Aukeratutako atala ◊ Juan Martin Elexpuru ◊

• Igandea, Apirila 29th, 2018

Euskera eta paleosardoeraren arteko harremanak agerian jarri dituen liburuaren aurkezpena Erroman egin zuen Elexpuruk eta gela bete zen, 50 bat lagun ingururekin, horietako 40 unibertsitateko ikasleak, lehen hiru mailetan euskera ikasten ari direnak. Hemen ez dugu antzekorik ikusiko, EHUn ezin. Hitzaldia

Datorren asteazkenean Arrasaten ere aurkeztuko du:

HIZLARIA: Juan Martin Elexpuru

NOIZ: maiatzak 2, asteazkena, 19:00

NON: Kulturate, Azoka kalea 1, Arrasate

ANTOLATZAILEA: Zuztarrak Errotuz

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Martxoa 25th, 2019

Zeanurin interes handia egon zen larunbat honetan, martxoaren 23an. 40 bat lagun batu ziren arratsaldean. Harridura lehenengo, galderak gero eta gehiago jakiteko gogoa ikusi zen azkenean.

Aste honetan beste hiru hitzaldi izango ditugu:

27an, asteazkenean, Andoaingo Herriko Tabernan, 19:00etan
28an, ostegunean, Gernikan Inurri gorria liburudendan 19:30ean
28an, ostegunean, Galdakaoko Gandasegi Aretoan 19:00etan

Goizean jarritako Gernikako kartelean akats bat egon da. Hitzaldia eguenean-ostegunean izango da, martxoaren 28an. Bestetik egun berean Galdakaoko Gandasegi Aretoan ere Iruña-Veleiari buruzko berbaldia egongo da:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abendua 06th, 2018

Elexpururen blogetik berak argitaratu berri duen liburuaren laburpen hau hartu dugu. Liburua Pamiela argitaletxeak egin du.

Jende askok bere buruari egiten dion galdera: baina zer ari da gertatzen Iruña-Veleian? Hamabi urte igaro dira “ezohiko aurkikuntzak” egin zirela eta oraindik ez dakigu benetakoak ala faltsuak diren. Badakiguna da balizko iruzurgileak Damoklesen ezpatapean jarraitzen dutela sekula heltzen ez den epaiketaren zain, eta  urte askoko kartzela-zigorra eskatzen zaiela.

Liburu honetan galderari erantzuten saiatzen da egilea, lehenik gertakizunen  kronika zehatza eginez, eztabaidarekin zerikusia duen ezer  alde batera utzi gabe: euskal unibertsitatearen interesak, filologo batzuen jokaera erabakigarria antzinako euskarari buruzko zenbait teoria zalantzan jartzen delako, euskalduntze berantiarraren auzia, Vatikanoaren ustezko parte-hartzea, Cerdån kasua, euskal politikoen sineskortasuna eta ezjakintasuna, etab.

Aurkikuntzen deskripzioak eta interpretazioak ere leku handia hartzen du, benetakotasunaren aldeko eta aurkako argudioek bezalaxe. Eta jakina, analitiken eta datazioen gaiak; izan ere, zerbaitetan adostasuna badago, honetan da: Arkeometrian berezitutako laborategi batek oso denbora gutxian erabakiko lukeela auzia.

Iruña-Veleiako aurkikuntzen garrantziaz ere hitz egiten da: euskararen historia eta filologia, latinetik erromantzerako pausoak, erlijio kristauaren zabalkundea, etab.  Aztarnategi ikusgarria da, laino beltzek ilundua dutena; etorkizun oparoko lekua, erdi abandonatua dagoena.

Azken batean, kontzientziak astindu eta auziaren argitzea bizkortu nahi duen liburua da, lehen eskuko informazioa eta dokumentazioa eskainiz, horietako asko argitara gabea.

Prezioa: 9,90.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Maiatza 29th, 2017

Juan Martin Elexpuruk liburu berri bat argitaratu du, Pamielaren eskutik: “Euskararen aztarnak Sardinian?” Bertan, Sardinian euskeraren aztarnak izan daitezkeen hainbat toponimo eta hitz jaso ditu.

Maiatzaren 31n, asteazkenez, liburua aurkeztuko du Azpeitiko Baigera elkartearen aretoan 19:00etan, Napar Zuzterrak Elkarteak antolatzen duen zikloaren barruan.

Literaturia Jardunaldien barruan  Editore lanak egin dituen Jose Angel Irigarairekin hogei bat minutuko solasaldia.”

Pamielaren webguneko bideoa

Diario Vasco

Euskadi Irratian Mezularian

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Otsaila 12th, 2014

Gaia:  Iruña-Veleiako Euskara eta Latina

Hizlariak: Juan Martin Elexpuru (euskara) eta Alicia Satué (latina)

Lekua:  IRALE. Larratxo 51. Donostia.

Eguna:  otsailak 14,

Ordua: 10:30

Alicia Satueren hitzaldiaren bideoa (Donostia, 2013.11.19)


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 05th, 2017

Ondorengo bi loturetan, lehenengo, Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajok egindako autoa irakurri daiteke. Ondoren, Juan Martin Elexpuruk egindako kritika, dituen hutsuneak direla eta.

Elexpuru: Epaileak saldu nahi digun auto aberiatua

Elexpuruk autoari egindako kritika 1 Elexpuru 2

Autoaren testua

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Urria 11th, 2018

Berria: Euskalaria, arriskuan dagoen hegaztia

Berria egunkarian Juan Martin Elexpururen artikulua agertu da eta bertan “Euskararen historia” liburuan Joseba Lakarrak idatzitako pasarte batzuk jaso ditu. Liburu hori EHUko Letren Fakultateak egindakoa da, Madrileko Gobernuak berau egiteko dirua jarri du eta, euskal “ikutua” emateko, Eusko Jaurlaritzak ordaindu ditu argitalpen gastuak. Datu hori  Madrilek eta bere hemengo jarraitzaileek zein hizkuntzalaritza mota bultzatu nahi duten jakiteko garrantzitsua da: euskera hizkuntza isolatua dela, latinaren menpekoa %75ean, etab.

Onartezina izan beharko litzateke diru publikoz ordaindutako liburu batean argudioak eman beharrean deskalifikatiboz eta isekaz betetako paragrafoak agertzea baina, tira, oraingo buldozerraren hizkuntzalaritza ikusita dena da posible (eskerrik asko Nabarralderi, euren “buldozerraren arkeologia” kontzeptua zabaltzen uzteagatik). Gainera, liburua bultzatu duten erakundeak (EHU, Madrilgo Gobernua eta Eusko Jaurlaritza) zer bultzatzen ari diren erakusteko aparteko erakustokia dugu liburu hau. (hemen zegoen hitz desegoki bat ezabatu dugu, barkatu).

Euskalaria, arriskuan dagoen hegaztia

Aurten Jaurlaritzak argitaratu duen Euskararen Historia liburuko lehen atala Joseba Lakarra euskaltzainak idatzi du eta Euskararen historiaurrea du izenburu. Hasieran, euskararen balizko senideez dauden teoriak aztertzen ditu eta banan-banan kritikatzen bide horretan proposamenak egin dituzten ikerle gehientsuak. Hona hemen pasarte batzuk:

Federiko Krutwig euskaltzain ohiaz, Garaldea (1978) liburuan guantxea euskararekin lotu zuena: «Zaila da Europan 70eko amaieran horren pareko hizkuntzalaritza parodia funtsik gabekorik aurkitzea, marxismoaz, zibernetikaz edo gainerakoez erantsi eta liburuaren kapitulu osoak hartzen dituzten xelebrekeriak alde batera utzirik».

Roslyn Frank Iowako unibertsitateko irakasleaz, euskal gaiez hainbat lan idatzirikoa: «Nire ustez, Krutwigen langa eta gailurrak berdindu ez arren baina aitortzen dut Mitxelenak justu kontrakoa zeritzola [...]. Ez dirudi egilearen azken 40 urteotako ekoizpenak bertoko friki taldetxoren batentzako opariez landa ezer hoberik duenik».

Vahan Sarkisian hizkuntzalari armeniarraz, 2009an zendua : «Interes historiografiko hutsera ere ez da iristen Sarkisian euskaltzain ohorezkoaren euskara eta armenieraren arteko ahaidetasun-hipotesia».

Michel Morvan, Bordeleko Unibertsitateko hizkuntzalariaz, euskara eta hizkuntza uralo-altaikoen artean kidetasunak ikusten dituena: «Labur esateko, originalik (hitz honen adierarik orokorrenean) asko eta onik gutxi du Morvanen uztak modernitatearen, Interneten eta frikien garaian usuegi gertatu bezala».

Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalari katalanak lan ugari argitaratu zuen euskara-paleosardiniera senitasunaren hipotesia jorratuz. Hainbat euskal erro aurkitzen du islako toponimian: ala, haran, ardi, baso, berri, bide, ertz, *goni, gorri... Lakarrak esaten du euskararekin ez dutela inolako zerikusirik eta antzak homofoniaren fruitu direla. Zera idatzi zuen 2013an: «Desgraciadamente para Eduardo Blasco, nada similar existe entre Paleovasco y Paleosardo y resulta imprescindible seguir llamando «casualidad» y «homofonía» a lo que tras una mínima revisión no alcanza los eståndares diacrónicos menos severos».

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Apirila 12th, 2016

Berria

Duela gutxi prentsan nafar baten gutuna irakurtzen genuen gobernu eta udal berriari eskatuz Iruñea har zezala behingoz izen ofizialtzat, Euskaltzaindiaren aspaldiko erabakiari jarraiki. Denok nafarrak omen garenez, hona hemen mendebaldar honen kontrako iritzia.

Ahozko inkesta bat egingo balitz Pamplona-ren euskal izena galdetuz, nolakoak ote erantzunak? Nire iritziz, gehienek, euskaldun zein erdaldun, Iruña erantzungo lukete; nafar euskaldun askok Iruñe, eta euskaldun gutxi batzuek Iruñea. Eta hori badirela hogeita hamar urte Euskaltzaindiak Iruñea erabaki zuela, eta eskoletan, prentsan edo liburuetan ez dela besterik ikusten. Koldo Mitxelenak bi artikulu idatzi zituen Iruñea formaren alde, bata 1958an (Archivum 8), gaztelaniaz, eta bestea 1982an (Iker 2), euskaraz. Iruñea, Iruñeko, Iruñetik, Iruñera… formak usu dokumentatzen ditu idatziz zein ahoz, eta bikain arrazoitzen du, ohi bezala, bere hautua. Iruña, Iruñako, Iruñatik… ere aurkitzen ditu, baina lehenak hobesten ditu, azaltzeak luze joko lukeen argudioetan oinarrituta.

Aita Polikarpo Iraizozkoak ezagutzen zuen Mitxelenaren 1958ko lana eta, erantzun gisa edo, Iruña-ren aldeko artikulua idatzi zuen, hilda gero argitaratua (Fontes 12, 1980). Antzinako testuetan Iruña aurkitzen du gehien-gehienetan, edo ahoskera bereko Iruina edo Irunia, ñ gabeko testuetan. Iruñea, berriz, oso gutxi. Eta ahozko erabileraz zera dio: «¿es que en Navarra se ha dicho y se dice aĂșn el nominativo Iruñea? No me parece. [...] En muchas partes de Navarra (y fuera de ella), se dice sĂ­ el nominativo Iruñe, pero no Iruñea. AsĂ­ lo oigo y lo leo yo aquĂ­ en BaztĂĄn. [...] TambiĂ©n en Ulzama se dice Iruñe. En otras partes del paĂ­s se dice Iruña, no Iruñea. AsĂ­ en la Burunda». Gero Azkuek Aezkoan jasotako haur kanta dakar: «Arre, arre, mandoko/biar Iruñarako,/etzi Tafallarako». Eta pisu handiko datuak eta argudioak ematen ditu Iruña formaren alde (Iruñeri ere berea aitortuz), eta desegokitzat jotzen du Iruñea.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Uztaila 05th, 2013

Gotzon Garateren omenez egindako hitzaldi honetan, Martin Elexpuruk euskeraren jatorriaren gaia modu didaktikoan landu du: Bittor Kapanagak proposatutako erro batzuk, Liguriako toponimia…

Merezi du ikusteak.

Hitzaldia Vimeon

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Iraila 18th, 2021

Juan Martinek liburu berri hau aurkeztu du aste honetan Donostian: Elexpuru

Euskararen aztarnak Sardinian argitaratu zuen liburu honen egileak 2017an, eta haren jarraipena eta osagarria da neurri batean esku arteko hau. Esan beharra dago Italiako Iparraldeak Sardiniak baino lehenago piztu zuela zenbait ikerle euskaldunen arreta. Federiko Krutwig euskaltzainak Aosta eta Piemonte aldeko toponimian aurkitu zituen izenkideak nabarmendu zituen Garaldea liburuan (1978), eta geroxeago hari berari tiratu zion Bernardo Estornes Lasak Auñamendi Entziklopedian.

Baina harrezkero ez euskaldunek ez atzerritarrek, inork ez dio gaiari orain arte heldu. Obra honetan Elexpuruk, Sardiniako ikerketak eskaini dion esperientziaz baliatuta, Korsikan, Frantziako eta Suitzako Alpeetan eta Italiako penintsula osoan jarri ditu begiak. Harrigarriak dira toponimian aurkitu daitezkeen kidetasunak, hirurehun bat leku-izen berdin eta mila eta bostehun antzeko, Italia ipar-mendebaldean ematen delarik dentsitaterik handiena, Piemonte, Aosta, Lonbardia eta Ligurian, antzinatean liguriarrenak izandako lurraldeetan. Baina kidetasunak ez dira toponimiara mugatzen. Mitologian, adibidez, gure Basajauna eta Laminak aurkituko ditugu Alpeetan. Eta hau guztia argazkiz eta mapaz ondo hornituta.

      Zergatik hainbeste euskal toponimo leku horietan? Hipotesia

      Ez da batere erraza  azalpena bilatzea. Gauza bat izan dezakegu garbi: ezinezkoa dela kasualitatearen edo homofoniaren fruitu izatea. Bururatzen zaigun hipotesi bakarra honako hau da: Neolito aroan euskararen familiakoak ziren hizkuntzak egiten zirela Europako leku askotan, eta Brontze Aroan ekialdetik zetozen herri indoeuroparrak Europa gehienaz nagusitu zirenean, herri aurre indoeuroparrak, agian euskararen familiako hizkuntzak egiten zituztenak, leku menditsuetan babestu zirela, Alpeen eta Apeninoen magaletan liguriarren kasuan. Horrek azalduko luke zergatik euskal toponimoen dentsitatea askoz ere handiagoa den leku menditsuetan lautadetan baino.

      Osatu ditugun mapek garbi erakusten dute zenbat eta ekialderago eta orduan eta euskal toponimo gutxiago ageri dela Alpeen magaletan, eta Toscanatik behera oso bakanak direla, nahiz eta badiren Italia erdi eta behealdean ere harrigarri samarrak.

      Lehen liburuaren sarreran testutxo hau sartu genuen: ”Ikasleak ginela euskal arkeologo izentsu batek zera esaten zigun klasean: ‘Arkeologia liburu txar bat bezalakoa da. Antzinako biztanleek zer jaten zuten, zer tresna erabiltzen zituzten edo hildakoak nola ehorzten zituzten esaten dizu, baina ez askoz gehiago. Beste guztia asmatu, ondorioztatu egin behar duzu. Baina hori dituzun datu urriak ondo lotuz eta zentzuz interpretatuz egin behar da. Eta hala ere sekula ez duzu ziur jakingo zuzen zabiltzan ala ez’.

      Esku arteko gai honek ere arkeologiaren antz handia du. Paleosardinierak ez du testu idatzirik utzi, dakigula. Agiri zaharretako izen propio batzuk, ondorengo hizkuntzetan suma daitezkeen arrasto batzuk, eta batez ere leku-izenak dira liburu txar honen letrak, tunel iluneko ipurtargiak”.

      Orain aztertu dugun eremuan aurkitzen diren leku-izen batzuk: Alagna, Alza, Alzate, Arabba, Aranno, Arlaz, Arno, Arre, Auzate, Ascona, Baiona, Balzola, Velate, Berrio, Betolacce, Borda, Eccay, Erlo, Gabiola, Gallaretta, Garbe, Gorla, Iria, Irogna, Carabietta, Carcare, Lete, Lesa, Nardi, Occhetta, Olano, Oletta, Olza, Orbe, Oro, Orria, Ottano, Sarissola, Ubaia, Urbel, Uria, Veleia, Zalla, Zubiena, Suffia, Zumaglia

      Liburuarekin batera mapa-poster bat ere argitaratu du. Ez da liburu-dendetan salduko. Egileari eska dakioke: jmelexpuru@gmail.com

      VN:F [1.8.8_1072]
      Rating: 0.0/10 (0 votes cast)