Aukeratutako etiketa ◊ hitzaldia ◊

• Asteartea, Urria 19th, 2021

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Apirila 23rd, 2017

Elexpururen bloga

Patxi Zabaletak hitzaldia eman zuen Iruña-Veleiaz  joan den martxoan Hernanin, Dobera eta Hernani Errotzen elkarteek antolatuta. Orain bideoa ikusgai jarri dute Hernaniko Kronikaren webgunean. Bi zatitan banatua dago, hitzaldia batetik eta solasaldia bestetik.

Oso interesgarria da Iruñeko Gaztelu plazako aparkalekua dela eta UPNk suntsitu zuen kanposanturari buruzko informazioa. Badirudi Iruña-Veleiarekin nolabaiteko lotura duela: garai historiko garrantzitsu hori estaltzea. Hau da, botereak ez du guk jakiterik nahi gure arbasoek erromatarren inperioaren amaieran nola jokatu zuen, nola atera ginen bizirik esklabutzan oinarritutako hango  sistematik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 15th, 2017

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Apirila 17th, 2016

Luis Azkonak Iruñeko Gurutze Plazan, 13:30 datorren apirilaren 22an hitzaldi hau emango du: El ibérico madre del euskera, padre y substrato del español.

Luis Azkonak Julio Caro Barojak 1942an esandako hitzak gogoratu dizkigu:

Esan dezakegu, erratzeko aukerarik gabe, Hispaniako erromatar garai aurreko hizkuntza ez ezagutzea, gaur egun gure arkeologiak, gure historiak eta noski, gure hizkuntzak duten arazorik sakonena dela

Presentacion de la charla de Luis_Azkona

Aurkezpenean iberieraz dagoen bertso honi buruz hitz egingo dugu. Luisen ustez euskerazko eta gaztelerazko bertsogintzaren aitzindaria:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abendua 03rd, 2015

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 22nd, 2015

Azaroaren 19an, ostegunean Letren Fakultateko sarreran (barruan) jarri ginen, EHUk zentsuratutako hitzaldia emateko asmoz. Dekanordea etorri zen bertan ezin ginela egon esateko. Bertan jarri genuen kartoizko hondeamakinako pala kentzeko eskatu zigun, bertan “Arkeologia Saila” ezabatuta eta bere ordez “Eraispenak” agertzen zelako. Berehala kendu genuen. Beste gela bat utzi zigutela esan zigun baina zein gela eta zein ordutan galdetzean isildu zen (ez zen egia).

Gero dekanoa etorri zen. Prozedura ez genuela ondo bete esan zigun baina guk azaldu genion baietz eta gainera Goirizelaiaren idazkariarekin eta beraren bidez Arabako Campuseko erretoreordearekin hitz egin genuela gai hau konpontzeko, arazorik ez genuelako nahi eta Unibertsitaterako (ez soilik guretzat) zentsura hau erabat desegokia zelako. Negoziatzen saiatu ginela eta ukazioa erabatekoa izan zela. Orduan, bertan geratzea utzi zigun (hau benetan eskertu  nahi diogu) irakasleen aipamen pertsonalik egiten ez bagenuen. Orduan onartu genuen eta karteletan zeuden aipamenak estali genituen. Banatzen ari ginen orrian Nuñez ere agertzen zenez, hori banatzeari utzi genion Fakultate barruan.

13:15ean hitzaldia hasi zuen. 25 lagun egon ginen. Giroa piskat arraroa zen, sarrera nagusian, batzuk bi jezarlekuan eserita, batzuk eskaileretan eta beste izan zen, etorritako askok hitz egin zutelako eta ikuspegi bietatik gainera. Ordu eta erdi iraun zuen.

Hitzaldia baino lehen irakasle batzuekin hitz egin ahal izan genuen. Txarto iruditzen zitzaien Fakultateari egiten diogun kritika orokorra, bide ofizialetik aurretik ezer eskatu edo bideratu gabe. Lehenengoan arrazoia zuten, Letren Fakultatean euskal filologia eta historia-arkeologia egoteaz gain, beste karrera batzuk ere badaudelako. Horretan arrazoi zutela  esan genien eta barkamena eskatu behar dugu eta aurrerantzean gai hau zaindu, Iruña-Veleiako ondarearen suntsipenarekin eta grafitoen difamazioarekin zerikusirik ez dutelako.

Egia ez dena da laguntza eskatu ez dugula. Orain 4 urte errektorearekin bilera eskatu eta ez zuen batzartu nahi izan. Orain dela 3 urte eta berdin. Orain 2 urte berriz eskatu eta onartu zigun. Bileran Goirizelaia eta Arabako Campuseko errektoreordea Javier Garaizar egon ziren. Fakultate bakoitzak autonomia osoa duela esan ziguten eta haiek ezin zirela hor sartu.

Erantzun genien ezetz, gai hau Fakultatetik harago zihoala sistema zientifikoaren kontra ari zirelako. Izan ere estratigrafiak grafitoak erromatar garaikoak direla dio (auditatu daiteke baina ez dute egin); arkeometriak grafitokoak noizkoa diren esango liguke (baina datazioak egitea debekatu dute); azkenik,  kata kontrolatuek erakutsiko ligukete ea antzeko zerbait ateratzen den ala ez (baina horiek egitea ere debekatu dute).

Azkenean balantzea positibotzat jotzen dugu: bertsio ez-ofiziala eskaini genien eta zentsura, erdizka bada ere, gainditzea lortu genuen.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 21st, 2015

Langraizeko Auzo Etxean bildu gara gaur 12:00etan euskal kulturarako eta euskerarako egun lotsagarria gogoratzeko: Lurmen Iruña-Veleiatik kanporatu zuten eguna. Bertan zazpi urte hauetan lortutakoa aipatu da: grafitoak betiko ez lurperatzea eta gaia ahaztea, Nuñezen hondeamakinaz indusketa osoa suntsitzeko asmoa gelditzea,  eztabaida zientifikoa sustatzea, jende asko Aldundiak eta Adituen Batzordeak parte hartu zuten jarreraz konturatzea, aditu asko alde jartzea, udan egindako bisitekin pertsona asko indusketa eta gertatutakoa ezagutzea, etab.

Baina oraindik falta zaiguna asko da: datazioak egin eta gaia betiko argi geratzea, ondare hau ondo hedatzea, etab. Beraz, indarra hartu eta lanarekin jarraitu behar dugu egiaskotasuna zabaldu arte. Asko dugu jokoan: Euskal Herriko historia eta filologia irakasteko Iruña-Veleia lurperatu nahi izan duten irakasleak baino jende zintzoagoa egotea.

Jose Ignacio Vegas Aranburu Arabako arkeologoak gogoratu du Iruña-Veleian nola hasi zen lanean Eliseo orain urte asko bere eskutik. Gogoratu du ere Eliseo baino lehenagoko zenbait indusketatan grafito batzuk agertu zirela eta ea horiek zergatik egiazkoak izan behar ziren eta geroagokoak ez…

Ekitaldiaren amaieran Eliseo Gilek, Idoia Filloyk eta Jose Ignacio Vegasek opari bana jaso dute, arkeologiaren eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Azaroa 12th, 2015

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 21st, 2015
Ama-Atatik hartuta:
Hurrengo astelehenean, ekainaren 22an, Ondarroan, 18:30etan (Beikozini, Iparragirre kalea, 10) Zientziaren Giltzak Elkarteak “Iruña-Veleia: zenbait argibide, hainbat zalantza” izenburua duen hitzaldia antolatu du.
HITZALDIAREN LABURPENA:
Hitzaldia Arabako Iruña-Veleia aztarnategian agertutako latinezko grafitoen hizkuntzari buruzkoa izango da: bertan III. mendean erabiltzen zen ahozko latina eta gaztelaniaren jatorria litekeena, latin klasikoaren baino gaztelaniaren gertuago dagoela kontutan harturik, oppidum erromatarraren  kokapena kontutan hartzeaz gain. Azalpen hauen aurretik, baina, eta entzuleei grafito horien ibilbidearen inguruan informazioa emateko helburuarekin, “Iruña-Veleia afera” delakoaren laburpena egingo da, 2005-2006ko kanpaina arkeologikoetan faltsutzat jo dituzten latinezko eta euskarazko grafitoak agertu zirenetik eta  gaur egungo egoerara arte, zeinetan haien faltsutasuna frogatuko lukeen frogarik ez dagoen.
HIZLARIA: ALICIA SATUÉ
Alicia Satué, El latín de Iruña-Veleia (2013) txostenaren egilea, Salamancako Unibertsitatean Filologia Klasikoan Lizentziatua da eta gaur egun Mutrikuko institutuko latin irakaslea izateaz gain latin arruntaren arloan ikerketetan aritzen da Iruña-Veleia aztarnategian agertutako testuekiko bere jakinmina dela eta (III. mendekoak arkeologiaren arabera eta ustezko -bakarrik- faltsuak liratekeenak).  Bere iritsiz, grafitoak benetakoak litezke beren hizkuntza ezaugarriei begira, imperio erromatarreko beste hainbat tokitan aurkitutako mota bereko epigrafiarekin bat datozelako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Apirila 21st, 2015

Zuztarrak Errotuz Taldeak antolatuta, urteroko historiari buruzko zikloaren barruan emango da hitzaldia.

Hitzaldia: Iruña-Veleia; zer gertatzen da?

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Eguna eta ordua: apirilak 22, astezkena, 19:00

Lekua: Kulturate Kulturetxea, Arrasate

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)