• Igandea, Urria 16th, 2011
Osagaiak: etxe+berri + haran+tz (ibarra ala frutua) (zalantzazkoa)
Esanahia: etxeberri + landare mota baten ugaritasuna ala harana
a) Bilakaera:
- Etxe+berri
- Etxa+berri
- Etxaerri
- Etxarri
b) Bilakaera:
- Arana (fruta) + tz, edo
- Arana (ibarra) + zalantza
Azalpena: Bilakera honetatik, Mitxelenak eta Orpustanek diotenaren arabera, Nafarroan dauden Etxarri eta Etxerri guztiak sortu ahal izan ziren. Bokalen arteko –b galtzea oso zaharra da eta toponimo askotan dugu, baita Etxarren (Etxabarren) edo Sorakoitz (Sorabakoitz).
Aranatz ordea zaila da azaltzea. Lehenengo osagaiak arana edo araina -a organikoa eraman lezake. Osagai bera dugu Arantza toponimoan (lehen Aranaz deitua). Okarainzurieta toponimo biek okarain okaran hitzaren aldagai bat izan daitekeela pentsarazten digu eta, horrela, arain (eta araina) haran frutaren aldagai bat izan zitekeen.
Bestetik arain (allende erdaraz) ere ez dugu baztertu behar.
Bigarren osagaia ugaritasun atzizkia izan zitekeen –tz(e) edo –tz(a). Horrela izatekotan lehenengo osagaia landare baten izena litzateke. Dena dela, arain elementua haran hitzaren aldaera dela ere ez dugu baztertu behar. Rafael Casatorrek Arbizu ondoko Araña eta Arañain edo Arañaz toponimoak aipatzen ditu. Dokumentu ez oso zaharretan (1604) Etxarriri lotutako agirietan ere agertzen da: Valle de Arañaz.
Egilea: Mikel Belasko
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 13th, 2017
Martxoan, Nafarroako toponimiaz asko dakien eta idatzi duen Mikel Belaskok sortu duten elkarte honen berri eman zuen Euskalerria Irratian: Mikel Belasko
Webgunearen hasiera
Elkarteko zuzendaritzan kide hauek daude, horietako batzuk, toponimia lanetan adituak:
Burua: Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Ricardo Cierbide
Nafarroako buruordea: Â Â Â Mikel Belasko
Idazkaria: Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Ander Ros
Diruzaina: Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Salvador Velilla
Bazkide fundatzaileak: Joseba Abaitua
·                        Bittor Arbizu
·                        Isabel EchevarrÃa
·                        Ana GarcÃa
·                        Rosa GarcÃa
·                        Esther Landa
·                        Juan Karlos Lopez-Mugarza
·                        Fernando López Permisán
·                        Mercedes Odriozola
·                        Emiliana Ramos
·                        Isabel Roa
·                        Joxemari Sestorain
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Uztaila 06th, 2013
Mikel Belaskoren blogean maiatzean Koldo Mitxelenan Patziku Perurenarekin batera eman zuen hitzaldiaren informazioa ikus daiteke: bideoa, pasarte nagusiak…
Ibaiak, errekak, iturriak… Urak beti erakarri egin gaitu. Esker onez urari
izena ematen diogu eta gure munduan barneratzen ditugu: Deba, Urola, Oria,
Urumea, Bidasoa, Arga, Irati, Eska, Urederra, Ebro…
Batzuentzat, urarekin dugun harremana hain estua da non gure eguneroko hiztegiko hitzik zaharrenak horiexek baitira, ibai izenak. Hizkuntzalari batzuek, esate baterako, euskara ikusten dute Europa iparraldeko hainbat ibai izenetan. Aldiz, herriz herri ibili denak bestelako informazioa hartzen du: urak ez du izenik, lurretik hartzen baitute izena ia beti.
Hitzaldian, beraz, ura izendatzeak sortzen dituen arazoak eta teoriak jorratuko dira. Nola izendatzen dugu ibai bat? Noiztik?
Bideoa ikusteko blogera joan
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Otsaila 26th, 2013
Osagaiak: bele + oki ala belar + oki
Esanahia: beleen lekua edo belarren lekua
a) Bilakaera:
- bele + oki
- beloki
b) Bilakaera:
- belar + oki
- beloki
Azalpena:
- Iitzi gehiago dago. Esaterako, Irigoienentzat leku ederrarekin lotzearen aldekoa da: belloc.
- Uztegin izen bereko baserri bat dago.
- Agiri zaharrak:Â Velaoqui gayna (1526, AGN). Beloqui (1702, 1893 NTYC). Beloquiandia, Casa (1705, NTYC).
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Uztaila 05th, 2012
Egilea: Mikel Belasko. Bere Mikel Belasko-Toponimia hidronimo eta toponimo asko kontsultatu daitezke.
Osagaiak: larra +un(e)
Esanahia: Haranaren izena jaiotzen den lekutik hartu du: “larreen un(e)a, lekua”.
Azalpena: Aurretik beste izendapen batzuk izan ditu. Adibidez, DGH, Madoz eta Otxoak, “Lekunbegi” deitu izan zioten, 1693n bere iturburuan zegoen errota baten izena bezala, gaur egun “Leunbe” ahozkatzen dutena. Altadill-ek dioenez, izena Beltzunzen eta Inzoan ere erabili izan da. Madoz eta Castorrek ere honakoa jaso izan dute: “Agita” (1576, 1815). Bertan “Larraunerreka” izena erabiltzen dute.
Aitzarrateta, urak Larraunen isurtzen dituen erreka. Irudia: Mikel Belaskoren bloga
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)