Aukeratutako atala ◊ Hitz familiak ◊

• Ostirala, Iraila 05th, 2014

Jabier Goitiak eraikuntza alorreko hitz asko, baita gure inguruko hizkuntzetakoak ere, jatorriz euskeratik etorri ahal izan direla proposatu du.

Lehenengo post honetan berba nagusia aztertuko dugu: “arr”  erroaren multzo zabala:

  • arr (harri): jatorrizko erroa–> harria adierazi nahi duena
  • arri: arr-i (harri) —————> harri multzoa, pedregal
  • area (harea): arr-eia———–> harri xehetua, ehotua
  • arroka: arr-oka —————-> lotuta dagoen harria
  • pilar (pilare): pil-ar ————> harriak bata bestearen gainean pilatzea, oinarri bat egiteko edo beste zerbaiterako
  • altar (aldare): alt-ar ————> altu dagoen harria
  • arresi (harresi): ar-hesi ——–> harriz egindako hesia. Gaztelerazko muralla baliteke agian muru-eia-tik etortzea
  • argamasa: ar-ga-masa ———-> harririk gabeko masa
  • arcilla: ar-txila——————> harri likatsua
  • arlauza: ar-lau-za—————-> lau alde dituen harria
  • argoia: ar-g-ola——————> zuloa duen harria (barkuetako txikotak lotzeko kaietan jartzen zirenak)
  • solar: solo-ar ——————–> harriz betetako soloa
  • artea: ar-tea——————–> harrietatik xaflak, aizkorak eta mota guztietako tresnak egiteko trebezia. Izan ere, harriak gizakiaren garai luze bat izendatzeak (Harri Aroa) zerbait esan nahi du. Hizkuntzalariek artis latinezko berbatik datorrela diote etaartis, ar erro indoeurroparretik (doitu, egin edo kokatu adierazi nahi duena)

arr-iak eta ar-ga-masa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Ekaina 27th, 2014

Ama-Atan, Xabier Renteriak gai garrantzitsu honi buruz informazioa biltzen hasi du. Bertan, bi hipotesien alde dauden argudio guztiak jasotzen saiatzen ari da:

- Baskonikoa, hau da, aitz/atx erroa Euskal Herrikoa da

- Endogenoa: indoeuroparretik datorkigu.

Zerrenda hau jaso du:

a) Ebakitzeko tresnak
aiz-kor o ‘hacha’;
aiz-tur o ‘tijeras’;
aitz-zur o ‘azada (de roca ‘aitz’ y madera ‘zur’)';
aiz-to o ‘cuchillo’;
zulak-aitz o ‘cincel (zulatu – agujear, zulakaitz, ‘piedra que agujerea’)';
op-aitz-ur o ‘azuela;
aietz o ‘machete’…

b) Hauekin zerikusia eduki dezaketen hitzak
gur-aiz-ak o ‘tijeras’;
az-kona o ‘flecha’;
az-pila o ‘bandeja…

c) Bestelako harreman mota eduki dezaketenak
Zu-haitz o ‘árbol (¿zur+haitz o ‘roca de madera’?);
Azpian o ‘debajo (aitz-pean?…

d) Harridura adierazpenak, lotuta egon litezkeenak.
atx! mina adierazteko ((¿provocado por instrumentos de piedra o roca?);
aiz! como exclamación de ¡agarra a ese ganado¡ (¿a la piedra?)

e) Toponimia
Atxarte, Atxuri, Atxarte, Aizkorri, Lemoatx, Udalatx/Udalaitz, Untzilatx, Akaitz, Allaitz, Atxuri…

f) Paleolito garaiko kultura biltzaile-ehizazaleen bestelako hitzak
Su(k)arria o ‘piedra de fuego’ (pedernal o sílex para hacer fuego);
Artua o ‘lo recogido’ (mijo)…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Aitz-atx  | Etiketak: , ,  |  6 iruzkin
• Astelehena, Apirila 21st, 2014

Xabier Renteriak Ama-Atan erro honetatik sortutako hitzen zerrenda egiten hasi da:

Eusko, Eskual, Auski, Uasko, Basko, Wasko, Guasko hitzen bidez ezagunak izan dira milurteetan zehar Auñamendietako mendebaldean bizi izan diren jendeak, beraien hizkuntzak, beraien bizilekua, edota izan dituzten ohiturak. Izen desberdinetan bokala idatziak aldatu dira, baina /sk/ kontsonanteen soñuak edo fonemak nabariak eta iraunkorrak izan dira (latinez, adibidez, ‘ausci’ edo ‘uasco’ idatzi baina ahoskera auski eta uasko zen).

Etimologiak beti damoskuelarik jatorrien zantzu bat, zein da hau gure kasuan? Birpasa dezagun onartua dagoena eta izan daitekeena.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Iraila 12th, 2013

Berrian geure elkartearen gutun bat agertu da izenburu honekin. Hona hemen:

Azken urteotan, gero eta gehiago entzun eta irakurtzen dugun hitza dugu jendarte. Hitz hori erabiltzen dutenen arabera, egokiagoa da gizarte baino, horrek gizon hitzarekin lotuta egonda «matxista» kutsu bat izango lukeelako.

Lehendabizi, ondo legoke gizarte hitza sakonki aztertzea, eta argi daude bere osagaiak giz- eta -arte direla. Eta giz berbak badirudi beste bi osagai ere badituela: g eta iz. Adibidez, bigarren erroa iz-a-ki, iz-ena moduko hitzetan omen dago. Izaki-k edozein bizidun adierazten duen bitartean, gizaki-k gizon-emakumeak adierazten ditu. Beraz, gizarte-k gizonen artekoa baino gehiago gizakien artekoa adieraziko luke.

Bestetik, eta Retana hiztegia kontsultatuko duen edonork ikusiko lukeen moduan, giz- erroarekin 100 hitz baino gehiago daude, eta gehienek ez dute gizon hitzarekin zerikusirik: gizaldia, gizabidea, gizemea, gizalegea, gizatiarra, gizajoa, gizena…

Bestetik gizarte hitza buruan dugunean, inori ez zaio bururatzen hor gizonak baino ez daudela, emakume zein gizonak baizik.

Esan beharra dago geure hizkuntza sortu zutenek genero biak izan zituztela kontuan: jaun-andreok, neska-mutilak, gurasoak, umeak/haurrak… Testuinguru horretan gizarte gaizki sortu zutela pentsatzea zail egiten zaigu.

Euskeraren Jatorria Elkartea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Hitz familiak  |  2 iruzkin
• Larunbata, Otsaila 16th, 2013

Berrian hidronimiari buruzko artikulu interesgarria agertu da. Bertan, ibai izenei buruzko hainbat datu jaso dira eta, horretarako, Patxi Gale eta Mikel Belasko elkarrizketatu dituzte, hidronimian adituak. Patxi Galek Euskaltzaindian egiten du lan eta Euskal Herriko ibaien izenen azterketa osoa egin du.

Artikuluan aipatzen denez, ibai askok izen bat baino gehiago izan dute baina bat aukeratu beharraren ondorioz bakarra geratu dela.

Zorionez, ikuspegi zabala du artikuluak eta amaieran Vennemann aipatu dute:

“Euskararen aitzindaria Europa osoan mintzatu zela dio Venneman hizkuntzalariak

Europa osoan hitz egin zen euskara iraganean. Bai, behintzat, euskararen aitzindari izandako hizkuntza bat. Hori da Theo Venneman hizkuntzalari alemaniarraren teoria. Kritika ugari jaso ditu horregatik, baina deigarria da azalpena. Zenbait teoriaren arabera, ibai izenak omen dira gehien irauten duten leku izenak, eta hori da Vennemanen arrazoibidearen oinarria.

Izan ere, badira Europan lekuan lekuko hizkuntza erroekin bat ez datozen ibai izen batzuk. Vennemanen arabera, «europar zaharra» izeneko hizkuntza baten aztarnak dira, eta gaur egungo euskararekin lotuta dago hizkera hura. Eta Arga ibaia aipatu izan du horren frogatzat, Iruñeko ibaiaren izen bera duen izen bana badelako Lituania, Suitza eta Frantzian. Zenbait toponimia adituren ustez, ordea, ez dago argi euskara ote den izen horren jatorria.”

Irudia: Agauntza ibaia Ataundik pasatzean. Berria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 02nd, 2011

Osagaiak: ari

Esanahia: argia

Hitzak:

- Argi: g bat silaben artean gehitu ondoren

- Agi: (aurkikuntza), g silaba gehituz baina r desagertuz

- Egi (errealitatea), aurrekoaren aldaketa berdinak baina gero, a hizkia e bihurtuta

- Adi (adimena), r hizkia d bihurtuta

- Arime (arima), ari eta me dira bere osagatiak: argitasun edo su sotila

Azalpena: Hitz abstraktu guztiek, gaur egun erro bihurtu direnak, jatorriz izena izenak dira, gero adjektiboak eta azkenik, izen abstraktuak. Nire iritziz, egi-ren jatorrizko esanahia argia da eta dagokion adjektiboa: argia

Gaur egun argia hitza dugu, baina, seguruenik, aurretik ari izan zitekeen bien iturburua.

Horrela, ari errotik honako hitzak sortu dira: argi, agi, adi, ali, ergi, egi, edi, eli… argiren esanahia zabalduz.

Egilea: Sabino Arana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Abuztua 23rd, 2011

Xabi Larrabek  “hatxa” gaztelerazko hitz adela dio. Nire ustean antzinan sortu eta iraun egin du.

Latina ez da inoiz hitz egin Espainian. Erroman ere ez omen zen hitz egiten. Idazkari batzuek bakarrik idatzi omen zuten latinez.

Saiatu ulertzen: Nolatan alda liteke hainbeste, hitz egin eta idatzi egiten den hizkuntza bat? Latinetik gaztelera irten, alegia. Ezinezkoa da.

Eta begira nola esaten den “aizkora” gure inguruko zenbait hizkuntzatan:

- Portugesez: mACHAdo.

- Gazteleraz, antzekoa: mACHete

- Ingelesez: AX, AXE . Opatxurra (“azuela” gazteleraz): ADZ, ADZE.

- Italianoz: ASCIA

- Alemanez: AXT

Bestetik, toponimian ACHER, ACHERITO, JACETAn daude, JACAtik gertu eta “IFACH” AITZA, Gibraltarrekoa ere ba omen zen. Begira non ipACHA. ASPE herri eta mendiak topa eta begira non dauden.

Egilea: Egindako iruzkina

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Abuztua 05th, 2011

Osagaiak: osagai nagusia: “iz” erroa

Esanahia: argia

Bilakaerak:

izio = encender (iziotu)

izigi = = encender (isiki). Atondura: izi-gi, iza egin

ixitu = encender (ixetu). Atondura: ixi-tu

izeregi = encender

izeki = arder (ixiki, ixeki). Atondura: iz-e-ki, iz ekin?

ixatu = quemar. Atondura: ixa-tu, iz bihurtu

isioki = combustible, inflamable

itxindi = tizón

izarki = rescoldo, fuego cubierto de ceniza

istasun = resplandor

itxustarri = piedra del fogón

itzali = apagar. Atondura: iz-al-i, iz gendu

izitu = aterrar, espantar

izutu = espantar

su = fuego

ixu = (ilddu) madera especial para conservar el fuego

ixuegun = dia del fuego. Rito que se extingue

txinpart = chispa

txingar = brasa

atzamau = apagar

Azalpena: Ahoski hau buru duen multzoa, guztietan bereziena eta indartsuena dugu, ezpairik bage. Beste multzo biek, badirudite beren artean nahastu zirela, iz multzoarekin alkartu baino askoz lehenago. Eta beste hau, haietiko multzo berri bati alkartu zela geroago.

Guzti honetatik atera daikegun ondorena, zera da: su hitza­ren forma zaharra izu izan bide zela. Izu forma hori, aurreragoko izio edo izi forma baten ahots aldaki bat izan daiteke; forma guzti hauek ageri bait dire, ikusi dugun hitz txorta honetan. Ukatu ezin daitekeena, zera da, iz fonemaren gain sortu dala izen multzo hori, su hitza ere barru­ko dalarik.

Iz = izio = izioa = izua izan daiteke Izua (ixua) formaren sorbiderik segurkiena. Izu = xu =su, izan daiteke ahos­ki garatzerik bidezkoena da.

Egilea: Bittor Kapanaga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 01st, 2011

Azalpena: … Horrela, ustekabean, euskara Europako hizkuntzetarik urtetsuena bihurtu zitzaigun, eta dauzkan sustrai sakonak harri-aroraino heltzen ziren, aitzur, aizkora, aizto, aiztur bezalako hitzek erakusten omen zutenez, guztiak, antza, haitz erro zaharretik sortuak, antzinako gizakiek, gauza jakina denez, hasierako lanabesak harriekin egiten zituzten eta. Era horretako azalpenak behin eta berriro errepikatu dira gaur arte, eta euskaldunon belaunaldi askori geure mintzaira, historiaurre eta nortasunaz harro egoteko arrazoiak eskaini dizkigute.

Zoritxarrez, geroago, bai bertoko eta bai atzerriko beste hizkuntzalari batzuek ere, berba horiek segurenik latinetik helduriko mailegu zaharrak zirela irakatsi ziguten.

Egilea: Xabier Kintana

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)