Aukeratutako atala ◊ Agosti Xaho ◊

• Larunbata, Uztaila 30th, 2011

Osagaiak: esku+on+tza

Esanahia: eskua elkarri emanez bikotekideen arteko lotura

Bilakaera:

- esku+on+tza

- eskontza

Azalpena: Gizonak eta emaztekiak elkarri eskua eman zioten; eta bateratze xarmangarri honen zoramenean, erran zuten, On, ongi da! On da; gozoagorik ez da deus. Eta geroztik, ezkontzari tribuetan, deitzen zaio Ezkuontza, erran nahi baita egintza zeinaren bidez bi maitale hartzen baitira senar-emaztetzat, eskuak elkarri emanez.

Oharra: gogoratu beharra dago ezkondu baino lehen mutilak “eskua” eskatzen dioa neskari. Beraz, baliteke Agostik erabat asmatzea etimologia honetan.

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Iraila 29th, 2011

Osagaiak: arri+te

Esanahia: harri meta

Bilakaera:

- arri+te

- arrite

- ate

Azalpena: Atearen izenak harri pila adierazten du, hilobi ilun batean bezala bizi ginen harpearen sartzea ezkutatzeko eta hesteko

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abuztua 04th, 2011

Osagaiak: eztei+jaia

Esanahia: ezkontzetan ospatzen den jaia

Bilakaera:

- eztei-jaia

- ezteia

Azalpena: Ezkondu berriei eztaia emaiten zitzaien, Ezti, atsegin hobezinen ikurra; hortik dator eztei-jaia Ezteia deitu izana. Zein herri egon zen, euskotarra kenduta, izadik inspiratuago eta zein herrik jarri zituen bere lehenengo erakundeetan xarma eta soiltasun gehiagorik?

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 2.0/10 (1 vote cast)
• Asteazkena, Uztaila 20th, 2011

Osagaiak: esku+en

Esanahia: eskua luzatuz eskaintzen dugu

Bilakaera:

- esku+en

- esk+en

Azalpena: “Eskuarekin du eskaintzen eta emaiten, Esken..“ Xahorentzat, jatorriz, eskaintzearen ekintza eskuarekin lotzen du, “eske” bezalaxe

Izenkideak: eske

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 3.0/10 (1 vote cast)
• Igandea, Uztaila 24th, 2011

Osagaiak: esk(u)+er

Esanahia: eskuaren bidez eta keinu baten bidez esker ona adieraztea

Bilakaera:

- esku+er

- esker

Azalpena: Eskuaren keinu batez lagundutako irriño batek poza adierazten du; gizon-emakumeak eskerrak horrela ditu emaiten, eskerrak bihurtzen, Esker.

Izenkideak: esku, eske, esken (eskaini)

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 6.0/10 (1 vote cast)
• Astelehena, Urria 25th, 2010

Osagaiak: esku + era

Esanahia: keinuen zientzia, eskuz  hitz egiteko artea

Bilakera:

- esku + era

- euskuara

Azalpena: Eskua hizkuntzaren laguntzailea da eta bere adierazkortasunak antzineko hizkuntzarekin bat egingo zuen. Zeinuak begiei egiten die hitz, soinuak entzumenari; biek izpirituari ulertarazten diote. Zein herrik, gurea ez den beste inork, izan zuen berbaren inspirazioa eta keinua pentsamenduarekin bat egitearen armonia? Mimikaren arte adierazkor hori, beso, esku eta hatzamarren mugimendu kalkulatu horrek lagundu, eta batzutan, ordeztu egiten zuen ahozko hizkuntza; “eskuara” izena jarri zioten, hau da, keinuaren zientzia, eskuz hitz egiteko artea.

Egilea: Agustin Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 2.9/10 (7 votes cast)
• Asteartea, Urria 04th, 2011

Osagaiak: hobea

Esanahia: atsedenerako leku ona, amets gaixtorik gabe

Bilakaera:

- hobea

- hobia

Azalpena: s Patriarkek orok beren hilobia hor zuten ukan, askotan tristezian eta doluan bizi izan ziren harpeetan beretan. Ehortz tokia Hobia izendatzen nuen, ohe hoberena, atseden handiaren ohea, loaldiarenarekin bat ez datorrena, zeinean hainbeste zoritxarreko ametsek gizon-emakumea asaldatzen baitute.

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urtarrila 31st, 2018

Hector Iglesiasek itzuli duen Xahoren liburutik hartuta: Agosti Xaho: Aitor, kantabriar kondaira

Lau gauzak bereizten dute Euskotarra Keltiarrarenganik : hizkuntza, erlisionea, ohiturak eta legeak.

Keltiarrak mintzaira latza hitz egiten du, sortu zen herrialdeko izotz zuria bezalakoa. Bere ezpain izoztuek ez dute aberastu, euskal aditza hainbeste leuntzen duten inflexio ezpainkari horien bitartez. Zeltera marrantatua den herri baten hizkuntza da, zeinean ahoskuntza sudurkariek amaigabe soinu egiten baitute eta xistu zorrotzak entzunarazten, Iparraldeko izaiak intziri eginarazten dituen ipar-haizearen parekoak, hala nola bular hertsatu baten eta eztarri gogortu baten sakontasunetarik ateratu karakak sortarazten, zeinek nekez baizik ez baitiote ahotsari bizitzarik emaiten. Hitzak lauso agertzen dira ; harreman faltsuak edo zalantzagarriak baizik, begiradaren lilurakeriak jaioarazten dituen fantasma hutsak bezalakoak, ez dituzte estalki grisaxkan adierazten, zein arekin zeru hiperborealak, haietaz trufatuz, paisaia malenkoniatsuak estaltzen baititu. Euskal aditzak, aldiz, gorpuzkera zabala eta erraza duten hitzak baizik ez ditu. Haren erranaldi logikoa garatzen da ibai harmoniatsu baten modura, bere ur garbiak bultzatzen dituena, zeinak txandaka isladatzen dituen, iragaitean, zeruko itxurak eta haren urbazterren deskribapen aldakorrak. Haren hasperenketek, haren eztarriko hotsek, haren hizki azkarrek, beti daukate helburutzat izadiaren antzeratzea eta harreman jakintsuen adieraztea. Haren hitz zeharrargitsuetarik bakoitza, pentsamendua biltzen duena, ihintz-tanta prismatikoak bezalakoak dira, zeinak, goizeko egunsentian, lilien kokotsetan agertzekoak baitira.

Euskal arrazako gizona eta emaztekia, lurreko baratzetan sortzailearen eskuak ezarriak izan zirelarik, elkarri maitasunez begiratu zioten ; eta emaztekiak gizonari erran zion : -

Zu zara ene indarra, zu arra, nere bihotzak hautatu duena : Zu ene arra ! Eta geroztik, emaztekiaren gizona Senarra deitua da hizkuntza sakratuan. Gizonak eta emaztekiak elkarri eskua eman zioten, Eskua ; eta bateratze xarmangarri honen zoramenean, erran zuten On, ongi da ! On da ; gozoagorik ez da deus. Eta geroztik ezkontzari, tribuetan, deitzen zaio Ezkuontza ; erran nahi baita egintza zeinaren bidez bi maitale hartzen baitira senar-emaztetzat, eskua elkarri emanez. Ezkondu berriei eztia emaiten zitzaien, Ezti, atsegin hobezinen ikurra ; hortik dator eztei-jaia Ezteia deitu izana. Zein herri egon zen, Euskotarra kenduta, izadiak inspiratuago eta zein herrik jarri zituen bere lehenengo erakundeetan xarma eta soiltasun gehiagorik ?

« Gizonaren esku garailea bost zenbakiaren irudia den marrazki hieroglifiko baten bidez irudikatua izan zen : V ; esku ideki bat delineatzeko balio duena ere. Alta bada zenbaki harmoniko horrek soinuaren ezaugarriak oro dauzka, inarrosten diren gorputz guzietan bostarteko bitartean behin dar-dar egiten duena. Eta bosta, beraz, soinua edo ahotsa deitua izan zen, Boz : hortik dator Bozkario hitza, kantatzen duen gizonaren alegrantzia adierazten duena, haragitze ororen alaitasuna, zeinaren zoriona aditz ozenak adierazten duen. Bateratu bi eskuren hieroglifoa, X, gizonaren hamar erhiena, hamar zenbakiaren zifra bilakatu zen, Egiptoko jarraitzaileek Mariage deitzen dutena, eta gutartean Hamar, erran nahi baita arra eta emea, zenbakien belaunaldiaren sortzaile gisa, batuketa hamartarren bidez. Bi esku kurutzatuk maitasuna eta adiskidetasuna adierazten dituzte. Horra zergatik euskal nazioaren tribu bakoitzak agertarazten duen bere esku zizelkatua zutoihal nazionalaren gainean, aliantza eta federakuntza zeinu.

Labarum horren gainean ikurritz bat idatzia da ; euskotar eskuek (X) bat baizik ez dagitela aldarrikatzen du, Bat. Batasunaren izen horrek, Bat, Batkia hitza sortarazi du, ideia beraren bidez bakea definitzen duena ; ordena ona, lege perfektua, konkordia gozoa eta armonia soziala interesen, sendimenduen, iritzien, pentsamenduen eta borondateen gogaidetasun perfektuenetik sortzen direla hobeki entzunarazteko, egiazko zibilizazioaren batasunean ; unibertsoan Jainkoak ezarri betiereko ordenaren irudi ahula.

« Horrela, gizonak izadi basatiari gaina hartu izanak eta nere herri primitiboaren arrazoinezko izenak, mintzoaren fenomenoek, keinuaren zientziak, maitasunak, ezkontzak, izaki bizidunen eta ideien belaunaldiek, armonia musikalaren legeek, zenbaki matematikoenek, beren kontsakrazioa keinu genesiko berean ukan zuten, zeina eskua baita, handitasun eta ospagarritasun ikur. Zein beste herrik jakin zuen lurrean, erearekin pareka daitezkeen herrien artean, zuzentasun, sakontasun eta goraipatze gehiagorik ezartzen bere mintzairan eta bere ikusmoldeetan ? .

Une horretan, koblakari inspiratuaren begiek magiazko su batez distiratzen zuten ; ezkerreko eskua lurrari begira jarria zen, eskuineko eskuak zerua erakusten zuen. Entzuleria guziarenganik ateratzen zen onespen zurrumurru bat izan zen. Lara denbora une batez mintzatzetik gelditu zen ; bazirudien goaitatzen zuela hodei batek, airetan flotatzen zirenetarik bat, ilargi-diskoa estal zezan, eta haren itzal beltza mendien gainera jaurti zezan, Iparralde iluneko herriaren eta Hegoaldeko herri zibilizatuaren arteko paraleloa jarraitzeko.

• Larunbata, Apirila 19th, 2014

Hector Iglesiasek euskerara eta Vahan Sarkisianek gaztelera itzulitako Aitor Kantabriar kondaira liburua on line dago jada:

Aitor kantabriar kondaira

Hiru hizkuntzetan dago: jatorrizkoa frantsesez, euskeraz eta gazteleraz.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Martxoa 09th, 2013

Hector Iglesiasen webgunean Agosti Xahoren Aitor kantabriar kondaira liburua on line irakurtzeko aukera dago.

Hiru hizkuntzetan dago, frantsesez (jatorrizkoa), euskeraz eta gazteleraz eta sarreran ikusten den moduan, euskeraren jatorriaz kezkatuta zegoen ikerle armeniarra, Vahan Sarkisian, izan zen lan hau berriro argitaratzearen bultzatzaileetako bat.

Euskerazko testua Hector Iglesiasek itzuli du.

Liburua
Liburu honi buruzko laburpena

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)