Aukeratutako etiketa ◊ zentsura ◊

• Osteguna, Abendua 12th, 2019

Ostraka euskaldunean Euskaltzaindiak egin duen azken hiztegiari buruzko 3 artikulu interesgarri agertu dira. Horietan esaten duenez, Lakarrak zuzendu duen hiztegi horretan hitz pilo bat falta da:

1. Orain gutxi Euskal Filologiak berak egindako beste lan batean agertutako hitz pilo bat (Gorrochateguik jasotakoak). Liburu horretan, gainera, Lakarrak ere parte hartu du beste atal batean.
2- Iruña-Veleiakoak (zergatik den badakigu)
3- Azken urteotan hilarrietan (Nafarroan, Sorian…) agertutako hilarrietako euskal hitzak (sesenco…)

Nola da posible milaka eta milaka euro kostatu duen hiztegi batean eta arlo honetan erreferentzia izateko asmoz jaio den lan batean horrelako hutsune hain nabarmena egotea?

Euskaltzaindiaren hiztegian 759 urtea baino lehen 20 hitz baino ez daudela jarri du baina Ostraka euskaldunak gutxienez falta diren 200 hitz gehiago daudela dio, eta bere blogean dauden bi zerrendetan ikusi daitezke.

1. EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa Iruña-Veleiako euskararik gabe, ahaztu egin zaie.

EHHE-200

EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa argitaratu dute (2019) Iruña-Veleiako (Nafarroa, Soria…) euskararik gabe, ahaztu egin zaie.

I. Eranskina. ZERRENDA KRONOLOGIKOA: HITZEN LEHEN AGERRALDIAK (orria ccix).

Guztira 2.800 bat sarrera. 759. urte aurretik bakarrik 20 hogei sarrera “akitanieraz”.
Akitaniera 2

Kontuan izan behar da, adibidez, “Euskararen historian”, Eusko Jaurlaritzak 2018an argitaratu zuen liburuan, Gorrotxategik idatzi zuen zatian, “Euskara antzinatean” (231. orria), “3.1.2. Izenak eta izen oinak” (akitanieraz, 253. orria), 51 berrogeita hamaika sarrera azaltzen direla; “Izen eratorpena”, beste 18 hamazortzi sarrera gehiago, Hispanian beste sarrera batzuk (illuna, ttikia, Ibarra… ). Alegia sarrera pila falta dela. Zertan ari dira??

Eusko Jaurlaritza (2018), Euskaltzaindia (2019), Lakarra, Gorrotxategi, Segurola, Manterola… 759 urte aurreko euskara “zaharrarekin”, zertan ari zarete??

Zergatik nahasketa hau (diru publikoarekin)??

Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik?

Non daude argitaratuak?

Eusko Jaurlaritza? Euskaltzaindia? Zenbat dira?

Gainera, 759 urte aurreko Iruña-Veleiako euskara guztia falta da (Nafarroakoa, Soriakoa…) , ahaztu egin zaie edo zentsuratu dute. Laguntza txiki bat, 759 urte aurretik Iruña-Veleiako euskarazko 130 bat sarrera,  hurrengo ediziorako, ikasleentzat, euskara zaharrarekin interesa dugunontzat, informazio eguneratua izan dezagun (Ostraka euskaldunean Iruña-Veleiako eta falta diren beste hitzekin zerrenda agertzen da.

2. Galdera Eusko Jaurlaritza eta Euskaltzaindiari: Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik?

,Euskararen historia
Zenbat sarrera daude euskaraz (“akitanieraz”, “Hispanian”, Nafarroan, Sorian, “Euskadin”…) 759 urte aurretik? Non daude argitaratuak?

Eusko Jaurlaritza? Euskaltzaindia? Zenbat dira? Non daude argitaratuak?

3. Euskara antzinatean 200, 759 urte aurretik (akitaniera, baskoia…) 200 sarrera ordenatuak

Euskaltzaindiak aurten 2019an argitaratu du EHHE-200 Euskal hiztegi historiko-etimologikoa, non zerrenda kronologikoan, hitzen lehen agerraldian, 2.800 bat sarrera azaltzen diren, hauetatik, 759 urte aurretik 20 hogei bat sarrera bakarrik…

Hutsune hau betetzen laguntzeko asmoarekin, Euskara antzinatean 200, 759 urte aurreko (akitaniera, baskoia…) 200 bat hitzen zerrenda alfabetikoki ordenatua. Batzuk errepikatuak daude iturri desberdinak dituztelako.

Iturriak:

Akitaniera: EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa. Euskaltzaindia, 2019 (20 sarrera).
Akitaniera-Baskoia: Euskararen historia. Euskara antzinatean. Joakin Gorrotxategi. Eusko Jaurlaritza 2018.
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek argitaratua: http://veleia.com/noticia_detallada.php?niv=6&noticia=48
Les Inscriptions d’Iruña-Veleia. Hector Iglesias.
Iruña-Veleia: Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. 2.4.- Testuetako lexikoa. Juan Martin Elexpuru. Arabera. 2009.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Abendua 28th, 2016

Gaur Berrian Juan Martin Elexpururen artikulua agertu da, Iruña-Veleiari buruz dauden albisteak, albiste ezak, zentsura, arrazoiak…


«Bisita gidatu alternatiboak» egiten ditu SOS Iruña-Veleiak azken bi urte hauetan. 600 pertsona pasatu dira hogeita bost bisitetan; geu gara ia bisitari bakarrak Arabako lekurik bisitatuena izan zitekeen toki zoragarrian. Eta amaieran beti egiten zaigun galdera: baina zergatik gertatu da hau?

Saiatzen gara geure usteak azaltzen, ezagutzen ez ditugun gauzak badirela onartuta: 1) Unibertsitateko hiru katedratikok bermatu zuten euskarazko ostraken ontasuna aurkezpen egunean, 2006an. 2) Handik lau egunera horietako batek, Gorrochategui jaunak, bere ustez faltsuak zirela deklaratu zuen idatzi baten bidez. 3) Lakarra eta Gorrochategui filologoak izan ziren faltsutasunaren lehen apostoluak eta sutsuenak. Arrazoia, ostraketan agertzen den zenbait elementu (-a «artikulua», adibidez) ez datorrela bat eurek irudikatzen duten antzinako euskararekin. 4) Unibertsitatearen gogoa aztarnategia bereganatzeko, eta Nuñezena zuzendari izateko. 5) Euskalduntze berantiarraren aldekoen presioa, batez ere Espainiako historiografia ultrarena (Martin Almagro eta Historiaren Errege Akademia), teoria hori betiko lurperatuta gera zitekeelako. 6) Vatikanoaren eta Opus Dei-ren ustezko esku-hartzea.

Denborak esango du isilpeko konspiraziorik egon den ala ez, edo «interesen konfluentzia» soilik. Nolanahi ere, koktel lehergarria prest zegoen, metxari su emango zion eskua falta bakarrik. Eta zein hobea horretarako gobernu abertzale bat baino. Lopez de Lacalle kultura diputatuak bere gain hartu zuen eginkizun hori, koalizioko alderdi guztien babesarekin. Batzordea sortu zuen ad hoc, kalera bota zuen Lurmen eta auzitara eraman, grafologoak kontratatu zituen Eliseo Gil inkriminatzeko.

Eta falta ezin den galdera: ulertzen dugu betikoak kontra agertzea, baina abertzaleak?, euskaltzaleak? Gure herria munduan metro karratuko protestante gehien duen lurraldea izaki, zergatik dago nagusiki bertsio ofizialaren alde edo mutu auzi honetan? Geuk ere galdera bera egiten diogu geure buruari eta kosta egiten zaigu taxuzko erantzuna bilatzea. Gutxienez auzia argitzearen alde ahotsa jasoko balitz, alde batera edo bestera lerratu gabe ere, baina hori ere ez. Kolore guztietako euskal zein espainiar abertzaleak ados jarri direla ematen du. Ez da sinestekoa ia hedabide guztiek gai honi ezarri dioten zentsura. Gero Ipar Korea kritikatuko da.

Nazioarteko Biltzarra egin genuen maiatzean, baina hedabideek ezikusi egin zioten. Hamar urte bete dira aurkikuntzak aurkeztu zirela, baina BERRIA izan da horretaz mintzatu den bakarra. Astero enkartelada egiten da Arabako Aldundiaren aurrean, baina oraindik ez da notizia eta argazkia ia inon argitaratu. Gure bisita gidatuen iragarkia bidaltzen da leku guztietara, baina ez da inon agertzen. Egun lotsagarriaren 8. urteurrena igaro da, baina ez da kronika, elkarrizketa edo editorial bakarra ikusi. Zuzendariren batek esan digu «gaia ez dela interesatzen». Ez dakigu zertan oinarritzen den; urte hauetan 75 hitzaldi antolatu dira Euskal Herrian zehar, eta hiru mila pertsonatik gora erakarri dituzte. Ez du interesik gaiak?

Doilorra izaten ari da gure elite politiko eta kulturalaren jokabidea.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Abendua 07th, 2016

Gero eta kezka gehiago dago. Demokrazioa gurean, Turkian, Espainian edo Frantzian bezala, oso ahula da. Erdal hedabideetan zein euskal hedabideetan, frankismo ostean zabaldu zen aire freskoa berriz ere ustel kiratsa hartzen ari da.

Oraingo honetan azaroaren 26an Donostian GuraSOS mugimenduak egindako manifestazioa nola zabaldu zen benetan kezkagarria izan da. 8.000 lagun inguru bildu eta hedabide batzuek ez zuten ezer esan, edo beste batzuk ehunka batzuk egon zirela esan zuten. ETB1 eta ETB2n lotsagarria, aipatu ere ez. Horregatik, bi telebista hauen audientzia baino jende gehiagora heldu nahi dute zabaldu duten bideoaren bidez.

Bilbon azaroaren 28an berdin. Amnistiaren aldeko manifestazioa egon zen eta 5.000-6.000 lagun inguru egon ziren. Hedabide gehienek zentsura osoa. Berrian ehunka batzuk egon zirela aipatu zuten. Garan eta Berrian egun berean aipamenik ez edo ulertzen ez zen hiru lerroko testu negargarria.

Iruña-Veleian 8 urteko borroka, EHUko Arkeologia Sailak bi suntsiketa izugarriak egin, SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia 2 urtez enkarteladekin, nazioarteko biltzar eta jardunaldia… eta aipamen txikiena ere ez hedabide gehienetan.

ETB1 etaETB2k duten audientzia gainditu nahi dute

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 27th, 2016

Iñaki Goirizelaia: Iruña-Veleiako ondarearen hondamenaren arduradunetako bat

EHUko Letren Fakultateko Arkeologia Saila Iruña-Veleiara sartu berria zenean eta hondeamakinez sektore oso bat suntsitu zuenean, zur eta lur geratu ginen. Ezin genuen sinetsi. Arkeologia Sailak gure altxor handienekoak suntsitzea!

SOS Iruña-Veleia grabatutako bideoa zabaltzen hasia zen. Euskeraren Jatorriak gutun bat prestatu eta EHUko Fakultate guztietako arduradunei bidali zien, baita Iñaki Goirizelaia errektore jaunarekin bilera bat eskatu ere. Ez zigun onartu.

Geroago beste eskaera bat egin eta ukatu zigun baina 4 urte geroago, elkarrizketa eskatu eta Goirizelaiarekin eta Arabako Campuseko errektoreorde berria zen Javier Garaizarrekin batzartzeko aukera izan genuen.

Jarrera adeitsua izan zuten. Guk Arkeologia Sailak egindako suntsiketaren argazkiak erakutsi genizkien, grafitoak egiazkoak izan daitezkeela dioten txotenen berri eman genien, Eliseori EHUk datazioak eta katak ukatzean EHU zientziaren aurka ari zela, XXI. mendean horrela jokatzea onartezina zela…

Baina horma baten aurrean egon izan bagina bezala. Ez zuten ezertxo ere egin, aitzakia hauxe izan zen: Fakultate bakoitzaren eskumenen barruan sartzen zelako eta ez zirela inor inoren esparrutan sartzeko. Guk zera erantzun genien: besteen esparruan ez dela sartu behar ezer desegokirik egin arte. Egindako suntsiketa edo datazioak ukatzea gauza egokiak baziren, akabo.

Beste pasarte negargarria San Juan komentuarena izan zen. Pentsaurrekoan Urreztarazu errektoreordea, Lamarain diputatua eta Nuñez zeuden eta eman zuten albistea egunkari guztietan agertu zen: EHUk komentuaren aztarnen kokapena topatu du. Hori orain dela 300 urte jakina zen baina egunkariei kriston gezurra esan eta EHUk ez zuen zuzendu eta Nuñez espedientatu.

Geroago, 2015eko azaroaren 19an, Lurmen kaleratzearen 7. urteurrenean EHUk ikasleek guri eskatuta egin nahi zuten hitzaldia  debekatu zuten, prozedura akats bategatik. Iñaki Goirizelariaren idazkariari esan genion zentsura hori kentzeko baina kasurik ez. Aurreikusi zen gelan ezin genuela eman esan ziguten, segurtasunekoak sarreran jarri zituzten, baina azkenean eman egin genuen, Fakultateko sarreran. Suntsiketa bi egitea, gezurra esan eta goikoek babestea, zentsura… noraino heldu diren! Euskal Herriko Unibertsitatea, kasu honetan, Espainiak Euskal Herrian duen Unibertsitate bihurtu dute!

Iñaki Goirizelaiari eta Yolanda Barcinari merezi duten domina emango diegu: Euskal Herriaren ondarearen suntsitzaileen kalabaza saria.

Suntsiketa bi, San Juanen gezurra eta hitzaldia emateko zentsura gertatu direnean EHUn egon diren arduradun arduragabeak


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Iraila 27th, 2016

Uztailean Gara egunkariak Victor Morenoren bi artikulu argitaratu zituen, euskeraren garrantziaren aurka:

Identidad lingüística  Victor Moreno

Todavía se sigue diciendo que «somos la lengua que hablamos» y que «el día que la perdamos dejaremos de ser». También se afirma que «somos lo que leemos» y «lo que comemos». Y así podríamos concitar frases más o menos ocurrentes con la pretensión de solucionar la metafísica del big bang, es decir, del ser y sus circunstancias.

Egunkari berean  Itziar Aizpuruak gogor erantzun zion:

Euskarak egiten nau, euskaraz egiten dudan heinean  Itziar Aizpurua

Victor Morenoren bi artikuluk, euskarari buruzkoak, ez naute hotz utzi, eta bai kezkatua eta guztiz minduta. Irakurri ditut Moreno jaunak jaso dituen bi erantzun Jonjo Agirre eta Joseba Alvarezen aldetik, guztiz aproposak bestalde, eta idazten ari naizen artikulua baino egokiagoak, zalantzarik gabe.

Baina erantzun gehiago bidali dira, Joxe Manuel Odriozolak esaterako eta argitaratzeari uko egin diote, ez Garan ez Naiz webgunean ere ez. Lotsagarria iruditzen zaigu, polemika bati ateak zabaltzea (Garari zorionak horregatik) eta gero, erantzun batzuk zentsuratzea. Hona hemen Joxe Manuelen erantzuna Berrian eta Nabarralden agertutakoa:

Hizkuntza eta identitatea  Joxe Manuel Odriozola

Hizkuntzaren eta identitatearen arteko harremanaz Victor Morenok (Identidad linguística, Gara, 2016-07-17) dauzkan iritzi batzuk zuzenak iruditzen zaizkit hizkuntzaren eta «sistema soziokulturalaren» arteko loturaz diharduenean. Baina bere ideiak oso zalantzagarriak, eta, are, kritikagarriak direla esango nuke «sistema nazionalaz» edo «nazio-identitateaz» diren bezainbatean. Bere iritziak jorratzeko, berriz, modu bat besterik ez dagoela uste dut: ideia horietako batzuk banan-banan xehatzea.
Hasteko, hizkuntzaz mintzo dela zera dio: «parece extraño que se la considere como nota imprescindible de la identitad individual y colectiva» (Iparraldeko irakurleak barkatuko ahal dit aipuak itzuli gabe ematea; bidenabar esateko, artikulu hau ustez argitaratu behar zuenak ez du onartu nahi, hizkuntzak erdal nazio espainola sendotu egiten duela eta nazio euskalduna minorizaziora kondenatu). Giza identitatea sozializazioaren sorkari bat baldin bada, identitatea jainkoa bezala leku guztietan dago. Beraz, hizkuntzaz haratago ere beti dago identitatearen ezaugarria gizakion nortasun egituran. Baina baldin eta urlia nazio eta hizkuntza arazoak gurutzatutako komunitate batean jaio eta bizi bada, orduan hizkuntzaren aferak eragin nabarmena izango du harengan. Diodana egia izateak ondorio hauxe du: Morenok uste duenaz bestera, urliaren nortasun indibidualaren eta identitate kolektiboaren zer-nolakoan eragin ukaezina duela hizkuntzaren auziak.
Goazen aurrera: «Nadie como los dictadores han dado tanta importancia a la lengua de los demás para destruirla. Pensaban que mataban un pueblo destruyendo su lengua. Olvidaban que el pueblo es mucho más que la lengua que habla». Diktadoreak? Zoaz Ipar Euskal Herrira eta galde iezaiezu hango euskaldunei zenbat diktadore izan dituzten XX. mendean euskaldunak munduko mapa linguistikotik erauzteko. Bai, jakina, herria hizkuntza baino gehiago da, baina lehen Euskal Herria eta euskaldunak zeuden lurraldean orain Frantzia eta frantsesak daude, alde honetan Espainia eta espainolak dauden bezala. Herriak bizirik jarraitzen du noski, ez da gertatu erabateko genozidiorik hitz horren zentzu hertsian, baina eragin duten etnozidioak pertsonak «diferente» bihurtu ditu.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 22nd, 2015

Azaroaren 19an, ostegunean Letren Fakultateko sarreran (barruan) jarri ginen, EHUk zentsuratutako hitzaldia emateko asmoz. Dekanordea etorri zen bertan ezin ginela egon esateko. Bertan jarri genuen kartoizko hondeamakinako pala kentzeko eskatu zigun, bertan “Arkeologia Saila” ezabatuta eta bere ordez “Eraispenak” agertzen zelako. Berehala kendu genuen. Beste gela bat utzi zigutela esan zigun baina zein gela eta zein ordutan galdetzean isildu zen (ez zen egia).

Gero dekanoa etorri zen. Prozedura ez genuela ondo bete esan zigun baina guk azaldu genion baietz eta gainera Goirizelaiaren idazkariarekin eta beraren bidez Arabako Campuseko erretoreordearekin hitz egin genuela gai hau konpontzeko, arazorik ez genuelako nahi eta Unibertsitaterako (ez soilik guretzat) zentsura hau erabat desegokia zelako. Negoziatzen saiatu ginela eta ukazioa erabatekoa izan zela. Orduan, bertan geratzea utzi zigun (hau benetan eskertu  nahi diogu) irakasleen aipamen pertsonalik egiten ez bagenuen. Orduan onartu genuen eta karteletan zeuden aipamenak estali genituen. Banatzen ari ginen orrian Nuñez ere agertzen zenez, hori banatzeari utzi genion Fakultate barruan.

13:15ean hitzaldia hasi zuen. 25 lagun egon ginen. Giroa piskat arraroa zen, sarrera nagusian, batzuk bi jezarlekuan eserita, batzuk eskaileretan eta beste izan zen, etorritako askok hitz egin zutelako eta ikuspegi bietatik gainera. Ordu eta erdi iraun zuen.

Hitzaldia baino lehen irakasle batzuekin hitz egin ahal izan genuen. Txarto iruditzen zitzaien Fakultateari egiten diogun kritika orokorra, bide ofizialetik aurretik ezer eskatu edo bideratu gabe. Lehenengoan arrazoia zuten, Letren Fakultatean euskal filologia eta historia-arkeologia egoteaz gain, beste karrera batzuk ere badaudelako. Horretan arrazoi zutela  esan genien eta barkamena eskatu behar dugu eta aurrerantzean gai hau zaindu, Iruña-Veleiako ondarearen suntsipenarekin eta grafitoen difamazioarekin zerikusirik ez dutelako.

Egia ez dena da laguntza eskatu ez dugula. Orain 4 urte errektorearekin bilera eskatu eta ez zuen batzartu nahi izan. Orain dela 3 urte eta berdin. Orain 2 urte berriz eskatu eta onartu zigun. Bileran Goirizelaia eta Arabako Campuseko errektoreordea Javier Garaizar egon ziren. Fakultate bakoitzak autonomia osoa duela esan ziguten eta haiek ezin zirela hor sartu.

Erantzun genien ezetz, gai hau Fakultatetik harago zihoala sistema zientifikoaren kontra ari zirelako. Izan ere estratigrafiak grafitoak erromatar garaikoak direla dio (auditatu daiteke baina ez dute egin); arkeometriak grafitokoak noizkoa diren esango liguke (baina datazioak egitea debekatu dute); azkenik,  kata kontrolatuek erakutsiko ligukete ea antzeko zerbait ateratzen den ala ez (baina horiek egitea ere debekatu dute).

Azkenean balantzea positibotzat jotzen dugu: bertsio ez-ofiziala eskaini genien eta zentsura, erdizka bada ere, gainditzea lortu genuen.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 21st, 2015

Langraizeko Auzo Etxean bildu gara gaur 12:00etan euskal kulturarako eta euskerarako egun lotsagarria gogoratzeko: Lurmen Iruña-Veleiatik kanporatu zuten eguna. Bertan zazpi urte hauetan lortutakoa aipatu da: grafitoak betiko ez lurperatzea eta gaia ahaztea, Nuñezen hondeamakinaz indusketa osoa suntsitzeko asmoa gelditzea,  eztabaida zientifikoa sustatzea, jende asko Aldundiak eta Adituen Batzordeak parte hartu zuten jarreraz konturatzea, aditu asko alde jartzea, udan egindako bisitekin pertsona asko indusketa eta gertatutakoa ezagutzea, etab.

Baina oraindik falta zaiguna asko da: datazioak egin eta gaia betiko argi geratzea, ondare hau ondo hedatzea, etab. Beraz, indarra hartu eta lanarekin jarraitu behar dugu egiaskotasuna zabaldu arte. Asko dugu jokoan: Euskal Herriko historia eta filologia irakasteko Iruña-Veleia lurperatu nahi izan duten irakasleak baino jende zintzoagoa egotea.

Jose Ignacio Vegas Aranburu Arabako arkeologoak gogoratu du Iruña-Veleian nola hasi zen lanean Eliseo orain urte asko bere eskutik. Gogoratu du ere Eliseo baino lehenagoko zenbait indusketatan grafito batzuk agertu zirela eta ea horiek zergatik egiazkoak izan behar ziren eta geroagokoak ez…

Ekitaldiaren amaieran Eliseo Gilek, Idoia Filloyk eta Jose Ignacio Vegasek opari bana jaso dute, arkeologiaren eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Azaroa 18th, 2015

Orain bi aste baimena eman ondoren, gaur hitzaldia ematea debekatu digute EHUko Letren Fakultatekoek. Nora doa herri hau horrelako jendearekin!

Ez dira gai hitzaldi edo biltzar batean haien “argudioak” defendatzeko” eta orain, HITZA lapurtu nahi digute. Ez dute nahi ikasleek, etorkizunean gure herriko historia eta hizkuntza jagon behar dituztenek,  haien bertsio ofizialetik kanpoko ezer ez entzutea.

Auzo lotsa sentitzen dugu, fakultate hau zuzenten dutenengatik, ahotsa altxatzeko gai ez diren irakasleengandik eta EHU osoa zuzentzen duen taldeagatik. Benetan, ez goaz inora jende honekin. Denon dirua kobratu hitzaldi xume bat debekatzeko? Frankismoan bederen gauzak argiago zeuden.

Hala ere hitzaldia emango dugu, noski, fakultate aurrean, euririk egiten ez badu, hala moduz baina hitza ez digute lapurtuko, ez.

13:00etan etortzera gonbidatzen zaituztegu.

“Bakoitzak urraturik berea,
denon artean geurea,
etengabe gabiltza zabaltzen gizatasunaren legea.”
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)