Aukeratutako etiketa ◊ hizkuntza ◊

• Osteguna, Maiatza 14th, 2020

Josuren artikulu interesgarri honetan hainbat kontu aipatu ditu:
- Euskeraz agian izan dituen sorrera faseak orain dela 120.000 urte orain arte
- Garai bakoitzak zein erro sortu dituen
- Munduan hitz egiten diren 12 hizkuntza

Euskal hizkuntzak bost garapen nagusi izan ditu:
1) Lehen euskera deritzodana
2) Paleolitoko euskera (bisilabikoa: auskitera deritzodana)
3) Neolitoko euskera (hiru silaba soilez osatua)
4) Euskera modernoa (Neolitotik honanzkoa)
5) Euskera garaikidea (Erdi Aroaz ostekoa).

Hizkuntzalari¬† akademikoek neolitotik honanzkoa baino ez dute ezagutzen, eta hor barruan hainbat bereizketa egiten (‚Äúeuskera arkaikoa‚ÄĚ eta abar), betiere duela 2000 urte Akitaniako hilarrietan aurkitutakoa lehentzat hartuz. Beraz, baliteke ‚Äúarkaikoa‚ÄĚ deritzotena Erdi Arokoa izatea, zeren ez baitute egin euskera idatziaz lehenagoko Hiztegi Etimologikoa. Eta ezin egin ere inolako Hiztegi Etimologikorik, euskera idatziaren lehenagoko erroak ezagutu gabe.

Lehen euskera deritzodana giza espeziea ahots-onomatopeia monosilaboen bidez hitz egiten hasi zenekoa da, duela -100.000 urte gutxienez. Data hori -120.000 urtera arte ere atzera daiteke. Neandertalaren hizkera dugu, beraz, ‚Äúhomo sapiens sapiens‚ÄĚ deritzoten kroma√Īona gurera iritsi baino (-45.000) ¬†lehenagokoa, milaka urte lehenagokoa . Nola jakin daiteke hori? Erro horien memoria euskerak gorde duelako eta gaur egun ere erro berberak darabiltzagulako. Erro horiexei buruz jardungo dut segidan.

Argi utzi behar da, lehenik eta behin, ¬†euskera hizkuntza-habia jakin bateko hizkera dela, hots, Europa Mendebaldeko eremu eko-biologikoaren emaitza. Beste hamabi hizkuntza-habia ¬†eko-biologiko ere izan dira munduan: hizkuntza paleo-artikoa (arioak), euskeraren auzokoa berau. Horri buruz Jon Nikolas bilbotarraren ikerketa daukagu. Horrez gain, Afrikan lau hizkuntza-habia (Boswana, Eki Afrika, Sahara Berdea gehi Atlas inguruko amazighen);¬† Asian hiru: Sino-tibetera, Dene-Siberiakoa, gehi Indiakoa, gehi Ozeaniako papua herri indigenen hizkuntzak; Kaukaso inguruetako kaukasieren hizkuntza-habia; eta semitena. Amerikakoak berriak dira: batzuk, Bering itsasarte jelatutik Amerika mendebaldera iritsi ziren asiar jatorriko hizkuntza: ¬†maia, azteka, ketxua, aymara, maputxe; eta besteak Islandiako glaziar barrenetik Amerika iparraldera iritsi ziren solutre aldiko (-16.000 ing.) euskaldunen jatorrikoak: Kanada eta Ipar Amerikako ekialdean barna, egungo Virginia¬† Estaturaino ziren (Appalache mendilerroraino): athabaskoa Kanadan eta nabajo-apatxea AEBetan, R√ľlhen eta hainbat hizkuntzalari ospetsuk diotenez. Orduko hizkuntza auskitera zen, paleolitoko Koben denborakoa. Bisilabikoa.

Baina zelakoa zen lehen euskera?  Onomatopeia-hitz monosilabikoa?  Jakina, ahots gutxikoa, baina zeinu, keinu, doinuera, intonazio eta esku-mugimendu ugariren bidezko laguntzarekin. Hitz gutxi, baina lengoaia aberatsa, esan ohi denez. Oraingo hizkeraren alderantzia: hitz asko baina adierazkortasun (lengoaia) gutxi.

Zeintzuk ziren gure lehen arbasoen hots-hitz monosilabiko horiek?

Berrogei inguru erro nahikoa zuten euren bizimodua eta ingurunea ulertzeko eta aditzera emateko:

IZ erroa, bizia eta argia; hortik sortuko dira paleolitoan izan, izen..
ZI: ura, ibaia eta zitua (elikagaia); hortik sortuko dira bizi, zitu…
GI: giza haragia, hots, gorputz-organoak (gibel, giltzurrin, gihar…)
GIZ: gorputz bizia (gorphitz), GI + IZ (giza, gizaki, gizon..)

Beste kontzeptu garrantzitsu batzuk:

U:  espazioa, ingurunea, zerua; gero hortik URU sortuko da, baita URÇIA…
GU: agian U/GU kontrastez sortua
HI: NI pertsonak aurrean duen laguna (HI barik ez naiz NI; Hi barik ez naiz kontziente NI)
SU: Aethelman antropologoaren iritziz, sua kontrolatu zuen lehen gizakiak  (Heidelberg-gizakiak) ahoskatu zuen SHU, orain SU dioguna (duela -400.000 urte)
GAR (brasa)
BOR: agian sumendien ikuskizunetik atera zitzaion onomatopeia (bor-bor).
UR, ez dakit nondik sortua. Ikerle batzuen arabera, arioen paleo-artikotik.
OR: (orain zakurra, baina lehenbizi animalia oro adierazteko hotsa (orein, behor…)
ORTZ: ortzea, seguruenik OR hitzarekin zerikusia duena (Zodiakoa)
AB: jatorria, ahoa, zeinetik abu, aba, abo… hitz bisilabikoak sortuko diren euskeraz nahiz iberieraz.
EB: zeinetatik eba/ema, eman… sortuko diren (iberieraz EBAN polisemikoa: eman, erditu, eraiki). Ez da ahaztu behar euskal/iberiera hizkuntza berbera izan zela, duela -18.000 urtetik neolitora arte (-8.000)
AT: kanpora, alde hemendik, ate
DA: datzana; GU-taz kanpokoa, ingurunea
AI: punta, zorrotza, etorkizuna
IL/EL: ahula, gaixoa, eria, eltxoa, ilea…
OI: ohitura, diotena (omen, ei)
ER: ertz, erro, erru, oker…
ARR: nabarmena edo berezia den guztia adierazteko: arra (varón), trinkoa, barrabilak…
ATS: ase, atsegin, adats…
BA: (bai/bah/baa): intonazio eta keinuen arabera, positiboa, negatiboa edo zalantzakoa: baga; makur (bah-kur); baa

UK (ezezkoa). Baina 2. Fasean uku (lekua), uko (ukazioa), esku (ez-uku)… emango ditu.
BI
IHI
IO/LO
: lehena jario, bigarrena jario eza (LUR= lo-ur)
LI: lore eta landarea adierazteko: lili, liho, lizar…

HOTS, HUTS, HITS, HATZ, HATS, HOTZ, HETS (gero azken hau hesi eta etsea izango dena (iberieraz ES/SE; guantxeraz  ATXE; kaukasierez GHA, TXE, TCHIE)

HUR (hurbil)

TUR/TOR/DUR/DOR (altura: Dordoina, Durango) eta ORD (ordeka: Ordu√Īa, Ordunte‚Ķ)

Kontzeptu horiez gain, errepika-onomatopeien adierazkortasuna: dar-dar,  dir-dir, diz-diz… eta halakoak.

Orain garrantzitsuena: kontzeptu horien artean honako hauek zeuden, bigarren fasearen eraikuntzan habe nagusiak izango zirenak, Habe ez ezik turboak:

Aditzak

IN: ekintza (jin, egin, ordain, inausi…)
AN: jarduera, abia (joan, jan, edan, jorran, eman, esan, abian, bertan…)
UN/ON: egon (jagon, entzun, iraun, jardun, berton…)
EN: nondik, noren/zeren (lehen, azken, irten, eten, omen; baita, en/on metonimiarekin, nor/nehor; noiz/nehoiz/nehon). Beraz genitibo eta zirkunstantzialaren zeregina zeukana. Eta daukana, -(a)ren bihurtuta orain.

Espazio-denbora adierazteko:

UN/ON berriro ere, baina bestelako zeinu eta lengoaiaz (I suppose so): hortik une/gune espazio-denbora ia-ia gauza bera gisara iruditu zuelarik euskal pentsaerak: une/gune; aldi/alde (eta hori Einsteinen aurretik)

Jarduera-eza, eritasuna eta heriotza adierazteko:   IL, UL, EL (eri, hil, abail, ahul, kikil, ile/ule, euli…)

Fonema ezezleak, UK hitz-hotsaz gain, EZ/E: esku (ez-uku), egu (e-gu, ‚Äúgu ez garen guztia‚ÄĚ); hesi (ez-ihi, ‚Äúihitza ez dena‚ÄĚ)

HITZEN ERAIKETA MODUAK:  inguruko hots naturalak imitatuz (bor-bor), zirrarak adieraziz (shu, izu..), kontrasteak (hi/ni), hasiera batean HIZ/NIZ (azken hau ENNIZ amazigheraz)

Guzti honetatik misterio bat geratzen zait:  Zer irudi izan zuen buruan gure lehen arbasoak HIZ esan zuenean? Demagun IHI izan zuela buruan. Hala izan bazan ala ez bazan, ager dadila Derioko plazan…

Zinez, IHIak eta ihitzak sekulako garrantzia izan zuela ageri da: GARI (gara-ihi), HIGI (ihi-gi), HEGI (ihi-ge, ‚Äúihi bage‚ÄĚ), eta hitzon ehunka eratorri.

Beraz, IHI izan balu buruan, Pascalen esaera edertuko genuke benetan; Pascalek: gizakia, ihi pentsalaria

Gure arbasoek:   HIZ,  ihi biziduna

OINARRIZKO HITZEN ETIMOLOGIA HIZTEGIA

Hiztegi honetan euskera  hizkuntzaren 5 sekuentzia edo aldi bereizten dira: (laster azken bertsioa jarriko dugu Hiztegi Etimologikoen atalean)

Hiztegi honetan euskera  hizkuntzaren 5 sekuentzia edo aldi bereizten dira:

Aldia Urteak Adibidea Nola bereiztu
Lehen euskera -120.000 AB letra larri azpimarratua
Paleolitoko euskera -18.000  auskitera ABA letra larria (auskitera)
Neolitoko euskera -8.000 alaba minuskula  azpimarratua
Euskera modernoa -5.000 alabaorde minuskula hutsa
Euskera garaikidea Erdi Arotik geroztikoa alabaordeak dio minuskula hutsa

Euskera Bereizketa Azalpena
AB (lehen euskera) AB: jatorria,hasiera… zentzuorotan
ABA ab-anà aba: jatorrizkoa (a) martxan (an): leinua; sinonimia hirukoitza:

aba/enda/aria; euskera barneko Sinonimia Hirukoitz amaizageri  da

abadagune abu-en-ara-guneà abadagune: jatorrizkoaren (abu-en) aukera (ara-gune). Cf., ahora
abade aba-en-ideà abade: leinuaren (aba-en) ahaide (ide); apaiz
abaildu abu-al-il-tuàabu-al-ituà abaldu: jatorrizko energia (abu-al) ahitu (itu)
abar abu-en-adarà abar: jatorrizkoaren (abu-en) adar; barda, kima; iberierazabar=hamar
abaraska

/aberaska

abere-ila-askaà àaberil-askaàabaraska: apis aberetxoaren (abere-ila) aska;

Cf.,abeilla; abeja

abarka abar-ekai-en-garaà àabar-eki-kaàabarka: (zuhaitz) materialez eraikitako (abar-ekai-en)

azaleraedozola (gara);

Cf., zapato (*za-an-boa-to, ‚Äúbehetik gora altxatzekoa‚ÄĚ

abaro abere-en-aroà abaro: abereen (abere-en) babesgunea (aro); koro/oro/uru/aro/-gor-
abegi aba-en-eginà abegi:leinuaren (aba-en) agur egitea
abenda abu-en-ariaà abenda: jatorrizkoaren (abu-en) arraza (aria)
abendu abu-en-duià abendu: bokale (abu-en) duina (dui); urte-bukaera zoriontsua; gabonil
aberats abere-en-aseà aberats: abereen (abere-en) ugaritasuna (ase); Cf., habére (latin)
abere abu-en-beheà abere:jatorrizko leinuarekiko (abu-en) behekoa (behe)
aberri abu-en-herrià aberri: jatorrizko (abu-en) herria; sinonimoak: ABA, ENDA, ARIA
abesti abo-en-eresiàab-eresià abesti: ahoz ematen den (abo-en) eresia; abesbatza; Cf., coral
abezia abere-en-hesiaà abel-hesiaàabezia: abereen (abere-en) hesia: ukuilua, korta
abia abu-en-iraà abia: jatorriz kolekutik (abu-en) norabaitera (ira) joan; Cf., etrusk., abi
abialdi abia-an-aldià abialdi: luzerako (abia-an) bidaia (aldi); abian, martxan
abil abu-en-ilu√† abil:jatorrizkoaren (abu-en) moldegilea (ilu); ‚Äúhomo habilis‚ÄĚ:

harri-enborren tailaria;

Cf., iberiera zustalari (husguneen tailaria)

abio abia-en-oà abio: abiaren (abia-en) jopntua (o): abiapuntua
abistu/txistu abo-en-iz-tuià abistu: ahotikako (aho-en) energia (iz) bikaina (tui)
ABO abu-oà ABO: printzipioa gauzatzen den gunea: une/un/-on/-no/-o.;

Europa Mendebaldeko Akitania (Auskitania) zabaleko hizkera paleolitikoa

(bisilabikoa) duela 18.000 urte inguru eraiki zuen Solutre-aldiko jendeak,

‚Äúlehen euskeraren‚ÄĚ onomatopeia-hotsetan oinarrituta.

abizen aba-iz-enà abizen: leinu- (aba) izen; ikusizen
ABU ab-u√† ABU: jatorrizkoa, uhobia, iturburua, bokalea, mortairua…

(erro polisemikoa);

ab/abu/amu-anu; Cf., iberieraz ABU

aburu abu-an-buruà aburu: jatorrizkoa helburu (an-buru); ABURU/MUGA/ASMO,

‚Äúsinonimia hirukoitza‚ÄĚ: hiru sinonimo-mota zeharo desberdin

Gauza bera adierazteko.

abuztu abu-en-uzta-uà abuztu: berazko (abu-en) uztarikez (uzta-u); agorrila; Cf., Augusto
adar (ikusabar)
ADATS adar-aseà ADATS: ilaje oparoa (adar-ase); motots  (aseà ts)
adausi, ahausi au-en-auz-inà adausi:auhen (au-en) zolia (auz) egin; zaunka egin
adei adi-en-inà adei:arreta (adi-en) eman (in)
ADI ai-hià ADI:arreta, hi
adia adi-ah adia: adi, mesedez: ahuena, deitorea; ikus AH
adimen adi-en-menà adimen:aditzeko (adi-en) ahalmena (men)
adin adu-en-dinà adin:dagokion (adu-din) haina (din); aduaren araberakoa; Cf., hado
adina adu-en-hainaà adina: aduari dagokiona (haina); bezainbeste, bezainbat; adu = hado
aditu adi-in-tuià aditu:arreta (adi-in) egokia (tui) eman (tui/dui/duin/din);
aditz adi-en-hitzà aditz: arreta erakartzeko (adi-en) edo ekintza adierazteko hitza

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Abuztua 05th, 2016

Ondorengo bideo eta audioan, Xebe Diezek hizkuntzaren sorrerara joan nahi izan du eta une horretan hizkuntza nola sortu zen irudikatu.

Audioan elkarrizketa osoa dago.

Bere ustean bibrazio naturaletik sortu zen hizkuntza

https://www.youtube.com/watch?v=P0HDpfbOALM

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Xebe Diez  | Etiketak: , , , ,  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Azaroa 08th, 2015

Zuzeun  Theculturetrip aldizkaritik artikulu bat jaso dute. Bertan, munduko hizkuntza zaharrenak zeintzuk izan daitezkeen teoria bat dago.

  1. Hebreera
  2. Tamilera
  3. Lituaniera
  4. Persiera
  5. Islandera
  6. Mazedoniera
  7. Euskera
  8. Finlandiera
  9. Georgiera
  10. Irlandako gaelera.

Zuzeun Euskerari buruzko esanten duten itzuli dute: “Azken misterio linguistikoa da euskara. Espainian eta Frantzian bizi diren Euskaldun batzuek euren aurrekoez ikasi duten hizkuntza erabiltzen dute. Hizkuntza erromanikoetatik edo gainerako munduko hizkuntzetatik oso ezberdina da. Hizkuntzalari andana ibili da euskararen jatorria ikertzen, eta teoria asko badaude ere, inork ez du lortu behar beste sinesgarritasunik. Gauza bakar bat dago argi: Euskara erromatarrak iritsi aurretik ere hitz egiten zen.”

Georgiera ere aipatzean, euskerarekin izan omen zuen lotura aipatu dute.

Theculturetrip aldizkarian 600 iruzkin baino gehiago dago baina euskerari buruz inork ez du ezer esan, bai ordea Tamilera, hebraiera, mazedoniera eta beste batzuei buruz.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Apirila 25th, 2015

Estitxu Garaikezin hobeto laburtu du EAEko Hizkuntz Eskubideen Dekretuaren ezintasuna, isunak kendu ondoren. Begiratu gure ondoko estatu biek egiten dutena:

Espainiako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Babeserako Lege Orokorrak 18 artikuluan etiketen hizkuntzari buruz espreski dioena. Gaztelania ez erabiltzea kontsumitzaileen eskubideen aurkako beste edozein arau-hausteren parekoa da. Arau-hausteak, eta ondorioz ezarritako zigorrak, hiru multzotan sailkatzen dira: arinak (3.005,06 eurora arte); larriak (3.005,07 eta 15.025,30 euro artekoak) eta oso larriak (15.025,31 eta 601.012,10 euro artekoak). Muturreko kasuetan lokalak ixtea ere aurreikusten du lege horrek.

Zer esan frantziar estatuari buruz. Toubon legeak frantses hizkuntzaren erabilera arautzen du, eta komunikazio komertzial guztietan frantsesa erabiltzera derrigortzen ditu enpresa eta erakundeak, eremu publikokoak eta pribatukoak. Lege horren karietara, 2006 urtean 500.000 euroko isuna jaso zuen General Electric Medical Systems enpresa amerikarraren filial frantsesak, saldutako software-aren eskuliburua frantsesez ez egoteagatik. Gainera, jakinarazpena jaso eta frantsesera egokitu gabe pasatako egun bakoitzeko beste 20.000 euro gehitu zizkioten kopuru mardul horri.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Otsaila 26th, 2015

Mercadona supermerkatu berriak zabaltzen ari da Euskal Herrian. Ziur gaude, zabaltzeko baimena eskatu duenean, lege guztiak betearazi egin diotela: segurtasun eta prebentzioari dagozkionak (itzalgailuak, larrialdiko ateak…), aireztapena, aparkatzeko eremuetarako irizpideak, seinalizazioa… lege guztiak? ez, badago bat betearaziko ez diotena: Hizkuntza Eskubideen Dekretua.

Dekretu horrekin eta isunik ere jarri gabe, Jaurlaritzak aukera izango luke Mercadonari eta beste supermerkatuei (Eroski barne) zabaltzeko baimenik ez emateko (legea bete arte noski), Mercadonak, gainerako kate guztiek bezala, barre egiten diotelako gure hizkuntzari.

Datu nagusia hauxe da: saltoki gehienek (%78k) ez dute Dekretua betetzen. Eta ez dute esan baina, seguruenik, Dekretua egin baino lehen emaitzak antzekoak izango ziren.

HPSren azalpena eta egindako azterketa

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretuaren betetze mailari buruzko ikerketa egin du Eusko Jaurlaritzak. Ikerketaren emaitzak kontuan hartuta, Hizkuntza Politikarako sailburuordetza, Elebide, Merkataritza eta Turismo sailburuordetza eta Kontsumobide elkarlanean ari dira erabiltzaile eta kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatu eta lan ildoak finkatzeko.

Martin Rezolaren iritzia Erabili.com-en

‚ÄúKontsumitzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko lege-dekretuak eta bainurako txanoak berdinak dira. Bazoaz San Andreseko igerilekura eta irakurtzen duzu: ‚ÄėTxanoa erabiltzea derrigorrezkoa da‚Äô. Eta denak txintxo-txintxo burua estalita. Bazoaz Mendizorrotzako igerilekura eta irakurtzen duzu: ‚ÄėTxanoa erabiltzea gomendatzen da‚Äô, eta den-denak txanorik gabe”.

Aforismo hori idatzi genuen 2010eko udan, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntz eskubideei buruzko Dekretuaren harira, Jaurlaritzako euskaltzaleen blog batean. Horregatik ez gara harritu HPSk egindako ikerketa berriaren ondorioak irakurtzean. Ez zen igarlea izan behar Dekretuak emaitza kaskarrak izango zituela jakiteko. Jaurlaritza bera bai, ematen du harritu egin dela. Eta gu beraren harriduraz harritzen gara. Zer espero zuen ba?

Besteak beste, supermerkatuen eta hipermerkatuen betetze-maila % 1en inguru omen dago. Kontxo, ez da oso ilusionagarria. Zer dela-eta hori eta bestelako kopuru eskasak? Ikerketak diosku lau faktorek eragiten dutela:

  • 1) Gune soziolinguistikoa. Tira, gurean, Araban, % 25 inguru izanik ere euskaldunak, emaitzak horren oso azpitik daude; ez da erraz ulertzen, beraz, zer gertatu den: kopuru txukunagoak merezi genituen. Zorionez, Araba erdaldun uniformearen garaiak iraganekoak dira eta.
  • 2) Bezeroen “presioa”. Antza, HPSk erdi biluzik bidali nahi gaitu lubakietara, larrosa bat ezpainetan: “Ala, erabili, erabili eta erabili‚Ķ” (“‚Ķenpresa eta establezimenduetan kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak betetzen direla ziurtatzeko modurik eraginkorrena gizarteak, eta ez Administrazioak, eskatzea da”).

‚ÄďBaina, agintari jaun-andreok, igerilekua hutsik baitago. Ez dauka ur-tantarik ere.

‚ÄďBerdin da, zu zara euskara biziberritzeko benetako protagonista. Egin salto. Izan zaitez poziktibity.

Kamikaze nahi gaituztela, alegia. Hormaren kontra, burua jo eta jo.

Osorik irakurtzeko: http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1423744950

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urtarrila 20th, 2015

Iaz abiatutako bideari jarraipena emanez, Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldia egingo dugu otsailaren 5ean eta 6an Donostian. UEMArekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatu dira jardunaldiak, UEUren laguntzarekin.

Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-dinamiken arteko harreman estu bezain ahaztuaz hausnartu zuten I. Jardunaldian iazko urtarrilean. Hirigintzaren eta euskararen arteko erlazio kezkagarri horretan gehiago sakontzeko asmoarekin antolatu dute Lurraldea eta Hizkuntza II. jardunaldia 2015ean. Oraingoan, lurralde-antolakuntzan hizkuntza-irizpideak txertatzeko erronka eta tresna zehatzei buruz jardungo dute.

Doakoa izango da parte hartzea, baina izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, hemen duzue lotura:

http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/751/Lurraldea+eta+Hizkuntza.+Erronkak+%2526+Tresnak.+II.+Jardunaldiak.

Egitaraua
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/files/2014/12/LUHI2-egitaraua.pdf

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 05th, 2014

Iritzi artikulu interesgarri batzuk ateratzen ari dira:

Pako Aristi Berrian

Eskoziako porrotaren albisteak, duela hilabete Benito Lertxundik irratiko elkarrizketa batean iragarri zuenak, Marcel Proust-en esaldi hau ekarri dit gogora: ¬ęBenetako aurkikuntza dakarren bidaia ez da paisaia berriekin hasten, begi berriak edukitzearekin baizik¬Ľ. Eskozia: leku bat, non, jendeak dependentzia hautatu duen, Ingalaterraren morroi izatea, besteen esku eta besteen mende uztea bere etorkizuna. Eskozia: erabaki bat, zeinekin jendeak espetxe ekonomiko, politiko eta kulturalean bizitzen jarraitzea erabaki duen, petrolio-enpresa, banketxe, troika eta Europako botere tiranikoen esklabo.

Erabakitzeko eskubidearekin zortzi bat baino ez dira askatu. Planteatu dezagun ekuazio xume bat orain: Pieza bat ekoizteko orduan, esago baligute 190 enpresek sistema batekin egin dutela, eta zortzik beste batekin, zeinak akatsak dauzkan eta aldika pieza matxuratuak egiten dituen, ez al genuke lehen sistema aukeratuko? Horixe bilakatu da estatuen mundua: 198 sistema politikok monopolizaturiko soberania eremua, bertara heldu nahi luketen partaide berriei sistema matxuratu bat ezartzen diena, inoiz hel ez daitezen. Hala ere, estatu berriaren grina omen daukatenak sistema onena matxuraduna dela aldarrikatzen ikusten ditut!

Jule Goikoetxea Berrian

Ahotan da Eskoziarrek ez dutela identitatearen arabera bozkatu, klasearen arabera baizik. Eta hemen naukazue galdeketatik bi astera neure buruari galdezka zein emaitza atera zatekeen Eskoziak bere herritarrak ingeles langileria klasekoak izan balira. Neure buruari galdezka, zer ote da ba klasea identitatea ez bada eta zer ote da ba identitatea praktika sozial eta ekonomikoak ez badira.

…Bi bertsioek daramate kultura identitatearekin lotzera eta sozio-ekonomia politikarekin, euskal identitatea euskal sistema politikoetatik bereiztera, euskal identitatea gure produkzio eta ongizate erregimenetik, euskal sindikalgintzatik, enpresagintzatik, ekonomia sozialetik eta mobilizazio feminista eta oro har sozio-politikoetatik bereiztera, gure identitatea gure kapital ekonomiko, sozial eta politikotik deslotu eta gure eguneroko botere erlazio materialetatik alienatzera.

….

Joxe Manuel Odriozola Berrian

Eskoziako erreferendumaren harira behin eta berriz gauza bat irakurri eta aditu dut han eta hemen egun hauetan: nazio identitatearen auziak ez duela inolako eraginik izan eskoziarren erabakian. Bestelako faktoreak izan direla emaitzaren giltzarri. Batez ere ekonomikoak eta gizarte-ereduari buruzkoak. Baina, aldi berean, bertako herritar guztiak sentitzen direla eskoziar.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)