Aukeratutako etiketa ◊ Iberiera ◊

• Asteazkena, Otsaila 14th, 2024

Fontes Linguae Vasconum aldizkarian(https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/3652/2588) Irulegiko Eskuari buruzko hainbat ikerlek idatzitako ponentziak argitaratu dituzte, gehienak EHUko Letren Fakultateko irakasleek egindakoak. Laburbilduz, irakasle gehienek esaten dute Irulegiko Eskua ez dagoela euskeraz idatzita, ezta berarekin harremana duen beste hizkuntza batean.

EHUko irakasleen argudioak guztiz eztabaidagarriak dira. Adibidez, Lakarrak dioenean “ezinezkoa da hitz horrek zorion hitzari erreferentzia egiten dionik esatea
 forma horiek guztiak Irulegiko pieza baino «berankorragoak» direlako”. Esan beharra dago Letren Fakultatean irakasten dena Mitxelena eta Lakarraren “teoriak” direla, antzinako idazkun oso gutxi izan ditugulako. Beraz, idazkun gehiago agertu ahala, teoria horiek moldatu ala zuzendu egin beharko dituzte eta ez esan, teoria horiengatik horren antzeko euskerazko testurik ezin dela izan.

Manterolak eta Mounol irakasleek Irulegiko “sorioneku” hitza “lekuine, eskuin eta aitoa hitzen bilakaera fonetikoaren ispiluan ikertu” dute, eta ondorioztatu dute “Irulegiko Eskuko lehen hitzak ez diola beste eredu horiek izandako bideari jarraitu”. Hizkuntza guztietan irregulartasunak daudela denok jakitun gara eta horregatik “zorioneku” hitza euskeratzat ez hartzea logikaren kontrakoa iruditzen zaigu.

Bestetik Mikel Martinez-Aretak dioenez “…ezin da zubirik eraiki Irulegiko Eskuan agertutako hizkuntzaren eta mende batzuk geroago agertzen den euskararen artean.” Baina ikerle askok Irulegiko Eskuaren interpretazio proposamenak euskeratik egin dituzte Orotariko Hiztegian oinarrituta. Kontua da sakon ezagutu behar direla euskalkiak “kebe” “hemen” esan nahi duela jakiteko, etab.

Azkenik, idazkunean zuloz egindako letren ondoan marra batzuk daudela eta, agian “zorioneku” ez duela jartzen eta bai “sorioneke” dioskute Velazak eta Gorrochateguik. Gure ustez, azken bertsioa -idatzi zena-, izan behar da balio behar duena: “sorioneku”. Eta idazkuna Marokon topatu izan balitz, agian irakurketa zalantzan jarri liteke, baina Euskal Herrian irakurketa hori zalantza jartzeak ez du intentzio onik.

Ikerketa batzuk ezagutzea ezinbestekoa da gai honi ikuspegi zabalagotik begiratzeko. Adibidez, “Euskaliberiar hitzak penintsula osoko hilarrietan” hitzaldian (http://euskerarenjatorria.eus/wp-content/uploads/2019/03/06-Mintegi.pdf) ikusi genuen I, II., III. mendeetan euskerazko ala iberierazko hitz asko agertzen direla penintsula osoan, Portugaleraino. Horiek irakaskuntza ofizialak bultzatu duen “eremu zeltiberikoan” agertu dira eta, beraz, zalantzan jarri behar dena da “zeltiberia” horren atzean zer dagoen: ATTA (Guadalajara, Portugal…), ATTAEGINA (Extremadura), AMMA (Portugal, Leon, Salamanca, Zamora…), AMOENA (Extremadura, Portugal…), LETONDO (Portugal, Soria…), EGUSCO eta EGUZCINI (Zamora), IBARRA (Extremadura), SESENCO (Soria)


Hauek ez dira teoriak, ebidentzia zientifikoak baizik. Hauek ikusita, nola ausartzen dira esaten, hemen, euskera hizkuntza berria dela, edota zeltaz hitz egiten zela
 zelta egiten omen zen eremu osoan (penintsulako mendebaldea) euskal ala iberierazko hitzez josita badago?

Baina ebidentzia zientifiko gehiago dago euskerak eta iberierak gauza batzuk partekatu zituztela esateko, ez soilik grafia, Irulegin bezala, zenbakiak adibidez. (https://www.youtube.com/watch?v=fTm0RATxAqY). Eta beraz, Irulegikoa euskaraz egotea guztiz normala dela. Orduña eta Ferrer irakasleek berretsi zutenez, iberierazko eta euskerazko zenbakiak leku beretik datoz. Horren aurrean, Lakarrak eta De la Hozek esan ziguten ezetz, ez dagoela loturarik. Zuk zer uste duzu? BAN, BIN, IRUR, LAUR, BORSTE-BORS, SEI, SISBI, SORSE, ABAR-BAR, ORKEI (HOGEI).

Baina ebidentziak ez dira amaitu, eta hor dugu Iruña-Veleia, hilabete hauetan, laugarren aldiz, eskabadoraz zenbait eremuren suntsipena jasan duen indusketa. Hor agertu ziren hitzek, 16 urte geroago, Europako laborategietan datatu gabe jarraitzen dute. 3.000 euro baino gutxiago balio duten proba zientifikoen bidez kedarra duten testuak, adreiluetanegosi aurretik idatzi diren testuak, letrak karbonatoz estalita dituzten hitzak datatu daitezke baina ez dute egin nahi eta ez dute utziko egiten, hainbat euskal filologoren teoriak eta euskalduntze berantiarra muturrez aurrera jausiko litzaiekeelako.

Esan beharra dago, une honetan borroka ideologiko handia dagoela. Estatu espainiarra, Academia de La Historia eta hemengo bere laguntzaileen bidez, gure hizkuntzari balioa kentzen saiatzen ari da (gehiena beste hizkuntzetatik hartu duela…) edota euskalduntze berantiarra zabaltzen (eskoletako liburuetan, ETBko dokumentalean…). Horren helburua euskera gutxiestea edota hizkuntza zapaltzaile gisa azaltzea da, delako zelta ordezkatu omen zuelako. Euskaldunok kontziente izan beharko ginateke eraso ezkutu honen irismena norainokoa izan daitekeen eta nortzuk ari diren bultzatzen.

Azkenik, Euskeraren Jatorriak urrian egindako bilkuran, Irulegiko Eskuari buruz jaso ditugun 17 interpretazio proposamenak erakutsi zirela gogoratu nahi dugu. Egile askok euskeratik interpretatzen dute, beste batzuk iberieratik eta baita bietatik ere, eta bat “zeltiberismotik”: http://euskerarenjatorria.eus/?page_id=41514

Ez, EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko Iruña-Veleia lapurtu nahi izan digun moduan!

Euskeraren Jatorria Elkartea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Uztaila 26th, 2023

Egitaraua

Ostirala – Abuztuak 25

12:30-12:35 PresentaciĂłn – PresentaciĂł – Aurkezpena

12:35-13:00 Jesus Glez Artabe-M. van der Sluys T. Desaparición de la grafía ibérica (video)

13:00-14:00 Joseba Mintegi Eskisabel Estelas y altares de los siglos I a IV en la penĂ­nsula

14:00-16:00 Comida – Menjar – Bazkaria

16:00-17:00 Iosu Urrexola Apuntes previos para abordar la interpretación y comprensión de la lengua ibérica con la ayuda del euskera

17:00-17-20 Bernat Mira Tormo La charla de CastellĂł (video)

17:20-17:45  Atsedena

17:45-18:45 Josu Naberan: Desciframiento de dialectos ibéricos por medio del euskera

18:45-19:45 Antoni Jaquemot Ballarín: Escritos ibéricos sobre rocas de la Cerdanya

Larunbata –Abuztuak 26

09:00-10:00 Antonio Arnaiz Villena La mano de Irulegi

10:00-11:00 Luis Silgo Gauche: El posible origen de la palabra vasca para”trueno”

11:00-11:30 Atsedena

11:30-12:30 Inizituak Una pequeña  aproximación a las costumbres y al imaginariode los iberos: los objetos también hablaban

12:30-13:30 Sinto Cortés Conti e Innassi Martí Gallego Escorca: un sustrato prerromånico, místico y espiritual

13:30-14:00 Montse López. Aproximación al territorio de las tribus celtibéricas de Belos, Titos y Lusones

14:00-16:00 Comida – Menjar – Bazkaria

16:00-20:00 Visita al yacimiento de la Bilbilis ItĂĄlica (Calatayud)

Igandea – Abuztuak 27

09:15-10:15 Roberto Iturrioz Leza Euskoibérico  o iberorromance

10:15-11:15 Jabi Goitia Blanco Toponimia de Portugal, Azores y Madeira

11:15-11:45 Atsedena

11:45-12:15 Jon Goitia Blanco ¿Somos los euskaldunes de la tribu de los “pajaros bobos”?

12:15-13:15 Pedro MÂȘ Urquijo: RevisiĂłn de la genealogĂ­a de las lenguas a partirdel vascuence: una visiĂłn crĂ­tica de la lingĂŒĂ­stica indoeuropea

13:15-14:00 Asamblea General de la Asociación Lengua Ibérica (abierta)

14:15 Clausura – Amaiera

Izen ematea

  • Izena ematea: 25 €
  • Pentsio osoa lagun bat (ostatua eta gosari-bazkari-afaria) bi egunetan: 110 €
  • Pentsio osoa bi lagun (ostatua eta gosari-bazkari-afaria) bi egunetan: 100 € x 2 = 200 €
  • Sarrera: ES13 2095 0113 10 9119981655  (izen-abizena jarri, ez “jornadas”
).
  • Bidali baieztapen mezu bat: lenguaiberica@gmail.com
Egitarau osoa: hizlariak eta gaien azalpena

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Uztaila 08th, 2021

2021ko maiatzeko International Journal of Modern Anthropology aldizkarian lau ikertzaileek, Antonio Arnaiz-Villenak, ValentĂ­n Ruiz-del-Vallek, Adrian LĂłpez-Naresek eta Fabio SuĂĄrez-Trujillok artikulu hau argitaratu dute:
ANCIENT IBERIAN INSCRIPTIONS IN SAHARA HOGGAR Mts AREA (Algeria)

Artikulu horretan Saharako Erdialdeko basamortuan aurkituko idazkunak aztertu dituzte, hain zuzen ere Ti-m Missaou izeneko aldean topatutakoak (Tim Missao, Tim Missaw), 270 km hego-ekialdera Tamanrassetetik Ahaggar edo Hoggar mendietan (MTS).

Iberiar idazkun gehiago egon daitezkeela diote nahiz eta orain arte hipotesi hori erabat baztertua izan den.

Gainera, Iberiar idazkun horiek Sahara-Kanariar zirkulu Neolitikoan izan dezake jatorria, Mediterraneoko, Atlantikoko eta Europako beste idazkun lineal batzuen antzera (Berber/Tuareg), hala nola Etruscan, Runes, Italiako hizkuntza zaharrak, Minoan Lineal a, Sitovo eta BC (Bulgaria) eta beste batzuk.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 15th, 2021

Bernatek argitaratu duen liburu hau oinarri hartuta, Valentziako toponimo askoren interpretazioa egin du, euskaliberieraren ikuspegitik:

Bernat Mira Tormo
OrĂ­genes de la toponimia valenciana

Ponentzia:_OrĂ­genes_toponimia_valenciana

Bideoa: https://youtu.be/dPydCvtb3sY

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urtarrila 11th, 2021

Antonik Serretako testu iberiarra aztert udu

Antoni Jaquemot
El poblado ibérico de la Serreta
https://youtu.be/LqDHn9C9IbY

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 08th, 2021

Aspaldi Trinok egindako diapositiba batzuk jarri genituen Pech Mahoko idazkiei buruzkoa. Aurkezpena

Orain lan osoa ekarri dugu:

Pech Maho 1 eta 2 iberiar idazkeran dauden bi berun oso berezi dira. Biak “Comptoir” iberiar baten gela batean aurkitu ziren -Akitaniako Sigean (Languedoc-Roussillon)a-, objektu desordenatu eta hautsien erdian, horma eraitsien artean. Eta beste idazkia dolia baten idatzita aurkitu zen (ontzi handi batean), hori guztia oppidumaren suntsiketaren ondorioz, III. mendearen amaieran.

Une oro, bi berunei eta aurkitutako dolia baten grafitoari buruzko nire ikerketak ez du inolako alderik dokumentu iberikoei buruzko nire aurreko lanekin. Baina, ikerketak aurrera egin ahala, nire harridurak gora egin zuen idazki hori itzultzeko erabiltzen ari nintzen euskerazko hiztegiekin topatutako antzekotasunak gero eta handiagoak zirelako.

Hori bereziki esanguratsua da aurkitzen ari garen aditz batzuetan, adibidez.

LEKARKE = ekar lezake (Pech-Maho 2: “lekarke”)

GILE-KILE = egiten duena, iberiar atzizkia (Pech-Maho 2: “kilekarke”)

Bi hizkuntza “ezberdinetan” hizkuntza antzekotasunak aurkitzen ditugunean, bi hizkuntza horiek familia berekoak izanik, oso litekeena da hizkuntza bera izatea.

Jakina, alde nabarmena dago Alacanten/Murtzian karaktere joniarretan aurkitutako testu iberiarren eta Pech Mahoko testu iberiarren artean. Adibide bat jartzearren, ni ez naiz gai izan Alcoyko Serretaren berunaren itzulpen sinesgarri bat egiteko. Eta, Levanteko kostan gora joan ahala, gradiente bat nabaritzen duzu lantzen dituzun hiztegien artean… Beraz, ez al litzateke logikoa izango Pirinio frantsesetik hurbil, Pirinioen beste muturrean hitz egiten den hizkuntzarekin (euskerarekin) antzekotasun handiak aurkitzea?

PECH MAHO: el euskera del siglo III

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Azaroa 23rd, 2020

Antoni Jaquemot izan da biltzar honen 3. hizlaria. Bere hitzaldian informazio gehiago eman du euskerazko eta iberierazko zenbakien arteko harreman estua ikustarazteko: Los nombres de los nĂșmeros en ibero revitaliza la teorĂ­a iberovasca

https://youtu.be/zJ3PFmLBI1s


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Uztaila 03rd, 2020

Antoni Jaquemot Ballarin Kataluniako Onomastika Elkarteko kidea da. Urteak daramatza iberiera ikertzen eta iberiar garaiko bi eleberri ere idatzi ditu.

Antoniren iritziz, iberieraren hitz batzuk euskerarekin lotuta egon litezke eta beste batzuk beste substratuekin lotzen ditu:

PROPOSTA DE DICCIONARI DE SINTAGMES IBÈRICS

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Ekaina 29th, 2020

Josu Naberanek iberiera deszifratzeko ekarpen interesgarria egin du liburu berriarekin.

Gero eta ikerle euskaldun gehiago arreta jartzen ari dira ondoan izan dugun eta orain arte ikusi nahi izan ez dugun hizkuntzan: iberiera, Kanariar uhartetatik Italiaraino Iberia eta Akitania osoan zehar hitz egiten zen hizkuntza.

Nahiz eta iberieraz idatzita 4.000 testutik  gora eduki (txanponak barne) ezikusiarena egin eta botereak 2.000 urtez lurpean eduki nahi izan duen hizkuntza da. Zergatik?

Euskaliberismoa ez da berria, eta Humboldtek eman zion indar handia, toponimian oinarrituta, bi hizkuntzen arteko hainbat lotura agerian jarri zuenean.

Gero frankismoan teoria hori erabat estali zuten eta frankismo ostean berdin jarraitu nahi izan da baina joera aldatzen ari da. Katalanak izan dira gauza batzuk erabat argitu dituztenak, zenbakiak, eta gero eta lotura gehiago agerian jartzen ari dira.

Egoera berri honetan kokatu behar dugu Josu Naberanek idatzitako liburu berria. Euskeraren jatorriari buruz duen ezagutzan oinarritua (gogoan izan behar dugu gai horri buruz idatzi zuen liburua) azken urte hauetan iberiera ikertzeari ekin dio eta liburu berri hau horren emaitza da.

Aurkezpena

“Lehen euskera” deritzodana, Mendebal Europan gure arbaso zaharrenek egin zuten hizkuntza da. Onomatopeiazko berbots silaba bakarra, zeinuz, keinuz, doinueraz eta eskuen mugimendu ugariz lagundua. Hitz bakanak izan arren, orduan behar zituzten oinarrizko kontzeptu guztiak adierazteko gai ziren: aditzen bidez (IN, AN, ON), espazio-denborarako UN eta genitibo/zirkunstantzial gisako EN partikula boteretsuaz baliatuz.

Hizkera hark jauzi erabakiorra izan zuen duela 18.000 urte inguru, paleolito aldiko koba atarietako sueteen inguruan: lehen euskeraren erro beraietan oinarrituta, bi silabako hizkera eraiki zuten. Hizkera garatu hura euskal/iberiera izan zen eta, duela 10.000 urte, mundu zabalera hedatu zen, duela madaleine-emigrazioarekin.

Nekazaritza sortu zenean, aldiz, euskal talde bakoitza lurralde ezberdinetan egondu zen: batzuk orduko “euskal herrietako” eremu zabalean, eta besteak Levanten eta Hegoaldean. Horregatik, batetik euskera eta bestetik iberiera bereizten hasi ziren, arestian hizkuntza bera zenetik bi dialekto sortuz. Iberierari dagokionez, duela 2.000 urte desagertu zen, baina ez aztarnarik utzi gabe.

Larramendi izan zen lehena, beste arlo askotan bezala, euskeraren eta iberieraren antzekotasunaz jabetu zena; gero Von Humbolt alemaniarra eta Astarloa durangarra oinarritu ziren harengan, eta hauek biok Sabino Arana konbentzitu zuten.

Erosteko

visionnet-libros.com Papel http://www.visionnet-libros.com/index.php?route=product/product&product_id=80221
Google PDF https://play.google.com/store/books/details?id=Q0zsDwAAQBAJ
Amazon POD https://www.amazon.es/gp/product/8417867775
Casa del Libro PDF http://www.casadellibro.com/afiliados/homeAfiliado?ca=29953&idproducto=11605166

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Maiatza 02nd, 2020

Iruña-Veleian 3., 4. eta 5. mendeetan idatzitako 70 bat hitz desberdin agertu dira  euskeraz idatzita, batzuk hainbat aldiz agertuta eta esaldi osoak eginda. Horiez gain latin arruntean idatzitako hitz eta izen asko dago. Agertutakoen artean denetarik daukagu: hitzak, aditzak, izenak eta toponimoren bat eta horregatik, gure hizkuntza aztertzeko orain arte izan dugun altxorrik handiena da. Hurrengo mezuetan nabarmenak azalduko ditugu.

Iruña-Veleia arte, gauza solte eta oso gutxi izan ditugu, eta lehenengo esaldia X. mendean:

a) Iberierazko grafian txanponetako hitz solteak (Bascunes/Barscunes, Arsaos, Benkota, Bentian, Umaanbate, Arsaos, Arsakos,  Kaiskata, Ontikes, Kaiskata
) eta idazkun gutxi batzuk, famatuena Andion-Andelosekoa: “Likine aboloraune ekiar bilbiliars” (bere esanahia hauxe izan daiteke: Bilbiliseko –Calatayudeko- Abolo jaunak egindako mosaikoa).

b) Latinezko  grafian Akitania, Soria, Errioxa, Araba eta Nabarrako hilarrietako pertsona eta jainko izenak (Anderexo, Belex, Bihoxus, Cison, Illuna, Ummesahar, Sesenco
), kronisten herrien aipamenak (Oiarson, Iturrissa
) eta X. mendeko Donemiliaga-San Millan de la Cogoyako esaldia: Izioki dugu, Guek ajutu ez dugu. (Eduardo Mtez: Pozten gara, merezi izan dugu eta).

Hau da, Iruña-Veleian orain arte geneukan guztia baino gehiago topatu da eta esaldiei dagokienez, Donemiliagakoa baino 7 mende lehenago.

Informazio gehiago

Iruña-Veleiako argazkiak eta testuak gaika: I-V-Ostrakak Gaika

Iberierazko testuak: http://euskerarenjatorria.eus/?p=37952&lang=es

Pertsona eta jainko izenak:

Akitanian:

Antroponimoak: Belexeia, Lavrco, Borsei, Andereseni, Nescato, Cissonbonnis, Sembecconi, Gerexo, Bihossi, Talsconis, Halscotarris…
Teonimoak: Baigorixo, Ilunno, Arixoni, Artahe, Ilurberrixo, Astoiluno, Haravsoni, Leherenno…

Nabarran, Araban, Errioxan eta Sorian:

Antroponimoak: Sesenco, Ummesahar, Ederetta, Serhuhoris, Dusanharis, Abisunhar…
Teonimoak: Larrahe, Loxae / Losae, Lacubegi, Selatse / Stelaitse, Helasse, Errensae.

Nabarrako txanponak

Donemiliagako esaldiaren itzulpen proposamena (Eduardo Martinez)

Euskeraren Jatorria
Iruña-Veleiako kanala

Iruña-Veleia arte agertutako hitzak, iberierazko eta latinezko grafietan

Iturria: Wikipedia

Euskal ostraken edukiaren laburpena (J.M. Elexpuru)

1.- Kopuruak

Kopuruak gutxi gorabeherakoak dira, kasu askotan ez baitago argi hitz batzuk euskara diren ala ez. Esan beharra dago, halaber, horietako asko bi aldeetatik idatzita daudela, eta baten batek letrak ertzetan dituela.

Ostrakak euskaraz
Euskarazko inskripzioak dituzten ostrakak, guztira: 57
Aurpegiak edo aldeak guztira: 75

Euskerazko hitzak
Euskerazko hitzekin edozein hizkuntzatan idatzitako hitzak guztira: 245
Euskerazko hitzak guztira (errepikatuak barne): 170
Euskerazko hitz desberdinak guztira: 70

Euskal ostrakak non agertu diren

Harresidun esparrua
3. sektorea: pieza 1
5. sektorea: 3 edo 4 pieza, denak zalantzazkoak, bat izan ezik
6. sektorea: 23 pieza eta 35 aurpegi idatzi
12. sektorea: 4 pieza, 5 aurpegi

Harresiz kanpokoak
28. zundaketa: 3 pieza, 5 aurpegi
32. zundaketa: 14 pieza, 18 aurpegi
47. zundaketa: pieza 1
60. zundaketa: pieza 1
120. zundaketa: pieza 1
Testuingurutik kanpo dauden piezak: 3

2. Edukiak

Izen arruntak: ama, amet (s), araina, ata, etxe?, (g) ison?, ilar, iri?, isar, (a) laba, lagun, lore?, leio, lura, mai?, (a) mona, (a) naia, neba, ogia, (ar) reba, reinu, santu, (o) saba, (i) seba, su/sua,
Adjektiboak: Aros, be (l) t (z) a, gori, polita, urdin, zuri
Aditz nagusiak: arrapa, bisi, eda/edan, egin, elosi?, ent (z) u (n), er (r) e, eskon, ian, il, izan, lo, nahi
Aditz konjugatuak: badi, na, ta, tu, serana, laike?
Posesiboak eta izenordainak:
geure, haie (?), nere, neu, neure, zeure, zuene, zure
Adberbioak: beti, gau (r), zuti (k?)
Deklinabide-atzizkiak: -i: nebai, rebai, zordunai; -re: atare, nere, neure, geure, zeure, zure; -n: Roman, Veleian; -tan: sutan, zutan
Atzizki sintaktikoak: esquero, -la?
Pertsona izenak: Antonino, Baho?, Cipriano, Corne, Elosi?, Laike?, Marcus, Mario, Mirto, Neu?, Samuel, Set, (i) van.
Bibliako pertsonaiak: Iesus, Ioshe, Maria, Mirian, Yavhe
Toponimoak: Erroma, Veleia, Veleia gori, Veleia Nova.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)