Aukeratutako atala ◊ Joaquin Gorrochategui ◊

• Larunbata, Otsaila 08th, 2020

Aste honetan bere anaia Gorka Knörrek salatu duenez, Henrike minbiziz hiltzorian egon zenean UPVko irakasleek Henrike presionatu zuten grafitoak faltsuak zirela baiezta zezan. Hala ere une oro Henrikek grafitoak egiazkoak zirela defendatu zuen, nahiz eta bere ustean, III-V mendeetakoak izan beharrean berantiarragoak izan zitezkeen (VI-IX mendeetakoak) San Juan komentuak mende hori arte iraun zuelako.

Henrikek argi esan zuen gai arkeologikoa zela eta arkeologiak bere metodoekin datazio zehatzak eman behar zituela eta gero hitz egingo zutela hizkuntzalari eta historialariek, ez alderantziz. Baina hemen hizkuntzalari batzuek esan diote arkeologoei zer agertu daitekeen eta zer ez, Mitxelenaren teoria aldaezina balitz bezala.

Hiltzorian egon zenean Henrikerekin jarrera onartezin hori edukitzeaz gain, hil ondoren, Lakarrak eta Gorrochateguik GEZURRA esan zuten, Henrikerentzat faltsuak zirela baieztatu zutelako. Berria egunkarian honela lagundu zien gezur hori osatzen Alberto Barandiaran kazetariak: “Eta, hil baino lehenago, mezu bat igorri zien bi kideei. Mezua, osorik, ezezaguna izan da gaur arte. Gaur, senideek publiko egitea erabaki dute. Mezu horretan, Arabako hizkuntzalariak bat egin zuen beste bi filologoen tesi nagusiarekin. Idazkunak ez dira, Gilek behin eta berriro defenditu bezala, III. mendearen ingurukoak. Beraz, faltsuak dira”. (2009-03-06).

Nola esan daitezke hiru gezur lau lerrotan???
- Eliseo Gilek ez zuen esaten grafitoak III. mendekoak zirela, III, IV eta V. mendeetakoak baizik .
- Henrikek ez zuen bat egin Lakarra eta Gorrotxategirekin.
- Henrikek ez zuen uste faltsuak zirela, geroagokoak baizik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 24th, 2024

Euskeraren Jatorria Elkarteak, horri dagokionez, zera adierazi nahi dugu:

1-Arkeometria aurretik jarri behar da. Gure uste apalean Ikerketa sari bat ezin zaio eman ikerketa eremu bat errespetatu jakin izan ez duen bati. Iruña-Veleiako grafitoena gai arkeologikoa da, eta, Henrike Knörrek zioen moduan, arkeometriatik ebatzi behar du (objektu baten antzinatasuna zehazten duen zientzia). Baina, Joaquinen eskutik hizkuntzalaritzak muturra sartu zuen hor eta euskeraz zer agertu daitekeen eta zer ez zabaldu zuen lau haizeetara. Euskal hizkuntzalaritzan irakasten diren teoriak horiexek dira, teoriak, eta grafitoak datatu arte ezingo ditugu horiek balekotzat eman. Eta objektu arkeologiko bat,  kasu honetan idazki zahar bat egiazkoa den ala ez arkeometriak esango digu, ez hizkuntzalaritzak.Gogoratu behar dugu Eliseok 2008an grafitoak datatzea eskatu zuenean, Joaquin Gorrochateguik, Aholku Batzordeko EHUko gainerako kideek bezala, ukatu egin ziola. Epaiketan ere ez ziren grafitoak datatu. Beraz, 16 urte daramatzagu datazioak egin gabe.

2- “Veleia” ala “Beleia”? Gorrochateguik Iruña-Veleiari buruz egin zuen txostenean akats larriak daude hizkuntzalaritza arkeometriaren gainean jarri nahi izateagatik. Adibidez, Eliseo Gilek topatutako 12 “Veleia” hitzak faltsuak zirela adierazi zuen, agertzekotan “Beleia” agertu behar zelako, Mitxelenaren teoriaren arabera. Baina, Eliseo kanporatu ondoren, aparkalekuko lanak egitean langile batek beste “Veleia” idazkun bat topatu zuen, 13.ena. Horrek adierazten digu Euskal Filologian irakasten diren zenbait gauza aldatzen hasi behar direla.

3-Euskalduntze berantiarra. Joaquinek euskalduntze berantiarraren gaian ere zientziaren aurka kokatu da, Alberto Santanak horri buruz egindako dokumentalean bere irudia eskaintzean babesa eman ziolako. Ondoren ere, euskeraren kontra doan oinarri gabeko teoria hori ez du publikoki errefusatu  eta ez du ezer egin ETBri dokumentala kentzera behartzeko.

4-Irulegi. Azkenik Irulegiko Eskuaren kasuan bere jokabide zalantzazkoa dela uste dugu. Hasieran “Zorioneku” agertzen zela esan zigun, gero “Zorioneke”. Horrez gain esan du hizkuntza “baskoniko” batean idatzita dagoela baina ez euskera zaharrean
 Baina, erromatar garaiko hilarrietan ia soilik latinezko eta euskerazko hitzak agertzen badira (ez baskonikoak), Euskal Herriaz gain Akitaniatik Soriaraino, eta ez bat eta ez bi hitz, hamarnaka batzuk baizik, nola jarri ahal dugu zalantzan Irulegikoa, latina ez bada, euskera izan behar dela eremu handi horren erdigunean egonda? Eta nola da posible bere lankideek “zorioneku” euskera ez dela esateko txosten batzuk idatzi dituztenean, denak batera ondo koordinatuta, ez erantzutea?

Iruña-Veleian eskabadoraz dagoeneko 6 eremu garrantzitsu  suntsitu dituztenean, azkena San Juan komentuko aztarnak barreiatu, apurtu eta eraitsi dituztenean, Eusko Jaurlaritzak, sari horren bidez, Joaquinek hor izan duen zeregina zuritu nahi du baina herriak ondotxo daki zein izan den Joaquinen lana gai horretan: suntsiketa ideologikoki justifikatzen ari da eta arkeometriari uko egin dio, zientziaren aurka kokatuz.

Euskeraren Jatorria

2024.05.24

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Azaroa 17th, 2018

Irakurle batek esan digunez liburu horri buruz egin dugun iruzkina guztiz desegokia da. Besteak beste hauxe esan digu:

“Oker ez banegok, esango nikek Gorrotxategik ere EUSKALDUNTZE BERANTIARRAREN hipotesiaren kontra egiten duela bere artikuluan
.

Eta pertsona hauek ETBren programa baten zabalkundean izan lezaketen arduraz jardutea, bere ustea EUSKALDUNTZE BERANTIARRAREN hipotesiaren kontrakoa denean, eta hala agertzen dutenen agerian aipatu liburuan…

Beste gauza bat izan zitekek ze ardura duten edo izan duten, edo ez, Iruña-Veleiako aferan, beren iritzi akademiko pertsonala emateaz gain…

Nik bai salatzen dizkiat ostraketako grabatuen datatze froga serioak ez eskatzeagatik, beraiek behar luketenean interesatuen…

Baina EUSKARAREN HISTORIA liburua ‘Madrilen intereseko’ ematea, eta liburua bera deskalifikatzea Lakarraren hainbat kalifikaziotako hizkera mespretxugarriagatik … ez zaidak serio iruditzen, ez?

Mezu hau jaso ondoren, zera pentsatu genuen, liburu horri buruz azterketa sakon bat egitea eta laburpen orekatuagoa ematea zor dugula. Hala ere, horretan jarri gara baina, benetan, ezin izan dugu egin. Liburuan Gorrochategui(1) eta Lakarra euskalduntze berantiarraren aurka daudela gogoratu digu irakurleak baina lehenengoak EITBri eta Alberto Santanari bere parte hartzea eskaini zion dokumentalak EHUren babesa duela irudikatzeko. EITBk 20 bat aldiz eman du eta hor jarraituko du betiko ematen eta Gorrochategui bere aurpegia eskaintzen.

Besteak, Lakarrak, ez du egin behar izan duena egin: ETBra deitu dokumental hori ken dezaten, astakeria hutsa delako eta ematen duen mezu subliminala ikaragarria delako: euskera hizkuntza inposatzailea dela (hemen zelta ordeztu omen zuelako). Lakarrak leku askotara askotan deitu du Euskeraren Jatorriaren aurka jarduteko, euskerazko hedabideei deitu, erakunde ezagun bati kriston kritikak bota
 gure artikuluak argitaratzeagatik.

Lakarrak ere EITBra deitu zuen eta lortu zuen euskeraren jatorriari buruz dauden teorien kontrako dokumental bat finantzatzea (“Euskeraren jatorria enigma europar bat” izenekoa). Berak esan zuen dokumental horretan nor agertu, nola
 Zergatik? Bada azken urte hauetan jendeari begiak ireki zaizkiolako, besteak beste, Euskeraren Jatorriak eta baita Iruña-Veleiaren gaiaren inguruan (SOS
) egin den sendo eta jarraituari esker.  Eta euskaldunei bertsio ofiziala eskaini behar zitzaiolako betiko leloekin: euskera hizkuntza isolatua dela, jatorriari buruz ezer ez dakigula 


Bestetik Lakarrak zenbaki iberiarrei buruz egin duen txostena  http://euskararenjatorria.net/?p=12423 disparate bat da, zenbaki iberiarrek euskerarekin zerikurisik ez dutela esatea!

Eta Iruña-Veleian bi pertsona hauek inkisidoreen zerrenda beltzera pasatu dira jada, betirako. Egin dutenagatik (datazioak egiten ez uztea, gezurrezko txostenak idaztea -descartes eta ez miscart, denok eta ez denos
- eta egiten utzi dutenagatik (Nuñezek sektore oso bat eta domus eclesiae suntsitzea, Eliseo eta Oskar epaitzera bidaltzea
) .

Espero dugu guri mezua bidali digun irakurleak gure egoera ulertzea eta beraz, zintzoki diogu: baten batek “Euskararen Historia” liburuari buruzko laburpen on bat bidaltzen badigu, bi-hiru egunetan webgunean jarriko dugula behar den moduan (luzeraren arabera).

Euskeraren Jatorria

(Oharra: 1: ez dakigu abizena nola idatzi: batzutan “Gorrochategui” idazten du, liburu honetan “Gorrotxategi”)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Uztaila 09th, 2013

JIES aldizkarian Mother Tongue izeneko argitalpenean aspaldi egon zen eztabaida berriro piztu da. Eztabaida horretan hiru ikuspuntu desberdin jarri dira mahai gainean:

a) Euskera jatorrizko hizkuntza den, ingurukoekin loturarik gabekoa (Lakarra, Gorrochategui)

b) Euskera hizkuntza “kriolloa” dela, zeltaz eta hizkuntza aurreerromatarrez osatutakoa (Forni)

c) Euskera hizkuntza indoeuroparrekin genetikoki lotutako hizkuntza (Koch)

02 Bengtson JIES

03 EditorsNote130307-1 JIES

04 Forni1 main article JIES

05 Forni2 reply to critics JIES

06 Gorrochategui-Lakarra JIES

08 Kassian JIES

09 Koch JIES

13 Prosper JIES

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 16th, 2013

Alemaniako Hagenbach-en aurkitutako zilarrezko plakak aurkikuntza oso berezia izan da. Pentsatzen denez, zin egiteko erabiltzen ziren plaka hauek barbaroek Akitanian hartuko zituzten eta gaur egun Alemania den eremura eramango zituzten eta ondoren galduko zituzten gaur egun arte irauteko aukera izanik.

Plaka horietan pertsonen izenak agertzen dira eta Gorrochateguiren arabera izen batzuk akitanieraz omen daude, hau da, euskal izenak izan daitezke. Hemen izen horietako batzuk ikus daitezke:

Sembi  [gen.]
Xembus [nom.]
Obelexxi  [gen.]
Bonnoxus  [nom.]
Carerdonis  [gen.]
Doxxi [gen.]
Hissi [gen.]
Silixiu[s] [nom.]

Ikusten denez, izenetako bat Obbelex da, ia Obelix bezala. Ez dago zalantzarik, plaka hauek Iruña-Veleian agertu izan badlira Descartesekin egin zituzten txiste zital asko egingo zituzten gure datazioen aurkako “ikerleak”. Honi buruzko informazioa: Obelix?

Gorrochateguiren txostena: Placas de Hagenbach

Hagenbach-en topatutako plakak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)