Aukeratutako atala ◊ Sailkatu gabea ◊

• Igandea, Ekaina 14th, 2015

Atzo ere enkartela egin zen Aldundiaren aurrean, Iruña-Veleia argitzeko. Aldundi berriai gai hau konpontzeko eta grafitoak ikusi ahal izateko eskatuko zaio.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Otsaila 17th, 2015
Materre-ren doktrina ospetsuaren lehenengo edizio aurkitu dute Danimarkan. Orain arte ez zen ezagutzen lehen edizioaren alerik (baina bai hurrengoen) eta digitalizatu egin dute testu garrantzitsu hau:
Hemen albistea:

Lapurtera klasikoan idatzitako lehen euskal liburua agertu da | FiloBlogia

Bizkaie

image

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Sailkatu gabea  | Etiketak: ,  |  2 iruzkin
• Ostirala, Otsaila 13th, 2015

Mungiako alkate anderea, espainiar bandera jarri baino lehen, dimititu nahi izan du.

Zorionak Izaskun Uriagereka anderea! Bere iritziz Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria “herri oso bat umiliatu” nahi izan du berea ez duen bandera bat jartzera behartuta eta demokraziaren aurkako esku hartze onartezina iruditzen zaio.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Uztaila 23rd, 2012

Ostraka euskaldunean agertzen den moduan, Argia aldizkarian bideo labur bat argitaratu dute Arabako ostraken kontura eta euskeraren kontura barre egiten.

Esan beharra dago Elexpururi orrialde bateko elkarrizketa labur bat kenduta, aldizkari honek ez duela ezer argitaratu gai honi buruz: ez ostrakak egiazkoak izan daitezkeela dioten 19 txosten, ez Txillardegi ostraken alde azaldu zela, ez arkeometriak inolako arazorik gabe ostrakak data ditzakeela, ez Julio Nuñezen hondeamakinak egin zuen sarraskia eta orain gutxi berriro esan dizkigun gezurrak EHUren eta Aldundiaren mutur aurrean, ez gai hau argitzeko egin diren hitzaldi, ekintzak eta gauza pilo bat, ez Lakarra eta Gorrochategui ez direla gai hitzaldi batean beste aldekoekin batera hitz egiteko… ezer ere ez, nahiz eta informazioa askotan bidali izan zaien.

Eta zer esanik ez euskeraren jatorriari buruzko gaian. Urtero Euskararen Jatorriak egiten duen biltzarraren 6 lerroko aipamen laburtxoaz gain ezer ere ez, gai hau missing Argiako irakurleentzat: gaur egun dauden teoria eta ikerle nagusiak, eta aspaldi joan zirenenenak (Xaho…), Oppenhaimerrek esandakoa (Europako mendebaldeko populazioan gure arbasoek izan zuten garrantzia), Vennemannen teoria, hitz askoren etimologiak…

Baina nahiz eta gai bi hauek ia inoiz ere ez aipatu, barre egiteko aproposatzat hartu dituzte,  euskeraren jatorria eta Iruñako ostrakak alegia. Gai bati buruz tutik ere ez jakiteak ematen duen ausarkeria!

Guk ere barre egiteko eskubidea dugunez, ea nork asmatzen duen hurrengo asmakizuna:

Zertan dute antza Argiako eta Vocentoko ildo editorialek?

(Erantzuna hurrengo post batean)

Argian euskeraren jatorriaz eta Arabako Iruñaz barre: Bideoa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Maiatza 11th, 2016

Larunbateko biltzarrean erakusketa ikusteko aukera egon zen. Argazkian Eliseo Gil Zubilaga, Idoia Filloy Nieva eta haiekin batera Azken Afariaren irudirik zaharreranaren aurrean, Pradoko Museoko Sthephen Schroeder.

Erakusketaren argazkiak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 21st, 2015
Ama-Atatik hartuta:
Hurrengo astelehenean, ekainaren 22an, Ondarroan, 18:30etan (Beikozini, Iparragirre kalea, 10) Zientziaren Giltzak Elkarteak “Iruña-Veleia: zenbait argibide, hainbat zalantza” izenburua duen hitzaldia antolatu du.
HITZALDIAREN LABURPENA:
Hitzaldia Arabako Iruña-Veleia aztarnategian agertutako latinezko grafitoen hizkuntzari buruzkoa izango da: bertan III. mendean erabiltzen zen ahozko latina eta gaztelaniaren jatorria litekeena, latin klasikoaren baino gaztelaniaren gertuago dagoela kontutan harturik, oppidum erromatarraren  kokapena kontutan hartzeaz gain. Azalpen hauen aurretik, baina, eta entzuleei grafito horien ibilbidearen inguruan informazioa emateko helburuarekin, “Iruña-Veleia afera” delakoaren laburpena egingo da, 2005-2006ko kanpaina arkeologikoetan faltsutzat jo dituzten latinezko eta euskarazko grafitoak agertu zirenetik eta  gaur egungo egoerara arte, zeinetan haien faltsutasuna frogatuko lukeen frogarik ez dagoen.
HIZLARIA: ALICIA SATUÉ
Alicia Satué, El latín de Iruña-Veleia (2013) txostenaren egilea, Salamancako Unibertsitatean Filologia Klasikoan Lizentziatua da eta gaur egun Mutrikuko institutuko latin irakaslea izateaz gain latin arruntaren arloan ikerketetan aritzen da Iruña-Veleia aztarnategian agertutako testuekiko bere jakinmina dela eta (III. mendekoak arkeologiaren arabera eta ustezko -bakarrik- faltsuak liratekeenak).  Bere iritsiz, grafitoak benetakoak litezke beren hizkuntza ezaugarriei begira, imperio erromatarreko beste hainbat tokitan aurkitutako mota bereko epigrafiarekin bat datozelako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Otsaila 25th, 2019

Politikari batek zera esan zuen: “Herri bakoitzak merezi duen gobernua dauka”. Ez zitzaion arrazoirik falta. Hemen zera esango genuke: “Herri bakoitzak merezi dituen komunikabideak dauzka”. Horri buruz luze idatz genezake baina beste esaldi bati buruz arituko gara gaurkoan: “Zure aldeko hedabideek babesten ez bazaituzte, zure arerioenek egur bikoitza emango dizute.”

El Correo Españolek Iruña-Veleia epaiketa epe labur batean izango denez (ala agian uda ostean, oraindik ez dakigu) motorrak berotzen hasi da. Bi orrialdeko  artikulu honekin bertsio ofiziala berriz ere gogoratu digu zein den. Horretan, noski, 10 urte hauetan egiazkoaren alde sortu diren ehunka albiste zentsuratu ditu: zer diren datazioak, Harrisen jarrera, alde dauden 20 txostenetik gora, gai hau argitzeko izenpetu dutenak eta udalen mozioak, lau urtez elkarretaratzeak egiten direla, bisita gidatu alternatiboetan 1.000 pertsona pasatu direla, bi nazioarte biltzar eta 100 hitzaldi inguru egin direla … Ezer ez. Zentsura frankista, garai ilunetan bezalakoa. Horrez gain gezurrak: ezker abertzaleak soilik gai hau babesten duela.

Espero dugu egunen batean El Correo Españolek gai honetan izan duen jarrera doilorkeriari buruz argitalpen bat egotea, frankismoan abertzaleei lapurtutako errotatibarekin funtzionatzen zuen egunkari batetik gauza handirik ezin dela espero badakigun arren.

Hemen arazoa “etxeko” hedabideak dira. Berriak nahi izan badu gai hau sei hilabetetan argituko zen. Edo Argiak nahi izan balu. Edo Garak nahi izan balu. Edo Deia-Grupo de Noticiasek nahi izan balu. Edo ETBk nahi izan balu. Hilero mezu argi bat jarri: “Zergatik denek datatzen dituzte piezak eta guk ez?” “Zergatik ez dira katak egiten? “Nola onartu ahal zaio EHUri datatu gabe horrelako txostenak egitea?” “Zergatik ez zegoen arkeometra bat ere ez adituen batzordean?”… kazetari “gutarrek” argi eta garbi jokatu izan balute, Eliseoren eta euskera zaharraren kontrako jazarpen onartezin hau ez zen gertatutako.

Baina etxekoek ez gaituztenez babestu, arerioen prentsak izugarrizko jipoi informatiboa eman digute, El Correo Españolek batez ere.

Altsasu horren adibidea da. Etxeko hedabideek nahiko ondo informatu dutenez, El Correok ezin izan du nahi izango zuen bezala albistea eman. Behartuta egon da benetako informazio zati batzuk ematen, bestela bere perfil frankista nabarmenegi geratuko zelako. Baina Iruña-Veleian ez du horren beharrik izan, etxeko hedabideek biluzik utzi gaituztelako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Apirila 27th, 2017

Hegazkinez suntsitu, gezurrez suntsitu…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Maiatza 06th, 2018

Biltzarra ostiralean hasi zen Elgoibarko Kultur Etxean eman zen hitzaldiarekin. 30 bat hurbildu ginen Angus Huck ingelesa eta Bernat Mira Tormo valentziarraren hitzaldiak entzutera. Adibide asko eman zituzten, euskera Europan hitz egin omen zen hizkuntzarekin lotuta egon behar dela pentsatzeko, toponimian arrasto asko ikusten ditugulako.

Gauean bi hizlari hauekin egoteko aukera ere egon zen Aubixan egin zen afarian.

Larunbatean eguna ederki joan zen ere, 53 lagun izan ginen bertan, eta 14 hitzaldi entzuteko eta iritziak botatzeko aukera izan genuen. Gai asko jorratu ziren baina batez ere toponimia luze zabalean. Bazkal ostean eguzkiaren berotasunaz goxatuz, aldi berean baserriko animalien eta landareen etimologiak entzuteko aukera izan genuen.

Beti bezala, entzun genituen proposamenetan aldea zegoen: batzuek landuagoak eta zentzuzgoak ziruditen eta beste batzuek ez hainbeste. Baina jarraitu behar da gaia lantzen, ikertzen eta proposamenak alderatzen eta horrela bidea egiten joango gara, Iruña-Veleiako grafitoak 29 txosten eta hainbat artikuluri esker argitu diren bezala.

Datozen egunetan ponentziak argitaratzen joango gara.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Martxoa 02nd, 2015

Sabino Arana egon izan ez balitz, agian ez ginateke egongo webgune hau egiten ari. Baina jendea ez da horretaz jabetzen. Orreagaren guduaren atzean Euskal Herri osotik joandako 3.000 gudari gutxienez egon ziren, elkarlan estu-estuan, auzolanean osatutako guda  talde handia, garai hartako Europako armadarik handienari irabazi ahal izateko. Baina jende gehienok zerbait entzun badugu ere, hango garaipenaren dimentsioaz nekez  antzematen dugu.

Euskal Herriak une onak izan ditu, jende ikaragarria, aberriaren (barkatu, orain “nazioaren” esango genuke) alde dena eman dutenak, baina ez ditugu ezagutzen eta baloratzen behar bezala. Euskal Herriaren eraikuntzan, seguruenik, garrantzitsuenak hiru hauek izan ditugu:

Eta hiru sortzaile hauek, hirurek, euskeraren jatorriaz kezkatzea eta horri buruz idaztea ez da kasualitatea. Bazekiten aurrera joateko, lehendabizi, nondik gatozen jakin behar dugula, zertan garen onak eta zertan txarrak, zeintzuk gure indarguneak eta zeintzuk gure ahuleziak. Eta hirurei esker gaude bizirik, ez irabazteko moduan zoritxarrez, baina ezta mapatik desagertuta ere.

Euskeraren jatorria, nazionalismoaren jatorria… euskeraren etorkizuna, nazionalismoaren etorkizuna… Xaho denok gogoratu eta aintzat hartuko bagenu. Campion denok gogoratu eta aintzat hartuko bagenu. Arana denok gogoratu eta aintzat hartuko bagenu… batuago egongo ginateke Iparralde, Ekialde eta Mendebaldea.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)