Aukeratutako atala ◊ Sabino Arana ◊

• Osteguna, Urria 13th, 2011

Osagaiak: argi

Esanahia: argia (luz)

Hitzak:

- Argizar: argi eta izar, hau da, argi izarra (estrella de luz), ilunabarra baino lehen ikusten delako

- Argizagi: ilargi hitzaren sinonimoa, Ā argi, z (materiala) eta agi (agerpena), hau da, argia agertzea (apariciĆ³n de luz)

- Argizagi (argizari): argi, z (materiala) eta agi (materia), hau da, argi materia (material de luz)

- Ilargi, irargi, idargi, iretargi: il, ir edo id -> il (iluntasuna-oscuridad) etaĀ  ir-eta edo il-eta (iluntasuna-tinieblas) eta argi (argia), hau da iluntasunaren argia (luz de la oscuridad)

Egilea: Sabino Arana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Urria 02nd, 2010

Osagaiak: eusko + era

Esanahia: goialdekoen hizkera

Bilakaera:

- euts + go +era

- eus + ko + era

- euskera

Azalpena: eust (eutsi) jabego edo lurralde moduan uler daiteke eta go goialdea. Hau da, goiko lurraldea litzateke. Honen kontrakoa euts + pe litzateke, beheko lurraldeak espe eman duena eta hortik esperia (Hesperia), Espainiako antzinako izena izan litekeena, alegia, goiko aldekoak eta beheko aldekoak.

Egilea: Sabino Arana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 1.0/10 (3 votes cast)
• Igandea, Urria 02nd, 2011

Osagaiak: ari

Esanahia: argia

Hitzak:

- Argi: g bat silaben artean gehitu ondoren

- Agi: (aurkikuntza), g silaba gehituz baina r desagertuz

- Egi (errealitatea), aurrekoaren aldaketa berdinak baina gero, a hizkia e bihurtuta

- Adi (adimena), r hizkia d bihurtuta

- Arime (arima), ari eta me dira bere osagatiak: argitasun edo su sotila

Azalpena: Hitz abstraktu guztiek, gaur egun erro bihurtu direnak, jatorriz izena izenak dira, gero adjektiboak eta azkenik, izen abstraktuak. Nire iritziz, egi-ren jatorrizko esanahia argia da eta dagokion adjektiboa: argia

Gaur egun argia hitza dugu, baina, seguruenik, aurretik ari izan zitekeen bien iturburua.

Horrela, ari errotik honako hitzak sortu dira: argi, agi, adi, ali, ergi, egi, edi, eli… argiren esanahia zabalduz.

Egilea: Sabino Arana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)