Juan Inazio Hartsuagak Euskal Senaren inguruan ere idatzi du eta “Gure Nortasuna” izeneko artikulua idatzi zuen:Â Hartsuaga_gure_nortasuna
Gure nortasuna
Atarikoa
Euskal nortasun teorikoa
Enborra eta oinarrizko egitura
Eitea ematen aurrera
Euskal nortasun teorikoa gaur
Euskal gizartearen nortasuna
Atarikoa
Herri nortasunak badirenik ukatu egiten dute askok. Egokia dirudi beraz, beste ezer baino lehen auzi honetaz zerbait esatea. Izan ere, herri nortasunik ez balego, alferrekoa litzateke eta, hemen idatzita dagoen guztia.
Herri nortasuna ukatzea, zuzentasun politikoaren ondorioa da, azterketa enpirikoarena baino. Arraza eta arrazismoari lotuta formulatu zen XIX. mendean, germaniar izenaz izan ere, Volksgeist zorionekoa alegia, eta II. Mundu Gerraren amaieraren ostean, traste zaharren kutxan gorderik geratu zen. Bertan dirau neurri handi batean, Jakintzaren tenpluetan sartzeko debekuak jota. Kalean agian zertxobait hizketan hasi gara azken aldian, baina ez da inoiz falta, tabuaren errespetuaz, hizketan hasi orduko bere izana bera ere ukatzen duenik, sarritan jarrera aurrerakoia bailitzan.
Halere, taburik eta aurre iritzirik gabe datuak bere gordinean aztertzea baino gauza aurrerakoiagorik ez dago. Eta hori egiten dugunean zera ikusten dugu, eremu geopolitiko bereko diren eta antzeko aberastasun maila eta lege egiturak dituzten zenbait estaturen artean, alde nabarmenak azaltzen direla hainbat iragargarritan. Ideia eta balioen bestelako historia laburra idazlaneko bigarren zatian daude bilduta horien hainbat eta hainbat adibide. Bistan da Espainia eta Italia ez bezalakoak direla Suedia, Danimarka edo Alemania. Herri nortasunaren eraginaz ulerbideratzen ditut nik horien arteko aldeak, eta herri nortasuna badenik ukatzen duenak beste argibideren bat asmatu beharko du errealitatearen ezeztatze hutsean geratu nahi ez badu. Datuak egoskorrak baitira.
Noski, herri nortasuna ezin dugu XIX. mendeko volksgeist haren hein berean ulertu. Batetik, berez era okerrean formulaturik zegoelako eta bestetik, gaurko gizarteek orduko haiekin zer ikusi handirik ez dutelako. Soberan ziren lehenago, eta zer esanik ez gaur egun,kontzeptuaren kutsu absolutua eta arrazista: Herri nortasuna ez da bakarra, ez da absolutua, ez da herritar guztien ezaugarria, ez da aldaezina eta noski ez dago gizabanakoaren arrazari lotua. Herri nortasuna desideratum bat da, gehienbat ereduen mailakoa, erlatiboa da, aldaketak nozitzen ditu eta estatistiketan sumatzen da. Herri nortasuna, herri batean indarrean dauden eredu, ideia , balio, jarrera eta jokabideek osatzen dute.
Aurrerago jo baino lehen, zehaztapen batzuk hiztegiari dagokionez, idazlan honetan hainbat kontzeptuk zer esanahi duten argitzeko. âHerriaâ, sustrai etnikoa duen multzoari deritzot, alegia, berezko hizkuntza eta nortasuna duen giza multzoari. Ez dut esaten talde etnikoa denik, sustrai etnikoa duen taldea baizik, gaur egungo gizarte kultur-anitzean, herriak ere etnia-anitzak bihurtu direlako. Esate baterako, gaur beltz euskaltzaleak ditugu gure artean, euskal tradizioko balio eta jokabideak zeharo barneratuta dituztenak. Horiek ereâ herriaâ kontzeptuan sartzen dira. Bestalde, indoeuropar kulturak sortutako âpopuluâ kontzeptua dugu. Populua, indoeuropar tradizio kontzeptualean, sustraigabeturiko herriez osatzen den gizaki multzo hiritarra da. Berezko hizkuntza galdutakoak, berezko ohitura eta balioak galdutakoak, estatuaren hizkuntzaz mintzo dira eta erregearen maiestateak eta estatuaren legeen egokitasun jakintsuak zizelkatzen dutebere nortasuna. Azkenik, âgizarteaâ, errealitateko argazkian topatzen dugunari esaten diogu hemen. Gizartea herri- bakarra edo herri-anitza izan daiteke; gizarte batzuk âherriâ kontzeptutik gertuago egon daitezke eta beste batzuk berriz âpopulutikâ hurbilago. Gizarte guztiak populu hutsa balira, aberastasun maila, hezkuntza sistema eta lege-egitura antzeko estatu guztiak, oso elkarren antzeko izango lirateke. Hau betetzen ez bada ordea, gizarteen barnean herrien eragina sumatuko dugu. Adibide bat baino ez
jartzeagatik, nahikoa da konparatzea estatu batzuk eta besteetan, ordainik gabeko borondatezko lan tasak eta irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu kopuruak, herri nortasun diferenteak badirela egiaztatzeko.
(jarraitzen du)
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)