Aukeratutako atala ◊ Imanol Mugika ◊

• Ostirala, Iraila 14th, 2012

Europa Indigena webgunean Imanol Mujikak euskarari buruz proposatu zuen teoria laburtu du Guillermo Piquerok, Imanolen “Lingüistica Vasca” liburutik hainbat testu zati hartuz.

Imanolentzat hizkuntza, artea eta musika bezala, gizakiak natura interpretatuz sortu zuen, hitzek adierazten dutenaren eta hitz horien soinuen arteko erlazio orekatu eta logiko baten bidez.

Guillermo Piquerok egindako laburpena

Imanolek ez zuen parte hartzerik izan Euskararen Jatorriaren 2. Biltzarrean bere osasun egoeragatik (hil zen handik gutxira) baina bere bere lan bat aurkeztu zen:

El euskera es una ciencia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Apirila 12th, 2012

Imanol Mujika: Iainkoa: sabiduria de la naturaleza, memoria, ADN

Kontsonantea positiboa da, zehatza. Soinua naturaren soinu natural objetiktibotik sortutakoa da. Onomatopeia da. Gizakiaren kanpoko munduarena da.

Kontsonante bakoitzaren esanahaia egiten duen ekintza edo lanak sortarazia da. Kontsonante bakoitzaren fonema sortzen duen bibrazioaren araberakoa da, hau da, onomatopeia.

Kontsonantearen soinu, onomatopeia, fonema eta esanahia gauza beraren alderdi desberdinak dira.

Kotsonanteak aurka dauden taldetan banatuta daude, naturaren ideiari jarraituz, aurkakotasunaren bidez, bizitzaren oinarrizko legea dena, ondorengotza sortzen da, eta horri esker, denboraren zeharreko garapena egiteko aukera.

- Bikoiztasun eratzailea:

Energia: R eta R bikoitza

Materia: M

- Kontsonante aktiboak:

Jarduera inmateriala: Z, S

Jarduera materiala: B, P, F

- Kontsonante pasiboak:

Pasiba inmaterialak: N

Pasiba materialak: L eta L bikoitza

- Kontsonante handigarriak:

Handigarri inmaterialak: G, K

Handigarri materialak: Tz, Ts

- Kontsonante txikigarriak:

Materialak: T, D, X, Tx, Ñ

1)  Bikoiztasun eratzailea

1.1. Energia: R eta R bikoitza

Ekintza bortitz guztiek naturan haien gaitasun energetikoa adieraztean sortzen den soinutik eratorritako fonema. Tromoiaren soinua da, apurtzen den olatuarena edo zaldi baten txostanena. Naturan, edozein gauzak edo izakik narrastean edo bortizki mugitzean sortzen den soinua.

R bikoitza euskeran ekintza eta indarra adieraziko du, R bakuna gutxitzen ari den horren energia islatuko du. Horrela, zarata indartsu eta hurbilak R bikoitzak izango du. Eta hurrundu denean R bakuna izango da.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 30th, 2011

Lege naturalen arauek gizakiek egindako ekintzak baldintzatzen dituzte. Gizakiaren edozelako adierazpena, dela artean, kolorean eta soinuan, lege natural bat egoteak baldintzatzen du. Giza bizitzaren lau baldintzatzaileak dira:  itxura, bizitza, sentiberatasuna eta kontzientzia.

Horrela, eskulturak itxura fisikoa imitatzen du. Margolaritzak izakien bizitasun eta eremu magnetikoen adierazpena diren koloreak darabiltza, euren irudia mihisean jartzeko. Musikak etengabeko mugimenduan dauden gorputz eta energien bibrazio edo soinua darabiltza.  Musikari eta konpositoreak kontaktuan daude, eremu bibratorio horiek sentitzen dituzte eta melodia eta sinfonia bihurtzen dituzte.

Olerkiak eta hizkuntzak naturaren bibrazioa darabilte, kontzientziaren bidez adierazita, izaki, gauza edo fenomeno bakoitza bereiztuz. Eta idazmena ideia horren finkapena da,  ikur baten bidez.

Adierazpen mota hauetan gizakiak dauzkan sentsibilitate mailaren arabera, naturaren arima edo oroimenarekin eta gauzen benetakotasunarekin dituen harreman mailak izango dira. Izan ere, sentsibilitate horren bidez eta bere eremu magnetikoaren arabera, gauzen edo izakien izaera naturala ulertu ahal izango du.

Platonek, Kratilo liburuan, jainkoek egindako hitzak (lege naturalak) eta gizakiek egindako hitzak daudela esan zuen. Adierazten digunez, hitzaren balioa bibrazio naturalean datza, eta ez bere erabilgarritasun naturalean.

Lege naturalek egindako hitzak egon badaude, gauzen izenak bibrazio natural eta funtzional baten ondorioak direlako da. Euskaraz, “izena” da erabiltzen dugun hitza -izena- izendatzeko. Eta honen etimologia hauxe da: “iz” (argia) eta “ena” (posesiboa), hau da, argiarena edo energiarena, “iz” erroa gure hizkuntzaren oinarrizo erroetako bat delako. Eta “argia”z gain “ura” ere esan nahi du, energia sortzaileetako bat delako, antzinan “las aguas de la vida” erabiltzen zen, esaterako, naturaren energia sortzaile gisa, lurreko eta telurikoak diren energiak katalizatzeko edo finkatzeko likidoa delako.

Euskeraren moduko hizkuntza zaharrek berezko erroak dituzte eta, horien azpian, jatorrizko fonemak ditugu, eta horietan, bibrazio naturalak aurki ditzakegu. Zientziak, kontzientziaren bidez, lege naturalak gure mundura aplikatzen dituen antzera, hizkuntzak ere bibrazio naturalen erreprodukzio eta interpretazioaren bidez sortuz ziren.

Gauza bakoitzak, naturak emandako kualitate eta izateko eraren arabera, izango du eremu magnetikoa eta, euskal aztiak, fonemaren bidez, eremu hori itzuli eta birsortzen zuen fonemaren bidez.

Horrela, gure arbasoek Lurrean gauzak izendatzen hasi zirenean, “izenak” ipintzen hasi zirenean, gauza bakoitzari, bizigabe zein bizidunari, ente bakoitzak agertaratzen zuen energiaren arabera izan zen izandatua, “izen-ena”  berbak horixe esan nahi duelako.

Iturria: “Iainkoa” liburua, Imanol Mugika

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)