miloi bat izango dute urtero. Beraz, arriskua boskoiztu zaigiu. Iruña-Veleia harresi multzo bat baino ez dute erakutsi nahi eta horko balio kultural eta linguistiko osoa errotik ezabatu.

Gogoratu nahi dugu Eliseo Gilek 2007an, orain dela 16 urte eskatu zituen 50 grafito datatu gabe jarraitzen dutela. Eliseok eskatu zituen data kontrolatuak jarraitu gabe jarraitzen dutela. Zergatik? Argi baino argiagoa dago. Eurek grafitoak faltsuak direla sinistuko balute, haiek bidaliko zituzten ez 50 grafito, 100 bat baizik datatzera, haiek proposatzen duten faltsukeria frogatzeko. Baina Eliseori datazio horiek egitea debekatzeak dena esaten digu. Ez diote datatzen uzten haien gezurrak jausiko zitzaizkielako.

Erasoa ez da soilik Iruña-Veleiaren aurka, erasoa gure kulturaren eta euskeraren beste alor askotara heltzen ari da, azkena Irulegiko Eskua. Testuan “ZORIONEKU” jartzen du eta EHUko Letren Fakultateko irakasle asko ausartu dira esaten ez dela euskera, ez duela zerikusirik euskerarekin harremana eduki lezakeen beste inolako hizkuntzarekin. Eta badakizue zergatik? Ba, Irulegi, Iruña-Veleia bezala, euskalduntze berantiarrerako izugarrizko zaplastekoa izan delako. Horregatik etorri dira, oraingoan, Irulegiren aurka.

Iruña-Veleiako suntsiketa gelditu dezagun!

Iruña-Veleia Martxan

24.01.28

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Ekintzak  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteazkena, Urtarrila 10th, 2024

Arabako Foru Aldundia apiriletik aurrera eskabadora behin baino gehiagotan erabiltzen ari da Iruña-Veleian. Haiek esaten dute harresia egonkortzeko dela baina errealitatea bestelakoa da. Izan ere hondeamakinaren erabilera gehiegizkoa izaten ari da. Hasieran harresiaren barnealdetik 120 metroko luzera, 3 metroko zabalera eta metro bateko sakonera duen zerrenda zulatu zuten. Hau da, 360 metro karratu erabat suntsitu zuten, bazekitenean harresiari lotuta aztarna arkeologikoak zeudela.

Hori gutxi balitz, bigarren atearen inguru arkeologiko osoa suntsitu dute. Horretarako berriro hondeamakina erabili eta 6 metro zabalera, 15 metro luzera eta 4 metro sakonera dituen zulo handi bat egin dute, bertan zegoen guztia isurtegira botaz eta den-dena altxatuz. Hau da, beste 90 metro karratu erabat suntsitu dute eta hor zeuden estratu arkeologiko guztiak betiko galdu dira.

Historian doktore den Xabier Gorrotxategik eskuartze hau salatzen duen txosten arkeologiko bat idatzi du. Bertan, ondorioztatzen du ezin daitekeela eskuartze arkeologiko batez hitz egin. Izan ere, aztarnategiaren zati bat suntsitzeko lan bat besterik ez da izan.

Hau ez da lehen aldia eskabadoraz eremu batzuk suntsitu dituztenak, laugarrena baizik. Lehenengoan Eliseo Gilek penintsulako abezedario zaharrena topatu zuen eremua suntsitu zuten, eskabadora metro eta erdira baino sakonago sartuta, indusketetan erabat debekatuta dagoena. Bigarrenean Errosetoien etxean sartu zuten eskabadora, Eliseok euskerazko eta kristau testu gehienak topatu zituen lekuan. Hirugarrena harresi ondoko bidea altxatu zuten. Eta eskabadora sartu duten laugarren honetan, esan bezala, 450 metro karratu suntsitu dituzte. Oraingoa basatiena izaten ari da, beste eremu batzuetan berriro sartu nahi dutela dirudielako (marka batzuk
).Esan beharra dago Lurmenek bertan topatutako grafitoen egiazkotasunaren inguruko eztabaida oraindik argitu gabe dagoela, Eliseo Gilek orain del 16 urte egin zuen eskaera oraindik bete gabe dagoelako: topatutako 50 grafito garrantzitsuenak Europako prestigioko laborategietan datatzea, termoluminiszentzia, karbonato kaltzikoen analisia edo karbono-14ren bidez. Baina, hala ere, Arabako Foru Aldundiak, dirua datazioetan inbertitu beharrean, Iruña-Veleia suntsitzen jarraitzen du, unibertsitate, kultura, euskalgintza eta hedabideen eragile gehienen bildotsen isilkeriaren aurrean.

Horregatik herritarrei deitu egiten diegu Gasteizen, urtarrilaren 28an, 12etan Arabako Foru Aldunditik abiatuko den manifestazioan parte hartzera, Iruña-Veleia argitzeko, suntsiketa gelditzeko eta babesa eskatzeko.

Zure zain gaude!

Xabier-Gorrotxotagiren txostena: Informe-obras-muralla

Iruña-Veleia Martxan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abendua 24th, 2023

*Arabako Aldundiaren eskabadorak, gelditu gabe, Iruña-Veleia suntsitzen ari dira!!

⏩ Lehenengoan Eliseo Gilek abezedario zaharrena topatu zuen eremua suntsitu zuten.

⏩ Bigarrenean Errosetoien etxean, euskerazko eta kristau testu gehienen lekuan.

⏩ Laugarren honetan harresi inguruko zenbait eremu suntsitu dute. Oraingoa basatiena izaten ari da, ez direlako gelditzen. ASKI DA!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)