Aukeratutako atala ◊ Juan Inazio Hartsuaga ◊

• Igandea, Martxoa 25th, 2012

Euskeraren Jatorriaren gaia jorratzen duen liburu bat argitaratu du estrainekoz Juan Inazio Hartsuagak.

Liburuan zenbait proposamen berri egiten du, esaterako sendiarekin zerikusia duten hitzen jatorriari buruz proposamen batzuk egiten ditu, edo alemaniera eta euskararen arteko zenbait harreman.

Kultur Kliken informazioa: “Fosil guztiak harriak dira. Baina harri guztiak ez dira fosil. Batzuk badirudite baina ez dira. Fosilari harria irizten badiogu eta besterik ez, eman diezagukeen ia informazio guztia galduko dugu. Hitzekin ere antzeko: Guztiek ez dute ezkutupekorik, baina batzuk bai.

Sarritan engainatuta gabiltza, ez dagoen lekuan setati bilatzen. Zenbaitetan begien aurrean daukagu eta ez gara ikusteko gauza. Iraganeko eta ez hain iraganeko gehiegikerien ondorioz, Mitxelena handiak erakutsitako bide estuan barrena gabiltza.

Bide horretatik irten gabe jarduteko asmoz egindakoa da esku artean duzun liburuxka. Euskal fonetika historikoaren errespetuaren baitan idatzia, baina fonetikaz haratago Historia, Arkeologia, Mitologia eta Antropologiaren laguntzaz baliatzen dena hitzetatik argibide mamitsuak erauzten saiatzeko.

Etimologia proposamenak batetik, baina halaber, balizko hainbat esanahi zahar eta euskararen mundu sinbolikoaren zenbait zertzelada ere. “Hutsa”-ren sinbologia euskaran, goi erdi aroko normandoen presentziaren ustezko arrastoak toponimian edota euskara eta Paleolito garaiko cro-magnon gizakien arteko loturaren erabateko froga izan daitekeena.

Guztia, autoreak ohi duen moduan, erkaketan eta diziplina-artekotasunean oinarritua, ongi finkaturiko jakintzaren errespetuz baina baita ausardia beldurgabez ere.”

Izenburua: Hitzak fosil
Egilea: Hartsuaga, Juan Inazio
Orrialdeak: 97
Hizkuntza: Euskara
Salneurria: 14,00 €
ISBN: 978-84-9797-451-6
Argitalpen-data: 2011ko abendua
Argitaletxea: Hiria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Otsaila 07th, 2019

Juan Inazio Hartsuagak Euskal Senaren inguruan ere idatzi du eta “Gure Nortasuna” izeneko artikulua idatzi zuen:  Hartsuaga_gure_nortasuna

Gure nortasuna

Atarikoa
Euskal nortasun teorikoa
Enborra eta oinarrizko egitura
Eitea ematen aurrera
Euskal nortasun teorikoa gaur
Euskal gizartearen nortasuna

Atarikoa

Herri nortasunak badirenik ukatu egiten dute askok. Egokia dirudi beraz, beste ezer baino lehen auzi honetaz zerbait esatea. Izan ere, herri nortasunik ez balego, alferrekoa litzateke eta, hemen idatzita dagoen guztia.

Herri nortasuna ukatzea, zuzentasun politikoaren ondorioa da, azterketa enpirikoarena baino. Arraza eta arrazismoari lotuta formulatu zen XIX. mendean, germaniar izenaz izan ere, Volksgeist zorionekoa alegia, eta II. Mundu Gerraren amaieraren ostean, traste zaharren kutxan gorderik geratu zen. Bertan dirau neurri handi batean, Jakintzaren tenpluetan sartzeko debekuak jota. Kalean agian zertxobait hizketan hasi gara azken aldian, baina ez da inoiz falta, tabuaren errespetuaz, hizketan hasi orduko bere izana bera ere ukatzen duenik, sarritan jarrera aurrerakoia bailitzan.

Halere, taburik eta aurre iritzirik gabe datuak bere gordinean aztertzea baino gauza aurrerakoiagorik ez dago. Eta hori egiten dugunean zera ikusten dugu, eremu geopolitiko bereko diren eta antzeko aberastasun maila eta lege egiturak dituzten zenbait estaturen artean, alde nabarmenak azaltzen direla hainbat iragargarritan. Ideia eta balioen bestelako historia laburra idazlaneko bigarren zatian daude bilduta horien hainbat eta hainbat adibide. Bistan da Espainia eta Italia ez bezalakoak direla Suedia, Danimarka edo Alemania. Herri nortasunaren eraginaz ulerbideratzen ditut nik horien arteko aldeak, eta herri nortasuna badenik ukatzen duenak beste argibideren bat asmatu beharko du errealitatearen ezeztatze hutsean geratu nahi ez badu. Datuak egoskorrak baitira.

Noski, herri nortasuna ezin dugu XIX. mendeko volksgeist haren hein berean ulertu. Batetik, berez era okerrean formulaturik zegoelako eta bestetik, gaurko gizarteek orduko haiekin zer ikusi handirik ez dutelako. Soberan ziren lehenago, eta zer esanik ez gaur egun,kontzeptuaren kutsu absolutua eta arrazista: Herri nortasuna ez da bakarra, ez da absolutua, ez da herritar guztien ezaugarria, ez da aldaezina eta noski ez dago gizabanakoaren arrazari lotua. Herri nortasuna desideratum bat da, gehienbat ereduen mailakoa, erlatiboa da, aldaketak nozitzen ditu eta estatistiketan sumatzen da. Herri nortasuna, herri batean indarrean dauden eredu, ideia , balio, jarrera eta jokabideek osatzen dute.

Aurrerago jo baino lehen, zehaztapen batzuk hiztegiari dagokionez, idazlan honetan hainbat kontzeptuk zer esanahi duten argitzeko. “Herria”, sustrai etnikoa duen multzoari deritzot, alegia, berezko hizkuntza eta nortasuna duen giza multzoari. Ez dut esaten talde etnikoa denik, sustrai etnikoa duen taldea baizik, gaur egungo gizarte kultur-anitzean, herriak ere etnia-anitzak bihurtu direlako. Esate baterako, gaur beltz euskaltzaleak ditugu gure artean, euskal tradizioko balio eta jokabideak zeharo barneratuta dituztenak. Horiek ere” herria” kontzeptuan sartzen dira. Bestalde, indoeuropar kulturak sortutako “populu” kontzeptua dugu. Populua, indoeuropar tradizio kontzeptualean, sustraigabeturiko herriez osatzen den gizaki multzo hiritarra da. Berezko hizkuntza galdutakoak, berezko ohitura eta balioak galdutakoak, estatuaren hizkuntzaz mintzo dira eta erregearen maiestateak eta estatuaren legeen egokitasun jakintsuak zizelkatzen dutebere nortasuna. Azkenik, “gizartea”, errealitateko argazkian topatzen dugunari esaten diogu hemen. Gizartea herri- bakarra edo herri-anitza izan daiteke; gizarte batzuk “herri” kontzeptutik gertuago egon daitezke eta beste batzuk berriz “populutik” hurbilago. Gizarte guztiak populu hutsa balira, aberastasun maila, hezkuntza sistema eta lege-egitura antzeko estatu guztiak, oso elkarren antzeko izango lirateke. Hau betetzen ez bada ordea, gizarteen barnean herrien eragina sumatuko dugu. Adibide bat baino ez

jartzeagatik, nahikoa da konparatzea estatu batzuk eta besteetan, ordainik gabeko borondatezko lan tasak eta irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu kopuruak, herri nortasun diferenteak badirela egiaztatzeko.

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Apirila 15th, 2013

Iaz argitaratu zuen Hartsuagak bere “Hitzak fosil” liburua. Horren berri webgune honetan eman genuen. Orain, liburuan plazaratu zuen teoria azalduko digu Lazkaon, Euskeraren Jatorriaren VIII. Biltzarrean.

Hitzak fosil:

Antzinateko fosilak aurki ditzakegu hitzetan, antzinateko fosilak aurki daitezkeen moduan harrietan. Harri nahiz hitzetan fosilak ez daude nonahi, ez dira guziak garai berekoak eta ez dira ugariak. Bakanak dira eta hainbat ezaupide behar dira egiazkoak itxurazkoetatik bereizteko.

Zenbait irizpide eta adibide aipatuko ditut aurrekoaren argigarri. Eta guztiaren oinarrian, Mitxelenak, besteak beste, aipaturiko aholkua, nire ibilbidean egia borobila frogatu dena: euskarari sekretu berriak erauzteko euskararen hiztegia harrotzeari utzi eta kanpora jalgi behar da une batez, gako eta argi berriz hornituta itzultzeko.

Juan Inazio Hartsuaga ikerlea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 06th, 2023

Abenduaren 17an Barrikan Euskeraren Xarmaren 5 edizioa egin genuen gai bakarrarekin: Irulegiko Eskua ikertzea.  Bertan jasotako proposamenekin egin zen liburuxka banatu eta bertan horietako batzuk aztertzeko aukera egon zen, besteak beste Juan Inazio Hartsuagarena (bideo bidez), Paulo Arrietarena, eta beste gutxi batzuk.

Paulok, bere aurkezpenean ezezaguna den Irulegiko bigarren idazkunari buruz ere luze hitz egin zigun.

Handik hona proposamenak jasotzen jarraitu dugu eta “Irulegiko Eskuaren” liburuxka honetan Euskeraren Jatorriak Euskal Herriari gai honi buruz ikertzeko tresna eskaintzen dio. Bertan, idazkun honen proposamenak jaso eta eztabaida sustatu nahi dugu.

Jendeari eskertuko genioke proposamen gehiago egonez gero bidaltzea eta dauden proposamenak ahalik eta ondoen arrazoitzea.

Martxoan beste bilkura bat egingo da ordurako jasotakoarekin eta helburua hauxe izango da: gaur egun ditugun ezagutzekin egokienak izan daitezkeenak nabarmenentze hastea.

Hemen laburpen taula dago, orain arte jaso diren proposamenekin eta baita “Irulegiko Eskua” liburuxka. Bertan proposamenen azalpenak daude, Irulegiko ezezaguna den idazkunaren informazioa, testuinguruari buruzko artikulu bat, Iruña-Veleian iberiar grafiari buruz txosten baten aipamena eta, azkenik, iberiera ikertzeko dauden tresnak.

Irulegiko Eskua-2-bertsioa-22-12-31

Egileak Irakurketak
Zorhioneku dene kebe. Ekirateren otsirtan ez eakari, eraugon
Juan Inazio Hartsuaga OROTARIKOAN AGERI DIREN HITZEZZorhi oneko dene keben. Ekirateren orritsetan ez akartu, eragon.

ERDIALDEKO EUSKARA ESTANDARREAN

Ongi heldua dena ere hemen. Ekirateren adiskidetasun banketeetan, ez haserretu, ondo pasa Hartsuaga: azalpenaren bideoa

Josu Naberan Leku zorionez betea / beha ezazu zein atergune bikaina / etsegune bikain bezain erosoa / egonleku ezin egokiagoa
Paulo Arrieta Zorioneko zu / Denek bere argia aterpe honetan / Etxe izan dezagun
Bienvenido Mascaray Egun on! Egun hau egia lortzeko aukera bat izan dadila. Inguruko gaiztakeriak baretu daitezela. Har dezala gari lohia. Ohe ona jartzeaDia de Buena suerte / Que sea este dĂ­a oportunidad hacia la verdad / Que se aplaque la ira del entorno / Que se coja el trigo lozano / DisposiciĂłn de buena cama
Luis Azkona Sorioneku : tenekerekirateren : otirtazeseakari : eraukon
Zorioneko teink egirateren otintak esankari eraukin
Dichoso será, que él va a detener los odios, el que dice, en rendición
“Dichoso será el que afirma que va a detener los odios, en rendición
Bizkaiko hizkuntzalariak Zorion ekun (ukan) / Denak hemen haiekin dira aterpe (n) / Hots irri eta ma ez ahakarri / Edrauk on. Zorioneko. Denek hemen gira aterean…tan: Etxea garbi ukan
Fernando Azedo Zorioneko / heda han(di) ez hemen egin aurre aterrian / ohe eder dan
etxera ekarri erraguk on Afortunado / gran desplazado aquí no hagas adelante<>avance / que a cubierto es hermoso el yacer / dínos (bien <> lo bueno) que traes a casa.
Iñigo Larragoiti “Espiritu de la felicidad del yo interior / sacado en la puerta el bronce hace el ciclo central de la fuente / haciendo que el dicho se repita en el hechizo magico / a bien repetidamente dentro sea mostrado”
Ibon Telleria Zorioneko / denek epe egin ater-lekuan (atarian) / otoi irten bat e(t)seak /arre-erra eduki dezan
Antoni Jaquemot Permiso de uno que la reunión se realice fuera con agrado entrañas visibles siendo tu mismo
Miguel Thomson Feliz (solsticio de) invierno a todos. Cuando el sol está bajo, cuando afuera hace frío, ahora, a casa trae un cerdito.”“Feliz año nuevo (o solsticio de invierno) a todos. Ahora que el sol está bajo y hace frío afuera, trae buena suerte a casa.”
Guillermo Gomez Nosotros los berones representados por nuestro jefe Tenekerekirateres hacemos amistad con la ciudad de Onirta Sekiea y lo promulgamos
Iñaki Aldekoa Larrañaga Sorion egun(a) / teneke be(go?) ekirateren /  oñirtan eseakari / eraukon

Zorion eguna / eukola(/izan dezan) eki atearen / oinetan eskigailu (hau) / daukonak

Josu Lavin Zorioneko denek hemen giraten onetan etsea ekarri eraukon

Zorionekoak etxe honetara ekarriak izan garen denok.

Raul B Zorionekoak etxean zintzilikarioari otzan begiratzen dioten guztiak.
Igor Leibar Zorionak / Denak pasatzen dira ate azpitik/Zutik pausaleku/Eder erretiroa
Lander Ibarguren Zorionekoak eta ni hemen, eguzkia atearen aurrean, ez ekarri gaitzik
.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Azaroa 16th, 2022

a) Eskuari buruzko informazioa

Nola hasi ziren, nortzuk…Aranzadi 2007an sartu zen aztarnategian, bertako udalak eskatuta. Arangurenen oraindik auzolana indarrean dago, eta 2006an herritarrak gailurra garbitzen hasi zirenean tamaina handiko harlandu pare bat topatu zituzten. Bazekiten han Erdi Aroko gaztelu bat zegoela eta aztarnak aurkitzean ikusi zuten profesional batzuen laguntza behar zutela. 2007an lehen mugapen bat egin zen, eta hala jakin genuen mendi magalean behera bazegoela Burdin Aroko herrixka bat. Baina Arangurengo herriaren nahia zen lehendabizi gazteluan zentratzea. Hamar urteren ondoren, fase hori amaitutzat eman eta herrixkan hasi ginen lanean….”

Argiako elkarrizketa


b) Ondorioak: Irulegiko eskua ikusita, Euskeraren Jatorria, Historiazaleok eta Iruña-Veleia Martxan elkarteok ETBri euskalduntze berantiarraren dokumentala betiko kentzeko eskatzen diogu

Irulegiko idazkunari buruz, hiru elkarte hauek azalpen hauek egin nahi ditugu:

Irulegiko idazkunak ETBk eta Alberto Santanak bultzatutako Euskalduntze Berantiarraren dokumentala gezur hutsa dela berriz ere baieztatu digu. Hori aspaldi bagenekien, dokumentala bultzatu zuten Maite Iturberi eta Alberto Santanari zuzenean esan genien bezala: euskal toponimia eta hidronimia, euskal izenak  Soria, Burgos, Araba, Nafarroa, Errioxako hilarrietan, Iruña-Veleiako idazkunak, arrazoi politikoak erromatarren zapalketagatik… Horrez gain, gainerako “Baskoniako beste historia” dokumental batzuk zalantzan jarri behar direla uste dugu, erabilitako metodologia oso zientifikoa ez dela izan baieztatuta geratu delako.

Arantzadiri egindako lana eskertzen diogu eta beste testua ekartzeko eskaera. Baina beste talde arkeologiko batek Irulegin topatu zuen beste testu bat Zaragozako Beltran irakaslearen esku bahituta dagoela ere salatu nahi dugu eta horregatik berau Nafarroako Gobernuari beste idazkun hori ekartzea eta ikertzeko publikoki uztea eskatzen diogu

Seguraski ez da euskal testurik zaharrena, bai ordea osatuenetako bat. Albisteetan aipatu dena pixka bat zalantza jarri behar dela uste dugu, eta lehen idazkuna dela arinegi jarri dela uste dugu.  Euskal Herrian baditugu K.a. I eta II. mendeko txanponak euskal testuekin (Barskunes…), baditugu testu batzuk: Mendigorriako Andelosekoa, Bianako txerriaren testua eta besteren bat. Luis Azkona nafarraren lan honetan (http://euskerarenjatorria.eus/wp-content/uploads/2020/05/ESCRITURAS-DE-LOS-BARSKUNES.pdf) Euskal Herrian topatutako iberiar grafiazko baina euskeratik interpretatu daitezkeen testu zahar batzuk ikusi daitezke.

Itzelezko garrantzia. Testua, denek esan duten bezala, izugarrizko garrantzia dauka arrazoi askorengatik: testu luzeena da, hitzak bereizita idatzita dago, testuingurua badugu (etxe baten atean), lehenengo hitzak ez du zalantzarako zirrikiturik uzten eta gure betiko euskera dela ikusten dugu, nahiz eta Gorrochateguik “lengua vasconica” deitu.

Manuel Larramendik bota zuen teoria berriz ere baieztatu dela esan behar dugu, alegia euskera aspalditik hizkuntza idatzia ere izan zela.

Iruña-Veleiakoko grafitoen aldeko aurkikuntza da Ikusten delako herritarrek idazten eta irakurtzen jakitea ez zela salbuespen bat izan.

Iberiera eta bere grafia ikasteko beharra. Nahiz eta unibertsitateetatik eta euskal establishmentetik iberiera gauza arrotzat hartu eta bazterrean utzi, ez dugu ahaztu behar Italiatik Kanariak uharteetaraino erabili zela idazkera hori eta Euskal Herria eremu zabal horren erdian dagoela eta beraz, euskaldunok badugula berori ikertzeko beharra. Euskeraren Jatorriak iberista askorekin batera Lengua Iberica abian jarri genuen orain 7 urte hain zuzen ere bide horri ekiteko.

Eskerrik asko. Azkenik, larunbat honetan Iruña-Veleiaren aurkako erasoa hasi zenetik 14 urte betetzen direnean eta Euskeraren Jatorriak bere 16. Biltzarra egingo duenean opari hau izatea, besteak beste hango grafitoei beste bultzada txiki bat emateko, bihotzez eskertzen diogu Anbotoko Mariri.

Euskeraren Jatorria Elkartea, Historiazaleok, Iruña-Veleia Martxan

c) Lehenego interpretazioak

Horrelako gai bat zuhurtziaz hartu behar da eta denbora beharko da ondo aztertzeko. Hala ere, ikerketa prozesu horretan lagungarriak izan daitezke jasotzen hasi diren ekarpenak:
Paulo Arrietarena eta Juan Inazio Hartsuagarena

Paulo Arrieta

Juan Inazio Hartsuaga
Irulegiko eskuarako proposamen bat

Juan Martin Elexpuru
Irulegiko eskuaz

c) Jendearen irudimena: sareetan zabaltzen ari diren gauza politak

d) El Correo eta Gorrochategui

Analfabetoak? beti izan dugu estatu mailako irakurketa indize altuenetakoa? Eskerrak Larramendik ondo zekiela….

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)