Edward Harrisi elkarrizketa Iruña-Veleiaz
Edward Harrisek bisita pribatu bat egin zuen Madrilera joan den martxoaren 17-19etan. Bisita aprobetxatu zen Museo ArquelĂłgico Nacional delakoan hitzaldi bat emateko.
Edward Harris, Antonio Arnaiz-Villenak eta Andrés Carretero Museo Arkeologiko Zuzendariak aurkeztu zuten. Jendea erruz bildu zen, batez ere hainbat fakultateko ikasle-irakasleak. Hitzaldiaren ondoren jende ilarak eratu ziren autografoak eskatu eta berarekin argazkiak egiteko.
Hurrengo egunean hainbat hedabidek elkarrizketatu zuten Harris, Gabriel Lucián, Antonio Arnaiz eta Carmen Marcos Museo Arkeologikoko zuzendariordea lagun zituela eta Museoaren “bunkerra” eta espainiar antzinako txanponen altxorra erakutsi zizkioten eta halaber “Mercedes” pezioa, Odissey “altxor ehiztaria” enpresari kendua. Orobat erakutsi zitzaizkion Museoko beste hainbat lan-dependentzia, non Harris oso interesatua agertu zen bera Bermudasko Museoaren Zuzendaria izanik.
Harris irakasleak Iruña-Veleiari buruzko hainbat galderari erantzun zion Euskararen Jatorriari.
E. Harrisen hitzaldia Madrilen, MANen, Harris Matrizi buruz
1. Zuk uste al duzu Lurmenek (Eliseo Gil eta Idoia Filloy) indusketa egoki eta Harris Matrizarekiko zuzen egin zuela?
Nik ikusi ditut Lurmenek Iruña Veleiako indusketei buruz egindako oharrak, eta hauek kontuan harturik Eliseo Gil eta Idoia Filloyen indusketak zuzen eta egoki eginak daudela iruditzen zait, metodologia estratigrafikoa eta Harris Matriza kontuan edukita. Hauxe da indusketa arkeologiko zehatza egiteko metodo egoki bakarra eta horrela burutua izan da Iruña-Veleian.
Nire ustetan, Gil eta Filloy arkeologo indusketari oso onak dira, hau nabarmen geratzen delarik beren txosteneko plano eta argazki bikainen arabera. Gainera biek ala biek oso ondo ulertzen dute arkeologo batzuek ulertu nahi ez duten arkeologia estratigrafikoaren metodologia.
2. Iruña-Veleiari buruzko eztabaidak arazo linguistiko, politiko eta arkeologikoak ditu bere baitan. Eztabaidak nolako oinarriak beharko lituzke?
Gai honi buruzko eztabaidak aztertu behar lukeena da ea indusketa burutzeko metodologia egokia izan zen ala ez bakarrik. Adibidez, metodo estratigrafikoa erabilia izan ez balitz, orduan aztarnategian aurkitutako objektuen jatorria zalantzazkoa izan zitekeen.
Aitzitik, eta nik hala uste dudanez, metodo egoki hau erabili zenez, objektuen jatorria kreditatua dago eta egoki datatuak izan daitezke, beste probarik gabe. Azterketa linguistikoak eta beste eratakoak ere, izan daitezke beharrezkoak, adibidez graffitien kasuan. Baina azterketa hauek ezin dute baliogabetu indusketa estratigrafikoaren indusketa bere horretan.
Adibidez, azterketa linguistikoa metodo arkeologikoen azterketekin kontraesanean balego, desadostasun honen arrazoiak ez dira arkeologian bilatu behar, hizkuntz interpretazioan baizik, eta ez esan “faltsuak” direla. Aurkikuntza arkeologikoak maiz ez datoz bat beste ezagutza esparruetan onartzen denarekin, hizkuntzalaritzakoekin adibidez, eta halaber historiakoekin beraiekin ere.
Momentu jakin batean aurkikuntza arkeologikoak ez badira doitu edo egokitzen beste esparru batzuekin, beste esparruetako adituen erantzukizuna da (hizkuntzalariena, historialariena adibidez) dagozkien esparruetan berrikuntzen esplikazioa aurkitzea eta ez aurkikuntza berriak faltsutzat salatzea.
E. Harris Iruña-Veleiaren 1. Nazioarteko biltzarrean
3. Zergatik uste duzu agintariak ukatu direla “graffiti faltsuak” deituak datatzera edota Lurmenek egindako indusketen ondoan beste indusketa gehiago egitera?
Aurkitutako tresna berrien datazioa Lurmenek emandakoarekin bat etorriko balitz, honek “faltsutzat” salatu zituztenak egoera larrian jarriko zituzkeen. Gainera, “faltsutzat” jotako tresna eta graffitien tipo berekoak aurkitu izan balituzte, Lurmen eta bertako arkeologoen aurka egindako salaketa mingarriak faltsuak zirela frogatuko zen. Ondorengo indusketetan, aztarnategiko beste esparru batzuetan, Gil eta Filloyek aurkitutako objektuen antzekoak aurkitzen badira, nabarmen geratuko da salaketak faltsuak direla. Baina, sinetsi al liteke egia esango dutela Filloy eta Gilek aurkitu bezalakoak agertzen badira? Orduan, faltsifikazio salaketak baliogabetu egin beharko lirateke.
4. Nola uste duzu zuk konpondu daitekeela Iruña-Veleiako eztabaida?
Aurkikuntzak eta graffitiak faltsuak direla ez bada frogatzen behintzat, salatariek atzera egin behar dute eta barkamena eskatu Gil eta Filloyri. Salatzaileek eta erakunde inplikatuek Gil eta Filloyri legezko konpentsazioen bidez erantzun beharko liekete arkeologo profesional bezala egindako kaltearen ordainetan.
Lurmeneko arkeologo hauen izen ona berrezarria izan behar du eta Iruña-Veleian lanean jarraitu behar dute. Dena dela, saiatu behar da salaketen arazo hau justizia auzitegietan salatzen, zeren eta bai baitirudi salatzaile unibertsitari ondo kokatuen “vendetta” zikin bat dela Unibertsitatean, Gobernuan edota politikan ondo “kokatuta” egon ez diren arkeologokideen aurka burutua.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)