Aukeratutako atala ◊ Etxarri-Aranatz ◊

• Igandea, Urria 16th, 2011

Osagaiak: etxe+berri + haran+tz (ibarra ala frutua) (zalantzazkoa)

Esanahia: etxeberri + landare mota baten ugaritasuna ala harana

a) Bilakaera:

- Etxe+berri

- Etxa+berri

- Etxaerri

- Etxarri

b) Bilakaera:

- Arana (fruta) + tz, edo

- Arana (ibarra) + zalantza

Azalpena: Bilakera honetatik, Mitxelenak eta Orpustanek diotenaren arabera, Nafarroan dauden Etxarri eta Etxerri guztiak sortu ahal izan ziren. Bokalen arteko –b galtzea oso zaharra da eta toponimo askotan dugu, baita Etxarren (Etxabarren) edo Sorakoitz (Sorabakoitz).

Aranatz ordea zaila da azaltzea. Lehenengo osagaiak arana edo araina -a organikoa eraman lezake. Osagai bera dugu Arantza toponimoan (lehen Aranaz deitua). Okarainzurieta toponimo biek okarain okaran hitzaren aldagai bat izan daitekeela pentsarazten digu eta, horrela, arain (eta araina) haran frutaren aldagai bat izan zitekeen.

Bestetik arain (allende erdaraz) ere ez dugu baztertu behar.

Bigarren osagaia ugaritasun atzizkia izan zitekeen –tz(e) edo –tz(a). Horrela izatekotan lehenengo osagaia landare baten izena litzateke. Dena dela, arain elementua haran hitzaren aldaera dela ere ez dugu baztertu behar. Rafael Casatorrek Arbizu ondoko Araña eta Arañain edo Arañaz toponimoak aipatzen ditu. Dokumentu ez oso zaharretan (1604) Etxarriri lotutako agirietan ere agertzen da: Valle de Arañaz.

Egilea: Mikel Belasko

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Apirila 12th, 2013

Osagaiak: etxe + (h)arri ; (h)aran + (h)ai(t)z

Esanahia: Haitzaren (Beriain) haraneko etxarria (gotorlekua)

Azalpena: Kanpionek ere horrela ikusten zuen, lehen izenari dagokionez. Gainera, nola liteke inguruan bertan Etxeberri (Irurtzunen aldamenean) mantentzea eta hemen bokalarteko /b/ galtzea? Bestalde, ikusi Amaiurko oroitarriko testua, “Amaiurko echarrian…” Gaztelaniako “fortaleza” edo “baluarte” adieraziko luke. Eta dokumentazioan Echerri eta Cherri ere agertzen da (etxe + (h)erri?), etxe batek (berezia) osatutako herria?

Bigarren izenari dagokionez, ez da dudarik Beriain malkorrak edo haitzak ingurua markatu duela betidanik. Beraz, eta ikusirik askotan ageri dela dokumentaturik Araynaz, zergatik ez da izanen (h)aran + (h)ai(t)z, burutzapen metatesiduna izanik? Aranaiz > arainaz > arañaz (XIX. mende arte bizirik izan zen elkartearen izena). Gainera, badira inguruan beste bi toponimo antzeko: Ondatz (ondo + (h)ai(t)z eta Axkondo (aitz + ondo).

Egilea: Jose Luis Erdozia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)