Aukeratutako atala ◊ Jesus Segurola ◊

• Asteartea, Urria 18th, 2011

Osagaiak: eg+iz+ki

Esanahia: goiko argitasun zatia* (Jesusen proposamenaren interpretazioa)

Bilakaera:

- eg + iz + ki

- egizki

- eguzki

Azalpena: Euzkara, izadi eta gizaki arteko harremanetatik sortutako hizkuntza degularik, euzkararen sustarrek izadiaren adierazpenarekin uztartuta behar dute. Hitzak batzutan, nahiz hizki berdinekoak izan, sustar ezberdinekoak, adierazpen ezberdinekoak izan daitezke. Izadiak gezurrik ez duelarik, berau izango degu euzkarako sustarraren egiztaille.

Eguerdiko eguzkiari aurrez aurre begiratzea arriskutsua zaigu. Bere “iz” edo iztara indartsu batez, begiek molkoz bustiz gainera, itxutu egin gaitezke. Egizkiak sortzen duen “iz” indartsu hau sustar bat da. Hortaz, “iz” sortzen duela, bere izena “egizki” behar luke, “egizki” da. Egizkiak daraman “eg” bigarren sustarra, aurreraxo azalduko degu.

Egilea: Jesus Segurola

Oharra: Jesusen testuaren zenbait hitz batura egokitu ditugu: bear -> behar…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Apirila 13th, 2012

Osagaiak: egi(z)

Esanahia: egiz sustarraren kimu bat da, argia esan nahi duena

Bilakaera:
- egiz
- egi

Azalpena: “Egi” hitza, “egiz” sustarraren kimua da. Egi hitz honek egizkiak sortzen duen argia u sorburu. Berez, egiak argia du. Egia argia da. Era berean argia egia da. Euzkarak , egizkiaren argitan oinarritzen den egi jaso du. Egia degu buru jabetzara eramango gaituen argia.

Egilea: Jesus Segurola

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Otsaila 04th, 2012

Osagaiak: ar+atz

Esanahia: argia atzean

Bilakaera:
- ar+atz
- arratz
- arrats

Azalpena: Argia egunak aurrera eginez amaitzen dijoala arratzean sartzen gara, argia atzean gelditzen da.

Egilea: Jesus Segurola

Irudiaren iturria: euskalnatura.net

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 1.0/10 (1 vote cast)
• Asteartea, Apirila 12th, 2016

a) Lakarra *goi-hegi > *gwi-egi > *biegi > begi

b) Jesus Segurola Urkiola: b-egi (beheko argia).  “Egi itza, egiz sustarraren kimu da. Egi hitz onek, egizkiak sortzen duen argia du sorburu. Bereaz, egiak argia du. Egia argia da. Era berean argia egia da. Euzkarak, egizkiaren argitan oiñarritzen dan egi jaso du. Egia degu buru jabetzara eramango gaituen argia. Begi itzak ere egizkiarengandik jasotko egiz sustarra, osorik darama. Begiz sustarraren egitea, ikustea da. Begiz sustarrak, beean adierazten duen “b” aurrezki daramala, egizkiak goien sortzen duen argia, beeean jasotzen du.

Begiz ikusteko egintza adierazten digula, Begi ikkus al izateko sortutako atala degu. Begiak, egizkiarengandik jasotzen duen argiz du bizia. Begia egizkiaren argiz osatzen dala, egizkia mugapean sartzen daneann, izkutatzen danean, begia argirik agbae illupean uzten du. Hurrengo egun senetirarte, agian.

Argirik gabe, begiraren eginkizunak amaitzen dira. Egizkiaren argia, gizakik begiaren bidez jasotzen du. Adimenaren bidez, egizkiaren egia. Begiek soina argitan  jartzen digute. Egiak, adimena.”

c) Etxamendi : bi + eki (EKI “sol” metaforoz da <<<ELUZ-(E)KI = ojo-girante gr.hélios)

d) Felix Zubiaga: be-eki

e) Naberan: buru-hegi: buruan dagoen hegia

f) Morvan: honako hitzek duten *eg- erro berberetik, eguzki, eki, egun egia

g) Begson: kaukasiarrarekin lotuta: b’ärg, ber edo wili .

h) Xebe Diez: BE-GI…………BE/LARRI…. . BE-LAUN……  BE-ATZ……  Euskera, sumerio…

i) Lakarra: goi-hegi > *gwi-egi > *biegi > begi

j) Jabier Goitia: Begi (gaur egun, “ojo”:  iduri da lehenbiziko izena, “be” izan dela bai “ikusi” aditza deitzeko, baita begiari deitzeko.  Gero, “bae, bee” ekin (“abajo”) nahastuz, “be, ba” geratu dira “abajo” esateko, eta “be egi”, begi hartu dugu “ojo” bezala.

Beatu                         Echar el ojo

Beatze                        Atención

Beatzaile                    Expectador

Beira                          Cristal (filtrador de la vista, be-ira)

Beila                           Vela (be il, hilo, mecha de ver)

Beka                           Sin ver (be ka)

Bekain                        Ceja (sobre el ojo)

Bekaitz                       Orzuelo (mal del ojo)

Bekala, bezala           Be (z) ala (tal como se ve)

Bekoki                        Frente, Be goi ki (sobre los ojos)

Beltz (be ertz)          Negro (ojo cerrado)

Betargi                       Ojos alegres

Betarte                      Entrecejo

Betaurre                    Cara “be (t) aurre”, ante los ojos

Betondo                     Ojera “be (t) ondo, junto a los ojos.

Begi jaio da “be egi” tik, hau da “be” (aditza) ikusi abstraktoa eta “egi” , egitea: “el que ve”.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Otsaila 18th, 2012

Osagaiak: bi+erdi+n

Esanahia: gauza bat zatituta zati biak antzekoak

Bilakaera:
- bi+erdi+n
- berdin

Azalpena: Gauza bat erditik bi zatitan moztu ezkero, “n” sustarra atzizki daramatela, hau bi erditan murgiltzen da. Berdintzen ditu. Berdi edo bi erdi.

Egilea: Jesus Segurola

Irudia: MikelSotillos bloga

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)