Aukeratutako atala ◊ Joxemiel Barandiaran ◊

• Astelehena, Abuztua 01st, 2011

Azalpena: aitzur, aizkora, aizto, aiztur, azpil, azkon, aitzur, eta, garrantzitsuena, ehunka toponimo, hala nola Aizkorri, Atxarte, Udalaitzā€¦ Zenbat mendi izen, zenbat toponimo ditugu aitz edo atx erroekin eginak? 200etik gora? Izen guzti horiek ere erromatarrek jarritakoak, edo latina hona heldu eta gero jarritakoak al dira? Ordura arte ez ginen gai gure mendiei izenak jartzeko? Ala atx edo aitz duten mendien izen guztiak aldatu egin zuten izenez erromatar garaian?

Hau da, paleolito eta brontze garaiko lan tresna nagusien izenetan, zein erromatarrek ia zapaldu ez zituzten eremuetan (Bizkaia eta Gipuzkoako barruko eremu asko), pilo bat aitz (ekialdean) zein atx (mendebaldean) erroekin egindako izendapenak ditugula.

Eta aizkora, aiztoa, aitzurraā€¦ paleolitotik datozela dioen teoria hori bertan behera botatzeko, hauxe besterik ez digu esaten Xabier Kintanak: ā€œberba horiek seguruenik latinetik helduriko mailegu zaharrak direla irakatsi zigutelaā€. 10 hitz erabilita, Xabierrek nahi du teoria bat bertan behera utzi?Ā  Izan ere, teoria bat pikutara bidaltzeko argudio sendoak eta ondo eraikinak behar dira eta hemen, Xabier, ez diguzu horrelakorik inondik inora eskaintzen. Gainera, guzti hori horrelako tonu paternalista erabiliz egiten duzu, hori sinisten dugunok hezkuntza zaharkituaren ondorioa baitginen.

Saia gaitezen asmatzen Xabierren 10 hitzeko esaldiaren atzetik egon daitekeen edukia. Bere lana izan behar zen hori, gauzak ondo frogatzea, baina saia gaitezen.

Lehendabizi, ikus dezagun, atx edo aitz erroez osatutako euskarazko hitz guzti hauek latinez zelan esaten ziren: aitzur: ligo, bidentis; aizkora: ax, securis; aizto: ferro, culter, novacula; azpil: bin, fossa, lacus; azkona: auge. Hemen jaso ez ditudan sinonimo gehiago egon daitezke, nahiz eta interneteko 3 hiztegi erabili dudan. Horregatik, eskertuko nieke Xabierri eta irakurleei osatzea, egon daitezkeelako. Nik antzekotasun bakarra topatu dut: ax, baina aizkorarekin baino, gaztelerazko hacharekin du antza gehiago.

Hemen kontu garrantzitsua ikusten da, latinez ez dago jarraikortasunik mozteko diren tresnen artean, hau da, ematen du hitz bakoitzak ez duela zerikusirik besteekin, bakoitzak jatorri desberdina duela. Euskaraz ordea, etimologiaren arabera, haitzez egindakoak dira denak eta, hitz guztiak, leku beretik sortutakoak direla dirudi.

Egileak: Joxemiel Barandiaran eta Arturo Kanpion izan ziren mozteko tresna guzti horien erroa aitz eta atx erroak izan daitezkeela esan zutenak. Testu hau Xabi Larraberena da.

Irudia: “Euskal Herriko Kirolak” webgunea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.0/10 (1 vote cast)
• Astelehena, Abuztua 12th, 2013

Joxemiel Barandiaran Fundazioa digitalizatzen hasi da Euskal Herrian izan dugun lehenengo zientzia aldizkaria: Eusko Folklore. Bertan, ia 11.000 mila orrialde bildu ziren eta 100 ikerle inguruk hartu zuen parte 1921tik 1935 bitartean:

Bere ibilbide luze eta abenturagarrian bi etapa nabarmentzen dira: lehenengoan 14 bolumen eman ziren argitara 1921 eta 1935 urtean bitartean. Gerrate zibilaren eta bertako zuzendariaren eta lankideen atzerriratzearen ondorioz argitarapena eten egin zelarik, bigarren etapan abiatu zen Aranzadi Zientzi Elkartearen argitarapen gisa eta fundatzailearen zuzendaritzapean. 1955tik 1981ra arte doan etapa honetan 16 bolumen eman dira argitara. Eusko Ikaskuntza osoki 1978 urtean berreraiki zelarik, eta Aranzadi Zientzi Elkartearekin adostasunean, Eusko Folklorearen Urtekaria berriro ere Eusko Ikaskuntzaren argitarapen izatera iragan zen. 1988ko urtean Eusko Ikaskuntzak, fundazio ondasun gisa, Eusko Folklorearen Urtekaria ematen dio Jose Miguel de Barandiaran Fundazioari.

Urtekariak euskal etnografia alorrean egindako ikerlanak jasotzen ditu funtsezki, nahiz eta bolumen batzuetan historiaurre eta paletnografia alorretako ikerlanak ere sartzen diren barnean.

Egundaino argitaratu diren 49 bolumenek etnografi material-bilduma osatzen dute eta tradiziozko euskal kultura ikertzen ari direnentzako ezinbesteko dira kontsultarako.

Aldizkari honetako lankideen artean, beste batzuen artean, J.M. Barandiaran, M. de Lekuona, T. de Aranzadi, Caro Baroja, Jesus Mari Larrea, J. Agirre, J. Garate, Juan Garmendia, G. Lacombe, A. Irigarai, Gerardo Lopez de GuereƱu, Thalamas Labandibar, J.M. Ugartetxea, Philippe Veyrin e.a. aipa ditzakegu.

2010-2012 urteetan, Eusko Folklore Urtekariaren 1-48 arteko zenbakiak digitalizatu egin dira. Zenbaki guztiak kontsulta daitezke Fundazioaren web orrian, argitalpen atalean. 1-14 zenbakiak (1921tik 1934ra) Ā Europeana liburutegi digitalean http://europeana.eu kontsulta daitezke ere, Hedatuz-en bitartez (http://hedatuz.euskomedia.org).Ā Bilduma honek 10.676 orrialde eta gutxi-gorabehera 100 ikerleren lanak biltzen ditu.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Iraila 04th, 2012

Euskararen Jatorria Elkarteak Diman egindako biltzarraren gai bati buruzko artikulua argitaratu du Euskonewsek, Eusko Ikaskuntzaren aldizkari elektronikoak. Honela hasten da artikulua:

“Euskararen Jatorria Elkarteak, beste batzuen artean, Joxemiel Barandiaran izan du gogoan Diman izan den eta etnografia landu duen 7. Biltzarrean. Ikerle honek planteatutako eta geroztik milaka aldiz eztabaidatutako gaiari heldu diogu, argitasun apur bat lortu nahian. Izan ere, tubalistatzat eta azientifikotzat hartu baitute orain ez denbora asko Euskal Herrian izan dugun etnologorik ospetsuena.

10 ikuspuntu aztertu ondoren, aitz erroa paleolito garaikoa izan daitekeela eta Joxemielek asmatu omen zuela ozenki aldarrikatu behar dugu, bere ikerle sena eta izen ona garbitzearren ez bada ere. Gainera, besteak beste, Antonio Tovar, Menendez Pidal edo Arturo Campion ere iritzi berekoak zirela esan beharra dago.

1. Antzekotasunaren printzipioa. Hizkuntzalaritzan erlazioak sortzeko erabiltzen den lehenengo araua da. Berez ez da bakarrik erabili behar baina bada azterketa bat egiteko lehenengo urratsa. Latinez pater eta gaztelerazko padre-ren arteko harreman hori antzekotasun printzipioa aplikatuta ikusi daiteke. Euskaraz ere aizkora, aiztoa, aitzurra, … hitzen eta aitz-en arteko antzekotasuna erabatekoa da eta beraz, hemen ere, antzekotasunaren legea aplikatu beharra dago, injustizia linguistikoan jauzi nahi ez badugu behintzat.”

Artikulu osoa: Euskonews

Irudia: Barandiaran Fundazioa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)