Aukeratutako atala ◊ Eduardo Aznar ◊

• Asteartea, Iraila 11th, 2018

Eduardok egindako azterketen arabera, euskeraren presentzia Errioxan erromatarren aurrekoa litzateke. Bihar 19:00etan hitzaldia emango du gazteleraz Nafarroako Artxiboan

Sarrera doakoa da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urtarrila 27th, 2018

Berriak atzo Eduardo Aznarrek egindako liburuari buruzko informazio zabala eskaini zuen:

Errioxa beti izan da lehia egiteko eremu geografikoa

Aznarrek bere azken liburuan bildu ditu Erdi Aroan Errioxan hitz egiten zen euskarak gaur egun han utzi dituen arrastoak. Badaki gai arantzatsua dela Ebro iparraldean zein hegoaldea

Euskara Errioxan hitz egiten zen garaira salto egin du Eduardo Aznar ikerlariak (Bartzelona, 1977). 2011. urtean, El euskera en la Rioja. Primeros testimonios (Euskara Errioxan. Lehen lekukotasunak) liburua argitaratu zuen, eta, aste honetan, gaiari jarraipena ematen dion beste bat aurkeztu du: Tierras, gentes y voces. El legado del euskera riojano (Lurrak, jendea eta ahotsak. Errioxar euskararen legatua).

Oraingo liburua lehenengo haren jarraipentzat hartu behar da? Bai. Lehena antroponimiaz ari zen, erromatarren garaiko toponimiaz; orain, Erdi Aroko garaiko arrastoez ari da. Pertsonen izenak eta errioxarren hizkerako hitzak biltzen ditu toponimoak. Egungo hitz askoren jatorria euskaratik baitator.

Zein, adibidez? Toponimo gehienak mendebaldean agertzen dira; adibidez, Ezkarai.

Eta errioxarren egungo hizkeran txertatuta dagoen euskal jatorriko hitzen bat?
Bizkarke, adibidez, zerriaren xolomoa da, bizkarreko zati bat; txintxorra, erretako animaliaren zatiak; sokarrar, zerbait asko erretzea.

Nekazaritza munduari lotutako hitzak direla ikus daiteke hor… Bai, oso ohikoa dira landareei lotutako hitzak erabiltzea: gorrintxoa, esaterako, fruitu gorri bat dutelako. Oso zabalduta dago, bestalde, arrate hitza ere; egurra hazteko gordetako mendiko zatiei deitzen zaie. Nekazaritza esparrukoak dira, eta gaur egun arte iraun dute, gainera.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Martxoa 21st, 2012

Eduardo Aznar historialari eta antropologoak hitzaldi bat emango du Viana herrian:

Eguna: martxoaren 23an

Lekua: Navarro Villoslada zentroa

Ordua: 7etan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Abuztua 19th, 2011

Correok ere orrialde oso bat eskaini dio Eduardok egindako “El euskera en la Rioja” liburuari, abuztuaren 14an:

El Correo (lotura ez dabil. Artikulua Diario Vascoren berdina da)

Azken prentsa agerpenak honako hauek dira:

Diario Vasco La Rioja

(ikusi gehiago Ikerleak atalean)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)