Bittor Kapanagaren liburuaren aurkezpena
Elexpuru Sustatu Deia
Gaur Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzaren aretoan Bittor Kapanagaren lanak biltzeko asmoz egin den lehenengo liburua aurkeztu da.
Bertan, Bittor ezagutu zutenen zenbait lagun izan dira: Euskaltzaindiko Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana, Antton Mari Aldekoa-Otalora Gerediaga Elkarteko partaidea, Juan Martin Elexpuru idazlea, Aintzane Lazkano Bittorren lanak txukuntzen ari dena eta Gontzal Mendibil kantaria, besteak beste.
Liburu honetan, otxandiarraren 5 lan argitaratu dira, hizkuntzari eta euskal mundu ikuskerari buruzkoak. Horietako bi lan argitaratu ziren aspaldi: Euskera erro eta gara bere teoria eta uste nagusiak eta Testu zahar baten bitxitasunak Refranes y sentencias liburuko esaera batzuen interpretazioaz. Beste hiru lan inoiz ez dira argitaratu: Euskera batua eta euskalkiak, Euskaldunen ikuskera eta Initza, Euskal aditzari buruzko saiakera.
Ikerle honen lanak zabaltzeko lanean dihardutenek esan dutenez, asmoa da gainerako lanekin, hala nola, olerki, saiakera, gutun, artikulu eta abarrekin bigarren liburu bat argitaratzea da.
Jose Luis Lizundiak aurkezpenari hasiera eman dio. Kapanaga egon zen leku bakoitzean zer nolako arrastoa utzi zuen aipatu du, euskalduntze eskolak, kultura, industria, etxegintza… non ez zen sartu:
Bittor Eibarren: Juan San Martin, lmanol Laspiur, SerafĂn Basauri, Gabriel Aresti. Nekez uler daiteke Bittor Kapanaga Eibarko euskaltzale horiekin harremanak kontutan izan gabe. Horrek emango baitio bere izaera progresista, nik uste.
Bittor Otxandion: zinean, etxegintzan, industrian. Horretan zebilela, 60 hamarkadaren hasiera inguruan, bertan erakutsi zidan berak sortutako eta eraikitako zinea – asko zen garai hartan Otxandio bezalako herri erdi isolatu batek zinema bat – baita kooperatiba legez egindako etxeak. Herriko sarreran dagoen fabrika, une honetan MCC taldekoa, hamarkada horretan berak sortua da.
Bittor Gerediagan: 1965 sortu eta laster, 1967an zuzendaritzako kide, Euskal Liburu eta Disko Azokaren partaidetza, Zaldibarko Antzerki Jardunaldiak, Kirikiñoren mendeurrena, DIBA, “Sanblasetako” Feria, Ardi Txakurren Txapelketa, “Baserri Saila”. Datorren urtean beteko dira 50 urte eta elkartearen historia egiten diharduenari hasierako xehetasun zenbait emanak dizkiot. Berak, Jon lrazabalek garatuko ditu Bitorrekiko partaidetza eta hor ibiliko da hurbil Anton Mari ere.
Bittor eta euskara eta euskara batua. 1963an Euskaltzaindiaren Arantzazuko Biltzarrean. 1968ko Biltzarrean, han bertan, erakundetzen da euskara batua, baina, lehenagotik, Baionako Euskal ldazkaritzan hasten da euskararen estandarizazioa, Txillardegi, San MartĂn eta beste, ez dakigu zoritxarrez nolako partaidetza izan zuen eta, zoritxarrez, inor ez digu kontatuko. Baina, Ermuan, Gerediagaren elkartearen bidez eratu ziren gerra osteko tehen Euskal ldazleen Biltzarrean, 68 urte bereko ekainean, elkartearen zuzendaritzako genuenez, ez zen geldirik egongo.
Bittor eta nekazaritza. Aipatu dut Gerediagaren barruan edo inguruan Durangaldean egin zuen lana. Eta eskualdetik kanpo. Ezagutzen da nola izan zen lturriaga-Dañobeitia
Ondoren Antton Mari Aldekoa-Otalorak hartu du hitza eta kultur transmisioari eman dio garrantzia. Durangaldean, esaterako, aurreko belaunaldiek Arresebeitia edo Astarloaren arrastoen berri bazuten ere, gaur egun, inork gutxi daki nor izan zen Bittor Kapanaga, zer egin zuen, ze arrasto utzi zigun hainbat arlotan. Badirudi gaur egun komunikazio tresna eraginkorragoak ditugula baina zenbait kontu garrantzitsu, kasu honetan, euskal kulturako pertsona adierazgarrietako bat, ez da bat ere ezaguna.
Juan Martin Elexpuruk, liburuaren edizio lanen ardura hartu duen pertsonak, lan honen osagaiei buruzko xehetasun guztiak eman ditu: bost lan hauen garrantzia, erabilitako irizpideak argitalpen hau egitean, bakoitzaren eduki nagusiak, etab.
Aipatutako gauza askoren artean, Bittor Kapanaga definitzeko berak entzundako izendapenak aipatu ditu: aztia, orakuloa, txamana… Izan ere, arlo askotan aitzindari itzela izan zen, enplegu sorkuntzan, kultur sutapenean zein euskeraren ikerketan.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)