Aukeratutako atala ◊ Aldundia ◊

• Asteazkena, Urtarrila 04th, 2012

Xabier Agirre, Arabako  Ahaldun Nagusi ohiak batzar nagusietako kidea izateari utzi dio.

Bere “lorpenen” artean Arabako Iruñan Julio Nuñezek egindako triskantza dugu, baita indusketaren urte askotarako desprestigioa, Eliseo Gilen taldearen “urkamendua” edo Arabako euskarari garrantzia emateko urrezko eta errepikaezinezkoa den aukera hau pikutara bidali izana.

Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak 2010eko urrian gutun hau bidali zion berari eta Lorena Lopez de Lacalleri, garaiko Kultura Diputatuari, haien alderdietako arduradun politikoei ere kopia igorriz: Iñigo Urkullu, Iñaki Gerenabarrena eta Pello Urizar.

Besteak beste, hauxe aipatzen zitzaion Xabier Agirreri:

“… Los miembros de la ComisiĂłn y tambiĂ©n uds. dos saben perfectamente que las ostracas son verdaderas. Por eso no quieren uds. hacer las dataciones e intentarĂĄn por todos los medios no cumplir el dictamen del juez. Si uds. realmente hubieran creĂ­do que eran falsas hubieran hecho las dataciones hace mĂĄs de 2 años. Al final lo Ășnico falso en todo esto han sido los “argumentos” dados por la mayor parte de la ComisiĂłn para mantener los apuntes de la universidad de toda la vida.

No se si sabrĂĄn uds. que cuando demostremos (esperamos lograrlo algĂșn dĂ­a) que las ostracas son verdaderas, el problema serĂĄ para Lakarra (su teorĂ­a del protoeuskera irĂ­a directamente a la papelera), para Gorrotxategi (tendrĂĄ que ajustar la teorĂ­a de Mitxelena con el tema del artĂ­culo
) y la verdad, para ello hace falta nivel y no estĂĄ demostrando que lo tenga
 Esa es la verdadera pero oculta razĂłn de sus actitudes “cientĂ­ficas” en este tema…

En el caso de que lleven las piezas al juzgado, hagan las dataciones de forma correcta y sean verdaderas ÂżCon quĂ© imagen va a quedar de Ud. para el resto de su vida? ÂżCĂłmo cree que le van a recordar para siempre? ÂżQuĂ© imagen va a ofrecer el PNV en Alava respecto al euskera?  …”

Gutuna irakurriz gero, ikusten da oraingo arduradun politikoak nortzuk diren ez dela asmatu baina denborak esango du ea beste gauzetan asmatu den ala ez:  Bidalitako gutuna

Albistea Berrian

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Ekaina 29th, 2022

Iruña-Veleia Martxan Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatuarekin ekainaren 28an bildu da gaur, gaia konpontzeko datazioak egingo zituela hitz eman zigula gogorarazteko. Baina ez ditu egin eta legealdia amaitzeko falta den epean ez duela egingo dirudi.

Horrez gain ostrakak erakustea eskatu diogu, legez ikerleei ezin dielako ukatu. Ezetz esan digu.

Aztarnategian urtean 900.000 euro gastatzea, aurretik grafitoak egiazkoak diren ala ez zientifikoki argitzeko 10.000 gastatu nahi ez denean, kontraesan handia da.

Harresian agertutako ATA babesteko eskatu diogu eta Eliseo Gilen taldeak, Lurmenek, topatutako beste 12 ATA idazkunekin bat datorrela uste dugu. Babestuko duela adierazi digu.

Iruña-Veleia lurperatzeko bi arrazoi egon daitezke: Vatikanoaren presioa eta euskalduntze berantiarra, grafitoek kristautasunaren historia aldatu lezakeelako eta euskera erromatarren garaian hemengo hizkuntza zela frogatu digulako.

ETB, Academia de la Historia eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarraren gezurraren aurka altxatzeko eskatzen diegu herriari, hedabideei eta euskera eta kultur arloko erakundeei, gehiago zabaldu baino lehen (testu liburuetan, National Geograficen
).
Uztailaren 3an Iruña-Veleiaren 1. Jaia egingo da, altxor hau hobeto ezagutzeko eta ondo pasatzeko.

Prentsa ohar osoa: 20628-Iruña-Veleia-ATA-idazkuna-Ana-del-Val-etab

LURMENek 12 ATA topatu zituen indusketan eta beraz, harresia garbitzean ikusi den  harresiko ATA garrantzitsua da, ildo beretik doalako:

Ana del Vall: zer esan zuen eta zer egin du

Iruña-Veleia Martxan elkarteko kide batzuek gose greba egin zutenean bilera bat egin zen berarekin. 3 pertsona egon ziren del Ana del Val-ekin: Nikolas Xamardo, Xabier Rodriguez eta Jose Mari Lejardi, greban gehien iraun zuena (99 egun). Bilera hartan Lejardik gose greba amaitutzat ematea erabaki zuen, Ana del Valek gauza hauek esan eta egingo zuela adierazi zigulako: 

“Iruña-Veleia altxor bat da” (3 aldiz errepikatu zuen) eta “ardura zuen taldeak (EHUk) gauza batzuk ez zituen ondo egin”

“Grafitoen auzia argitu behar da eta gure borondatea argitzea da”. Hori entzunda, pentsatu genuen auzi zientifiko bat argitzeko bide zientifiko bakarra hartuko zela: datazioak eskarmentudun laborategietan egitea eta Aldundiak Eliseo Gilen taldeak topatutako grafitoekin zeuden 20 kutxa garbitzen amaitzea eta ezkutatzen ez jarraitzea. Baina hori ez da egin bi urte hauetan eta ez dute egin nahi.

“Ebaluazio on bat egitea”. Aldundiak webgunean eskegi duen EHUren 10 urteko lanaren ebaluazioa ez da Harris Matrixaren arabera egin (hondeamakinek egindako suntsiketekin erabat kontrajarriak direnez ezinezkoa delako).

Berriak horrela jaso zuen bilera hau, gose greba amaitzeko arrazoia izan zelako: “Andundiko iturriek BERRIAri baieztatu diote bilkura egin egin zela, eta esan dute herritarren eskariak jasotzeko asmoa dutela eta, ondorioz, Lejardik helarazitako eskariak ere kontuan hartuko dituztela. https://www.berria.eus/albisteak/188991/bertan-behera-utzi-dute-iruna-veleian-proba-gehiago-eskatzeko-gose-greba-99-egunen-ostean.htm

Gaur bigarren aldiz batzartu gara Ana del Valekin eta bere konpromisoak gogoratu dizkiogu: gaia zientziaren bidez argitzea, hau da, datazioen bidez, 20 kutxak orain ela 14 urte garbitzen hasi ziren berberek amaitzea (Museoko berriztatzaile biek) eta indusketa talde independente batek zuzentzea.

Baina hala ere, eskaera berri hauek egin dizkiogu: ATA eta bere ondoko grafitoa babestea, hondeamakina berriro ez sartzea, ostrakak ikusten uztea (ikerleei ikertzen ez uztea legez kanpokoa da) eta, azkenik, grafitoak ondare izendatzea.

Ohiko bisita eta bisita berezia

Igandean bi bisita mota egingo dira: ohikoa, Iruña-Veleian gertatutakoari buruz:

Iruña-Veleian zer gertatu den jakin nahi duzu?
Zer da ezkutatu nahi digutena?
Zergatik?
Euskalduntzen berantiarraren ipuina ezagutzen duzu?
Zergatik uzten ari dira gezur hori zabaltzen?
Nortzuk izan ziren bagaudak eta zer gertatu zen Euskal Herrian V-X. mende bitartean?

Eta bisita hau egin dutentzat beste hau egongo da: Erromatarrek zer ekarri ziguten eta zer ez ziguten ekarri?


Gontzal Fontaneda, Patxi Alaña, Jose Mendia eta Nikolas Xamardo “ATA” idazkunari eta Ana del Valekin izandako bilerari buruzko azalpenak ematen

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urtarrila 27th, 2016

Antzina errege-erreginek ezizena izaten zuten: Antso Jakituna, Antso Abarka… Guk Arabako diputatu nagusiarentzat badugu bat: Ramiro Gonzalez suntsitzailea.

Arabako Aldundi berria ekain-uztailean eratu zenez, diputatu nagusiarekin eskatu genuen bilera Martin Ttipia, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren Jatorrikook. Berak, Kultura diputatua den Igone Martinez de Lunarekin egoteko esan eta irailean berarekin batzartu ginen. Ordubete iraun zuen bilera batean, gai honi buruzko gako nagusiak azaltzen saiatu ginen. Horrez gain  bost eskaera hauek egin genizkion Ramiro diputatu nagusiari eta berari:

1. Aldundiak kereila erretiratzea, Epaitegia ez delako gai hau argitzeko gai izan orain arte eta  etorkizunean ere ez delako gai izango (ez duelako inolako borondaterik datazio zientifikoak egiteko). Horrez gain, zaintza katea apurtu delako eta Europa mailan hori onartezina delako.

Bileran eskaera horrekin ados ez zeudela ikusita (kereila kentzea), bigarren eskaera hau:

2. Epaitegiari ezer erabaki baino lehen bi gauza egin ditzala eskatzea:

  • Bi alderdiek (Aldundia eta Lurmenek) adostu zuten baina egin ez diren hiru datazio motak egitea: hezurrak, adreiluak eta zeramiketako idazkunak, adostuko liratekeen hiru laborategi desberdinetan. Honekin kereila ez lukete kenduko baina hasieran edo zazpi urte hauetan egin behar izan diren  proba zientifiko ebasle bakarrak behingoz egingo lirateke.
  • Hamar kata kontrolatu egitea, ostrakak agertu ziren lekuetan. Horietan EHU eta Lurmen begirale gisa egongo lirateke eta hirugarren batek egingo lituzke.

3. Gaia argitu arte EHUko Arkeologia Saila indusketan lanean ez jarraitzea, eragin zuen suntsiketagatik eta sei urte hauetan ia zer ez aurkeztea susmo txarrak eragin dituelako (zerbait ezkutatzen ari dira? Edo suntsitzen ari dira?)

4. Lurmenek zein EHUko Arkeologia Sailak egindako lan arkeologikoak auditatzea

5. Grafitoak publikoki erakustea, aldi baterako bada ere (hau ekainean ere eskatu genuen Erregistroren bidez)

Eta, noski, epe egoki batean eskaera hauei haien erantzuna jasotzea.

Hurrengo astean 200 orrialdeko txosten mardul bat eman genion informazio garrantzitsu guztiarekin eta txosten guztien CD batekin (behean irakurri). Hau da, jadanik ezin du esan “ez zuela ezagutzen” edo “ez zekiela”. Ezin izango du horrelakorik argudiatu, ez.

Gainera, nahi izanez gero, berriro batzartuko ginela berarekin esan genion, izan zitzakeen zalantza guztiak argitzeko.

Baina bere erantzuna zera izan da: EZ ERANTZUTEA. Errespetu falta ikaragarria da, hara joan, txostena prestatzeko ordu pilo sartu eta ez da gai izan, erantzun triste bat emateko ere. Bueno, egia esan argi erantzun digu: HONDEAMAKINA sartu dute bere langileek, 2. aldiz, Lorena eta Yolanda Barcinak egin zuten moduan.

Hiru elkarteek Igone Martinez de Lunari emandako txostenaren aurkibidea:

1. Bost eskaerak

2. Historiaren laburpena: gaiaren gako nagusiak ulertzeko

-    Laburra: Argian argitaratutakoa (4 orrialde)

-    Bideoa: gai honi buruzko oinarrizko gakoak ulertzeko ikusi beharreko bideoa (20 min.)

-    Laburpen osatuagoa (2009-2010): Actuaciones incorrectas y algunas premeditadas por parte de la DiputaciĂłn Foral de Alava que han puesto en grave peligro el patrimonio cultural y lingĂŒĂ­stico de Alava

-    Iruña-Veleiaren laburpena hiru marrazkietan: Tasio

3. Eztabaida zientifikoa

-    20 txostenen zerrenda eta laburpenak (txosten eta irizpenak). Gutxienez irakurri beharrekoak:

-    Edward Harris: arkeologiakoa ditu nagusiaren iritzia (txosten honetan bertan)

-    Hector Iglesias: CNRSen laguntzari esker argitatutako gauzak (CDan). Dena ezin bada irakurri, lehenengo 50 orrialde nahiko dira, faltsutzat hartutako gauza nola argitu dituen CNRSko aditu askori galdetu ondoren

-    Elexpuru: euskeraren senatik egindako ikerketa (txosten honetan bertan)

-    Colmenero: onomastika erromatarra (Nazioarteko Biltzarreko txostenean eta CDan))

-    Idoia Filloy: 7-Informe sobre los motivos iconogråficos: Nuñezen txostena bertan behera utzi du, Pompeyan eta beste indusketa erromatarretan dauden objektu arkeologikoen argazkiekin (CDan).

-    Thomsonen azken hitzaldia: ebidentziak teorien gainetik (Altamiran bezala?) (txosten honetan)

-    Euskal grafitoak (Lurmen. Txosten honetan)

4. Suntsiketa eta EHUko Letren Fakultateko jarrera

-    Suntsiketaren txostena (Lurmen)

-    Iruña-Veleia eta EHUko Letren Fakultatea (egia ezagutu nahi?)

5. Datazioak

-    Koen: ebidentziak eta datazioak (txosten honetan bertan)

-    Baxarias: hezurren datazioak (Nazioarteko Biltzarreko txostenean)

-    Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategiaren txostena zentzunaren eta arkeometriaren aurkako erasoa da

6. Hedapena eta eskaera soziala

-    Iruña-Veleia argitzeko 2.132 eskaera

-    Ostraka, SOS, Elexpuru, Angulo Oscuro, Euskeraren Jatorria, Ama-Ata
: milaka bisita hilero

-    Iruña-Okako Udaleko ebazpena

-    Iruña-Veleia nazioarteko berripapera

-    Zientziaren aldeko eta injustiziaren aldeko enkarteladak 2015eko urtarriletik ekainera

-    Txillardegiren gutuna

-    Patxi Zabaletaren artikulua

7. Kaleratzearen eta suntsiketaren balizko arrazoiak

8.  CD batean txosten guztiak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urtarrila 26th, 2016

Berria egunkarian gaur Arabako kultura diputatua den Igone Martinez de Lunari egin diote elkarrizketa.

Bertan ikusten denez, diputatuari bost axola zaio gaia argitzea, bost axola zaio Eliseo Gil errugabea bada ere horrela egotea, bost axola zaio Aldundiak Eliseo inkulpatzeko alperrik gastatu zituen txosten grafologikoen 70.000 euro sastarrera joan izana.

Igonek dio instrukzio fasea amaitzea nahi duela. Baina nola amaituko da datazioak egin gabe badaude? Orain bi urte Aldundiaren, Lurmenen eta Epaitegiaren artean adostutako datazioak ziren aukera bakarra gai hau zientifikoki argitzeko. Epaitegiak ez ditu egin nahi izan. Eta oraingo Aldundiak nola nahi du Epaileak ezer erabakitzea proba zientifikoak egin gabe badaude? Nola da posible diputatu berriak hori esatea?

Baina burua non kokatu duen argi dago. 2015ean EHUri beste dirutza pilo bat eman dio bere lana jarrai dezan: suntsitzen jarrai dezan. Orain Domus Antieclesiaren txanda izan da. Erlijio arloko pieza zoragarrienak topatu ziren lekuan hondeamakina sartu dute berriro Nuñezen mertzenario arkeologikoek. Eta Igone eta Ramino Gonzalezen onespen, diru eta txaloekin.

Nafarroako Iruñean UPNk Gaztelu plaza suntsitu zuenenean, hemengo gehienok ados geunden: Euskal Herriaren kontra ari dira. Baina hemen, alderdi abertzaleen babesa duen Aldundiak gauza bera bigarren aldiz egin duenean denok isilik! Ze eskasak garen!

Esaera famatuak dioen moduan: Jainkoa libra nazazu nire lagunengandik, nire arerioengandik ni neu libratuko naizelako.

Berria Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleia zela-eta hasitako auzibidea hortxe dago oraindik. Nola dago kontu hori?

Kultura diputatu izendatu eta lehen irteera Iruña-Veleiara egin nuen. Ikusgarria da aztarnategia. Auzipean egoteak eragin txarra izan du. Gure nahia da lehenbailehen instrukzio fasea amaitzea, eta epaileak ebaztea. Ebaztea gauza bat, bestea, edo dena delakoa.

Dena den, auzibideak iraun bitartean, lanean segitu dute.

Zuzendaritza plan bat dago 2020. urtera arte. Auzibideak estali egin du aztarnategia. Itzal beltz batek inguratu du. Uste dugu han ateratzen ari diren datuak helaraztea garrantzitsua dela. Ematen du baztertuta dagoela, baina ezagutarazi behar dugu gure ondarea arabarron artean, eta arlo zientifikoan ere bertako datu eta emaitzak zabaldu behar ditugu.

“auzibideak estali du aztarnategia” -Aldundiak neurrira enkargatutako txosten grafologikoek, Eliseoren kontra auzia zabaltzeko balio izan zuten. Beraz, haiek arrazoi gabe sortutako auzia da, haien erru osoa izan da.

“arlo zientifikoan” –> zienzia aipatzeko ausardia du Igone suntsitzaileak!

“Itzal beltz batek inguratu du”-> Aldundiaren eta EHUko Arkeologia eta Euskal Filologiako irakasle batzuen itzal beltza, alajaina!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 01st, 2015

Ama-Atan Koenek artikulu interesgarria argitaratu du, Arabako Foru Aldundiko diputatuta izan zen Lorena Lopez de Lacallek esandako gezurrekin, Eliseo Gil zigortzeko bidean jartzeko.

En su afĂĄn ciega para desbancar al equipo arqueolĂłgico de LURMEN y nombrar a Nuñez como nuevo director, la Presidenta de la ComisiĂłn CientĂ­fica Asesora y entonces Diputa de Cultura utiliza todo tipo de informaciĂłn incorrecta. Ya sabemos que no entiende nada sobre el formato cientĂ­fico (‘conclusiones > informes’ en vez de ‘informes > debate > conclusiones).

El caso que aportamos es mås que anecdotista, demuestra que no es capaz como Presidenta de la Comisión de situar en una línea de tiempo en qué época se situå la discusión sobre la cronología arqueológica y que NUNCA ha hojeado el informe arqueológico de LURMEN.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Martxoa 12th, 2014

Euskeraren Jatorria Elkartek ondorengo gutuna bidali dio, Arabako Diputatu Nagusiak egin zituen adierazpenak direla eta. Eliseo Gilek ere publikoki erantzun ziola gogoratu beharra dago.

Iruña-Veleiari buruzko gutun irekia Arabako Diputatu Nagusiari

Javier de Andrés jaun agurgarria,

Eliseo Gili zuzendutako zure adierazpen batzuk irakurri ditugu egunkarietan eta sentitu dugun lehena tristezia itzela izan da eta ondoren etsipen handia. Tristezia, zure mailako ordezkari politiko batek zorrotza beharko lukeelako izan eta sakontasunez ezagutu esku artean darabilzkien gaiak, eta egindako adierazpenetatik agerikoa da nabarmen, ez duzula ezagutzen, edo ez duzula ezagutu nahi (are larriagoa litzatekeena), Iruña-Veleiako aparteko grafitoen polemika zertan datzan.

Ahaldun Nagusi Jauna, ez luzatzearren puntu nagusiak aipatuko dizkizugu eta alde batera utziko ditugu 6 urte hauen kalbarioa, hala nola, Aholku Batzordearen kideen azpikeriak, edo grafitoen balizko egiazkotasuna defendatzen duten 24 txostenen 2.200 orrialdeak, etab. Horrela, gai honen atzean dagoena ulertu ahal izango dugu denok.

Lehenik jakin beharko zenukeena, De Andres Jauna, honakoa da: XXI. mendean, objektu arkeologiko zenbaiten inguruko hainbat eztabaida argitzen ari direla arkeometriari esker, horietako batzuk 100 urtez eta gehiagoz luzatu direnak. Latinezko lehen testua (fibula prenestina), hezur gainean eginiko mamutaren marrazkia (Amerikako lehen aztarna arkeologikoa), Erromako Kapitolinoko otsemea, Astorgako lokatz gaineko ibilbidea
 dira horietako batzuk. Datazio soil batzuekin jakin ahal izan dugu noizkoak ziren objektu sonatu horiek, gure XXI. mende honetan, eztabaida antzuetan denbora galduz jarraitu beharrean.

Arrazoi horrengatik, EHUko zenbait irakasle, zalantza eta faltsukeria eragiteko kanpaina mediatiko bat antolatzen hasi zirenean eta Aldundiak Aholku Batzordea sortu zuenean, Eliseo Gilek, oraindik indusketaren zuzendari gisa, eginiko lehenengo urratsa, 100 grafito datatu eta lagin hartze kontrolatuak egin zitezela eskatzea izan zen, aipatu zalantzak argitze aldera. Eskaera horrek jaso zuen erabateko ukoak, agerian utzi zuen batzordeak ez zuela ezer argitzeko asmorik, Lurmen eta bere langile guztiak kanporatu eta aztarnategia beraien esku (EHU) geratzea baizik. Eta horrela gertatu zen ondoren. Benetan faltsuak zirela pentsatu izan balute, beraiek izango ziratekeen lehenak datazioak eskatzen, kanporatze hori zientifikoki justifika ahal izateko, baina ez zuten horrelakorik egin, eta izan, gutxienik susmagarria bada hori.

Eztabaida zientifikoa ere itxi nahi izan zuten, Lorena Lopez de Lacalle Andreak, gaia argituta eta eztabaida itxita zegoela esan zuenean, izan ere txostenen eta argazkien argitaratzeak, grafitoen inguruko eztabaida handia eragin baitzuen. Hain zuzen, bide honetatik, 6 urte hauetan, 24 txosten eta irizpen eman dira argitara, faltsutzat jo ziren grafitoen %80 argitu dituztenak eta gutun honekin gehitzen ditugunak, berori gaiaz behar bezala jantzita egon dadin.

Txosten horietan gai guztietan aditu direnak hartu dute parte, besteak beste, Edward Harris –arkeologia modernoaren aita–, Txillardegi, Henrike Knörr, euskararen alorrean jakintsu eta, egun, jada gure arten ez direnak–, Carmen Fernandez, Emilio Illarregi, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albizu, Joaquin Baxarias, Hector Iglesias, Juan Martin Elexpuru, Luis Silgo, Jean-Baptiste Orpustan, Roslyn M. Frank, Miguel Thomson, Antonio Arnaiz, Alicia Satue eta MÂȘ Pilar Alonso, eta, noski, Eliseo Gil eta Idoia Filloy. Azken hauek, EHUko arkeologia saileko txosten biak hankaz gora jarri dituzte, Iruña-Veleian aurkitutako eta faltsutzat hartu zuten ikonografia ia guzti guztia Ponpeian bertan dagoela erakutsi dutelako.

24 txosten hauek, argi utzi digute grafitoak ez direla zuk diozun moduko faltsukeria “trakesa”, eta, aldiz, badugula Araban altxor izugarrizko bat. Hemen, “trakets” ikusten ari garen bakarra, grafito baten “Descartes” agertzen zela esanez Lurmen kanporatu ahi izana edo grafitoak faltsuak zirela esatea, arkeologian ohikoa den lez, zeramika puskak lotzearren erabilitako kola, halako osagaia, osagai modernotzat hartu zelako. Traketsa IPCEren txostena da, eskatu zaion arkeometria lana egiteko erakutsitako ezgaitasunagatik.

Eta, hondeamakinak erabiliz, horrela benetako grafito gehiago ager ez dadin, egin den aztarnategiaren sektore oso bat suntsitu izana, trakets izatetik haratago doa, Arabaren eta gizateriaren ondarearen aurkako delitu bat izan delako, eta zuk ondarea defendatu beharko zenuke, 4 urte hauetan Arabako ondasunak babesteko hautatua izan zarenetik.

Zertara dator, Lurmenek, Iruña-Veleian aurkitu duen itzeleko ondare hori, behin betiko faltsutzat jo dadin dagoen asmoa? Ahaldun Nagusi zarenetik, ez al litzateke logikoagoa ahal zenukeen guztia egitea, benetan “sari nagusia” egokitu al zaigun argitzeko?

Ondotxo dakizunez, ezinezkoa da Eliseo Gilek zelterazko testuak, latin arruntekoak, feniziar mitologiazkoak etab. dituzten 400 grafito faltsutzea, Iruña-Veleian agertzen den mailan. Hector Iglesias adituak dioen bezala, horrelako zerbait faltsutzaile batek egin bazuen Nobel saria merezi luke, hainbeste hitz argitzeko 50 bat aditu kontsultatu behar izan dituelako berak, hauetako batzuk mundu mailakoak. De Andrés jauna, gutun honekin Hectorren txostena doakizu CD barruan. Txosten horrek bakarrik Aholku Batzordeak maneiatu duen faltsutze hipotesi makurra birrintzen du. Halaber atxikitzen dizkizugu, jakina, beste 23ak ere, ezjakintasunaren aitzakia inoiz ez dezazun argumentutzat harrotu.

Bestalde, De AndrĂ©s jauna, legeek nola funtzionatzen duten ez jakitea da esatea “zaintza katea ez zen hautsi grafitoak Euskal Herriko Unibertsitateak aztertu zituenean ezta IPCEk aztertu zituenean ere, baizik eta berak (Gilek) zeukan erantzukizuna aztarnategian agertzen ziren elementuak originalak zirela eta ez faltsuak bermatzeko”. Jakin behar zenuke zaintza katea prozedura judizialari ekiten zaionean hasten dela eta ez aurretik.

Dena dela, Aldundiak indusketako zuzendari eta zuzendariorde Eliseo Gilen aurka kereila kriminala tartekatu zuenean, material guztia zaintza judizialpean utzi behar zuen eta ez zuen egin, eta Susana Junquera Bajo epaileak ere ez zion erreklamatu, hala egin behar bazuen ere. Ondoren Lurmeneko abokatuak gutxienez hiru aldiz ohartarazi dio aipatu epaileari materialak Epaitegian egon behar lukeela eta zaintza katea hautsia dagoela, baina ez zuen aintzat hartu.

Azken 6 urteotan ostrakak benetakoak izan daitezkeela uste duten adituek ez dute aukerarik izan ostrakak ikusi edota aztertzeko. Ez Eliseo Gilek berak ere, grafitoak Madrilera bidali aurretik, ezta mundu mailan prestigio handikoa den Edward Harrisek ere, ezta Joaquim Baxarias (Kataluniako Museo Arkeologikoko aditua), Antonio Rodriguez Colmenerok (Santiagoko Unibertsitateko irakaslea eta aditu erromanistak) ere, Gasteizera etorri zirenean zuk kudeatzen duzun Aldundiari eskatu genizunean aztertzeko aukera izan zezatela. Edward Harris harrituta geratu zen jakin zuenean piezak kereila jarri zutenen eskuetan zeudela eta argi utzi zuen Amerikako Estatu Batuetan gai hau hurrengo egunean artxibatua geratuko zela arrazoi horregatik bakarrik.

Dena dela, zure deklarazio gogorrena zera izan da, Eliseori eskatzea onar dezala bere erantzukizuna” eta “indusketan bere ekipoak aurkitu dituen grafitoak faltsuak zirela “errekonozitzea”. Erantzukizuna Aldundiarena da zeren eta grafitoak faltsutzat jo baitzituen datazioak edo katak egin nahi izan gabe, faltsuak zirela zioten 6 txostenetan bakarrik oinarriturik. Hauetako bi gainera aurretik grafitoen egiazkotasuna defendatu zutenenak dira eta batek gainera prentsaurreko baten. Beste hiru txosten gai honetan interes ekonomiko eta akademiko argiak dituzten irakasleenak ziren, hauen inpartzialitatea ezinezkoa izanik. Epaitegi normal batean ez lituzkete inoiz onartuko hiru hilabete barruan iritziz aldatu dutenen edota interes gatazka nabarmen batean daudenen txostenak.

Faltsutzearen aldeko zazpigarren txostena -IPCErena- arkeometriaren aurkako atentatua da, eskaturikoaren bi heren (adreiluak eta hezurrak) ez duelako aztertu, eta analizatu duen %33a ez duelako ondo egin, ez dutelako letren ildoek zenbat denbora daramaten estalita aztertu. Egin duten gauza bakarra azaleran dauden materialak begiratzea izan da, hor zernahi gauza garraioan, garbiketan, nahita ala nahi gabe gertaturiko manipulazioa etab transferitzen dela jakin dakigunez. Ez dute egin eskatu zitzaiena eta gainera grafitoak faltsuak direla esatera ausartu egiten dira, zarakar kaltzikoek letrak estaltzen zenbait denbora daramaten aztertu ere egin gabe.

Bertsio ofizialak, horixe dira, boterearen bertsioak, kasu honetan Aldundiak, Letren Fakultateak eta antzeko medioek ontzat eman nahi dutena, nahiz eta egiaztatzeko inolako modurik ez eduki.

Egiak bide bakarra du eta ez du onartzen ukiturik, bidezidorrik edo alferrikako inguru-mingururik. Hain dira grafitoak benetakoak non Arabak Letren Fakultatean bestelako irakasle arduradunak edota herri honen interes kulturalak benetan babestuko dituzten politikoak behar lituzkeen.

Euskeraren Jatorria. 2014.02.19

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Otsaila 06th, 2014

IPCE dela eta egunotan ikusten ari garena gero eta antza gehiago hartzen ari da 2008ko azaroan, Lurmenek kanporatu zutenean, ikusi genuenarekin, ostraka euskaldunean laburtu duten moduan: “dĂ©jĂ  vu”:

Duela 5 urte pegamentua eta gezurrezko Descartes izan ziren faltsutze “froga nabarmenak”, inork ez zuen sinistu jakina; gaur berriz faltsutze “ebidentziak” omen dira altzairu herdoilgaitza eta urrea
 originalak ez dira behintzat, “dĂ©jĂ  vu” ematen du, baina 5 urte ez dira alperrik igaro.

Orain, osagai modernoa 20 metalak dira, Descartesen ordez (eskerrak ez duten berriz aipatzen!), txerrikume maitea, eta Lorenak esan zuen “eztabaida zientifikoa amaitu da” esaldiaren ordez, De Andresen “ya estĂĄ bien de continuar con esta farsa”.

De Andresek ez du jakin nahi zaintza katea Epaitegiak gai bat ikertzen hasten denean hasten dela,  eta kasu honetan, Aldundiak kereila jarri zuen egunean utzi behar izan zituela grafitoak Epaitegiaren esku.

De Andresek ez du jakin nahi 5 urte pasa direla geroztik eta 24 txosten ditugula, eta Miscart, Dreide, Denos… argituta daudela. Ez du bat ere irakurri nahi izan! Ze gutxi inporta zaion Arabako ondarea eta euskera (azken hau bagenekien).

Hala ere,  adierazpen hauek ez dira kasualitate izan eta ostiralean emandako prentsaurre ostean etorri dira. Antza, uste zuten, IPCEren sasitxosten horrekin jendea berriz ere engainatuko zutela baina, egia esan, Madariaren txostenaren 2. bertsioa dirudi!

EFE agentziak banatutako albistea:

De AndrĂ©s pide a Eliseo Gil que reconozca que los grafitos de Iruña-Veleia son falsos: El diputado general de Álava solicita al exdirector de yacimiento alavĂ©s que “asuma su responsabilidad” porque “ya estĂĄ bien de continuar con esta farsa”

El diputado general de Álava, Javier De AndrĂ©s, ha pedido este martes al exdirector del yacimiento arqueolĂłgico alavĂ©s de Iruña-Veleia, Eliseo Gil, que “asuma su responsabilidad” y “reconozca” que los grafitos hallados en este emplazamiento por su equipo fueron falsificados.

La semana pasada Gil criticĂł la “falta de rigor” de un informe del Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), que concluyĂł que 35 de los 39 piezas analizadas son falsificaciones, al tiempo que denunciĂł la rotura de la cadena de custodia.

De AndrĂ©s ha afirmado, a este respecto, que esa cadena de custodia no se rompiĂł cuando los grafitos fueron examinados por la Universidad del PaĂ­s Vasco ni por el laboratorio del IPCE, sino “cuando Ă©l (Gil) tenĂ­a la responsabilidad de garantizar que los elementos que aparecieran en el yacimiento fueran originales y no falsificaciones”.

“Es intolerable que se haya actuado de esta manera, que se haya producido una falsificaciĂłn tan burda, que se pretenda sostener en el tiempo esa mentira con el coste econĂłmico y de crĂ©dito que representa para el trabajo arqueolĂłgico de Álava”, ha expuesto.

El diputado alavĂ©s ha pedido al exdirector de Iruña-Veleia que “asuma su responsabilidad” y reconozca que las inscripciones no son de la Ă©poca romana porque “ya estĂĄ bien de continuar con esta farsa”.

Eliseo Gil y la excodirectora del proyecto arqueológico, Idoia Filloy, estån acusados por la Diputación de Álava de atentado contra el patrimonio y estafa. El citado informe del IPCE ha sido solicitado por el juzgado de Vitoria encargado de la causa.

Los hallazgos que se cuestionan, localizados entre 2005 y 2006 bajo la gestiĂłn de la empresa Lurmen, son unos grafitos escritos en cerĂĄmicas de los siglos III, IV y V que en su dĂ­a se calificaron como histĂłricos porque, entre otras cosas, adelantaban al siglo III la apariciĂłn del euskera y la entrada del Cristianismo.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abendua 15th, 2013

Ama Ata blogean kezka itzela sortzen duten grafitoen argazkiak argitaratu dira. Ikusten denez, Adituen Batzordea gaia aztertzen egon zen urtean, 2008ko urtarriletik azaro arte, grafito batzuk manipulatu eta garbitu egin ziren: sedimentuak kendu…

Ikusten diren argazki batzuk Lurmenek egindakoak dira piezak Aldundiaren esku utzi baino lehen eta, ondorengoak, Gorrochateguik egindakoak dira, bere txostena egiteko. Argazkietan ikusten denez, pieza hauek garbitu egin dira epe horretan.

Hemen arazo batzuk ari dira nahasten aldi berean. Aldundiak gai hau judizializatu zuenean, pieza guztiak Epaitegiaren esku utzi behar izan zituen, aurretik, alderdi biek, hau da, Lurmenek eta Aldundiak, piezak hasieran zeuden moduan zeudela egiaztatu eta gero. Horrela egin izan balitz, zehatz-mehatz jakingo genuen 2008ko urtean, Adituen Batzordeko kide guztiek piezetara sarbide zuzena zutenean zer gertatu zen. Zoritxarrez hori ez zen egin eta badirudi auzia jarri baino lehen, Lurmenetik kanpoko “garbiketa” bat jasan zutela pieza batzuek.

Bestetik, Lurmenek aspaldi salatu zuen moduan, pieza bat, antza, askatu eta berriro kolatu egin zuen Aldundiak, webgunean argitaratu zuen argazkia eta Lurmenek egindakoa bat ez zetozelako.

Horrez gain, azken bost urte hauetan piezak ez ditu inork ikusi eta, nahiz eta Aldundiari grafitoak ikusteko gutxienez  bi aldiz  baimena eskatu zaion (azkena iazko Nazioarteko Biltzarra egin zenean), uko egin du. Hau erabat onartezina da eta Lurmenen abokatuak gutxienez horrela adierazi dio Epaileari hiru aldiz: guk ezin ditugu piezak ikuskatu, ez dakigu nola dauden, piezen zaintza katea apurtu da… eta guzti horregatik jada ez dago berme juridikorik.

Zaintza kate apurketa honengatik, Edward Harrisek iaz adierazi zuen moduan, epaiketa honek Estatu Batuetan egun bat iraungo zuen, Aldundiak grafitoak ez eramateagatik Epaileak gaia artxibatuko zuelako segituan.

Gaia benetan larria da grafito batzuk Madrilera eraman direlako datatu daitezen baina ez dakigu nola eraman dituzten: Lurmenek utzi zituen moduan ala “garbi-garbi”. Epaileak eta Aldundiak Lurmeni piezak ikustea ukatzen dioten bitartean ezin da ezer garbi espero.

garbitubarik1

16363gorro

16363detalle

garbitubari2

garbitua2

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Ekaina 14th, 2012

Euskal esaera zaharrak dioen moduan “hamaika ikusteko jaioak gara” eta halaxe gertatzen ari da Arabako Iruñako aferan. Ezin izan genuen sinetsi nola kanporatu zuten Lurmen 2008an, Descartes, osagai moderno baten aztarnak (ostrakak itsasteko kola zena) eta horrelako gezur handien bidez. Orduan gezur horiek esatea doan atera zitzaien.

Gero hondeamakinaren suntsiketa etorri zen. Inork ez zuen espero horretarako gai izango zirenik baina, halaxe gertatu zen eta sektore oso bat suntsitu zuen Arabako Aldundiak inoiz baino hobeto ordaindutako Julio Nuñez arkeologo mertzenarioak. Berriro ere prentsak, oro har, gauza positibo gisa erakutsi zuen talde berriak hasitako eraispen lana.

Orain beste gezur handi baten aurrean gaude, noiz eta beste 120.000 euro poltsikoratu behar duenean, Nuñek komentu bat topatu duela diosku eta guk sinistu
 Idoia eta Eliseori entzun arte. Nahiz eta gero, Knörrek edo beste batzuek ere aipatu zutela gogoratu dugun.

Iruñan komentu baten aztarnak zeudela orain dela 300 urte gauza jakina zenean, edo Lurmenek  etorkizunean indusketa bat egiteko asmoz ingurune guztia mugatuta zeukanean, Nuñezek, EHUko Ruiz Urrestarazurekin eta Itziar Lamarainekin batera zera kontatu digu, deskubritu dituela berak komentua, galtzada eta ez dakigu zer gehiago.

Boterea horrelakoxea da,  hedabideak oro har zure alde daudela jakitun zarenean nahi duzuna esan dezakezu, nahi duzuna egin dezakezu… egun batean justizia helduko den arte.

Informazio zabalagoa:  SOS Iruña Veleia eta  Elexpururen bloga.

XVIII. mendeko irudia, komentuaren kokapena zehaztuta (Irudia: SOS)

Lurmenek zehaztutako komentuaren kokapena

(irudiaren erdi-erdian: zona del monasterio de S. Juan)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Ekaina 13th, 2012

Arabako Foru Aldundia, orain PPren esku, EA eta EAJren ildo beretik doa, suntsipena sarituz eta ostrakak argitzeko dugun bide bakarrari bizkarra emanez.

Orain, Itziar Lamarainek 120.000 euro emango dizkio Julio Nuñezi, nori eta bere hondeamakinarekin 2010ean sektore oso bat suntsitu zuenari, pala harlauzetaraino sartuz eta horietako asko apurtuz, eta gainean zegoen lur, horma hondakin arkeologiko eta zegoen guztia isurtegira bidaltzen zuen bitartean.

Hau auzo lotsa ditugun politikariengatik eta dauzkagun EHUko ordezkariengatik: Eugenio Ruiz Urreztarazu, Julio Nuñez…

EITB Correo Deia Gara Diario de Noticias

Bideoa begiratzea guztiz interesgarria da: ez dute erakutsi konbentu horren aztarnarik, ezta bide erromatarra ere. Julio Nuñez ikustea, zuhaizken artean, komentuen aztarnak landareek estalita zituela esanez baina ezer erakutsi gabe… Eta onena gaur etorri da egunkarietan. Garan eta Elexpururen blogean zehaztu denez, komentu hori Eliseo Taldekoek jadanik ezagutzen zuten eta horren berri ematen orain 5 urte egiten ziren bisitetan. Auzo lotsa bikoitza! suntsitzaileari… eta gezurtiari dirua ematen!

Bestetik EITBko bideoan agertzen diren egitura gehienak Eliseo Gilen taldekoek egindakoak dira, berak baieztatu digun moduan. Zer da benetan aurkitu dutena, zerbait aurkitu baldin badute?

Julio Nuñez sektore oso bat suntsitzen

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)