Euskeraren jatorriaren ikerleen artean, Bermeoko Biltzarrean honi buruzko komunikazioa aurkeztu zen:
Pablo Pedro Astarloa Agirre, 1752-1806, durangarra
Egilea
Patxi Alaña Arrinda
Komunikazioa
Bideoa
https://youtu.be/aQrcSbne7v0 (bigarren zatia)
Liburuak
ApologĂa de la lengua Bascongada
Komunikazioa
a) Bizitza
“Pablo Pedro Astarloa Agirre apaiz, hizkuntzalari eta filologoa izan zen. Eragin handia eduki izan zuen ia mende bat geroago Euskal Pizkundean eta Sabin Aranarengan, euskera garbiaren aurrekariak proposatuz.
Hamalau hizkuntza ikasi zituen, tartean hebreera, arabiera eta greziera. 1799an Wilhelm von Humboldt hizkuntzalari alemaniarra ezagutzeko aukera izan zuen, eta urte haietan “El arte bascongado” bere lehenengo lana argitaratu zuen. Lorenzo Hervas eduki zuen zuzentzaile garai hartan” (Wikipediatik).
b) Argitalpenak
“Gazteleraz idatzi arren, euskera ezagutu eta sakon ikertu zuen bizitzan zehar. 1803an Madrilen “ApologĂa de la lengua Bascongada o ensayo crĂtico-filosĂłfico de su perfecciĂłn y antigĂĽedad sobre todas las que se conocen, en respuesta a los reparos propuestos en el «Diccionario geográfico histĂłrico de España” argitaratu zuen, JoaquĂn Traggia zaragozarrarekin hizkuntzaren jatorriari buruz eztabaidan sartuz.
Izan ere garai hartan Espainiako Gobernuko Godoy foruen kontra ari zen eta Traggia eta beste batzuk ildo horretan zihoazen. Horregatik Astarloaren lanak kontrako gehiago izan zituen etxeko laguntzaileak baino. Astarloarekin, Larramendi, Arana, Xaho eta jatorriaren beste ikerleekin ikusten dugun bezala, filologiatik indar handia eman diote gure burujabetzari, filologia askearen eredu izan direlako. Eta argiago ikusten da zergatik orain EHUn irakasten den euskal filologiak ez duen gure burujabetza prozesua laguntzen.
Astarloa eusko-iberismoaren defendatzailea zen, hau da, euskera Penintsulako lehen biztanleen hizkuntzatzat hartzen zuen. Beste lan batzuen artean “Los Discursos filosĂłficos sobre la lengua primitiva” o “Gramática y análisis razonada de la euskera o vascuence”, “Diccionario del euskera” eta “Reflexiones FilosĂłficas en defensa de la ApologĂa de la Lengua Vascongada” ere idatzi zituen.” (Wikipedia + beste batzuk)
ApologĂa de la lengua Bascongada on line
c)Euskeraren jatorriari egindako ekarpen batzuk
ApologĂa de la lengua bascongada liburua ez da laburtzeko erraza. Bere 438 orrialdeetan gai asko landu zituen Astarloak. Lehendabizi euskera Iberiar penintsulara beste lurraldetatik, kanpotik, ez zela sartu baieztatzeko hainbat argudio eman zuen. Ondoren euskera beste hizkuntzen bilakaeratik edo kopiatzetik ez dela sortu esan zuen. Eta horretarako, besteak beste, euskal terminologia hebraiera, feniziera, arabiera, greziera, latina, zeltera eta godoerarekin alderatzen du. Ă‘ letra ere hizkuntza horietatik ezin zela etorri esan zuen eta baita txinera, japoniera edo malaieratik ezin izan zela etorri ere.
Euskal silabak ederki eraikiak direla esan zuen. Beste hizkuntzetan ordea, gutxiegi edo gehiegi daudela. Garrantzia eman zion izenek generorik ez edukitzeari eta horretan ere gure inguruko hizkuntza gehienetik aldentzen dela esan zuen.
Liburuan Zaragozako Traggiak euskeraren kontra botatako argudio guztiak ezeztatzen ditu. Euskeraren arerioek sarritan aipatzen duten sasiargudioetako bat euskerak arlo sinbolikorako eta kontzeptu sakonetarako duen gaitasun falta da, bondad, maldad esateko adibidez. Horri Astarloak labur erantzun zion: ez gaztelerak ez ondoko hizkuntza gehienek ez dakitela gauza guztiak onak eta txarrak izan daitezkeela, ez dagoela soilik ona izan daitekeen gauza bat, edo txarra, eta gauza guztiekin kontuz ibili behar garela. Eta horregatik euskerak –tasuna eta –eria (keria) dauzkala: harrotasuna eta harrokeria, apaltasuna eta apalkeria, ontasuna eta onkeria… Erraza bezain zehatza.
Astarloak gure hizkuntzak dituen alderdi onak banan-banan azaltzen ditu: aditza, artikuluak, adberbioak, sintaxia… Adibidez, artikuluari buruz hauxe esan zuen: “Euskerazko A ez da artikulua, izen deitzailearen ezaugarrietako bat da eta beraz, nekez hartuko zuten hau beste hizkuntzetatik (Mitxelenak proposatu zuen bezala eta Iruña-Veleiak egiaztatu digun moduan: ez dugu inondik hartu).
Toki izenak sortzeko euskerak duen maisutasuna ezin hobeto azaldu zuen, atzizkiak ez dituelako nahasten:
Toki izenak gauza zehatz bat dagoen tokia aditzera ematen digun ahotsak dira, adibidez, Arri-eta (harriak dauden lekua), edo Egur-ola, (egurra dagoen lekua); Intxaur-aga, (intxaurrondoak dauden lekua); Urkidi (urkiak dauden lekua)…
Leku izenak egiteko beste aukera bat dugu euskeran: bi ahots elkartuz, lehenengoak jabegoa adierazi behar duelarik: Zamak-ola, lan egiteko lekua (ferreria) baina estua.
Beste hizkuntzetan, gazteleraz esaterako, atzizki berberekin lekua eta jabegoa adierazten da, adibidez “-al”ekin: Nocedal, Pedregal batetik eta Real, Filial… bestetik. Edo “–eria” atzikizkia, salmenta lekuetarako zein abstraktuetarako balio duena: LibrerĂa, ConfiterĂa… zein TonterĂa, PorquerĂa… Gauza bera gertatzen da bestelako hizkuntza erromanikoetan.
Euskeraz ordea lekua adierazten duten atzizkiek beti adierazten dute hori, eta, gainera, aberastasun handia dago, atzizki bakoitzak lekukotasuna adierazteaz gain esanahi zehatza daukalako, leku horren ezaugarriak hobeto bereizteko.
Adibidez, “-aga” atzizkia, lekua adierazteaz gain zabala ez dela esaten digu, “ga” osagaia duelako (negatiboa). Horrela, Arriaga toponimoak zera adierazi nahi du: harriak dauden leku bat dela baina harri askorik ez dagoela. Gauza bera, gertatzen da Intxarrauga edo Urkiaga moduko izenetan.
“-ola”, lekua adierazteaz gain, leku hori biribila dela adierazten digu, “o” bokala duelako (biribila adierazi nahi duena) eta “la” (egilea, egiten duena). Horrela, Arriola izenean, harriz osatutako ingurune borobila dago. Ibarrola hitzean erribera borobila, Loiola, lohiz betetako ingurune biribila.
“-eta” atzizkiak askotasuna adierazten du, “e” letra duelako (gauza suabea, delikatua) eta “ta” (asko): Arri-eta, harriak dituen lekua baina harri ez oso desberdinak, puntadunak. Haritz-eta, ere berdin.
“-ti” eta bere “-di” bere aldaerak ugaritasuna adierazten digu: Urki-di, urki asko dituen ingurunea; Aresti, haritz asko dituen lekua…
“-tui” atzizkiak, bere “-dui” aldaerarekin batera, lekua sakona eta estua dela adierazten du, “tu” (sakontasuna) eta “i” (sarkorra, luzea…) osagaiak dituelako. Horrela Bustindui, buztinzuri edo kreta dagoen leku sakon eta estua.
Azkenik, “-egi” atzizkiak leku hori izkina  edo kantoi batean dagoela adierazten digu, “e” (gauza delikatua) eta “gi” (amaiera negatiboa) dituelako. Horrela, Arregi izkinan dagoen harritokia adierazi nahi du; Oregi altuera baten angelua; Urregi, bazterreko urritzak.
Euskerak 3 diagrama ditu: 1-Bokal eta kontsonantea; 2-Kontsonantea eta bokala; 3-Bi bokal: horietako lehenengo zatia generoa eta aldi berean edukitzen duena da, eta, bigarren zatia diferentzia eta aldi berean edukitzen den gauza.
Atz: “a” bokalak hedapena adierazten du; “tz” kontsonanteak ugaritasuna adierazten du. Biak batera, “hatza” hedapen ugaria edo oso hedatuta dagoena. Horrela, hatzamarra, eskuarekiko hedapena da.
Ats: aurrekoan bezala, “a” bokalak hedapena adierazten du eta “tz” kontsonanteak ugaritasuna. Horrela, “hatsa” zabalantzen den kiratsa da.
Ez: “e” bokalak ahul, motel, leuna adierazten du eta”z” kontsonanteak ugaritasuna. Horrela, “ez” hitzak ahultasun handia adierazten du, moteltasun handia.
Itz: “i” bokalak sartzea, sotiltasuna adierazten du eta “tz” kontsonanteak ugaritasuna. Horrela, “hitza” osorik hartuta, asko sartzen den zerbait da, berba, horrelakoxea delako, burmuinera doan gauza.
Oñ: (oin) “o” bokalak borobil, altu adierazten du eta “ñ” kontsonanteak txikitasuna. Horrela, “oina” osorik hartuta, altutxua, biribiltxua, latza adierazten du. Horrela, muino edo mendixkak edo gure gorputzaren oinak horrelakoxeak dira.
Uts: “u” bokalak hustasuna adierazten du eta “ts” kontsonanteak ugaritasuna. Osorik hartuta, “hutsa” berbak hustasun handia esan nahi du, leku huts batean dagoena.
Oe: “o” bokalak altua adierazten du eta “e” kontsonanteak leuna. “ohea” hitzak leku altu eta suabea esan nahi du, ohea, alegia.
Ao: “a” bokalak hedapen edo zabaltzea adierazten du eta “o” kontsonanteak borobila. “ahoa” hitzak aurpegiarekiko horixe da, leku borobil zabala.