Aukeratutako etiketa ◊ garaizar ◊

• Igandea, Azaroa 27th, 2016

IƱaki Goirizelaia: IruƱa-Veleiako ondarearen hondamenaren arduradunetako bat

EHUko Letren Fakultateko Arkeologia Saila IruƱa-Veleiara sartu berria zenean eta hondeamakinez sektore oso bat suntsitu zuenean, zur eta lur geratu ginen. Ezin genuen sinetsi. Arkeologia Sailak gure altxor handienekoak suntsitzea!

SOS IruƱa-Veleia grabatutako bideoa zabaltzen hasia zen. Euskeraren Jatorriak gutun bat prestatu eta EHUko Fakultate guztietako arduradunei bidali zien, baita IƱaki Goirizelaia errektore jaunarekin bilera bat eskatu ere. Ez zigun onartu.

Geroago beste eskaera bat egin eta ukatu zigun baina 4 urte geroago, elkarrizketa eskatu eta Goirizelaiarekin eta Arabako Campuseko errektoreorde berria zen Javier Garaizarrekin batzartzeko aukera izan genuen.

Jarrera adeitsua izan zuten. Guk Arkeologia Sailak egindako suntsiketaren argazkiak erakutsi genizkien, grafitoak egiazkoak izan daitezkeela dioten txotenen berri eman genien, Eliseori EHUk datazioak eta katak ukatzean EHU zientziaren aurka ari zela, XXI. mendean horrela jokatzea onartezina zelaā€¦

Baina horma baten aurrean egon izan bagina bezala. Ez zuten ezertxo ere egin, aitzakia hauxe izan zen: Fakultate bakoitzaren eskumenen barruan sartzen zelako eta ez zirela inor inoren esparrutan sartzeko. Guk zera erantzun genien: besteen esparruan ez dela sartu behar ezer desegokirik egin arte. Egindako suntsiketa edo datazioak ukatzea gauza egokiak baziren, akabo.

Beste pasarte negargarria San Juan komentuarena izan zen. Pentsaurrekoan Urreztarazu errektoreordea, Lamarain diputatua eta NuƱez zeuden eta eman zuten albistea egunkari guztietan agertu zen: EHUk komentuaren aztarnen kokapena topatu du. Hori orain dela 300 urte jakina zen baina egunkariei kriston gezurra esan eta EHUk ez zuen zuzendu eta NuƱez espedientatu.

Geroago, 2015eko azaroaren 19an, Lurmen kaleratzearen 7. urteurrenean EHUk ikasleek guri eskatuta egin nahi zuten hitzaldiaĀ  debekatu zuten, prozedura akats bategatik. IƱaki Goirizelariaren idazkariari esan genion zentsura hori kentzeko baina kasurik ez. Aurreikusi zen gelan ezin genuela eman esan ziguten, segurtasunekoak sarreran jarri zituzten, baina azkenean eman egin genuen, Fakultateko sarreran. Suntsiketa bi egitea, gezurra esan eta goikoek babestea, zentsura… noraino heldu diren! Euskal Herriko Unibertsitatea, kasu honetan, Espainiak Euskal Herrian duen Unibertsitate bihurtu dute!

IƱaki Goirizelaiari eta Yolanda Barcinari merezi duten domina emango diegu: Euskal Herriaren ondarearen suntsitzaileen kalabaza saria.

Suntsiketa bi, San Juanen gezurra eta hitzaldia emateko zentsura gertatu direnean EHUn egon diren arduradun arduragabeak


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urtarrila 06th, 2016

2010ean EHUko Arkeologia Saileko Julio NuƱezen taldeak izugarrizko triskantza egin zuen. Horien grabazioa eta salaketa zerbaiterako balio zuela uste genuen, suntsiketa gelditu zutelako eta 5 urte hauetan ez direlako antzeko gauza bat egitera ausartu.

Bideoa
Suntsipenaren txostena (Lurmen)


Baina erratuta geunden, berriz ere INDUSKETA TXIKITU DUTE.

Orain ikasi dute: udan egin beharrean neguan egin dute, seguruenik abenduaren 1. astean, jaiegunekin oso aste arraroa izaten dena.

Orain suntsiketa egin ondoren, arrasto gutxiago utzi dute, izorratutako eremua berriz lurrez bete dutelako eta gero belarrez erein.

Baina berriz ere dena suntsitu dute: hormak, zeuden zeramika zatiak…

Berriz ere leku oso aberats batean egin dute triskantza: Errosetoien etxean, Lurmenek Domus Eclesiae izenez ere izendatuta. Hor hainbat grafito topatu zuten, horien artean euskerazko Geure Ata, gurutzeak, HAU DA, ERLIJIO ALDETIK GARRANTZITSUENA.

Ez da oso egokia Lurmenek etxe hau Domus Eclesiae deitu izana, grafitoek erakusten digutelako kristauen hizkuntza euskera dela eta hitzaileena erromatarren latina. Grafito baten pertsona bat gurutzatuta ikusten da eta testu hau: “neure ama roman hilta” Beraz, beste modu batera deitu beharko litzateke.

Berriz ere Arabako Foru Aldundiako arduradun berriak EHUko txikizioa finantzatzen jarraitzen dute, dagoeneko euskal kulturaren arerio handienetakoak bihurtuta.

Berriz ere, UcPV-Universidad contra el PaĆ­s Vascoko goi arduradunek txikizioa txalotzen eta babesten jarraitzen dute.

Historiak eta euskerak ez dizuete barkatuko!

Elexpuru izan zen triskantza honetaz konturatu dena, azaro eta abenduaren arteko bisiten argazkiak alderatzerakoan, bestela ez ginen enteratuko ere.

Hondeamakina

Suntsitutako hormen harriak eta apurtutako zeramika botata

Errosetoien etxean Gure Aitaren hasiera aurkitu zen. Kristautze prozesua Erromarekoaren ia aldi berean eman zela frogatzen duen grafitoa eta seguruenik, Lurmen kanporatzeko arrazoi nagusia (Vatikanoa)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)