Aukeratutako atala ◊ Alargun ◊

• Osteguna, Urtarrila 19th, 2012

Osagaiak: ar+lagun

Esanahia: emaztea, ezkontidea

Aldaerak: alhargun, allargun

Bilakaera:
- ar + lagun
- arlagun
- alragun
- alargun

Azalpena: “Ar”-ek garai batean “gizona orokorrean” adierazten zuen, eta duela gutxi arte lagun-ek “kidea, pertsona baten kidea”-ren esangura eduki izan du. Era honetan, *ar-lagun hitz elkartu primitiboak “gizonaren kidea” esan nahi zuen, eta ziurrenez hasieran “emaztea, ezkontide”-ren balioa leukake. Geroago metatesi kontsonantiko bat sufritu zuen, “senarra galdu duen emakumea”-ren esangura hartuz, gaurko forma sortu arte.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Alargun  |  Iruzkina gehitu