Aukeratutako atala ◊ Iruña-Veleia Argitu ◊

• Ostirala, Abendua 06th, 2019

Gai hau zientifikoki argitzeko bide bakarra dago: datazioak eta topatu ziren lekuetan kata kontrolatu batzuk egitea. Zientziaren bidea alegia. Hori eskatzeko manifestu bat dago eta interneten sinatu ahal duzu www.iruñaveleia.eu webgunean edo, Durangoko Azokara bazatoz, Iruña-Veleia Argitu hantxe dago lau egun hauetan, kanpoko aldean, herritarrei informazioa ematen, orriak zabaltzen eta sinatzeko aukera eskaintzen.

Ez gaitezen isilik geratu!
Ez gaitezen geldirik geratu!
Otsailean epaiketa dago eta!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 17th, 2018

- Iruña-Veleia Argitukoek performance bat egin dute Guggenheim Museoan, Serraren eskultura batean, bidegabekeria judiziala salatzeko eta grafitoen datazioak eskatzeko.

- Datorren 19an, astelehenean Lurmen kanporatu zutenaren 10 urte betetzen dira.

- Urte guzti hauetan ez da ganorazko proba zientifikorik egin gaia behingoz argitzeko.

- Laster Eliseo Gil eta Oskar Eskribano arrazoirik gabe epaituko dituzte, 6 urteko espeetxe zigorra dute eta 300.000 euroko isun eskaerak altxor bat aurkitzeagatik (gauza gehiegi zalantzan jarri dituena)

- Herrialde batzuetako zientifikoek egindako 20 txosten eta irizpen baino gehiagok  grafitoak egiazkoak izan daitezkeela erakutsi digute eta gainera, hasieran egin ziren faltsukeriaren aldeko  txostenetako argudioak hankaz gora bota dituzte. (Harris, Ulrike, Colmenero, Elexpuru, Baxarias, Knnör…).

Gaur larunbatean, azaroaren 17an, Iruña-Veleia Argituk Bilbora eraman du bere protesta, eta Serra eskultura famatuetako batean bost grafitoekin indusketa honen balioa aldakarritu dute: euskerazko “Lurra, Sua” “Urdin Izar” “Ata, Ama, Neba, Reba …” eta kristautasunaren hasiera irudikatzen duten Azken Afaria, munduko zaharrena izan daitekeena eta, gainera, erraz datatu daitekeen buztinezko  taulatxo batean eginda dago. Horrez gain  “Neure ama Roman ilta cistiana” (nire ama Erroman hil dute kristaua izateagatik). Izan ere performanceetako partaide batek grafitoan ikusten den gurutzilkatu bat irudikatu du.

Bidegabekeria handi bat salatu nahi izan dugu. Orain dela hamarkada luze Lurmen taldeak 1.700 urte izan ditzaketen grafitoak topatu zituzten, euskeraz eta latinez, baina kanporatu zituzten eta haien kontrako kereila jarri zuten. Irakasle gutxi batzuen iritzietan oinarri ziren baina gerora egin diren 20 txosten baino gehiagotan iritzi horiek oker zeudela ikusi da. Orain kaleratutako Eliseo Gilek eta Oskar Eskribanok 6 urteko espetxe zigorra eta 300.000 euroko isun eskaerak dituzte laster egongo den epaiketan. Froga zientifikorik gabe bi arkeologo inputatuta egotea onartezina da.

Datazioak eskatzen ditugu. Gaia zientifikoki bideratu behar dugu eta, horretarako, ostrakak hiru laborategi independenteetan datatzea eskatzen dugu.

Informazio gehiago eta dagoeneko euskal kulturako pertsona famatu askok izenpetu duten Manifestua: Benito Lertxundi, Garbiñe Biurrun, Gorka Knnor, Andoni Egaña, Toti Martinez de Lezea…

www.iruñaveleia.eu


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urtarrila 08th, 2013

Igotzeko falta ziren bideoak jarri dira sarean: Silgo, Arnaiz, Arabako Iruña Argitzeko Batzordea eta Alicia Satue. Bestetik Colmeneroren ponentzia berritua, dagozkien grafitoen irudiekin ere jarri da.

Ponentzia edo txostenetan egileen CV, ponentziaren laburpena ingelesez, euskaraz eta gazteleraz eta, ondoren, ponentzia bera dagokion hizkuntzan irakur daiteke. Bideoak ere ikusgai jartzen ari gara.

Liburu osoa deskargatu nahi izanez gero, klikatu hemen: Congress-Biltzarra-Congreso

Sarrera, Programa, Babesleak, Talde Zientifiko eta Antolatzailea Testua –  Bideoa

Antonio Rodriguez Colmenero Txostena 2. ber. Txostenean aipatutako ostrakakBideoa

EHU Arkeologia Saila + Idoia Filloy  Txostenaren laburpena+Ponentzia –  Bideoa (Nuñezen lab.) Bideoa (Filloyren erantzuna)

Edward Harris TxostenaBideoa

Eliseo Gil Txostena Bideoa

Francisco Javier Santos TxostenaBideoa

Joaquim Baxarias Txostena –  Bideoa

Goizeko mahai ingurua

Luis Silgo TxostenaBideoa

Antonio Arnaiz TxostenaBideoa

Joaquin Gorrochategui eta Joseba Lakarra Txostenen laburpenaBideoa

Pandoraren Kutxa: Historia honen zergatiak ulertzeko giltza TxostenaBideoa

Alicia Satue  TxostenaBideoa

Gorazarrea Knorri eta Txillardegiri Testua

Conclusions_Ondorioak_Conclusiones

Iruña-Veleiari buruzko 29 txostenen zerrenda

Bideo produkzioa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Azaroa 02nd, 2012

Datorren azaroaren 24an, Gasteizko Europa Jauregian, Euskal Herrian azken urteotan izan dugun polemika hau argitzen laguntzeko urrats sendoak emango ditugu. Besteak beste, zientziak eskaintzen dituen eta orain arte jorratu ez diren hiru alderdi goitik behera aztertuko ditugulako: datazioak, kata kontrolatuak eta indusketa lanen auditoriak, eta, horiez gain, eztabaida ahalik eta zabalena.

Zientziari esker orain urte batzuk argitzea ezinezko ziren milaka gauza argitzen ari dira.  Arkeometriak, hondakin arkeologikoak datatzeaz arduratzen den ikerketa alorra, etengabe albiste garrantzitsuak ematen dizkigu: Italiako k.a. VII. mendeko prenestina gerrikoaren idazkuna, Galesen aurkitutako XVI. mendeko ontzia, Estatu Batuetako orain dela 10.000 urte egindako mamutaren marrazkia, Alemaniako brontze garaiko Nebra ezkutua, Kantauriko kobetako orain dela 42.000 urteetako margoak…

Arkeometriari esker, alferrikako polemikak eta usteak alboratu dira, esaterako, prenestina gerrikoaren idazkunak egiazkoak ziren ala ez 60 urtez eztabaidatzen egon ziren eta laborategi lanari esker latinez idatzitako lehenengo idazkunak direla frogatu ahal izan da. Edo Gales zein Bretainia Handiko itsasontzirik zaharrena hemengoa dela jakin ahal izan dugu.

Edo Alemaniako Nebra ezkutua ere 13 urtez faltsutzat hartu eta gero, ondoren egindako indusketa bati esker gaia argitu dela, eguzkia eta ilargia marraztuta dituen konposizio zoragarri hau dagokion lekuan jarriz. Eta Altamira ere ez dezagun ahaztu. 18 urtez faltsutzat hartu ziren hango margoak eta tarte horretan deskubrimendua egin zuen Marcelino Sanz de Santuola hil zen, gizarteak zor zion esker ona jaso gabe.

Edward Harrisen metodoa: Iruñako indusketa auditatu daiteke!

Jarraitzen du—>


[... + info]

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urtarrila 11th, 2012

Denok dakigunez, Arabako Foru Aldundiak, Lurmen enpresa Arabako Iruñatik kanporatu zuen orain dela 3 urte Eliseo Gil ostrakak faltsutu zituela leporatuz. Eliseo, bere burua defendatzeko, orain 4 urte Aldundiko Batzordean egin zuen eskera bera egin zion Epaileari: ostraka polemikoenak arkeometria laborategi batean datatzea, zalantza guztiak argitzeko. Hau da, zientziak ematen duen azken aukera, zalantzarik gabekoa, erabiltzea.

Epaileak, defentsarako eskubide hori kontuan hartuz eta Aldundiko Batzordeak egin beharreko lan hori ez zuela egin ikusita, 2010ean Eliseo Gilen eskaera onartu zuen. Baina, ostrakak datatzeko, datazioak egin ditzaketen arkeometria laborategietara bidali beharrean, Guardia Zibilaren Kimika Sailari agindu zion ohiko protokoloa betez.

Urte bete pasatu ondoren, erakunde honek horrelako lana ezin zuela aitortu zion Gasteizko 1. Instrukzioko Epaitegiari. Orduan, berriro protokoloa jarraituz, Ertzaintzari agindu zion ostrakak datatzea. Zorionez, Ertzaintzak arinago erantzun du eta hilabete batean jakinarazi dio horrelako lana ezin duela egin.

Izan ere, zeramika batean egindako grafiti edo idazkun bat noiz egin den jakin ahal izateko arkeometria laborategietan baino ezin dituzte lan hori egin, behar diren makina bereziak dituztelako: masen espektometriak egiteko azeleragailuak, termoluminiszentziak egiteko makinak, etab.

Eliseo Gilek, SOS Iruña Veleia Plataformak eta baita Arabako Iruña Argitzeko gure Batzordeak Epaitegiaren esku jarri dituzte Europan horrelako datazioak egin ditzaketen laborategien zerrenda. Horrez gain, Epaitegiak CSIC edo Frantziako CNRSi ere horrelako kontsulta egin diezaieke.

Beraz, orain Epaitegiaren esku geratu da gai hau argitzea datazioak eginez, ala urte askotarako lurperatuta uztea datazioak egiten ez baditu eta gaia era desegokian ixten badu.

Honakoak kontuan hartuz:

-    arabar eta gainerako euskal herritar guztiak gai hau argitu dadila interesatuta gaudela
-    10 ostraka datatzeko 15.000 euro baino ez direla behar.

Espero dugu Epaitegiak JUSTIZIA, EGIA eta ZIENTZIAREN arabera jardungo duela.
Datazioak oraintxe!!!

Arabako Iruña Argitzeko Batzordea
2012ko urtarrilaren 11n

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urtarrila 04th, 2012

Xabier Agirre, Arabako  Ahaldun Nagusi ohiak batzar nagusietako kidea izateari utzi dio.

Bere “lorpenen” artean Arabako Iruñan Julio Nuñezek egindako triskantza dugu, baita indusketaren urte askotarako desprestigioa, Eliseo Gilen taldearen “urkamendua” edo Arabako euskarari garrantzia emateko urrezko eta errepikaezinezkoa den aukera hau pikutara bidali izana.

Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak 2010eko urrian gutun hau bidali zion berari eta Lorena Lopez de Lacalleri, garaiko Kultura Diputatuari, haien alderdietako arduradun politikoei ere kopia igorriz: Iñigo Urkullu, Iñaki Gerenabarrena eta Pello Urizar.

Besteak beste, hauxe aipatzen zitzaion Xabier Agirreri:

“… Los miembros de la Comisión y también uds. dos saben perfectamente que las ostracas son verdaderas. Por eso no quieren uds. hacer las dataciones e intentarán por todos los medios no cumplir el dictamen del juez. Si uds. realmente hubieran creído que eran falsas hubieran hecho las dataciones hace más de 2 años. Al final lo único falso en todo esto han sido los “argumentos” dados por la mayor parte de la Comisión para mantener los apuntes de la universidad de toda la vida.

No se si sabrán uds. que cuando demostremos (esperamos lograrlo algún día) que las ostracas son verdaderas, el problema será para Lakarra (su teoría del protoeuskera iría directamente a la papelera), para Gorrotxategi (tendrá que ajustar la teoría de Mitxelena con el tema del artículo…) y la verdad, para ello hace falta nivel y no está demostrando que lo tenga… Esa es la verdadera pero oculta razón de sus actitudes “científicas” en este tema…

En el caso de que lleven las piezas al juzgado, hagan las dataciones de forma correcta y sean verdaderas ¿Con qué imagen va a quedar de Ud. para el resto de su vida? ¿Cómo cree que le van a recordar para siempre? ¿Qué imagen va a ofrecer el PNV en Alava respecto al euskera?  …”

Gutuna irakurriz gero, ikusten da oraingo arduradun politikoak nortzuk diren ez dela asmatu baina denborak esango du ea beste gauzetan asmatu den ala ez:  Bidalitako gutuna

Albistea Berrian

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Azaroa 13th, 2018

Asteazkenean, azaroaren 14an, 19:00etan hitzaldiak Aguraingo udaletxean eta Mungiako Torrebilelan

Jo ta ke Iruña-Veleia Argitu arte!!!

Besarkada beroa Eliseo eta Oskarrentzat!!!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abendua 06th, 2012

Bideoa ikusteko: EITB Nahieran

Balorazio gehiago: Martin Elexpuru Ostraka Mundua Angulo Oscuro Zuzeu

Iruzkinak gai honi buruz webgune honetan: 7 iruzkin 3 iruzkin

Arabako Iruña Argitzeko Batzordearen balorazioa


1) Sortzetiko hutsunea: Nazioarteko Biltzarreko hizlariei betoa jartzea. Gai hau sakon eta zabal aztertzea zuen helburua Hasier Etxeberriak zuzendutako dokumentala baina, “kasualitatez”, gai honi buruz ponentzia bana idatzi duten eta Gasteizen azaroaren 24an egon ziren hizlariei ez zieten dokumentalean tarte txikiena utzi nahi izan hitz egiteko: Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Joaquim Baxarias, Luis Silgo, Antonio Arnaiz (Ulrika Fritz, Miguel Thomson ere egon ziren eta baita Elexpuru ere, nahiz eta azken honek dokumentalean bai parte hartu zuen parte).

Badakigu denei hitza ematea agian gehiegi zela baina hauetako bi gutxienez eta Biltzar bera ez agertzeak dokumental hau hankamotz utzi du hasieratik. Adibidez Harris agertu nahi ez izatea oso adierazgarria eta dokumentalak izan behar zuen “oreka” deuseztatu du.

Horrez gain, Euskeraren Jatorria eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordea dokumentalean zuzenean ez agertzea, nahiz eta guk orain 4 urte gaia argitzearen aldeko mugimendua hasi genuen ez da oso bidezkoa izan: Durangoko Adierazpena, 2 biltzar Langraizen, ondorengo guztietan hitzaldi bana, bisitak, ekintzak, iritzi artikuluak, webgune hau, oraintxe egindako Nazioarteko Biltzarra…

2) Moderatzailearen papera. Hasierrek orain urtebete eskaini zigun “Euskararen jatorria: enigma europar bat” baino hobeto aritu da hemen, orekatuagoa alegia, baina, hala ere, alde batera egin du nabarmen, eta amaieran Elexpururen eta Alberto Barandiaranen liburuei buruz egindako aipamen hain desberdinak horren laburpen argi eta garbia dira.

Harrigarria izan da nola hasieran batez ere narratzaileak faltsutasunaren aldeko argudio pilo bat botatzen zituen bitartean, egiazkotasunaren aldeko argudioak elkarrizketatutako pertsonen ahotik baino ez ziren ateratzen: Koen, Elexpuru, Filloy, Gil edo Frank. Kasu batean oso nabarmen egin da: hasierako dokumentalean Hasierrek Lakarraren argudioak azaldu dituenean izan da eta ez Lakarrak berak, arbela batean idazten eta bera ahotsik gabe ikusten genuen bitartean.

Hasierrek Amelia Baldeonena aipatu du berarekin hitz egin gabe. Ameliak ez zion kasurik egin Gorrochateguiren gutunari, bera indoeuropeoan katedraduna delako eta Henrike Knorr, benetakotasunaren aldekoa, euskaran katedraduna zelako. Bietatik bat aukeratzekotan, argi zegoen, Henrikeri egin behar ziola kasu.

3) Irudien erabilera maltzurra. Zur eta lur geratu gara Alberto Barandiaran elkarrizketatzean, atzeko irudian ikerketa zentro bat -izena eta guzti- etengabe enfokatzen ikusi dugunean. Ezin genuen sinetsi, kazetari bati “ikerle” itxura ematen. Alberto Barandiaranen “Veleia afera” liburua,  gai polemiko bat nola ez den tratatu behar ikusteko eredu ezin hobea da: alderdi bakarrekoak soilik elkarrizketatu, informazioa ezkutatu, balantza alda dezaketen puntuak ezkutatu (datazioak…), etab.

4) Mertxe Urteaga. Gasteizko I. Nazioarteko Biltzarrean egon zen eta, antza, Harrisen ponentzia ondo harrapatu zuen, Kontraprograman erabili zituen argudioak ez zituelako hemen erabili. Kontrakoa: orain dio Eliseo Gilek ondo egin duela indusketa lana, hau da, Harrisek esan zigun gauza bera. Eta dio gero ostrakak manipulatu egin direla, hau da atera eta gero. Pena izan zen Elexpuruk hau ez aprobetxatzea zuku guztia ateratzeko: Urteagaren iritziz indusketaren 1. fasea  ondo egin bada, EHUko arkeologo taldearen txosten arkeologikoak ez du deus balio fase hori kritikatzen duelako bortizki eta beraz, kontraesan handian daude.

5) Joaquin Gorrochategui. Henrike Knorri buruz esandako erdiegia hori, haien alde jarri zela hil baino lehen, gezur handiak baino gezurragoa izan da, Elexpuruk amaieran ederto erantzun dionez. Jakin dezazuen Henrikek grafitoen datak geroagokoak izan zitezkeela esanez (II.-V. mendekoak baino VI.-IX. mendekoak, San Joan komentua hor zegoelako)  Lakarra eta Gorrochateguiri eposta bat bidali zienean hauek erantzun ere ez ziotela egin. Eta gero bere mezua aipatu, eta Henrikerentzat Eliseo Gil faltsutzailea dela pentsatu izan balu aurkeztea ere!

6) Joseba Lakarra. Esan du “zuzena” ez den gauza bat: grafitoek ez dutela eraginik bere teorian, Mitxelenaren teorian baizik, berea ez delako erromatarren garaiko euskerari buruzkoa aurrerakoari buruzko baino.  Hau ez da horrela eta berak ondotxo daki, bere proposamena kontuan hartuta orduan bai ezinezkoak liratekeelako aurkitu dugun euskera topatzea mendu gutxi batzuk geroago.

Bestetik penagarria telebistan erakutsitako jarrera, edukiak modu egoki batez kritikatu beharrean, pertsona deskalifikatzen: “bekaria”… Horrelako jokaerak onartezinak dira eta bere “maila”ren adierazleetako bat dira!

“Grafologiagatik batzuei 30 urteko zigorra jarri dietela” esan zuenak ez du barkamenik. 30 urte pertsona bat hiltzeagatik proba asko egon eta grafologia beste bat izango zen Grapokoentzat baina hemen hori aipatzea! Ez dute proba bakar bat ere ez eta Eliseo kartzelara sartu nahi. Barrura sartzea merezi duena Lakarra bera da, bere teoria zalantzan jarri duena, hau da, Eliseo, kartzelara eraman nahi izateagatik.

7) Julio Nuñez: Lurmenek indusketa lana txarto egin zuela berriro diosku. Eskerrak Edward Harrisi entzuteko aukera izan genuela: “esan beharra dago Iruña-Veleiako arestiko indusketak metodo moderno ortodoxoen barruan egin direla eta horregatik Iruña-Veleiako aurkikuntzen balio estratigrafikoa zalantzaz kanpo dagoela”.

8. Martin Elexpuru eta Pello Eizagirre. Martin eta Pello gauza batzuetan primeran egon ziren baina, gure uste apalean, gaia ez zen eraman behar izan faltsutasunaren aldekoek nahi zuten lekutik: grafitoak ostrakak garbitzean baino ez zirela agertu, RIP, Nefertiti…

Guztiz kontrakoa: datazioak, datazioak eta datazioak. Barkatu, baita katak eta auditoriak ere. Hau da, Italian 60 urte egon ziren eztabaidatzen fibula prenestina egiazkoa zen ala ez. Argudioak bi aldeetan zeuden! Alemanian 13 urte Nebra diskoagatik! Altamiran 18 urte!…

XXI. mendean nola egon gaitezke horrela denbora galtzen munduan arkeometriako punta-puntako 40 laborategi daudenean! Nola da posible Adituen Batzordeak Eliseo Gili datazioak egitea uko izana! Nola da posible kata kontrolatuak egiteari uko izana! Nola da posible auditoria arkeologiko bat egin nahi ez izana!

Gure uste apalean horixe da une honetan eta 4 urte hauetan izandako milaka eztabaiden ondoren, jende guztia aspertu baino lehen, geratzen zaigu bide bakarra: ZIENTZIA. Gainera,  Epailea bide horretatik joatea behin baino gehiagotan aipatu behar izan zen. Zorionez Koenek bai aipatu zuen gaia, baina eztabaidan ere puntu nagusi bihurtu behar izan zen.

9) Ondo egindakoak zoriondu. Azkenik ETB eta Hasier Etxeberriari zorionak eman beharrean gaude lehenengo aldiz gai honi buruzko informazioa eskaini digutelako (lau urte hauetan ETBl egin ez duena) eta nahiz eta modu orekatuago batez eta iritzi gehiagorekin (Harris) eman gabe geratu den.

Datazioak egiten direnean -ondo egiten badira-, ea ETBn hauteskunde garaian politikariekin ikusten ditugun moduko eztabaida orekatu bat ikusten dugun!

Datazioek dute hitza!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Iraila 19th, 2011

Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak Euskaltzaindiari buruzko idazkia argitaratu izan da, Erabili.com, Berrian, Sustatun eta hemen. Sustatun bi iruzki agertu dira baina beste bat  zentsuratuta dago, gaur egun osoan argitaratu gabe egonik. Hauexek dira agertutakoak eta zentsuratutakoa:

1. Argitaratutako erantzunak

Xabier Mendiguren Elizegi, xme ¦ 2011-09-18 ¦ 23:41

Iruña-Veleiako faltsu/egiazkotasun auzian sartu gabe, mixerablea iruditu zait, nork bere opilari su emateko, gaixo eta zaharturik ohean dagoen gizona erabiltzea.

Antton Erkizia ¦ 2011-09-19 ¦ 09:46

Ba niri oso egokia iduritu zait ba konparazioa, hara (eta neu ere faltsu/egiazko horretatik aparte).

Txillardegirekin egin zutena SEKTARIOA izan zen (ideiengatik eman zioten betoa Euskaltzaindian) eta hori erratea ez zait mixerablea iduritzen, baizik justua eta egokia. Dudik ez dut Tiullardegiren beraren gustukoa, berarekin eginiko injustizia publikoki aitortzea).

Eta Iruña-Veleiarekiko ere jarrera SEKTARIOA iduritzen zait (sekta, irakasle-filologo-katedradun-jakintsuen gremio/sektaren aldeko jarrera itsua).

Bertzerik da Euskaltzaindiak ez sartu nahi izatea. Begira, hori ez zait gaizki iduritzen, agian. Baina publikoki gauzak erratea?. Bai horixe !!.

2. Momentuz Sustatuk zentsuratutako erantzuna

a) Sustatuk uko egiten dio zenbait iruzkin argitaratzeari?

Gaur, irailaren 19an, goizeko 11:40an Xabier Mendiguren Elizegiren iruzkina irakurrita, geurea idatzi dugu, eremu guztiak betez: Bidaltzailea, E-posta, Testua, “teilatu” eta Erantzun sakatu ondoren, gure postan azken baieztapena jasoko genuela zioen mezua ikusi dugu. Gero posta zabaldu eta ez dugu Sustatutik mezurik jaso.

Arratsaldean, 17:20an iruzkina argitaratu gabe eta  postan ezer jaso gabe geundenez mezu bat bidali diogu Sustatuko arduraduna den Luistxo Fernandezi goizeko mezua sartzeko lehenbailehen eta ea filtrorik jartzen den zenbait mezuri, ez delako automatikoki argitaratu beti bezala.

Orain gaueko 23:00etan berdin dago, Xabier  Mendiguren Elizegiri idatzitako erantzuna agertu gabe. Gainera hau ez da gertatzen den lehen aldia. Beste bati ere antza, gauza bera gertatu zitzaion eta Sustatuk ez zion argitaratu bere mezua 5 egun pasatu arte, hau da, eztabaida dagoeneko amaituta zegoen arte.

Kasualitaterik ez dagoenez, 5 egun atzeratuta bere balio guztia galarazi zuten mezua Iruña Veleiari buruzkoa ere bazen, kritikoa Arabako Foru Aldundiarekin noski.

Goizeko mezua galdu dugunez, orain worden idazten ari gara, berriro ez desagertzeko eta berriro saiatuko gara Sustatura igotzen. Bihar asteartean ez bada argitaratzen, Sustatun zentsura aplikatzen dela ondorioztatuko dugu, argi eta garbi.

b) Xabier  Mendiguren Elizegiri: Eskerrik asko Xabier zure iruzkinagatik baina gauza batzuk argitu behar dira.

Batetik “nork bere opilari su emateko” diozu eta, zur eta lur geratu gara. Iruña Veleiaren kontu hau ez da inoren opila, euskara defendatzen, babesten eta zaintzen dugun guztiona baizik. Hemen arazo handi, larri eta maila guztietara (Aldundia, EHU, Euskaltzaindia, euskalgintza oro har…) dagoeneko zabalik dagoen urradura bat dago. Hemen euskara zaharra aztertzeko genuen aukera bakarra suntsitzen hasi dira, Nafarroako Iruñeko Gaztelu Plazan UPNk egin zuen bezalaxe: hondeamakina sartuz eta dena zuzen isurtegira.  Pentsatzen baduzu gai hau gure batzordearena edo gure moduan ari diren beste batzuena bakarrik dela, gure “opila” dela, oker baino okerrago zabiltzala uste dugu.

Opila Eliseo Gilena eta beste 14 lankide eta familiena zen. Eta ondo irabazita gainera, Eliseo azken 12 urteotan hor egon zelako lan egiten ia musu truk lehenengo urte guztietan, dirua lortzen (Vital kutxan lehenengo, gero Euskotrenekin…), inork ere sinisten ez zuenean indusketa honen posibilitateetan. Kanporatu dituzte denak, kale gorrira, eta, bizitza osorako desprestigioa eta, gainera, Eliseok ezin lan egin egiten dakien gauza bakarrean. Opil gabe utzi dituzte. Zuri antzeko egoera ez zaizula tokatu argi dago. Eta zergatik?, aurkitutako zenbait testu Euskal Filologian irakasten diren eduki gutxi batzuen kontra doazelako (horietako gehienak Mitxelenarenak ez direnak, Lakarrenak baizik).

Txillardegi zergatik aipatu dugun? Orain 4 urte, osasunez ondo zegoenean, edo 4 urte barru (seguruenik, zoritxarrez, hemen ez denean egongo) berdin-berdin aipatuko genuke, jendeak erraz uler dezan Arabako Iruñaren kontu hau, Txillardegirekin egin zuten bezala, maila bereko akats historikoa izan dela. Eta ez gara publikoki horregatikEuskaltzaindia kritikatu dugun lehenengoak, eta ez gara azkenak izango.

Txillardegik esan zuenez, ostraketan agertzen diren testuek ez dute zertan kontra egon behar orain arte izan dugun ikuspuntuarekin. Ostraketan agertutako aditz batzuk aipatu zituen (nork Txillardegik baino hobeto aditzen gaiari buruz hitz egiteko!), esanez, aditz forma zahar batzuen aztarnak izan zitezkeela. Txillardegik ez zuen sinatu manifestua agertu eta berehala. Antza, zalantza handiak izan zituen baina txostenak eta eztabaida ikusita, gaian sakondu eta ondorio hori atera zuen. Bere adinean eta bere egoeran, gai izan da, berriz ere, behar den maila emateko, ez Euskaltzaindia bezala.

“Miserablea” hitza luzatu diguzu. Bai, seguru ez dituzula ostrakak egiazkoak izan daitezkeela esaten duten 16 txosten edo iazko hondeamakinaren suntsiketaren bideoa ikusi. Bestela, agian, horrelako kalifikazio bat beste batzuentzat erabiliko zenuke. Guk ez gara zu bezain ausartak –eta gaia askoz hobeto ezagutzen dugu- eta jende eskasa dagoela argi dago. Badakizu nortzuk? 15.000 euro gastatu nahiz ez dituztenak ostrakak datatzen, egiazkoak direla ondorioztatuko dela dakitelako; edo datazioak ez direla egin behar esan duten hizkuntzalariak; edo Arabako Foru Aldundian orain arte egon diren bi kultura diputatuak gaia ez dutelako zientziak ematen dituen aukera guztietaz (arkeometria) baliatu nahi izan; edo Julio Nuñez sektore oso bat, 1700 urteko historia zati handi bat zaramara bota duelako… jarrai genezake baina, tira, luzeegi geratu da iruzkina.

Adeitasunez

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Abendua 08th, 2019

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)