Aukeratutako etiketa ◊ etxamendi ◊

• Asteartea, Apirila 14th, 2020

Edozein erakunde, enpresa edo elkarteetan, partaide batek buruari gutun bat igortzen badio gai bat dela eta, erantzutea dagokio. Hori da leku normaletan egingo luketena. Hori da, gutxienezko errespetu bat izatea.

Bada Euskaltzaindian ez da horrelakorik gertatu. 45 urtez baino gehiago euskaltzain urgazlea den Eñaut Etxamendik Euskaltzaindiko buruari den Andres Urrutiari proposamen bat igorri eta urte bete pasa da eta oraindik ez du erantzunik jaso.Egokia al da?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Otsaila 20th, 2017

Egun hauetan erakutsiko dugun txosten honetan, Eñaut Etxamendik, Lakarrak 1998an Uztaro aldizkarian egi nzuen Euskal Filologiaz artikuluari erantzuna eman dio. Eñauten ustez, Lakarrak proposatzen dituen puntu askok ez dute oinarri nahikorik. Atalez atal ikus dezagun.

EUSKAL FILOLOGIAZ   Joseba A. Lakarrak  UZTAROn 25 – 1998  47 -110. Hizkuntzalaritza konparatua eta Aitzineuskararen erroa

IRITZIA : Eñaut Etxamendi (Euskera-Erderak: Erkaketa saioa). Doktoretza UMR Baiona. 2007/03/27. www.euroskara.com

Joseba Lakarraren aburua : aitzineuskara zaharraren eta Europear-eraren arteko konparaketa ezinezko litaike barne berreraiketaren arabera (metodo hau aurkezturik dela §8.4. atal.).

Eñaut Etxamendiren tesia : Euskera Indo-europear senidea da, barne eta kanpo erkaketaren arabera, eta erkaketa horrek aitzineuskeraren berreraiketari buruzko bideak idek ahalko liriozke.

Hitz laburtuen irakurtzeko :

Chtr. : Pierre Chantraine, Dictionnaire étymologique de la langue grecque 1999
Meillet : A.Ernout & A.Meillet, Dictionnaire étymologique de la langue latine1994
Gr. greziera klasikoa
Lat. latinera klasikoa
Arm. armeniera ; Skr. sanskritera ; Av. /abest. Avestkera ; Hitt. hittitera ; Myken. mykenera
Irl. irlandera ; Isl. islandera ;Lit. lituanera ; Lett. lettuanera ; G.g.z. goi germanera zahar ; Rus. rusera ; Ombr. ombriera

Joseba A. Lakarra (EHUko irakaslea) (Irakurleari aholku: J. Lakarren testua aurrean eduki, lan hunen jarraitzean)

„Artikulu honetan euskal erroaren azterketarako interesgarri gerta litezkeen hizkuntza batzuetako arazo eta azterketa-eremuak oparo aurkezten dira, gero euskararen berreraiketari dagozkion ondorioak zirriborratzeko. Aitzineuskara zaharreko CVC forma kanonikoko erro monosilabikoaren proposamenetik abiatuz, disilabikoetan erroa bigarren silaban izan zitekeela baieztatzen da, konposaketa nabarmenduz hitz berriak sortzeko modu ia bakar gisa, aitzineuskararik zaharrenean hitzak hazteko moduetarik bat erreduplikazioa (ezkerrerantz eta zatika) izan zitekeela ahaztu gabe eta tonua bezalako alternantziek izan zezaketen garrantzia baztertu barik. Bide batez, etimologia zenbait kritikatu eta bigarren graduko barne berreraiketaz lortutako berri batzuk defendatzeaz landa, kartvelikoa eta aitzineuskararen artean erlazio sistematikoa ikusi nahi edota europera zaharra aitineuskararekin berdindu gura luketenen aurkako argumentuak agertzen dira. „

Gure lanaren egitasmoa dateke :

I. ZATIA: J. Lakarraren § 1.eta § 7. atalez

II. ZATIA: J. Lakarraren § 8. eta § 9.atalez

III. ZATIA: Gure ondoriozko iritzia

I. ZATIA : J. Lakarraren ta gure logistika
§1. Sarrera aitzineuskararen berreraiketaz

« Ahaide gabeko hizkuntza (eta euskara zuen berariazko aipagai hori zioenean) historiagabea, edota —Mitxelenak (1963) zehaztu bezala –, historiaurregabea zela baieztatu zuen Antoine Meillet-ek (1925 :12) … »

A. Meillet, Histoire et linguistique générale, 95-96

« Il est des langues qui étant entourées des langues d’une autre famille et paraissant être des débris isolés d’une autre famille disparue, ne se laissent pas grouper avec des langues voisines et ne rappellent même aucune langue connue.Leur système grammatical n’offre de concordances précises avec aucun autre idiome ou du moins n’en signale-t-on pas, c’est le cas du basque. » guk azpimarraturik…Amaierako oharra ez litaike ahantzi behar neurri hortako linguist izen bat, bere tesiaren bermetzat, aurreratzean . Zuhurtzia ! besterik baino.

A. Meillet koparaketaren sortzaile jaun ospetsuak, nahiz mihi arras lasterkaria izan, beste unibertsitari ttipi edo « handi » anitzek bezala, kasu egiten dio hemen bere baieztetzeari. Beste ikerlan askoren artean armeniera, ordu arte ez-IE-ar ikusia, aztertu zuen eta IE-ar garbi zela ondoriostatu, Uste ez den lekuan dago erbia lo…

Garai hartan euskeraren « bitxikerien »artean –sintasi ergatiboa

–genero eza

–izen-eresia(prédicat nominal)

Eta beste zenbait berezitasun „nihun“ topatu gabeak… gaur badakigu IE zaharraren elaraudiren (gramatikaren ezaugarriak zirela delako, bitxikeriak : Ergatiboaz ikus Andere Claude Tcheckoff, Aux fondements de la syntaxe l’ergatif, A. Martinet-en hitzaurrearekin, hunek berak Evolution des langues eta beste obra zenbaitetan aztertzen duelarik nola eta zoin eragilez—milenioetan zehar—IE mintzakiek ergatiboa ezeztatu zuten .XIII. mendeko frantseran (Adam de la Halle) isats ergatiboa ager da (transitiboaren sujetak ergatiboko isats haztarna derabil : le Roy-s). Munduko 6000 ta zeinbait hizkuntzetarik erdiek hurran, edo ergatibo garbia, edo erdi-ergatiboko sintasia omen derabilate.

Genero ezaz Meillet-ek berak erakasten du araudi gisa hori berant agertu zela IE hizkuntzetan: latin adjektiboen bi herenek femenino marka gabeak dira. Ingelesak zero femenino. Izen-eresia (prédicat nominal) : aditza izendu (jan- >> jate,egin >>egite) eta beraz deklin isatsez joko da perpausa : behiak deitzi egoki (deitz-i = aditz), behi-en deiz-te-rat egoki (deiz-te izen dugu, ondotik genitiboa eskatzen du), eta ez behiak(absolutiboa) deizterat. Jakin badakit sartaldeko euskeran araudi hori zilimalakatzen ari dela, bainan askotan hego-idazle beraren arkatzetik ohiko araudia azaltzen da „akatstuna“-ren artetik

J. Lakarrak (§ 1.) Mary Haas-en arrazoiak berreraiketa baten aldatzeko aurkezten ditu :

1) „a new interpretation of material on hand“

2)”the discovery of a new daughter language”

3) “evidence from old loanwords”

4) “the comparison of one protolanguage vith another”

J. Lakarra : “Euskera genetikoki isolaturik—eta egoera aldatzeko itxaropen gutxirekin izaki, ezin Haas-en bigarren ta laugarren bidetatik historiaurrean aurrerago jo. Hirugarren bidean aipatutako latinetiko eta erromantzetiko maileguek laguntza ederra eman digute (cf. Mitxelena 1957, 1974 eta FHV) fonologiaren eta gramatikaren alderdi anitzetan .[….] Alabaina, euskal lexikoaren zati handi baten (latin-erromantzetiko) berri eman arren [….] zer egin hizkuntzaren historiaurrea aztertzeko berebiziko dugun jatorrizko altxorrarekin, hots  hizkuntza  indieuroparren edota ez-indieuroparren batetik ez datorren lexikoarekin (ikus § 8.4.-ko oharrak erroaz eta etimologiaz) “

J. Lakarraren logika uhargi da :

1) badugu hiztegi zati bat (latineriarekoaz bestalde ) ezin erkatuzkoa nihungo mintzairekin, seniderik

2) beraz, euskeraren historiaurrerat joaiteko beste bide zerbait behar dugu…Hori da barne-berreraiketa, Bide hori F. de Saussurek luke egitura eredutu batean ideki. Eta Lakarrak dio : “Barne-berreraiketaren izaeran bertan dugu beste hizkuntzetara jo gabe hizkuntza baten barneko eredu zenbaitetan, hizkuntz horren lehenagoko garairen bati buruzko frogak aurkitzea.“

Eta Fox (1995:145 hh) lekuko, berreraiketaren indarra omen dator „anomaliak modu sistematikoan erabiltzetik“. Mitxelena lauzkazale (1963 :11), hizkuntza baten sistemaren degradazioa tai gabekoa da, egitura batzu beste batzuk ordainduz. Ondorioz, Lakarra jaunaren helmuga dateke „orain arteko ikerketak erdietsi sakontasun diakronikoa baino haratagokora jotzea„.

Usteko genuen adibide zenbait eskainiko zaukula, anomalia eta „degradazio“ delakoen argiratzeko : nola epai normala (oraikoa? lehengoa?) eta anomalia? Bestalde, nola epai sinetsgarriki forma mailegatuak eta ez maileguzkoak? Egituren iraunkortasuna ezbaian dagoelarik Mitxelenaren arabera? Ez zauku agertzen ez §1. ez eta hitzemaniko §8.4. –etan. Beraz huna gure zirrikitu batzu, baina ondikotz!!! beste hizkuntza batzuen laguntzaz :

1.-AURTEN << HAU- URTE-EN . ezta egungo morfologia ez sintasia . Egungo normala URTE HAU,URTE HUNET-AN da // gotik.hiu jâru,allem.hener,lat.hocanô „aurten“

2.- BEHEREN << BE „bajo“-HER „tierra“cf. herri, herresta,herrhauts…- EN/IN (Zuber.) . Oraiko euskeran MENDI-BE, IRUN-BE, ETXA-BE … da norma, ez *BE-MENDI edo BE-IRUN…// lat. inferus<< in-fer-us”lur-azpia-n” aurka daukala superus : dii inferi / dii superi “lurpeko jainkoak” / lur(ez) gora(goko)jainkoak… -fer- itsu utzia Meillet-ek.

Egitura hauek salatzen daukute orai ez dugun sintasi baten aztarna: -fer- morfema Erromako latinak ez – ezaguna ; aldiz sanskriterak harah “lur” badu >> àdharah “inferus, bajo”. Ageri da nork zer dion bestari mailegaturik jakitea ez dela errex, eta ahaidegoa? Hunen kontrako argumentoak jin beharrak omen dira.

3.-MIN-BERA (cf. izer-pera, hotz-pera, ningar-bera (-bera, -pera = „eroan“// lat.frûgifer, ignifer, lucifer… Eta lat. memor, memoria, ingel. remember ? Aldaketa edo Mitxelenak „degradazio“ deitutakoa noiz? Zoinek?

4.- ENBOR (< HEM-BOR)= *zuhamu-tripa „tronco“, HAM-U-ren erro HAM-ek bokal aldizkariekin >> HEM- „etxe“(cf.hem-huts „proletario“, er-hem (aur-hem iraganeko sintasian)= lat. forum, gr. heremos…) Parrez badugu ingl. home all. heim, fr. hangard, lat. domus, gr. domein „etxegin“ << *dem-*dom-(meillet,183); bainan oraino isl.zah.timbr“etxegintzako zura“, got.timrja ‚tellatua“, all.Zimmer-man „zurgina“…“Degradazioak“HEMBOR-tik ? ala timbr-tik ?….

Hau dena, gure ustez, diakronian barna, (gure) histori-aurreko gauaren izarratzeko, nahikoa dela euskera /IE-era erkatzea. Bainan hara, „Euskara genetikokl isolaturik— eta egoera aldatzeko itxaropen gutxirekin izanki…“ doxa sakratua.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Eñaut Etxamendi  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Urtarrila 24th, 2017

Eñauten Euroskara webgunean, Lexique atalean (goian ezkerrean) bere hiztegi etimologikoaren lana ikusi daiteke.

Horrez gain, beste atal batzuk ikusi daitezke, bibliografian esaterako, ikerle askoren berri jaso du.

L’objet de ce site …

… est d’apporter sur la langue basque un nouvel éclairage, très éloigné des discours habituels selon
lesquels l’Euskara serait une langue totalement à part, un point isolé dissonant dans le concert des langues européennes. L’essentiel de son contenu est issu d’une thèse de Doctorat d’état soutenue par Arnaud ETCHAMENDY dont nous reproduisons ci-dessous le diplôme délivré en 2007.

L’auteur de cette étude suggère que l’Euskara n’est pas une météorite tombée accidentellement (au Pays basque) et que, loin d’être une langue orpheline, elle fait partie intégrante de la vaste famille des langues dites… indo-européennes.

Dans son excès de modestie habituel, Arnaud ETCHAMENDY estime
ne pas être à proprement parler un expert patenté de la linguistique.
Mais de bonnes bases du grec et du latin lui ont permis d’accéder aux meilleures études étymologiques et, depuis sa plus tendre enfance,
il fut « dotés de la langue basque » (étymologie de « euskaldun ») … pour ne pas dire qu’il la possède parfaitement.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 01st, 2016

Zubiaga: be+ota

Naberan: behe-soin > soin adarra

Etxamendi : ainitz hizkuntzetan zantzu  eta era berdinsuko hitzak badira, abest. bâzâu(s) , arm. bazuk , gr. pêkhus <<*bbâghu, skr. bhâhu ; latinak grezieratik brac(c)hium , bainan gr. brakhiôn-ek “beso” baino lehenik diona da “soin aldea” (Chtr.193) “partie humérale du bras par opposition à l’avant-bras pêkhus”.

Beraz bi balizkori buruz jo daiteke : 1°-BESO letorke cast. brazo bezalako batetik , /R/ galdurik  ???  2°-osatuzko hitza litaike  BI “2”+ SOIN “espalda”, beraz “dual” bat , begi, belarri, behatz, belhain bezala ???

Morvan: baliteke kaukasieratik etortzea: mecu, bico (c = ts) “id.”, arapaho bees “id.”?

Goitia: Guztiok dakigun bezala, gizakiok eta tximinoak daukaguz aurreko (edo goiko) goi adarrak, aurrez aurre jar daitezkeen adar indartsuak. “bez”,  eta erderazko “reves”, bat dira, Latinezko “reversus” ere, Euskeraren “bez”-etik (reversible) dator. “o”, moduko atzizkiarekin,” bez o”, zera nahi du esan, ” lo que se enfrenta”, besoaren artikulazioak elkarri aurre egin eta tresna eragingarriak besoei esker arbola bateri oratu ahal diogulako.

Agud-Tobar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Uztaila 28th, 2016

Naberan: behe-lau-une> hankaren beheko laugunea

Etxamendi: BELAUN-A << be- (dual=2) + *el- “bihur :vuelta” + une- “gune : sitio” + -a . Jakina, balizka aurreratzen dugu irakurketa hau, bainan ohar oin edo hatz (pie, pierna) gorputzki adigaia ikusia dela  plegatzen  den zer bat bezala (zango, zanka “cojo”, xainku ….)

Erantzukidetza balizkoak : gr.gônia “izkina, bihurgunea” eta gr.gonu “belaun”, Chtr.,244, “ un rapport [de gônia] avec gonu est universellement  admis, avec addition du suffixe -ia (éventuellement -ios) ; lat.genu , hitt. genu ; skr. jânu ; pehlvi zânùk ….

BE-LAUNA azter ote daiteke ere -launa irakurriz skr. jânu edo zânuk bezalako zerbaiten era senide bezala ??

Felix Zubiaga: BELAUN< BE+LAUKI+UNE

Lakarra: belauriko < *belaur- <belaun

Morvan: Ipar kaukasierarekin lotuta: *bel- “forma biribila”. Cp. belar “aurrez”. Cf. buriatoeratik ere agian: belhen “cuartilla”.
Jabier Goitia:  “bela, bera, bla” erro izenlagun zahar bat da, biguntasunaren beste mota bat adierazteko: “débil, flojo…” Hortik, “kañaberak”, baita ere erderazko “blusa” (“bl usa”, edo “maizean lasai, aise”), eta “bela une”, “la parte débil”.

Agud-Tobar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Uztaila 15th, 2016

Zubiaga: atz-+amar

Naberan: hatz-harrapa; hatz-hamar  > hamar hatzetariko bat

Etxamendi : ATZAMAR , HATZTAPAR : osatuzko hitza , HATZ “anka , miembro” + -PAR aditz fosil baten unkhua “barrastu, urratu” , cf. larraztu , zarraztu , tarrastu; lapar, gapar...HATZTAPAR-ek “ hatz zarrastari “ lioke

Jabier Goitia: Jatorrizko erroa, unkúa, “atz”, Erderazko “vástago, eje, muñón…”. Hortik, “be atz” (oinetako atza), “atz amar” (eskuetako atz guztiak, gaur egun gaizki erabilita, atz bakoitza bezala) eta “atzapar”, “conjunto de dedos, dedos extendidos…”, dator “atz” eta “parr” ez eraikita, nun “parr” da aditz eta izenlaguna, zabaltzearen ideia jartzen duena.

Ikusi nire ADNan erro bi honen gain zer dio:

Atz, Az: Dedo, elemento prensil, vástago. Posible acepción (después perdida) de eje, elemento de simetría.

Interviene en numerosas acepciones relacionadas con la sujeción, fijación o atenazado, con los masajes y las caricias; así, una de las formas de gusto, placer físico, es “atzegin”, literalmente, acariciar o sobar, tocar con los dedos. “Asir”, prender,  coger con los dedos, es una voz castellana que procede de “atz”. También derivan de esta raíz algunos verbos castellanos como el “acicalar”, en referencia a acciones de higiene, masaje o belleza, aplicados con los dedos y que se hacen derivar del Latín “assêdeare” (recolocar) y del Árabe “sâqal” (bruñir)… Es posible la coincidencia con el “axis” latino para denominar al eje de los carros o de los astros.

Parr, Barr. Risa. Extenderse algo. Expandirse.

La “parra” de la vid, que es su forma extendida sobre un enrejado (lata) de madera, copiando su tendencia a cubrir la maleza circundante, es un quebradero de cabeza para los etimologistas que la encuentran en los cuatro romances ibéricos y con un cierto aire en el Italiano y Latín (pergolata, pérgula), no es mas que eso, un desparrame de los pámpanos sobre cualquier estructura. Otra versión campesina que entenderán bien quienes hayan conocido la trilla de cereal, es la “parva”, ese monton de grano y pajillas que cuantas veces lo apiles se vuelve a extender… eso el “parr-ba”, extendido en el suelo, en contraste con la parra, que lo hace por el entramado de maderos cruzados.

Joseba Lakarra: Atzamar: ezin da **hatz-hamar izan Mogelek eta bestek nahi izan duen bezala bat eta bi zenbakiaz ateratikoak izenaren aitzin baitoaz (cf. hamarratz). Bada aldaera interesgarria, atzarpar, *hartz-zapa-tik atera litekeena –r- lehen kodatik bigarreneraa igaroaz, aterri, dollor, nigar eta enparauetan legez. Hatzamar herri etimologia bide da, deiadar bezala, Mitxelenak dei + h + adar azaldu arren FHVn; kasu OEH-n “turuta” esanahi “etimologikoaren” kronologia hain berantiarrari eta hedadura faltari.

Agud-Tobar (Azkue…)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Martxoa 09th, 2016

Etxamendi: MASAIL/MATEL/MATRAIL erek latinez maxilla <<<mâla zaharragotikoa  itzultzen dute. Bainan mâla aztertu gaberik dugu (Meillet 379. orr.” aucune étymologie sûre”) Badugu euskeraz KAKA-

MARLO ez dio zuzenean “escarabajo” (Azk.I,461), bainan hitzez-hitz KAKA-JALE , fr. “bousier” (entomologia), beraz, badago aditz fozildua *MAR-/MAS- “JAN” diona ; cf. MASON txakurrentzako ogi, MASOIN oilo-ahatentzako artozko bazka saltsa. Atzizki -LO (cf.okil-lo, toki-lo burraso…)= ekile .I.-e.-ar hizkuntzetan era -lo da maizenik, euskeraz -le maizenik, (< lehi<*Wol- “nahi, desear”).

Beraz, lat. mâla-k(/a/ luzearekin) gure MARLO lioke gure ustez ; eta MASAIL/ lat. maxilla-k gauza bera. Jatean ekile den gorpuzkia. Cf. gr.genus “matraila”, irl.z. giun, gin “ahoa” [jan ?], tokh. A sanwe-m bikoizlea “bi matelak”, avest. zânu-  … gure JAN -en forma ta esagurarekin ikustekorik nahiko badela iduri luke.

ikus azkenean gr.hertsatu eran gnathos “mâchoire : mandibula”

Naberan: mami-sail: mami gunea edo gune mamitsua

Zubiaga:

Ma-+ATELA > MATEL

MATEL > MASEL > MASAIL /  matela> matsela> masela > masaila,

matelera> matarla> matxera> matraila

masaila> mejilla

Jabier Goitia. Hemen lau erroei buruz jakin egin beharko genukena:

a) Mat, Mato:  porra, kolpatzeko gauza gogorra. Tresna asko dago eta lanbidearen arabera izen bat edo beste bat hartzen du:  “mataputz, matrailo, mazo, macana…”, hoietako batzuk animaliak edo arrainak hiltzeko. Gaztelerazko “matar” latinezko “mattare”tik datorrela diotenean euskera kontuan hartu ez dutelako da, gurea zaharragoa izan daitekeelako.

b) Matt (Matt. Matx): Aditz modura, kolpatzea, zapaltzea. Izen bezala, “pilon” mailua. Lehenengo makinak agian kupre meak apurtzeko erabiltzen ziren mailuak ziren eta horrela “makhana”tik etorri ez izana, baizik eta matx-iña, hau da, kupre mea (okain) txikitzeko eta ikatz eta funditzeko beste osagaiekin nahasteko labean oka-erre (okre) lortzeko, margotzeko.

c) Maz ( Maz, Mazi) Zapaldutako edo prentsatutako produktua. Meditearraneoko “garum” antzeko ore bat izendatzeko erabilitako hitza, arraltzuekin, arrain gezen erraiekin eta gatzunarekin. Oro har, edozein ore edo mortero.

d) Mazel: Mazel, Masail. Ia 10 hitz daude masaila izendatzeko (Masail, Matail, Matal, Matarla, Matel, Matrail, Mazel…). guzti horiek zerikusia dute “mat”, “matt” eta “maz” erroekin. Denek gorputz atal honen funtzionamenduarekin zerikusia dute: zapaldu, orea egin, “el” edo “eil” atzizkiekin “dra”, “tra” (irentsia). Latinezko “maxilla”tik datorrela diote baina italieraz “guancia”, portugeseraz (bochecha”), errumanieraz (obraz), grezieraz (gnathos)…

Agud-Tovar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Otsaila 29th, 2016

Etxamendi: ILE, ULE, HARI, BILO

Euskerazko  erroa: UR- UL-”itzUL, vuelta

Indoeuroparrerazko erroa: *Wol- , Wel- ”torno,vuelta”

Euskerazko erak senide dira bainan  doinutiz itxuraz ber-ezak, eta huna zergatik: artile “vellon” / harigile “tejedor” / bilhuts “en cueros” / skrt urni-wabhi = armi-maho = “telaraña” / lakaina “vellonn” //greziera:  lakhnê < *wlaks-nâ < i.-e. wolk-sn-à “vellon,pelo,pelusilla”, etabar …

Ile, bilo, ule deitu zera biURdikatzen delakoz da *Wol-, UR-  erroa: cf.ZI-R-UR-I , ZILO/ZULO, GUR-KUL (MAKUR/MAKOL/MAKULL-U), KON-KOR, HUR-KUL, KO-KOR-I-KA > gr. kopros “excremento, estiércol” < >skr. sàkort genitibo sak-nah [ZIKIN-A] , lit.sikti “cacâre” ….

Beraz , gure ustez, “erro” edo “hitzazi” ber eta bakar baten avatar-ak ditugu Wol-,(H)UR-, KUR-, KUL-, KOL-, KOR,- GOR-, KIL -(kikildu), BIL-……esagura  orokorra duena “bigur, ingur- : encorvar”. Mintzalarizaleen arabera, “erro” horrek emanik balitaizke 800 -en bat hitz , euskerazkoak zenbatu gabe !!

Felix Zubiaga: <IlU/ele a.

Josu Naberan: ihi-ide; irun-ei > – ihi antzekoa; haril antzekoa

Agud-Tovar:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Otsaila 21st, 2016

Etxamendi : BUDAR, BULAR, UDAR(E), azken era hau litaike zaharrena, gure ustez, (frutak beiratu izena metaforoz) , zeren bud-ar-en esagura lehena baita *JAT-AR (jatear,  janen dena),  eta BUD-, UD- = JAT-

- Beste hizkuntzak: Greziera: edein “jan” / Hititera:  ed-mi “jan” / Eslabiera: z. jastû “jan” / Got.itan: “jaten” > iedr “budar” .

- Hizkuntza klasikoak: Greziera: outhar / Latina ûber / Sanskritoera: ûdhar = “budar”…

Emankor, nasai, eskuzabal ideia dakar ere hitzak ; OPAR-O

Zubiaga: <bu-+larregiz.

BUDAR > BA-+ UDAR “baitako UDAR ITURRI
BULAR < BA+- LARRE “giza baitako larre”, BELAR den bezala, baina BUDAR/ BULAR, soinu nastea dirudi.
UD / UR “uda/ ura” goitik bera datorren uda, uria da, UILA “lurrean datzan ura”, UIN “ur multso, ola”

OHAR: Nornen mitoan hiru emakumek URDAR potzutiko uraz ureztatzen dute Ygdrasil / LIsar+IDR bizi zuhaitza.

Naberan: buru-aurre > buruaren aurrealdeko partea

Goitia: Nire ustez, “bular” da bigarren motatako hitza, hau da, “titi” eta “ugatz” en ondoan ezarri doguna, eta ez dauka (jaiotaz) zer ikusirik esnea ematenduen errai edo azalarekin. Hau da, erdeldunek egin duten bezala “pecho”, “titia” dotoreago deitzeko, guk bardin. Nire ustez, “bu” da erro jatorrizkoa eta lehen denboretan “soplo” izan da; horrela, “bu larg” esan gura: “el que suelta el soplo”: Biriki, saihetzak, giharra eta azalen kopurua. (Pecho).

“Bu” honek, “pu” eta “fu” eman du denboraren zehar; amaikatxu hitz daukaguz onartzeko Euskerean, eta Erderetan: “bui, buitu, buatu”, inflar, “bufada” aizearen kolpea, “buio”, garia aizean baihetua, “buada”, ráfaga; Erderaren “boya”, gure “buia”, ze aintzinen buiak puxikekin egiten ziren. “Pu”, ainbat hitzetan ere: “Pufa”, soplar, “purrut” puzkerra, “pusila eta pustila”, postilla, “ptx eta putz” soplo, “puzkari” soplador…  Baita ere “fu” rekin: “furfuria” aspavientos, “fututs” soplido, “futz” soplo… Antzinekoak bazekiten bullarren funtzioa, aize har eta largatzea.

Zer egin daiteke?… Eufemismo edo hitz-estali ohitura honen zuzenketa, Eskaltzaindiaren agindua izan beharko leike; titiari titi deitu eta ugatz edo erraperi, errape deitu.

Agud-Tovar:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 22nd, 2016

Zubiaga. bel-arro-adi

Naberan. bel-arro-adi: aditzeko arro beltza

Etxamendi : BEHARRI <<< be (2) +ots , zeren lat. auris “beharri” latineraren konponketa berezi batetik dator, “i.-e.” erroa  delarik *us-, cf. gr. oûs , got. haus-jan “entzun”, beraz /aûs /ôs/ lema , gr. ops “ahots : voz” = eusk. OTS >>>AHO-OTS/ABOTS … BEHARRI era ere  lat. auris —bainan garaiez aurrenagoko— bezalako konponketa “berezi” bat genuke . Ikus AUZI , AUZItegi , etab.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: B  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu