Osagaiak: ate+(h)iri, ate+(h)erri
Esanahia: atearen inguruan dagoen aldea
Bilakaera:
a) – ate + (h)iri
- atahiri
- atari
b) – ate + (h)erri
- ataherri
- ater(r)i
Azalpena:
Euskalkien araberako aldaerak: 1) athari, atadi, atai, athiri, atare eta 2) Ateri, atheri, aterri, atherri
Antzinako autore batzuek atrium hitz latindarretik zetorrela sinetsi zuten, baina gaur egun okertutzat eman dezakegu teoria hori. Euskal terminoa konposaketa sinple bat da: âateâ hitz arruntari (h)iri / (h)erri elementuak erantsi zitzaizkion. Oroitu behar dugu ezen, gaur egun (h)iri / (h)erri hitzak zentro urbanoak izendatzeko erabiltzen diren arren, garai batean alde, eskualde, lurralde orokorrean adierazten zutela. Beraz, atari-k literalki âatearen inguruan dagoen aldea edo guneaâ esan nahi zuen hasiera batean.
Bigarren taldeak, ateri / aterri aldaerez formaturikoa, beste esangura bat hartu du, eta gaur egun âeguraldi lasaiko unea edo giroaâ adierazteko erabiltzen da, eta gainera âatertuâ aditza sortu egin du. Baina hau ere jatorri beretik dator, zeren esangura berria asoziazio erraz batetik jaio zen: ate edo atari baten azpian euriaz babestu ohi garenez, apurka-apurka âatariâ-ren ideia eta âeuririk gabeko guneâ-rena elkartu ziren, gaurko aldaera guztiak produzitu arte.
Egilea: Van Eysena
Gasteizko ateetako edo atarietako bat: Azpeitikoa (Gaztelako Ateaz ere ezaguna)