Aukeratutako atala ◊ Hitzaldiak - Biltzarrak ◊

• Astelehena, Martxoa 21st, 2016

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Uztaila 24th, 2014

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Azaroa 29th, 2021

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Martxoa 31st, 2021

Maria Madalena Iruña-Veleian

Ander Elgezabal: Maria Magdalena, Eleazarren ikerketen arabera

https://youtu.be/02DsAFlbV5U

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Martxoa 08th, 2021

Ez galdu aukera gure historiaren, euskeraren eta kristautasunaren hasieraren egia ezagutzeko egiten ari garen borroka handi honen azken zehetasunak, gizadiaren altxor bat dena. Izena emateko:  https://forms.gle/6VXWwBqgMUUovnog6

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Apirila 08th, 2019

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 12th, 2017

1-Euskeraren_Jatorriaren_11_Biltzarraren egitaraua PDFn
Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra – Irurtzungo Kultur Etxea – 2017ko maiatzak 13
Aurkezpena

(H)amaika hitzaren esanahia amaierarik ez duena omen da (“amai”+”ga”), hau da, pilo bat eta, horregatik, Euskeraren Jatorriaren biltzarra zenbaki horretara heldu denez, gai berezia lantzea pentsatu da: euskerak euskaldunoi ematen digun nortasuna, hau da, hizkuntzaren bidez ze mundu ikuskera garatzen eta osatzen dugun, hizkuntzaren bidez nola azaltzen garen mundu honetara.

Euskerak berdintasuna bilatzen duen hizkuntza dugu, generoen artean eta gizarte maila guztien artean. Euskera bizikidetza errazten duen hizkuntza da, taldea lehenesten duelako. Euskera ekologia bultzatzen duen hizkuntza da, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz.

Euskal senaren gaia zinez berezia da. Eta horri buruz hitz egiteko, batetik, Agurtza eta Aintzane Lazkano ahizpek euskeraren ekohizkuntzalaritzan ardatz diren hitzen garrantzia azalduko digute: elkar, lagun, ote, -ok…. Ondoren, Felix Zubiagak euskera amaren mundu ikuskeran oinarritzen dela azalduko digu. Odon Ulibarrenaren audio hitzaldian, Gizabidea eta euskera euskal etniaren biziraupenaren eta orekaren muinari buruz hitz egingo digu. Ondoren Jabier Goitiak giza portaerako hitz pilo bat, gaztelerazkoak barne, nondik etor daitezkeen azalduko digu.

Arratsaldez Jose Ulibarrenak sortutako Artetako Museo Etnografiko liluragarria bisitatuko dugu eta beste lau hitzaldi interesgarri izango ditugu. Batetik, Felix Rodrigo Morak elkarbizitza, komunalitate eta hizkuntzaren arteko harremanaz egingo du hitz. Ondoren Imanol Agirren Vinculos del Euskera con las lenguas del mundo liburua aurkeztuko digu bere semea den Luisek. Gero Licenciado Pozak 1587an idatzitako lana ezagutzeko aukera izango dugu Antonio Arnaizen bidez eta, amaitzeko, Iruña-Veleiaren gaian dauden azken albisteak eta partaideek, taldeka, gai honi buruzko iritzi eta proposamenak jasoko ditugu World Kafe baten bidez.

Gidaliburu osoa:

Euskeraren_Jatorria_11_Biltzarra

Ponentziak banan banan:

Sarrera Euskal_sena_euskerak_ematen_digun_izateko_era

Agurtza eta Aintzane Lazkano Lizundia: Komunitate bat egituratzeko hizkuntza: elkar, lagun, ote-ei-omen, -ok…

Felix Zubiaga Legarreta: Ekologiazko armonikak euskeran

Jabier Goitia Blanco: Giza harremanen arloko euskerazko eta gaztelerazko berben etimologiak

Odon Ulibarrena Iroz: Gizabidean zehar Eskuaraz. Gizabidea: la forma de ser de un pueblo entendida a través del euskera

Joseba Mintegi Eskisabel: 11an zorionez

Bisitaldia: Artetako Museo Etnografikoa

Felix Rodrigo Mora: Convivencia comunalidad y lenguaje

Luis Agirre Colon: Semblanza de Imanol Agirre y Vinculos del Euskera con las lenguas del mundo

Antonio Arnaiz-Villena: Licenciado Poza

Iruña-Veleia: Azken_urteko_albisteak,_Epailearen_autoa,_Bertsio_ofizialaren_historia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 10th, 2019

Oharra: Joateko autoetan lekua egongo da, Donostitik eta Bilbotik

Izena emateko: euskerarenjatorria@gmail.com

Euskararen jatorria izanen dute hizpide Urruñan

Berttoli elkartean “Euskeraren Xarmaren 3. eguna” antolatu dute azaroaren 16rako. Bertan haien bizitzako jakintzatik mintzatuko dira Eñaut Etxamendi, Josu Naberan eta Jabi Goitia ikerleak.

Euskararen jatorriak galdera ikur izaten segitzen duen honetan, erantzunak xerkatzeko asmoz Euskeraren jatorria elkarteak “Euskeraren xarma 3. bilkura” antolatu du Urruñako Berttoli elkartean. Heldu den abenduaren 16an larunbatarekin iraganen da.

Beren ibilbidean jakintza handia metatu duten hiru mintzalari izanen dira haien ikerlanak eta ikuspuntuak eskaintzeko. Goizeko 10.00etan Eñaut Etxamendi idazle, ikerle eta laborariak ekingo dio bere azalpenari. Ezterenzubitarrak ehun bat kantu idatziak ditu, eta baita hainbat olerki eta liburu ere. 2016tik hego Euskal Herriko hainbat hizkuntzalarirekin batera euskararen jatorria lantzen dihardu.

Ondotik, Bizkaiko Gautegiz-Arteagan sorturiko Josu Naberan idazle eta itzultzaileak hartuko du lekukoa 12:30ean. Frankismo garaian zazpi urtez presondegian izan zelarik, historian lizentziatu zen eta ondotik didaktika sailean urteak eman zituen AEKn lanean. Bere liburuen artean “Hitzen Koba” idatzi zuen, zeinean euskararen jatorriaz dituen teoriak azaltzen dituen.

Arratsaldeko 16:30ean Jabi Goitia bermeotarra mintzatuko da. Munduan gaindi euskarazko erroak dituzten hitzen eta toponimoen ikerketa sakona egina du 40 urteetan zehar. Izatez ingeniaria eta geografoa, Espainiar Estatuan lanean aritu zelarik, bere denbora librea lan horri eskaini zion eta hainbat liburu idatzi izan ditu.

Saioan parte hartzeko izen-ematea 10 eurokoa izanen da eta euskerarenjatorria@gmail.com helbidera idatzi behar da, helburua baita grabazio bat eta ondotik bideoaren muntaketa egitea. Mintzaldien artean pausa bat eginen da, bazkaria izanen baita Xaia ostatuan, arratsaldeko 14.00etatik goiti.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Martxoa 25th, 2019

Zeanurin interes handia egon zen larunbat honetan, martxoaren 23an. 40 bat lagun batu ziren arratsaldean. Harridura lehenengo, galderak gero eta gehiago jakiteko gogoa ikusi zen azkenean.

Aste honetan beste hiru hitzaldi izango ditugu:

27an, asteazkenean, Andoaingo Herriko Tabernan, 19:00etan
28an, ostegunean, Gernikan Inurri gorria liburudendan 19:30ean
28an, ostegunean, Galdakaoko Gandasegi Aretoan 19:00etan

Goizean jarritako Gernikako kartelean akats bat egon da. Hitzaldia eguenean-ostegunean izango da, martxoaren 28an. Bestetik egun berean Galdakaoko Gandasegi Aretoan ere Iruña-Veleiari buruzko berbaldia egongo da:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Apirila 15th, 2013

Iaz argitaratu zuen Hartsuagak bere “Hitzak fosil” liburua. Horren berri webgune honetan eman genuen. Orain, liburuan plazaratu zuen teoria azalduko digu Lazkaon, Euskeraren Jatorriaren VIII. Biltzarrean.

Hitzak fosil:

Antzinateko fosilak aurki ditzakegu hitzetan, antzinateko fosilak aurki daitezkeen moduan harrietan. Harri nahiz hitzetan fosilak ez daude nonahi, ez dira guziak garai berekoak eta ez dira ugariak. Bakanak dira eta hainbat ezaupide behar dira egiazkoak itxurazkoetatik bereizteko.

Zenbait irizpide eta adibide aipatuko ditut aurrekoaren argigarri. Eta guztiaren oinarrian, Mitxelenak, besteak beste, aipaturiko aholkua, nire ibilbidean egia borobila frogatu dena: euskarari sekretu berriak erauzteko euskararen hiztegia harrotzeari utzi eta kanpora jalgi behar da une batez, gako eta argi berriz hornituta itzultzeko.

Juan Inazio Hartsuaga ikerlea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)