Aukeratutako atala ◊ Mitologia ◊

• Asteazkena, Otsaila 13th, 2013

Garan Joseba Aurkerenaren artikulu interesgarria agertu da, inauteriaren etimologiaz eta esanahiaz:

a) Etimologiaz: Julio Caro Barojaren teoria

“Inauteri edo ihauteri hitzari buruz gauza asko esan diren arren, badirudi Julio Caro Barojak emandako interpretazioa dela zuzenena. Aipatutako antropologoaren irudikoz, hitz horren barruan hiru osagai edo elementu daude: IHO/IÑO edo IHAU/INAU aldaera, -TE atzizkia, eta azkenez, beste bigarren atzizki berantiarrago bat: -ERI. Aipaturiko lehen elementuak karnabal esan nahiko luke. Lehen atzizkia (-te) garaia edo tenorea adierazteko erabiltzen da usu (elurte, haizete, eurite…) Eta bigarren atzizkiari dagokionez, esan dezagun oso erabilia dela gaitza, bizioa, edota nolakotasun txarra adierazteko (birikeria, nafarreria, lirdingeria…)

Bigarren atzizkia ezarri gabe ere, erabili egiten da, bai Nafarroan eta baita Iparraldeko lurraldeetan ere, karnabala adierazteko. (iñotea, ihotea, iñautea, ihautea…) Badaude bestalde, lehen hitz horretatik eratorritako beste hitzak, normalean, burla, iraina edota kirtenkeriarekin loturik izaten direnak. Julio Caro Barojaren iritziz, inauteria sustraitua dago erokerietan edo eguneroko bizimodutik urrun dauden jarreretan. Hori dela eta, osagai hori duten hitzetan ezaugarri hori nabarmen gelditzen da. Ikus dezagun. INAKIN (iraina), INOZO (memeloa, lerdoa, ergela…), INULA, INUALA (kirtena, astapitoa, tontolapikoa…).”

Irudia: euskaraz.net

b) Esanahiaz

“Gure Euskal Herri zahar honetan inauteriak indar eta kolore handia hartzen ditu, eta garai bateko magiaren sua piztuta iraunarazten digu. Inauteria jai solstiziala da, neguko solstizioaren jaia, eta solstizioaren inguruko errito bezala ulertu beharra daukagu. Euskal kosmogonia zaharraren zenbait ezaugarri:

Oso kontuan hartu behar dugu gure kosmogonia zaharrean osotasuna, dena, batasun bakar batez ikusten zutela: Egu (hastapenetan) Ortzi (berantago). Monoteista zen, nire uste apalez, baina osotasun horren barruan bazeuden bestelako izakiak eta indarrak.
Euskal kosmogonia zaharra manikeista zen, aurkakoen etengabeko borrokan sinesten baitzuten. Den guztia da bere aurkako zuzena duelako, eta ideia honen sinbolorik adierazgarriena esbastika dugu (gure artean lauburu deitzen duguna), bere bi mugimenduen aurkakotasunean indar baikor eta ezkorrak aurkitu egiten baitira.

Euskaldunok beti izan gara arras manikeoak, eta ez bakarrik gure jainko-jainkosen aurkako dualismoetan (Eki/Ilargi, Mari/Maddu, Atarrabi/Mikelats…) baita bizitzaren, izatearen, agian hobeto esana, alderdi guztietan ere. (Euskara/erdara, euskaldunak/erdaldunak, Euskal Herria / Erdal Herriak…) Edo gutarrak edo bestelakoak, azken finean….”

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Ekaina 08th, 2013

Gaur egun mitologia eta hizkuntzaren arteko banaketa absolutu batean bizi gara, baina kultura zahar asko antzinateko “mitologia+hizkuntza” sinbiosian izan ziren sortuak. Beraz, bi alde horiek erkidean ikertzea euskal gizartea ezagutzeko eta euskararen jatorria ulertzeko laguntza ordainezina eskain diezagukete. Eta horretarako gakoa “munduikuskera” edo weltanshauung kontzeptua dugu. Adibidez, euskal mitologia Amalur edo Marirengan ardatza duen mitologia gisa dakusagu, eta Izadiaren edo Naturaren gorpuzte gisa ulertzen dugu.

Baina munduikuskeraren ikuspegitik (numen nagusiaz ari garenez) errealitatearen esentziako irudiaz ari gara, eta hizkuntzan zerizana nola definitzen den ikusi beharko da. Euskaran esentzia hutsaren ideiarekin definitzen da (“kafe hutsa nahi dut”, “lelo hutsa zara”), eta zelai semantiko linguistiko-mitologikoa koherentea da horrekin. Mito guztiek dituzte azaleko eta sakoneko irakurketak; beraz, Mari edo Dama Izadiaren irudia izan daiteke azalean, baina sakonean “Hutsaren” irudia ere izango dugu.

Kontraesankorra eta ilogikoa ematen du lehen balizko ontologiko gisa “Zerizana=Hutsa≈Amalur” planteatzea, baina planetako tradizio filosofiko handienekin lotzen gaituen eta beraien pare jartzen gaituen ikuspegia da. Gure filosofia, hizkuntza eta jatorria ez dira ezkurrak jaten zebiltzan cro-magnon batzuen ergelkeria! Eta munduikuskeraren beste ardatzak zehazten ondorio hau indartuko genuke… Non geldituko dira euskaldunok ditugun biktimismo historiko eta kultur gutxiagotasun konplexu tradizionalak? Euskal gizartearen eta euskararen jatorria munduikuskeraren gakoa erabiliz aztertzen jarraitzeak ezuste gehiago ekarriko dizkigu, zalantzarik ez.

Formalki: aitzin euskaldunek mitologikoki eta linguistikoki adierazitako munduikuskera egungo parametro filosofiko-kontzeptualetan berreraiki daitekeela argudiatuko dugu, eta erakusle gisa munduikuskera baten lehen ardatza (“zer da errealitatea eta nola ezagutuko dugu?”) garatuko dugu. Horretarako, “arreta-fokatzaile” gisa diharduen “Hutsaren prototipo kognitibo-linguistikoa” finkatuko dugu hasieran tresna kontzeptual gisa, eta egun mendebaldarrak ez diren tradizio filosofiko handienen parekoa dela argudiatuko dugu amaieran. Horra heltzeko, indoeuroparren lehen eragin arrotzen aurretik euskaldunok existentzia sentitzeko, kontzeptuatzeko eta hitzetan islatzeko modu berezia bagenuela onetsiko dugu, eta garai “modernoetara” aitzin munduikuskera horren zenbait arrasto mitologiko, linguistiko eta kultural -eskas baina sendo- heldu direla.

Argudioetan erakutsiko dugu: munduikuskera edo weltanschauung delakoaren garrantzia; hizkuntzetan “arreta-fokatzaile” gisa diharduten “prototipo kognitibo-linguistiko”ak badirela eta aurrekoen gakoak direla; “Hutsaren arreta-fokatzailea” euskal munduikuskeraren funtsa eta hatsarria dela; oro har, berezko euskal prototipo epistemikoak aurreindoeuroparrak direla; eta beraien sistema orokorra egungo Europa mendebalekoa ez den “filosofia perenne” gisa oso ondo ulertzen dela.

Txosten osoa: Euskal mundu ikuskera: mitologia eta euskera aurreindoeuroparrak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Uztaila 05th, 2019

Bizi mitologia Ataunen!

Badator 3. Mitoaldia Ataunera eta badatoz honekin batera hainbat pertsonai mitologikoen antzezpenak, tailerrak, hitzaldiak eta ibilaldiak besteak beste.

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da eta Ataunen Joxe Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Aipatu jarduerak antolatzen dituen Jentilbaratza Kultur Elkartearen eta Barandiaran Museoaren arteko lankidetza ez dela gaurkoa, urteak daramatzagula elkarlanean. Lankidetza giro horri eusteko eta aipatu helburuak aitzineratzen jarraitzeko MITOALDIA izeneko ekimen sendoa jarri genuen abian duela hiru urte Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Barandiaran Museoak. Labur mintzatuz, Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu 3. Mitoaldia.

Diario Vasco

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Urtarrila 07th, 2019

Gabonak amaitu dira eta berarekin batera bi artikulu ekarri ditugu, Olentzerori buruz. Lehenengoa Bittor Kapanagak idatzitakoa da eta bertan Barandiaranen proposamen etimologikoa ekarri du gogora: Oles aroa, oles egiteko aroa (agurtzeko aroa). Beraz, bere ustez ere, Olentzaroa egokiagoa litzateke. Ondoren Felix Mugurutzak Deian gazteleraz egindako artikulua, non esaten duen pertsonaia bat baino Gabonetan erretzen den egurra ordezkatzen duela.

Bittor Kapanaga: Olentzaroa

Joan diran Gabonak egundoko jatorrenak izan dira gure artean. Eta esanbeharrezkoa da , jai eratze, arte kontu ta musika gaiak (eta euskereak era batez) auspo indartsu bar daukela Otxandion: Don Emilio, eskolako irakaslea, gaztea ta erriko semea, dana bihotza ta sensibili-dadea. Aurten, San Tomas egunean Olentzaro ateratzea otu jakon. Batzuek, ez egoala astirik esaten eben;  baina gazteontzako ez dago ezinik. Hiru egunean, baimenak, kantu saioak eta behar zan guztia.

Gabon bezperan, Olentzaroari buruz itzaldi bat. Olentzaro zer dan esate zaharretan: menditik jaisten dan sugin bat, ahurpegi baltz, begi gorri eta besapean ota edo ginarra txorta bat. (Mozkorkeria, geroago erantsitakoa da). Izena: “Olentzaro”, Barandiaran eta beste jakitun gehienak dinoen legez, eta ez erdal kutsuzko “Olentzero”. Eginkizuna: etxerik etxe Gabon suak izetu, eta Mesiasen etorrerea gomutarazo holan. Izenaren etimologia: Barandiaranen eritxiz, “Oles Aro”, edo etxerik etxe oles egiteko aroa.

Barandiaranek berak, orain amabi urte inguru, Olentzaro dala ta, Donostian egin eban itzaldi baten, hauxe esaten eban: mito hori ez dala personaje bat edo jainkoizun bat. Bere eritxiz, urtearo baten gomutagarrari bat baino ez dala, urte garai bat adierazoten dauala, Gabon garaia, alegia. Eta bide horretan, “Oles Aro” da gure Gabonen deiturarik egokiena, sasoi hori dalako oleska ibilteko aroa.

Felix Mugurutza: Sobre el Olentzero como símbolo del solsticio de invierno

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Abendua 29th, 2017

Orain dela gutxi artikulu hau igo genuen: Euskal Filologia ofizialaren mitoak. Orain zati hau gehitu diogu:

k) Hitz bat idatziz lehenengo jasotzen duen hizkuntza hitz horren jatorri hizkuntzatzat hartzen da. Denok dakigunez, hizkuntza asko ez dira berandu arte idatzi izan, edo beste batzuk gaur egun ere ez dira idazten. Baina aspalditik idatzi direnak (latina edo arabiera adibidez), haientzat hartu dituzte hitz asko. Adibidez, Brasileko portugeseran Amazoniako herrietako hitz asko erabiltzen dira. Beraz, portugesa da hitz horien sortzaile ala zabaltzaile baino ez da izan?  Edo beheko taulan Carme J. Huertasek dioen bezala, esanahi oso antzekoa duten hitzak, besterik gabe, jatorri desberdina dutela esan daiteke lehenengo jaso duen hizkuntza soilik ikusita eta jatorrian deus ikertu gabe?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Abendua 22nd, 2017

Euskal Filologiako irakasle askok (Lakarra, Urgell, Gomez…) zenbait ikastarotan emandako edukia ikusita, nahiz eta besteoi mitoekin gabiltzala esaten diguten, gure uste apalean, kontrakoa dirudi. Ikus ditzagun Gasteizko fakultate honek eskutik eskura darabiltzan mitoak:

a) Euskera ez da beste hizkuntzak baino zaharrago, hizkuntza guztiak  modu antzekoan aldatzen direlako. Hau etengabe errepikatzen badute ere, Joxemiel Barandiaranek argi iradoki zuen moduan, euskerazko hainbat hitzek paleolitoraino garamatzate. Beste hizkuntzalariek ere diotenez (Pagel…) indoeuropeoan hitz batzuk ez dira 15.000 urtetan deus aldatu. Ez al da ordua hizkuntzen bilakaerari buruz ikuspegi zabalagoa izateko? Hitz batzuk asko aldatzea posiblea da baina beste batzuk ia aldaketarik gabe mila urtetan irautea ere bai.

b) Erdiko substratu bat -iberiera kasu honetan- deus ezagutu gabe, aurreko eta osteko hizkuntzen artean harremanak ezarri daitezke. Hau oraingo euskal filologiaren puntu ahulenetakoa da. Izan ere, iberiera ezagutzen ez den eta batez ere, ezagutu nahi ez den hizkuntza da. Honen ikerle handiena kanpokoa izatea (Unterman) ez da kasualitatea. Estatuan ez dago iberiera ikertzeko katedrarik (unibertsitatea nola dagoen ikusita agian hobeto) eta ikertzen duten gehienak institutuko irakasleak dira (Silgo, Orduña, Aznar, Azkona…) edo beste arloetako unibertsitate irakasleak (Gomez-Moreno, Caro Baroja, Arnaiz, Correia..) edo beste lanbideetakoak (Mascaray hezkuntzako irakaslea …) edo beste batzuk.

Ez da kasualitatea euskera historikoan eta iberieraren ikerketan arkeologoek  hizkuntzalariek baino ekarpen handiagoak egin izana: Aquiles Luchaire Akitaniako hilarrietako testuak euskera zela baieztatu zigun eta Gomez-Morenok iberieraren grafia deszifratu zigun, adibidez.

Iberieraren beraren mapa ere, etengabe eta nahita, txarto marrazten dute, Akitanian ehunka iberiar idazkun aurkitu badira ere, ez ohi da eremu hau iberieraren esparru barruan sartzen.

Latina etxe baten beheko solairua balitz eta bere substratuak (iberiera, etruskoera…) lur azpian dauden beheko solairuak, argi dago etxe horren egitura ondo ezagutzeko zimenduak begi bistan utzi beharko direla eta orduan jakingo dugula nork-nori zer zor dion.

c) Euskera latinari esker bizirik iraun zuen. Euskal filologo askok diotenez, euskeraren terminologiaren ia hiru laurden latinetik hartu zuen. Beraz, horri esker modernizatu zen eta iraun ahal izan zuen. Aurreko puntuan esan dugun bezala, etxea teilatutik baino zimentaziotik ezagutu behar da eta iberiera argitu arte hau hipotesi moduan utziko genuke. Eta noski, jatorria ikertu behar da, izan ere, jatorria ezagutu gabe ezin da maileguen norabidea zehaztu.

d) Latinaren eta euskeraren artean antza dagoen guztietan euskera izan da hartzailea. Bigarren eta aurreko puntuarekin lotuta dago. Antza izatea zera esan nahi du: antza dutela. Latina eta arabiera botere hizkuntzak izan direnez, haien menpean zituzten herri  askoren hizkuntzetatik berbak hartu eta zabaldu zituzten baina haien bidez zabaldu ziren guzti horiek haiek sortutakoak izan zirela gehiegi esatea da ez?

e) Eta latinarekin ez baina beste hizkuntza batekin antza badauka ere, euskera izan da beti hartzailea. Godoera, germaniera… berdin da, euskera beti besteengandik hartu du nahiz eta hizkuntza hori lekutan egon. Hau hizkuntza lapurtzailea daukaguna!

f) Eta latinaren eta euskeraren artean antzik ez dagoenean ere euskera izan da hartzailea. Mitxelenak latina eta euskeran artean antza duten hitz guztiak latinetik etorri direla esan ondoren, bere dizipuluak oraindik urrunago joan dira: antzik ez dutenak ere latinetik hartu ditugu, adibidez, Lakarraren arabera “bazter” “praesepetik” omen dator, negar “lacrimatik”…

g) Eta euskerazko hitzek beste lurraldeko toponimoekin edo beste hizkuntzekin antza handia dutenean beti arrazoiren bat egongo da antzik ez dutela edo kasualitate hutsa dela esateko. Iberierazko eta euskerazko zenbakiak dira honen adibiderik onena. Berdinak direla begi bistakoa da baina euskal filologoentzat ez (orain arte hori lotura babestu dutenek kanpokok izan dira -Orduña, Ferrer, Arnaiz…)

Edo beste adibide bat: japonieraz ere “txoriari” “tori” esaten diote (euskeraren antzera ahoskatuta). Ze probalitate dago hain urrun  dauden bi hizkuntzen artean hitz bat berdin esateko eta, gainera, esanahi bera izateko? Estatistika ezagutzen duen batek datu zehatza emango liguke baina txiki baino txikiagoa izan behar da (0,0000….?)

Ehunka adibide ditugu baina liburu batzuk beharko genituzke.

h) Hizkuntzalaritza bera aski da euskeraren historia ezagutzeko. Ondorioz liburuetatik aparte, ez da arkeometriarik behar Iruña-Veleiako “sua” eta “lurra” noizkoak diren jakiteko. Ez da genetikarik behar, populazio mugimenduak zeintzuk izan ziren jakiteko. Ez da “zentzumenik” behar erromatarrek 300 urtetan Meditarraneo inguruko lurralde guztietan latinarekin beste guztiak ordezkatzea ezinezkoa izan zela pentsatzeko (edo zergatik ordezkatu zituzten mendebaldeko guztiak eta ekialdeko bat ere ez?)

i) Euskeraren jatorria ezin da jakin. Haiek erabiltzen duten metodoarekin, argi dago ezetz. Baina Europako toponimoak (10.000.000 inguru) datu base batean sartu, bilaketak egin, antzekoak atera, haien ezaugarri fisikoak aztertu eta berdintsuak dituztenak multzoka jarriz gero egin daiteke.  Eta “mer” zer den (balioa edukitzea, mer-ezi (mer arazi)-merecer hortik letozke); “merke” zer den (baliorik gabekoa: mer-ke), “merketu” zer den (balioa galtzea: merke-tu)… orduan pentsatu ahal duzu berba hauek ez datozela latinetik alderantziz baizik, latinak euskeran nahiko ondo gorde den Europako hizkuntza zaharreko substratutik hartu duela. Izan ere, euskeraz familia osoak ditugun bitartean latinari gehienetan hitz batzuk falta zaizkio, hemen 3 falta zaizkio:

- Latinak eta euskerak dituztenak:
merketu = minuo, deduco, laxo, deminuo, mercatus
merkatari = mercator
merezi = mereo

- Latinak ez dituenak eta euskerak bai:
mer =
merke = vilis
merkatua = forum

j) Euskera ez da hizkuntza berezia, beste guztiak bezalakoa da. Gure uste apalean ez, euskera hizkuntza berezia da: gutxiago aldatu da, erro oso zaharrak gorde ditu…

k) Hitz bat idatziz lehenengo jasotzen duen hizkuntza hitz horren jatorri hizkuntzatzat hartzen da. Denok dakigunez, hizkuntza asko ez dira berandu arte idatzi izan, edo beste batzuk gaur egun ere ez dira idazten. Baina aspalditik idatzi direnak (latina edo arabiera adibidez), haientzat hartu dituzte hitz asko. Adibidez, Brasileko portugeseran Amazoniako herrietako hitz asko erabiltzen dira. Beraz, portugesa da hitz horien sortzailea? Ala zabaltzaile baino ez da izan?  Edo beheko taulan Carme J. Huertasek dioen bezala, esanahi oso antzekoa duten hitzak, besterik gabe, jatorri desberdina dutela esan daiteke lehenengo jaso duen hizkuntzak soilik ikusita eta jatorrian deus ikertu gabe?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Mitologia  | Etiketak: ,  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Otsaila 13th, 2017

Terra Antiquaen artikulu harrigarria dakar: La ciencia confirma las raíces celtas de las literaturas castellana y vasca. Ama-Atan eztabaida apur bat ikusi da.

Ze adierazpen mota egingo lituzke Guardia Zibilaren kargu goren batek, lanpostua hartzean, Euskal Herriari edo Kataluniari buruz?

Bada kultur arloan berdin gertatzen da. Almagrok kargu berria hartu du  eta bere sarrera hitzaldia, logikoa den bezala, hor egoteagatik jasoko dituen sariak irabazteko adierazpen egokiak egin ditu: euskal mitologiak zelten mitologia duela iturburu.

Adierazpen hau ez da kasualitatea. Brunete (a)kulturalaren beste harrikada bat gehiago da, Iruña-Veleiaren eta Gaztelu plazaren suntsitpenak, Atapuerkako Hartsuagaren adierazpenak (“el mito de que los vascos vienen del paleolitico es eso, un mito”), euskalduntze berantiarraren hauspoaldi berria (ETBren eta Bizkaiko Aldundiaren olatuari esker), Wikipediaren Iruña-Veleiaren orria txapatuta edukitzea…

Sentitzen dugu Almagro jauna. Zeltak baino askoz lehenago hemen ginen, eta gure nebarreba iberiarrak ere penintsula osoan, gure milurteko mitologiarekin, hizkuntzarekin, ohiturekin eta elkarbizitzarekin. Mesedez, Kapanagak zioen moduan, ez esan amama alabarengandik jaio dela.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Iraila 25th, 2015

Espainiako inteligentzia ikasturte berrian etxeko lanak ondo egiten ari da, zalantzarik gabe, eta ondo koordinatuta: genetika, hizkuntza, historia…

Orain oso garrantzitsua den euskal iruditeriaren oinarrien kontra jo ta su ari dira: jarraikortasun genetiko eta linguistikoa, mitologia, euskal matriarkatua…

Ea honekin euskal herritar batzuk konturatzen diren zergatik ez dituzten Iruña-Veleiako grafitoen dataziorik egin nahi!

1. Kapitulua: Atapuerka:

Juan Luis Arsuaga:

“Se ha sugerido  que (los vascos) representan una continuidad de más de 10.000 años, y que son descendientes de las poblaciones del Paleolítico de la zona. Ahora hemos visto que eso es rotundamente falso, que no se pueden considerar tan antiguos»

Estatuko egunkari gehienen eta hemengo sukurtsalen (El Diario Vasco(?), El Correo Español) laburpena:

“Euskaldunak “baserritarrak” (ohore handiz) eta Ekialdetik orain 5.000 urte etorrita” (aspaldi ez zen horrelako berri bat hainbeste egunkaritan batera atera).

Gure iritzia: Sentitzen dugu baina “ikerketa” horrek ez du ezertarako balio, ondorengo bi ikerketa hauek ederki frogatzen (ez iradokitzen) dute hori. Izan ere, adibidez, Oppenhaimerrena ez da 8 pertsonekin egin Atapuerkan bezala, 10.000 britainiar eta irlandarren geneekin baizik:

Sergio_Cardoso y Maria Mtez_Pancorbo: Los linajes genéticos de la población vasca hablan de su pasado

Stephen_Oppenhaimer: The Origins of the British and the Relevance for the  Basque Country (Britaniarren jatorria eta bere garrantzia Euskal Herrirako)

Atapuerkako lanari genetista batek emandako erantzuna

2. Kapitulua: Vasconiako historia bat (EITBk babestutako pelikula eta dokumental sorta)

Santana eta Abaitua jaunek esandakoa eta EITBk Euskal Herritik barreiatuta: “Euskara Arratian VI. mendean sartu zen, aurretik sartu zen konstantziarik ez ei dugulako. Beraz, ez zen euskararik egiten Arratian VI. mende aurrean”

Gure iritzia: Logika bera erabilita: Bi pertsona hauek adimen azterketa bat egin ez badute , gainditu ez dutenez, haien adimen maila hutsaren hurrengoa dela esan genezake?

Nola da posible, gure hizkuntza, kultura eta izakera berbaz transmititu dugula batik bat milaka urtez eta milaka urtez denok jakinda eta ikusita atzora arte, horrelako gauza bat esatea?

Jabier Goitia: el poder contra la inteligencia (Anboto, Nerbioi… eta beste toponimoen balizko euskal jatorriaz)

Euskararen Jatorriaren iritzia: Pelikularen estrainaldian emandako iritzia Orain

Beñi Agirre

Elexpuru Baskoniako ipuin bat

Gontzal Mendibil  Atapuercan ikertutakoaren arabera, euskaldunon jatorria 5.000 urtekoa da. Eta han ez da inongo izkriburik agertu. Gure euskal ikertzaileen arabera, Arratiako euskarak 1.500 urte inguru ditu, ez besterik. Hemen agertutako milaka hitz eta toponimiak ez dute garrantzia handiegirik, zeren ez da ezer idatzi den egiaztapenik inon agertzen.

Baina Lemoako hilerri batean agertzen den izkribu bat kontuan hartuz, “Baskonia” erreportaje honetako zuzendarien arabera, Arratian VI. mendearen aurretik, hitz egitekotan, latinez eta zelteraz hitz egingo zuten».

Jakina Euskal Herriak eta euskarak ingurunearen eragina izan duela, baina aipatutako hau neuk zalantzan jartzen dut. Eta idatzietan azaltzen dena bakarrik bada aztertu behar den hori, gure hizkuntza oraintsukoa da, dokumenturik apenas dagoen inon eta. Oroitarrian agertzen den horrek baino Lemoatik gertu dugun Arlanpe eta Axlorren agertutako aztarnek eta gure lurrak ematen diguten milaka hitzen esangura handiago eta sakonagoak ez ote dira ba?

Nabarralde-Aitzol Altuna Ezunza

Ostraka Mundua

3. Kapitulua  El País Euskaldunizar a la fuerza

Joseba Abaitua:  “Atribuir al castellano la condición del lengua invasora fue un error mayúsculo”

El País:

“Los nombres de dioses, personas y lugares que encontramos en las inscripciones epigráficas romanas del País Vasco, así como en las fuentes clásicas, no aportan ninguna evidencia de que se hablara euskera en los siglos II y III después de Cristo, lo que contrasta enormemente con algunas zonas de Navarra y sobre todo de Aquitania, región francesa que ofrece centenares de antropónimos y teónimos de naturaleza vascoide, anteriores a cualquier evidencia conocida en el País Vasco actual”, sostiene el doctor en Lingüística Computacional por la Universidad de Manchester, Joseba Abaitua. En el estudio realizado al alimón con el arqueólogo Mikel Unzueta, se concluye que hasta la llegada de Roma, en el actual País Vasco se hablaban lenguas indoeuropeas, de filiación celta, sin solución de continuidad con las del Cantábrico oriental y Alto Ebro. “Sin embargo, en el siglo VI se constata un proceso de dialectalización, a partir de un vasco común, que caracteriza la expansión del euskera desde Aquitania, pasando por Navarra, hasta su implantación en Álava, Vizcaya y Guipúzcoa, así como en zonas de la Rioja Alta y norte de Burgos”, afirma Joseba Abaitua.
De acuerdo con las conclusiones del estudio, el mantra “euskara gure hizkuntza da” (el euskera es nuestra lengua) que recitan los escolares vascos debería reformularse, ahora con la razón histórica de parte, en “euskara eta gaztelania gure hizkuntzak dira” (El euskera y el castellano son nuestras lenguas), pero eso no es algo que esté en el ánimo del independentismo vasco. Y, sin embargo, el lingüista Luis Mitxelena, genuino representante intelectual del nacionalismo moderado e inteligente, ya puso de relieve décadas atrás que en grandes áreas del País Vasco nunca en la historia se había hablado vascuence. En lo que se refiere, pues, a una parte del territorio vasco no estaríamos asistiendo a un proceso de reeuskaldunización, de recuperación de la lengua perdida, sino de euskaldunización a secas. ¿Tiene sentido educativo, social, político, económico la euskaldunización masiva de la sociedad?…”
Gure iritzia: Erdizkako egiak erabateko gezurrak esaera ezin hobeto betetzen da hemen. Michelenak Euskal Herriko mende-mendealdean (Arabako eta Bizkaiko lurraldeen %20an) euskeraren aztarnik ia ez izatea toponimian hori esatera bultzatu zion baina ez, El Paisek iradoki nahi duen moduan ,, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan ez zela VI. mendera arte inoiz euskeraz hitz egin. Gorrochateguik ondo kalkulatutako indefinizioaren bidez eta narratzaileari gezurrari pisu gehiena esaten utzita, horrela aditzera eman zuten dokumentalean.
Michelenak burua jasoko balu, Espainiako Ministeriotik urtero diru kopuru galanta  kobratzen duten Gasteizko Euskal Filologiako bi irakasle dizipulu horiekin (Iruña-Veleian egin dutena ere ikusita), harrituko zen eta honelako zerbait esango luke? zer sortu dut nik hemen?
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Apirila 03rd, 2015
Para que un grupo humano, una sociedad, se autorreconozca como nación hace falta que “alguien” construya y transmita un conjunto de hechos objetivos, como lo son una lengua propia y diferenciada, una historia común, unos sistemas sociales y económicos semejantes. Pero, sobre todo, a nivel del imaginario colectivo son imprescindibles unos símbolos, unos mitos o leyendas fundacionales, determinados lugares, paisajes o monumentos, en los que el grupo se siente integrado y que dan sentido a su pertenencia. Esto es lo que se puede llamar el “relato”. El “relato” es un conjunto de historias, narraciones, mitos y leyendas; creencias y fiestas; paisajes u otro tipo de lugares en los que un pueblo se siente representado en una visión que comparte con el resto de su sociedad.
Para construir el relato capaz de afirmar una nación hay dos caminos. El primero y más importante, el “normal”, el de las naciones que tienen un Estado a su servicio que se lo ofrece mediante su sistema educativo, para niños y jóvenes sobre todo, y a través de la propaganda de sus medios: televisión, radio, prensa, Internet etc,, para todos Es lo que forma parte de lo que el politólogo inglés Michael Billig ha denominado como “nacionalismo banal”.
El segundo, el que corresponde a naciones que no tienen Estado y en las que el que tienen trabaja en su contra, a favor de la desnacionalización propia y su renacionalización en la del dominante. En estos casos la labor de construir un relato propio es ardua. Debe hacerlo la propia sociedad nacional. Para ello hay que desmontar toda la mitología impuesta desde el Estado dominante.
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 02nd, 2013

Orain arte euskal ikerleek ez diote garrantzi handirik eman euskal mundu ikuskeran Hamalau figurari. Hartz munduaren barruan Hamalau figurak duen zereginean  sakontzeko, gogoratu behar dugu hartza gizakiaren arbasoa dela dioen sinismena ehiztari-biltzaileen tribuetan nahiko zabalduta zegoela, Euskal Herrian baina baita siberiar herrien eta Amerikako indioen artean ere. Nekez pentsatu daiteke nekakaritza-artzaintza kultura batean hartzak arbasoaren historia sortu izana.

Hamalau figura hau bi animalien eta gizakien arteko munduen bitartekaria izateko aukera deigarria da oso. Eta horrela izatekotan ahalmen bereziak, horien barruan beste animali bihurtzeko ahalmena, zituen izaki baten bizitza eta mirariak kontatzen zituen ahozko istorio baten aurrean egongo ginateke.

Hatz kosmologiarekin erlazionatuta hartzak beste animaliekin dituen harremanak daude, zehazki, Hamalauak bere zaintzaileak izango diren lau animaliak: Mendiko Lehoia, Txakurra, Arranoa eta Inurria. Gero, talismanak emateko duen era, “medikuntza sorta” edo  “Medicine Bundle”  izango dena.

Txostena: 2-Roslyn M. Frank

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)