Aukeratutako etiketa ◊ baltanas ◊

• Osteguna, Abendua 12th, 2019

Ostraka euskaldunean Euskaltzaindiak egin duen azken hiztegiari buruzko 3 artikulu interesgarri agertu dira. Horietan esaten duenez, Lakarrak zuzendu duen hiztegi horretan hitz pilo bat falta da:

1. Orain gutxi Euskal Filologiak berak egindako beste lan batean agertutako hitz pilo bat (Gorrochateguik jasotakoak). Liburu horretan, gainera, Lakarrak ere parte hartu du beste atal batean.
2- Iruña-Veleiakoak (zergatik den badakigu)
3- Azken urteotan hilarrietan (Nafarroan, Sorian…) agertutako hilarrietako euskal hitzak (sesenco…)

Nola da posible milaka eta milaka euro kostatu duen hiztegi batean eta arlo honetan erreferentzia izateko asmoz jaio den lan batean horrelako hutsune hain nabarmena egotea?

Euskaltzaindiaren hiztegian 759 urtea baino lehen 20 hitz baino ez daudela jarri du baina Ostraka euskaldunak gutxienez falta diren 200 hitz gehiago daudela dio, eta bere blogean dauden bi zerrendetan ikusi daitezke.

1. EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa Iruña-Veleiako euskararik gabe, ahaztu egin zaie.

EHHE-200

EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa argitaratu dute (2019) Iruña-Veleiako (Nafarroa, Soria…) euskararik gabe, ahaztu egin zaie.

I. Eranskina. ZERRENDA KRONOLOGIKOA: HITZEN LEHEN AGERRALDIAK (orria ccix).

Guztira 2.800 bat sarrera. 759. urte aurretik bakarrik 20 hogei sarrera “akitanieraz”.
Akitaniera 2

Kontuan izan behar da, adibidez, “Euskararen historian”, Eusko Jaurlaritzak 2018an argitaratu zuen liburuan, Gorrotxategik idatzi zuen zatian, “Euskara antzinatean” (231. orria), “3.1.2. Izenak eta izen oinak” (akitanieraz, 253. orria), 51 berrogeita hamaika sarrera azaltzen direla; “Izen eratorpena”, beste 18 hamazortzi sarrera gehiago, Hispanian beste sarrera batzuk (illuna, ttikia, Ibarra… ). Alegia sarrera pila falta dela. Zertan ari dira??

Eusko Jaurlaritza (2018), Euskaltzaindia (2019), Lakarra, Gorrotxategi, Segurola, Manterola… 759 urte aurreko euskara “zaharrarekin”, zertan ari zarete??

Zergatik nahasketa hau (diru publikoarekin)??

Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik?

Non daude argitaratuak?

Eusko Jaurlaritza? Euskaltzaindia? Zenbat dira?

Gainera, 759 urte aurreko Iruña-Veleiako euskara guztia falta da (Nafarroakoa, Soriakoa…) , ahaztu egin zaie edo zentsuratu dute. Laguntza txiki bat, 759 urte aurretik Iruña-Veleiako euskarazko 130 bat sarrera,  hurrengo ediziorako, ikasleentzat, euskara zaharrarekin interesa dugunontzat, informazio eguneratua izan dezagun (Ostraka euskaldunean Iruña-Veleiako eta falta diren beste hitzekin zerrenda agertzen da.

2. Galdera Eusko Jaurlaritza eta Euskaltzaindiari: Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik?

,Euskararen historia
Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik? Non daude argitaratuak?

Eusko Jaurlaritza? Euskaltzaindia? Zenbat dira? Non daude argitaratuak?

3. Euskara antzinatean 200, 759 urte aurretik (akitaniera, baskoia…) 200 sarrera ordenatuak

Euskaltzaindiak aurten 2019an argitaratu du EHHE-200 Euskal hiztegi historiko-etimologikoa, non zerrenda kronologikoan, hitzen lehen agerraldian, 2.800 bat sarrera azaltzen diren, hauetatik, 759 urte aurretik 20 hogei bat sarrera bakarrik…

Hutsune hau betetzen laguntzeko asmoarekin, Euskara antzinatean 200, 759 urte aurreko (akitaniera, baskoia…) 200 bat hitzen zerrenda alfabetikoki ordenatua. Batzuk errepikatuak daude iturri desberdinak dituztelako.

Iturriak:

Akitaniera: EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa. Euskaltzaindia, 2019 (20 sarrera).
Akitaniera-Baskoia: Euskararen historia. Euskara antzinatean. Joakin Gorrotxategi. Eusko Jaurlaritza 2018.
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek argitaratua: http://veleia.com/noticia_detallada.php?niv=6&noticia=48
Les Inscriptions d’Iruña-Veleia. Hector Iglesias.
Iruña-Veleia: Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. 2.4.- Testuetako lexikoa. Juan Martin Elexpuru. Arabera. 2009.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urtarrila 31st, 2017

Ondorengo artikuluan Jonek grafito famatuari buruzko azterketa terminologikoa eta sintaktikoa egin du: ORHI, ORI, GORI… Ostrakon_16635_Jon_Nikolas

Hona hemen artikuluaren zati bat:

3.) VIILIIIAN GORI BISI TA ES TA VIILIII NOVVA, BANA OSOV POLITA.

3.3. VELEIAN  GORI BIZI (NAZ) ETA EZ TA VELEI NOVUA, BAÑA  OSO U POLITA

3.3 en Veleia  alta vivo  y no es Velei la nueva, pero (tiene) sana agua buena

Es en la tercera frase donde se concreta el carácter espacial de la residencia del sujeto con una descripción del lugar privilegiado donde vive, situado en la parte alta con respecto a la nueva Veleia. La casa del sujeto se localiza en el interior del recinto amurallado junto a la cisterna del agua mientras la nueva Veleia se sitúa extramuros, en la parte baja. Se trata de una certera descripción urbanística que delimita Veleia dentro del conjunto de las propias murallas, mientras que VELEI NOVUA (VELEI NOVU+A), corresponde al sector identificado por Eliseo Gil en la imagen aérea, en el exterior. Desde la orientación lingüística es importante destacar en la frase el modo en que aparece el artículo con respecto a la extensión de la ciudad extramuros primero, y sobre la calidad del agua, después:

En VELEI NOVUA (VELEI NOVU+A), se comprueba que la (-A) final de Veleia no es orgánica, porque, al presentar la forma VELEI NOVU+A, el artículo acompaña al adjetivo como corresponde a la morfología del euskara/eskuara. De igual manera, OSO U POLITA (OSO UR POLIT+A), responde al orden de composición donde el artículo determinante se une al adjetivo.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteazkena, Urtarrila 04th, 2017

Jose Antonio etnologian eta toponimian aditua da eta Iruña-Veleia eta Kristautasuna jardunaldian “Beleya” toponimoari buruz hitz egin zuen.

Bitxia dela dio, GAsteizko mendietan badago beste “Velaya” bat eta galdetu zuen eta loturarik izan dezaketen.

Bestetik, “Alava” izenari buruz beste kontu bitxi bat dago. Araban badaude herri izen batzuk errepikatuta eta bereizteko, Iruña-Veleia ingurukoei “Arabako-De Alava” gehitzen zaie eta bestei ez. Horren arabera, badirudi Araba-Alava izena inguru horretan sortu zela. Kasu horretan sartzen dira, esaterako, Subillana (Euskaltzaindiak Gasteiz jarri dio atzean -Subillana-Gasteiz- baina gazteleraz Subijana de Alava da). Gauza bera beste hiru izenekin gertatzen da: San Migel, Armentia eta Zuhatzurekin.

09-Jose_Antonio_Gonzalez_de_Salazar Veleia, Velaya

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Leku izenak  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu
• Larunbata, Urria 15th, 2016

Ostraka hitza famatua egin da gurean, Iruña-Veleiako ostrakei esker. Baina Ostraka euskalduna blogean jaso duten moduan, askoz gehiago dago:

Ostrakas de Calahorra. Celtiberia:

LUEIKAR, EVTYCHETIS PONE, VRSE, “KARU” edo “KARTU”, “AIO”, “ELANOU” edo “ELANOTU”, “NALBANKE” edo “NALBANDA”…

Iturriak:
– Inscripciones paleohispánicas sobre cerámica de la Rioja de Serafín Olcoz Yanguas.
– Sobre Un Grafito De Interpretación Discutida de Ignacio Simón Córnago.
– Una Jarra De Cerámica Romana Con Inscripción Post Coctvram de Rosa Aurora Luezas.
– Restos Arqueológicos De Época Romana En Polígono Tejerías de José Luís Cinca.
– Inscripciones paleohispánicas sobre cerámica de Navarra de Serafín Olcoz Yanguas.

Ostrakak eta grafitoak duela 1700 urte aztarnategietan Iruñeko Gaztelu plazan Nafarroan, Gipuzkoan Arditurrin,  Forua Bizkaian, Araban Aloria, Heredia, Arkaian, Iruña Veleian… Calahorra, Errioxa…

Ostrakak Iruñean Gaztelu plazan (Mercedes Unzu, Plablo Ozcariz)
Irun ostrakak eta grafitoak. Terra sigilata Irun. Munibe.
Ostrakak Arditurri Oiartzun 600 esklabu egunero lanean 200 urtetan (Thalacker)
Ostrakak Heredia Araba
Grafitoak Arkaia. Araba. Pilar Ciprés
Forua Bizkaia
Ostrakak euskaldunak 1700 urte Iruña Veleia
Aloria, Arrastaria, Amurrio, Araba (Juan José Cepeda)
Ostrakak, grafitoak Gipuzkoan
Ostrakak Errioxan eta Nafarroan.

Grafitos en Hispania: State of the Art (“estado de la cuestión”). Amaata.

Ematen du leku guztietan daudela ostrakak. Errukirik ez dago Iruña Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 8 urtetan.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 05th, 2016

Egunak eta lekuak

Maiatzak 2, astelehena, Koldo Mitxelena aretoan, hitzaldia eta erakusketa

Maiatzak 6, ostirala, Langraizeko Auzo Etxean, hitzaldia eta erakusketa

Maiatzak 7, larunbata, Gasteizko Europa Jauregian: biltzarra goizez eta arratsaldez

Maiatzak 8, igandea, Iruña-Veleiako indusketan, bisita gidatu berezia

Maiatzak 9-12, astelehenetik ostegunera, erakusketa Langraizeko liburutegian

Maiatzak 13, ostirala, erakusketa Langraizeko J.M. Barandiaran Eskolan

Ia hamar urte dira Iruña-Veleiako aurkikuntzak aurkeztu zirela (400 grafito baino gehiago, arkeologoek berezitzat joak), eta ia zortzi  Batzorde Zientifiko Laguntzailea deiturikoak faltsutzat jo eta Arabako Foru Aldundiak  Lurmeneko arkeologoak auzibidean jarri zituela.

Benetakoak/faltsuak eztabaidak bereganatu du auzia egun beltz haietatik gaur arte.  Kontua da harrezkero gaira hurbildu eta grafitoak sakon aztertu dituzten ikerle guztiak ondorio berdinera heldu direla: grafitoak ezin direla faltsuak izan. Une honetan benetakotasunaren aldeko hogei txosten baino gehiago irakur daitezke, hainbat herrialdetako ikerleek sinaturikoak.

Grafitoek bere baitan duten altxor arkeologikoa, historikoa eta linguistikoa aztertzea eta azaltzea izango da  bigarren biltzar honen helburua. Latinezko eta euskarazko testuak, sinbologia eta ikonografia kristaua, eguneroko bizitzako irudiak eta abar. Garrantzi berezia dute euskerazko grafitoak, testuinguru propioan agertutako lehen hitzak eta esaldiak izateagatik eta filologia eta historia aldetik duten interesarengatik.

Iruña-Veleia_2-Biltzarra_2-Congreso

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)