Aukeratutako atala ◊ Koldo Zuatzo ◊

• Asteartea, Ekaina 25th, 2013

Gai interesgarri bati buruz hitz egingo da bihar Iruñeko Kondestable Jauregian, Arratsaldeko 19:00etan: Euskalkien sorrera. Hitzaldi hau Noaian 2013 hitzaldi zikloaren barruan  kokatuta dago.

Koldo Zuazok, Mitxelenarekin bat eginez, euskalkiak berriak direla diosku, Erdi Aroan sortutakoak, Nafarroako Erreinua galtzearen ondorioz, batik bat.

Badira horren kontra dauden teoriak baina horiek beste post baterako utziko ditugu.

Irudia: Koldo Zuazoren euskalkiden mapa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 14th, 2018

Garikoitz Goikoetxea kazetariaren batuari buruzko artikulua argitaratu du Berriak eta bertan hainbaten iritziak jaso ditu: Koldo Zuatzo (biziki interesgarria), Igone Etxebarria, Joan Mari Torrealdai, Battittu Coyos, Deustuko Unibertsitateko 3 irakasleen iritzia (Amorrortu…), etab:

Gertutasuna. Herrialde eta sektore batzuetan aski hedatua dago euskara batua urrunekoa dela, gertutasunik gabea. Ipar Euskal Herrian ere badute indarra «aitziniritzi, klixe edo estereotipo» horiek, Battittu Coyos euskaltzainaren esanetan. «Adibidez, ‘Espainiatik jiten’ dela, ‘espainolaren kalko txar bat’ dela euskara batua, irakaskuntzan haurrei ‘inposatzen’ zaiela, Iparraldeko euskalkiak ez dituela kontuan hartzen…». Uste faltsuak dira, Coyosek nabarmendu duenez. Datu bat eman du: Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldian, 2017koan, 37.900 sarreretatik ia 2.900ek dute Iparraldeko marka. «Beraz, gezurra da: Euskaltzaindiak euskalkiak aztertzen ditu, eta kontuan hartzen».

Baina nabarmena da indarra badutela aurreiritzi horiek. Deustuko Unibertsitatean ikerketa bat egin zuten duela bi urte euskara etxetik kanpo ikasi dutenei buruz: Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak. Besteak beste, euskara batuari buruz zer iritzi duten galdetu zieten euskaldun horiei —ia denek batua ikasi dute, eskolan edo euskaltegian—. «Onartzen dute estandarra jakitea baliagarria dela eta aitortzen diote denon hizkuntza izateko funtzioa», azaldu du egileetako batek, Jone Goirigolzarrik —beste hiru irakasle ere aritu ziren: Esti Amorrortu, Ane Ortega eta Jacqueline Urla—. Euskara batuaren funtzioa ontzat jotzen dute, bai, baina baikorrak ez diren adjektibo ugari bildu dituzte elkarrizketetan: artifiziala, hotza, plastikozkoa, aspergarriaHedatutako ikuspegiak dira, eta ez euskaldun berrien artean soilik.

Zerk sortu du urruntasun hori? Etxebarriak uste du maiz hanka sartu dela euskara batua zer den azaltzean. Adibide bat jarri du, hezkuntzarekin lotua: «Eskolara 2 edo 3 urterekin hasten den ume euskaldunari ezin zaio esan aitita ez dela aitita, aitona baino, eta domeka ez dela domeka, igandea baino. Euskara batua zer ez den eta zer bai, horrek uste dut kalte handia egin duela». Antzera mintzatu da Zuazo ere: «Beti uste izan dut euskara batua egoki egin zela. Gizarteratzea, berriz, ezin okerrago egin da». Ohartarazi du Espainiak eta Frantziak euskararekin duten jokabide berbera hartu dela Euskal Herrian batuarekin eta euskalkiekin: «Batua goitik behera ezartzen eta batuaz besteko hizkerak baztertzen ahalegindu gara, eta agerian daude ondorioak: jende askok euskalkiak gutxietsi eta gaitzetsi egiten ditu». Eredu hobeak badirela azaldu du Zuazok, eta herrialde eskandinabiarrak jarri ditu adibide: «Dialektoak eta estandarra, biak babesten dira. Euskal Herrirako ere hori litzateke bide egokia, baina ez du ematen ikuspegi horrek gure artean jarraitzailerik daukanik».

Transmisioan egon da hutsunea, Torrealdairen esanetan. «Ez dugu erakutsi nola egin norbere euskaratik euskara batura doan bidea, ikusten denez. Ez eskolak eta ez akademiek». Hori baino faktore gehiago badira, hala ere, Torrealdairen ustez: euskara zertarako erabiltzen den. «Euskaraz osoki biziko balitz jendea, etxetik eta kuadrillatik harago, kulturan, komunikabideetan, euskal herrietan zehar… orduan jabetuko lirateke euskara batuaren beharra hil ala bizikoa nola den». Beste jokabide bat ikusten du, baina: «Esan dezagun garbi: jende bat diglosian goxo bizi da, euskara batuari errua emanda: etxeko euskarak harreman hurbileko zenbait funtziotarako balio dio, eta, hortik gorako zereginetarako, hortxe du eskura erdara batua». Utzikeria ere nabari du. «Euskara batua baino natualagoa gertatzen zaie erdara batua».

Finean, oinarrian egoera soziolinguistikoaren ondorioak daude: «Ez garela euskaraz bizi, horrek egiten du huts», Torrealdaik dioenez. Ez da euskararen salbuespena. Goirigolzarrik azaldu du estandarrari buruzko aurreiritzi ezkorrak agertzen direla gutxitutako beste hizkuntza batzuetan ere.

Euskara batuari buruz hedatu den irudi horrek eragin ezkorra duela bat datoz adituak. Zuazo: «Euskara batua artifiziala dela eta era horretako iritziak zabaltzeak sekulako kaltea egiten digu». Bereziki gogoan hartu ditu euskara ikasleak: «Esaten badiegu inork hitz egiten ez duen hizkuntza artifizial bat erabiltzen dutela, aurrera jarraitzeko gogoa kenduko diegu». Deustuko Unibertsitatearen ikerketan badira horrelako zantzuak. Goirigolzarri: «Euskalkian egitea edo ez egitea bada hiztun berriek beren burua benetako hiztuntzat hartzeko faktoreetako bat». Alegia, euskara eskolan edo euskaltegian ikasi duten batzuek uste dutela ez direla «benetako euskaldunak» euskara batua bakarrik dakitelako.

Horrek ba ote du eraginik erabileran? Deustuko Unibertsitatearen ikerketak baietz erakutsi du. Euskara etxetik kanpo ikasi duten gazteei galdetu diete zergatik ez duten euskaraz gehiago egiten. Bi faktore dira pisuzkoenak: ohiturarik ez izatea eta inguru erdalduna izatea; euskaraz aritzeko erraztasunik eza ere bai. Adierazgarria da, halere, euskara batua agertzen dela euskaraz gehiago ez egiteko arrazoi gisa: %30ek adierazi dute batua «bakarrik» dakitelako ez direla euskaraz aritzen.


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Martxoa 31st, 2012

Koldo Zuazok, Gasteizko Euskal Filologiako irakaslea, euskalkien azterketekin jarraituz, erabat harritu gaituen hipotesia bota du: sartaldera Araban eta, zehatzago Gasteizen sortu zela.

Arabako Iruñari buruz ezertxo ere esateko gai izan ez den irakasle hau, bere lankideak bezala, egin berri liburuan ez du aipatu gai triste hau, nahiz eta Arabako euskararen garrantzia ulertzeko ezinbestekoa den, Iruña karistiarren hiruburua izan zelako, erromatarrak han kokatu baino askoz lehenago. Hiriburua hau Bizkaiko kostaldetik ia Errioxaraino luzatzen zen eremu handi baten erdigunean kokatuta zegoen. Horregatik, grafiti hauen afera argitzea arabarrei bezainbeste bizkaitarrei ere interesatu beharko litzaieke, gure historiaren pasarte garrantzitsu batzuk hor gordeta daudelako (beste batzuk suntsitu izan dituzte Koldo Zuazoren 3 lankideen lan ideologikoaren babesari esker).

Koldok Eduardo Aznarren “El euskera en la Rioja” liburua ez duela irukurri dirudi. Bertan, Eduardok emandako lekukotza batzuen arabera, mendebaldera erromatarren garairako sortua egon zitekeen. Lekukotza horiek ez dira bakarrak. Batetik Euskal Filologian inoiz aipatu nahi ez dituzten erromatar historialariek marraztutako tribuen kokapena dugu, euskalkiekin ia bat datorrena. Bestetik  Araba eta Nafarroako hainbat lekutan euskara galdu bazen ere, toponimia hori ere bat dator tribuen marrazketarekin. Hauek kasualitateak baino ez dira batzuentzat. Bestetik, politikoki, azken 2000 urte hauetan tribuen demarkazio horrek jarraipen bat izan du.

Honen atzean zer egon daiteke? Ba euskalkalkiak edo dialektoak ez direla arrazoirik gabe sortzen, atzean antolaketa sozial, ekonomiko eta politiko bat dagoelako. Jende askok, antzinean, estatu uniformisten antzera gertatzen zela pentsatzen du, alegia, Euskal Herriko eremu osoan eta euskara hitz egin zen eremuan (hau da Kantabriatik ia Kataluniaraino) euskara bakar bat bat hitz egiten zela. Planteamendu honek ez du logika handirik baina hori saldu digute, euskara gero eta desberdinago egiten joan izan zela eta euskalkiek 1.000 urtetik behera dutela.

Erromatarrek Iberian bizi ziren herriak deskribatzean, Euskal Herriaren antzera, tribu bakoitzaren lurraldea ez zen Kantabriatik ia Kataluniarako hainakoak, inondik inora, lurralde txikiagoak ziren, eta hori guztiz logikoa da, tribu bakoitzaren eragin eremua garai horretako garraio eta desplazamendu moduekin lotuta zegoelako. Alegia, euskara hitz egin zen eremuan tribu batzuk zeudela, bakoitzaren barruan harreman estuagoak zeudela eta logika horrekin normala da pentsatzea euskalkiak Mitxelenak esandako baino zaharragoak direla.

Bittor Kapanagak hainbat adibide ematen ditu bere liburuan euskalkien zahartasuna ulertu eta ikusteko, baina, badirudi, Koldo Zuazok Bitorren liburua ere ez duela ezagutzen.

Mendebalderaren garapenean Araba garrantzitsua izan zela argi dago, euskalkiaren erdigunean dagoelako eta Arabako Iruña hor dagoelako. Baina, hortik mendebaldera Gasteizen sortu zela esatera jauzi handiegi dago, gehiegi gure uste apalean, apur bat “pasatu” egin dela Koldo.

Egunen batean Euskal Filologiak euskalkien benetako azterketa egingo duela espero dugu, eta hor Eduardo Aznarrek zeresan handia izango du.

Koldo Zuazori ETBk egindako elkarrizketa

Ahotsak.com

Zuzeu

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Koldo Zuatzo  |  2 iruzkin