Hedabideetan zuzenean hartu da eta “koronabirusa” bataiatu dute, gurean ere. Baina nondik etor daiteke “koroa” eta “korona” berbak?
Hizkuntzalaritza ofizialak, noski, latinetik datorrela diosku. Latina, orain dela 3.000 inguru sortu zen Italiako erdigunean Tiber ibaiaren hegoaldean batzuen eritziz. Eta haiek asmatu al zuten koroa? Ala aurretik egon ziren greziarrek, egiptoarrek edo Mediterraneoko edozein kulturatan ez al zuten holakorik? Ala ez al zen euskeraz berba egiten askoz lehenagotik?
Latinez milaka testu idatzi zenez, automatikoki, haiek erabiltzen zituzten berba guzti horiek beretzat gelditu dira, grezieraz aurretik idatzi direnak izan ezik. Gauza bera arabierarekin. Baina bi hizkuntza horietan asko idazteak eta haiek hainbat berba lehenengo aldiz idatzi eta jasotzea ez litzateke hitz horien gurasotasun gisa hartu behar, batez ere, hitz familia osoaren jabe ez badira, hemen ikusiko dugun bezala.
Gazteleraz berdin gertatzen da. Haien hiztegietan “cuchillo”, “arbol”… eta hainbat berba guk baino lehen jaso zituzten baina horrek ez du esan nahi berba horiek gureak ez direnik, guk ere erabilzen ditugulako nahiz eta horietako asko, beldurrez, ez ditugun gure hiztegietan sartu nahi izan. Kutxiloa, kutxak egiteko tresna izan zitekeen, arbola (ar –arbustoa- biribila), etab.
Ea, ikus ditzagun jaso ditugun proposamenak:
Jabi Goitia
“goi oro ena”, laburrean, “gorona”, buelta guztikoa, hau da mendi baten gailur punta (hasieran) eta gizakiaren “buru-eraztuna” (geroago). Goi argi dago, eta “oro” biribila da.
Josu Naberan
KORO kreta/minoikoa da (guztizkoa, biribila). Hitzaren bilakaera: KORO/GOR-/ORO/OSO
CORONA: koro-ona, hau da, KORO-UNEA
Jon Goitia
Nire aitxen liburuan irakurten da: CORO = KORO = BĂłveda. Nik pentzaten dotena da erderaz CORONILLA antzeko berba bat dela. Elizan ere “Koroa” goialdea liteke, normalean kantatzen dutenen kokalekua.
KO = boveda + KO bardiñ, bi biar >>> KOKO (burua) doblemente abovedado, esfera,
KORO + NA >> KORONA, koroan imiñitzen dana, lo que se pone en el KORO, la del KORO
Felix Zubiaga
KORONA < KOROA Â bokal arteko N galtzen denean.
KORONA <KOROENA gehieengo formatik dator. Beraz, erroa KORO> KORRO da
KORO mendi gaina, kasko biribila, antxinatik toki sakratut<at edukia: EKUR (Sumerian) KOROmendi gure artean, KORU-Ama Donosotian, KORU+ate>KURTZE/ KURTZIO<KRUZ >CORTE>GORTA bidenabar
Eratorriak GORO, GORONAETA, Â GORO-mendi,
Analigiak: elizetako KORUA, KORUA egin, hacer CORRO
Joseba Mintegi
Biak ala biak euskera dira. Bai Korona eta baita koroa ere. Korona da jatorrizko forma eta Koroa da bilakatua, berritua, modernoa. Euskerak duen joera N galtzekoa da. Hori askotan ikusten dugu eguneroko hizkuntza.
Hala: Ma(ha)in>Ma(ha)i; Zartagin>Zartagi; Mamin>Mami…
Horrela ere toponimian: Lejona>Leioa; Lazkano>Lazkao; Galdakano>Galdakao
Hitz hone kasuan, nire uste apalean, lehen erroa URRU ala ORRU eta URU ala ORU da, U>O bilakaera dugu hor.
ORU “lurra” da, “lur garaia, goitua” eta zentzu irekian “guztia” ere bada, hortik gaur egungo ORO=”guztia”, “dena”, hortik ere ORU+BE>ORUBE (solar). Felixen teorizazioari jarraikiz, erro horrek gizatzeko bi aurrizki (behintzat) hartzen ditu: KA- eta BE-. Eta horrela lortzen dira KA+ORRO>KORRO eta KA+ORU>KORU eta baita BE+URRU>BURRU eta BE+URU>BURU. KORU delakoa goiko eremua litzateke, hortik elizako korua eta abar. Aldiz BURU, gizakion eta zenbait animaliaren goiko muturra dugu.
Azkenik, KORO+NA horrek goiko eremuari dagokiona adierazten digu eta horixe da KORONA, goiko eremuan dagoena. Hortik Nafarroako Aezkoan dagoen mendi goitu baten izena, non eremua euskalduna den, peto petoa, eta mendiaren izena KORONA:
Beraz, korona, gorona, koroa, goroa gure latin aurreko berbak izan daitezke, Europako ama hizkuntzarenak.