Aukeratutako etiketa ◊ segunda version oficial ◊

• Osteguna, Urtarrila 21st, 2021

Gonzalok liburu bat argitaratu du eta bertan munduko toponimo batzuek iberirerarekin izan ditzaketen loturak proposatu ditu

06-Gonzalo_Mateo_Toponimia interpretable sobre raíces ibéricas

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 15th, 2021

Bernatek argitaratu duen liburu hau oinarri hartuta, Valentziako toponimo askoren interpretazioa egin du, euskaliberieraren ikuspegitik:

Bernat Mira Tormo
OrĂ­genes de la toponimia valenciana

Ponentzia:_OrĂ­genes_toponimia_valenciana

Bideoa: https://youtu.be/dPydCvtb3sY

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 03rd, 2021

Alberto Porlanek Europan ikusten diren toponimo antzekoak aztertu ditu eta galdetu egiten du zergatik antzekotasun handi hori

El sistema toponomástico arcaico
https://youtu.be/k392THCx5TQ

Bere teoriari buruzko elkarrizketa El Confidencialen

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Apirila 16th, 2020

Gonzalo Mateo Toponimia comparada, española e internacional, interpretable sobre raíces ibéricas

Lenguaiberika.eu webgunean Gonzalo Mateoren toponimia lan berri hau deskargatzeko aukera jarri dute, non iberiar toponimia munduko leku askotakoarekin alderatzen duen. Hain antz handia dagoenez, ezinezkoa omen da, bere ustez, kasualitatea izatea, eta euskaliberierari garrantzia ematen dio interpretatu ahal izateko:

….

Harrigarria da eremu iberiarraren eta nazioartekoaren arteko hurbiltasun toponimiko hori egon daitekeela, urrunetatik gertu dauden herrialdeetatik hasita.

Baina esanguratsuena ez da Iberiako toponimia herrialde baten edo beste baten ahaide izatea, baizik eta obra honetan aurkeztu den moduan, urruti dauden estatuen arteko harreman zuzenak egotea, hala nola, Vietnam Tanzaniarekin, Peru Bangladeshekin, Japonia Australiarekin, etab.. Eta eskualdeekin berdin:  Hego Amerika Asia-Pazifikoarekin, Ekialde Ertaina Afrika Beltzarekin, Kaukasoa Australiarekin, Ekialde Hurbila Iparramerikarekin, etab., teoriaz hizkuntza eta historiak oso urrun izan dituztenen artean.

Hainbeste toponimo partekatu ahal izateko eta antzinako garaietatik iraun ahal izateko, bi azalpen egon daitezke:

a)      Jatorrizko hizkuntza komuna dut, gaur egungo euskeratik hurbil egon beharko lukeena (bertatik ahaidetasun hori ondorioztatu ahal izateko), garai oso zaharretan (paleolitikoetan) sortu ahal izan zena eta mendez mende aldaketa handirik gabe mantenduko zena.

b) Ez zen hizkuntza komunik egon, baina bai fluxu oso aktiboa antzinako garaietan (duela milaka urtetik gaur egungo garaia baino mende batzuk lehenagora arte koka zitekeena) ohiko bidaiekin eta kultur trukeekin, modu global eta luzean eraginez.

Bi ideia horiek talka egiten dute, aurrez aurre, duela mende askotatik transmititu zaigunarekin eta gizateria gehiena finkatutzat ematen duenarekin. Baina nik topatu dudana errefusatzea, horregatik, orain arte ez delako hori bultzatu, bere burua zientzialari edo ikertzailetzat duen norbaitek inoiz egin ezin duen zerbait da.

Egilearen sarrera

“Atera berri dudan lan honek antzinako milaka toponimo iberiko ditu, ordena alfabetikoan, ordena berean, bost kontinenteetako herrialde ezberdinetatik datozen beste toponimo batzuekin nahastuta.

Gure toponimia ulertzeko balio duten hiztegiak eta sustraiak aplikatuz, munduko edozein herrialdetako termino asko ere interpreta daitezkeela ikusten da.

Obra hori aditu askoren ikerketa baten emaitza izan beharko litzateke, herrialde askotakoa, urte askoan egindakoa. Baina adituak existitzen diren arren, ez dirudi hori egiteko borondaterik dutenik.

Ez dut uste besteen ezagutzak gutxietsi behar direnik. Baina ni moduko toponimozale bat horrelako gauza bat agerian uzteko gai baldin bada, haiek askoz baldintza hobeagoetan daude hori egiteko: baina ez da egiten ez delako egin nahi, agerikoegia den gertaera bat ezkutatzeko nahia dagoelako…

Bibliografia

Gonzalo Mateo Sanz Biologian doktorea da, Valentziako Unibertsitateko Botanika irakasle titularra eta Valentziako Lorategi Botanikoko ikertzailea. Flora eta fitogeografia ikasketetan espezializatu da, baita taxonomia botanikoko lan askotan ere, Biscutella, Hieracium eta Pilosella generoetan bereziki. Landareen taxonomian aditu gisa Flora Iberica taldeko kide da. Flora Montiberica aldizkariko editorea da eta honako liburu hauen egilea: Claves Ilustradas para la Flora Valenciana, Atlas de la flora vascular basvestre de Burgos, Flora Valentina, Estudio monográfico sobre los géneros Hieracium y Pilosella en España, Catalogo florística de las Sierra de Gudar y Javalambre (Teruel), Toponimos eta Topónimos y apellidos españoles de origen ibérico o pre-latino etab. Horiez gain, Sistema Iberriarreko taxonomia eta landetzari buruzko ehunka artikulu idatzi ditu.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Martxoa 30th, 2020

Guadalajarako jatorrizko izena Arriaka omen da, Erdi Aroan jasotako testigantzen arabera. Gero musulmanek arabierara itzuli zuten izena baina esanahi berdina dauka: “Guadalajara”=”Arriaga, arrien lekua”. Gaur egun bertakoei gazteleraz “guadalarajarenses” deitzeaz gain, “arrienses” deitzen zaie, antzinako erroari eutsiz.

Lenguaiberikan  Jose Antonio Ranz Yubero eta Jose Ramon Lopez de los Mozosen lan interesgarri hau jaso dute. Ikerle bi hauen iritziz hor dauden iberiera-euskerazko izen batzuk berpulazio baten ondoriozkoak izan daitezke eta gutxi batzuk erromatar aurrekoak. Eta denak iberiarren garaikoak balira?

TopĂłnimos de la provincia de Guadalajara de posible adscripciĂłn a la lengua vasca
LABURPENA Azterlan honek euskal hizkuntzaren bidez ulertu anai diren laurogei toponimo baino gehiago hartzen ditu. Horietatik lau erromatarren aurreko garaietako euskal toponimo gisa sailkatu dira. Beste hogeita zortzi toponimo IX. eta XII. mendeetan hedapen baten ondorioz izan zen jendeztatze-prozesuaren aldikoak (Lapesa) direla jo da. Guztiak aztertu dira, baita hainbat hipotesi eman ere, eta behin betiko ondorioa da, euskal hizkuntzarekin harremana izan zein ez izan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 03rd, 2020

Gaztelerazko aldean edo Diario de Noticiasen Bittor Albizuren artikulu hau irakurri daiteke:

La huella del Reino de Nabarra en Burgos

Bertan Burgosen dauden ehunka euskal izenak aipatu ditu:

- Gaur egun daudenak: Zalduendo, Galarde, Zumel, Arraya, Arreba, Aranda, Ura, Urrez, Uzkiza?
- Aurreko mendeetan egon zirenak: Larrahederra, Ezkerra, Massoa < Basoa, Zaballa, Zaballazu, Mendiko Zorroza…).
- Herri hizkeran edo nekazaritzako kartografian irauten dutenak: Sagastia, Landa, Arana, Balza, Garraiz, Troka?

Hiru arrazoi egon daitezkeela dio eta horretan aritu da artikuluan.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Otsaila 10th, 2017

Europapress

Jorgek egindako ikerketa hau Sestaoko euskera aztertzen duen lehenengo liburu bihurtu da. Arana, Aranaga, Borreaga, El Callejo eta beste asko eta asko dira Tejedorrek Sestao industrializatu baino lehen erabiltzen ziren eta Jorgek jaso dituen izenak.

Ondoren industrializazioarekin horietako gehienak galdu ziren landa bizimodua galdu ahala. Enpresa askok, Aurrera, San Francisco, La Bizkaia esaterako, izen berri bihurtu ziren.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Apirila 24th, 2016

Bizkaietik jasota:

Bost ibilbide preparau ditu Bizarra Lepoan euskera alkarteak, igaz baino bat gehiago. Punta Begoña inguruko txangoa gehitu dabe oraingoan. Taldeka egiteko ibilbideak dira, eskariaren arabera, baina apiriletik bagilerako asteburuetan edonor joateko aukerea emongo dabe. Lehenengo urteerea apirilaren 23an izango da, Getxoko hezeguneetara.

Adituen laguntzinoagaz preparautako bost ibilbide dira, errazak. Getxoko parajeak, eraikinak eta txoko ezkutuak ezagutzeko aukerea emoten dabe eta bidean, leku-izenei eta gertakari historikoei buruzko azalpenak emongo dira. Jarduerea euskeraz da. Bizarra Lepoan alkarteari laguntzen deutso Getxoko Udalak ekimen honetan.

Aurtengo nobedadea, Punta Begoñako ibilbidea da. Ereaga, portua, Atxekolandeta eta Punta Begoñako galeriak ezagutzeko urteerea da hori.

Beste lau ibilbideak aurreko urteetan be eskaini dira. Betiko Getxo izenekoan, udalerriko landa-eremuko historia eta bizimodua erakutsiko dira. Kostaldeko Getxo dalakoan, hondartzek eta itsas-pasealekuek gordeten dituen altxorrak. Getxo barria izenekoan be, itsasertzetik hur ibiliko dira, arkitekturea eta neotoponimia aztertzen. Amaitzeko, hezeguneak ezagutzeko ibilbidea be badago, Boluako padurak, Gobela ibaia eta abar.

Bizarra Lepoan alkarteak dinoanez, taldeka egiteko aukerea dago, aurrez eskaria eginda. Ikastetxe, euskaltegi, berbalagun, lagun talde eta antzekoentzako jarduera egokia da. Dana dala, bost asteburutan ibilbideak egingo ditue, edonori zabalik (aurretik izena emon behar da).

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Martxoa 17th, 2016

Gaurko Berria egunkarian elkarrizketa egin diote Aiaraldeko Felix Mugurutzari, Gasteizen eman duen “Toponimia: eromena ondore bihurturik” hitzaldia dela eta:

Toponimiarik gabe ezin gara bizi. Milurtekotan zehar, gizaki garenetik, ingurua antolatzeko eta ordenatzeko eabili dugun sistema da. Gizakiok gara, animalia guztien artean, ahalmen hori dugun bakarrak.

Ahalmen hori hizkuntzarekin batera doa. Ahalmen hori baldin badugu, abstrakziorako gaitasuna dugulako da. Hori burmuinaren hiperfuntzioaren ondorio bat da; hau da, gaixotasun bat: eromena. Horri esker, erreferentzia egin diezaiokegu leku bati han egon gabe. Esan daiteke toponimia eromen kolektiboa dela; Paris aipatuta, leku zehatz bat etortzen zaigulako burura, eta ez beste bat.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 11th, 2015

Mikel Urkiolak egindako lana dela eta, esan beharra dago AMA erroa oso zabalduta dagoela toponimian eta El ADN del Euskera en 1.500 particulos liburuan horri buruz ere aipamen asko dago. Hona hemen horri buruz atera ditudan ondorio nagusiak:

- AMA erroaren esanahia: ama, elementu nabarmendua edo nagusia, lotura.

Horrez gain nire liburuan ez da soilik “ama” azaltzen beste antzeko erro asko gehiago ere, eta ez dira denak saku berean sartu behar:  “ma, mad, mag, mai, mall, main, mais, mait, mak, mal, mals, mam, man, marg, mari (oso garrantzitsua)…” eta baita AM-ez hasten direnak: “am, ama, ame, amen, amil, amo, amu, an, ana,…” Sustrai hauek ez lotura daude baina ez da erraza nondik moztu behar den.

Estatuan AMA-z amaitzen diren  1.160 toponimo topatu ditut: “A Costa de Lama”, “Zizama”,  Terlama, Jarama…

MA-z amaitzen direnak 5.035 dira.

AMA-z hasten direnak 188 topatu ditut (Amabias, Amazuela, … Amaya (bi aldiz)). Eta AM-ez hasten direnak 782. Horietako gutxi batzuk baino ez dira zeruko AMAri dagozkionak, %97% ez!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)