Osagaiak: osagai nagusia: âabaâ
Esanahia: familiaren inguruko berbak
Bilakaera:
- asaba = asi-aba (arbasoa). as ahoskia âhasieraâ ustea adieraziko luke: as-i. Hau da, hasierakoak
- ozaba = oz-aba (osaba)
- izaba = iz-aba (izaba, izeba). iz ahoskia (izatasuna), izeko eta aizpan bezala
- iloba = il-oba. il ahoskia du
- alaba = al-aba. al ahoskia ar-en aldakia izan daiteke. Hau da, âabaâri jarraipena emateko gaitasuna duena, umeak egiteko gaitasuna duelako
- arreba = ar-eba. ar ahoskia du
- neba = n-eba. Agian: eme-aba->emeba ->meba->neba
- ugazaba = ugatz-aba. ugatz: beste ama baten (amaordea) esnez hasitakoa. Hau da, âugazabaâ jatorriz amaordea izendatzeko erabiltzen zen. Gero, langileak dituen pertsona izendatzeko aldatu zen.
Azalpena: âabaâ familiarekin zerikusia duten hitz askoren osagai nagusia dugu
Izenkideak: asaba, osaba, izeba, iloba, alaba, arreba, neba, ugazaba
Egilea: Bittor Kapanaga