Aukeratutako atala ◊ B ◊

• Larunbata, Abendua 06th, 2014

Osagaiak: bio-tza

Esanahia: bizitzaren organoa

Bilakaera:

- bio+tza

Azalpena: bio erroa biziarekin lotuta dago, eta bizitza adierazi nahi du. Bestetik -tza organoa esan nahi du, adibidez, “hortza” ehotzeko/mozteko… pieza litzateke.  Beraz, biotza bizitzaren organoa adieraziko luke.

Egilea: Xebe Diez

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: B, Xebe Diez  |  Iruzkina gehitu
• Igandea, Otsaila 21st, 2016

Etxamendi : BUDAR, BULAR, UDAR(E), azken era hau litaike zaharrena, gure ustez, (frutak beiratu izena metaforoz) , zeren bud-ar-en esagura lehena baita *JAT-AR (jatear,  janen dena),  eta BUD-, UD- = JAT-

- Beste hizkuntzak: Greziera: edein “jan” / Hititera:  ed-mi “jan” / Eslabiera: z. jastû “jan” / Got.itan: “jaten” > iedr “budar” .

- Hizkuntza klasikoak: Greziera: outhar / Latina ûber / Sanskritoera: ûdhar = “budar”…

Emankor, nasai, eskuzabal ideia dakar ere hitzak ; OPAR-O

Zubiaga: <bu-+larregiz.

BUDAR > BA-+ UDAR “baitako UDAR ITURRI
BULAR < BA+- LARRE “giza baitako larre”, BELAR den bezala, baina BUDAR/ BULAR, soinu nastea dirudi.
UD / UR “uda/ ura” goitik bera datorren uda, uria da, UILA “lurrean datzan ura”, UIN “ur multso, ola”

OHAR: Nornen mitoan hiru emakumek URDAR potzutiko uraz ureztatzen dute Ygdrasil / LIsar+IDR bizi zuhaitza.

Naberan: buru-aurre > buruaren aurrealdeko partea

Goitia: Nire ustez, “bular” da bigarren motatako hitza, hau da, “titi” eta “ugatz” en ondoan ezarri doguna, eta ez dauka (jaiotaz) zer ikusirik esnea ematenduen errai edo azalarekin. Hau da, erdeldunek egin duten bezala “pecho”, “titia” dotoreago deitzeko, guk bardin. Nire ustez, “bu” da erro jatorrizkoa eta lehen denboretan “soplo” izan da; horrela, “bu larg” esan gura: “el que suelta el soplo”: Biriki, saihetzak, giharra eta azalen kopurua. (Pecho).

“Bu” honek, “pu” eta “fu” eman du denboraren zehar; amaikatxu hitz daukaguz onartzeko Euskerean, eta Erderetan: “bui, buitu, buatu”, inflar, “bufada” aizearen kolpea, “buio”, garia aizean baihetua, “buada”, ráfaga; Erderaren “boya”, gure “buia”, ze aintzinen buiak puxikekin egiten ziren. “Pu”, ainbat hitzetan ere: “Pufa”, soplar, “purrut” puzkerra, “pusila eta pustila”, postilla, “ptx eta putz” soplo, “puzkari” soplador…  Baita ere “fu” rekin: “furfuria” aspavientos, “fututs” soplido, “futz” soplo… Antzinekoak bazekiten bullarren funtzioa, aize har eta largatzea.

Zer egin daiteke?… Eufemismo edo hitz-estali ohitura honen zuzenketa, Eskaltzaindiaren agindua izan beharko leike; titiari titi deitu eta ugatz edo erraperi, errape deitu.

Agud-Tovar:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Uztaila 28th, 2016

Naberan: behe-lau-une> hankaren beheko laugunea

Etxamendi: BELAUN-A << be- (dual=2) + *el- “bihur :vuelta” + une- “gune : sitio” + -a . Jakina, balizka aurreratzen dugu irakurketa hau, bainan ohar oin edo hatz (pie, pierna) gorputzki adigaia ikusia dela  plegatzen  den zer bat bezala (zango, zanka “cojo”, xainku ….)

Erantzukidetza balizkoak : gr.gônia “izkina, bihurgunea” eta gr.gonu “belaun”, Chtr.,244, “ un rapport [de gônia] avec gonu est universellement  admis, avec addition du suffixe -ia (éventuellement -ios) ; lat.genu , hitt. genu ; skr. jânu ; pehlvi zânùk ….

BE-LAUNA azter ote daiteke ere -launa irakurriz skr. jânu edo zânuk bezalako zerbaiten era senide bezala ??

Felix Zubiaga: BELAUN< BE+LAUKI+UNE

Lakarra: belauriko < *belaur- <belaun

Morvan: Ipar kaukasierarekin lotuta: *bel- “forma biribila”. Cp. belar “aurrez”. Cf. buriatoeratik ere agian: belhen “cuartilla”.
Jabier Goitia:  “bela, bera, bla” erro izenlagun zahar bat da, biguntasunaren beste mota bat adierazteko: “débil, flojo…” Hortik, “kañaberak”, baita ere erderazko “blusa” (“bl usa”, edo “maizean lasai, aise”), eta “bela une”, “la parte débil”.

Agud-Tobar


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Apirila 12th, 2016

a) Lakarra *goi-hegi > *gwi-egi > *biegi > begi

b) Jesus Segurola Urkiola: b-egi (beheko argia).  “Egi itza, egiz sustarraren kimu da. Egi hitz onek, egizkiak sortzen duen argia du sorburu. Bereaz, egiak argia du. Egia argia da. Era berean argia egia da. Euzkarak, egizkiaren argitan oiñarritzen dan egi jaso du. Egia degu buru jabetzara eramango gaituen argia. Begi itzak ere egizkiarengandik jasotko egiz sustarra, osorik darama. Begiz sustarraren egitea, ikustea da. Begiz sustarrak, beean adierazten duen “b” aurrezki daramala, egizkiak goien sortzen duen argia, beeean jasotzen du.

Begiz ikusteko egintza adierazten digula, Begi ikkus al izateko sortutako atala degu. Begiak, egizkiarengandik jasotzen duen argiz du bizia. Begia egizkiaren argiz osatzen dala, egizkia mugapean sartzen daneann, izkutatzen danean, begia argirik agbae illupean uzten du. Hurrengo egun senetirarte, agian.

Argirik gabe, begiraren eginkizunak amaitzen dira. Egizkiaren argia, gizakik begiaren bidez jasotzen du. Adimenaren bidez, egizkiaren egia. Begiek soina argitan  jartzen digute. Egiak, adimena.”

c) Etxamendi : bi + eki (EKI “sol” metaforoz da <<<ELUZ-(E)KI = ojo-girante gr.hélios)

d) Felix Zubiaga: be-eki

e) Naberan: buru-hegi: buruan dagoen hegia

f) Morvan: honako hitzek duten *eg- erro berberetik, eguzki, eki, egun egia

g) Begson: kaukasiarrarekin lotuta: b’ärg, ber edo wili .

h) Xebe Diez: BE-GI…………BE/LARRI…. . BE-LAUN……  BE-ATZ……  Euskera, sumerio…

i) Lakarra: goi-hegi > *gwi-egi > *biegi > begi

j) Jabier Goitia: Begi (gaur egun, “ojo”:  iduri da lehenbiziko izena, “be” izan dela bai “ikusi” aditza deitzeko, baita begiari deitzeko.  Gero, “bae, bee” ekin (“abajo”) nahastuz, “be, ba” geratu dira “abajo” esateko, eta “be egi”, begi hartu dugu “ojo” bezala.

Beatu                         Echar el ojo

Beatze                        Atención

Beatzaile                    Expectador

Beira                          Cristal (filtrador de la vista, be-ira)

Beila                           Vela (be il, hilo, mecha de ver)

Beka                           Sin ver (be ka)

Bekain                        Ceja (sobre el ojo)

Bekaitz                       Orzuelo (mal del ojo)

Bekala, bezala           Be (z) ala (tal como se ve)

Bekoki                        Frente, Be goi ki (sobre los ojos)

Beltz (be ertz)          Negro (ojo cerrado)

Betargi                       Ojos alegres

Betarte                      Entrecejo

Betaurre                    Cara “be (t) aurre”, ante los ojos

Betondo                     Ojera “be (t) ondo, junto a los ojos.

Begi jaio da “be egi” tik, hau da “be” (aditza) ikusi abstraktoa eta “egi” , egitea: “el que ve”.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 22nd, 2016

Zubiaga. bel-arro-adi

Naberan. bel-arro-adi: aditzeko arro beltza

Etxamendi : BEHARRI <<< be (2) +ots , zeren lat. auris “beharri” latineraren konponketa berezi batetik dator, “i.-e.” erroa  delarik *us-, cf. gr. oûs , got. haus-jan “entzun”, beraz /aûs /ôs/ lema , gr. ops “ahots : voz” = eusk. OTS >>>AHO-OTS/ABOTS … BEHARRI era ere  lat. auris —bainan garaiez aurrenagoko— bezalako konponketa “berezi” bat genuke . Ikus AUZI , AUZItegi , etab.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: B  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Urtarrila 12th, 2016

Etxamendi : BIZKAR : < biz (bi zatitan) *karratua= “ebakia” (“i.-e.”-ar aditz fozildua gr. keiroo “ebakitzen”, eusk. xerra “rebanada”, haragi “raja”.//lat. carô //gr.kréas // skr. kravis “haragi (puska)”< “erro” Chtr.510, *ker-yo “ebaki” //egur /gr.kouros “su-gai”.// arm. k’erem “karraka-tzen”(cf. gordin,gorri…)

Eusk; bizkar- en ideia bera dakar lat. uictima-k (nahiz Meillet jaunak ,732,itsu utzi hitza ) < vic (bi zatitan) gr.temein /tamein “mozten , eten” / tomis “aizto”).

Jainkoeri oparitu  biktima bizkar-hezurretik urratzen zen bi pusketan.

Lakarra: *goi-bar > *gwibar > *bi-z-bar, cf. azpi eta bular, hurrenez hurren, zati bakoitzarentzat; orobat, c. Egu-z-gi (vs. Eki < *egu-gi), guzti edo ditu-z-te-z horrentzat

Zubiaga: <bi+izkar

Naberan: biz-kara-arre; bizki-aro > orno simetrikoz osaturiko hezurra

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 19th, 2014

Bide etimologiari buruzko proposamen batzuk daude.

Josu Naberan:

ibi-ide: ibi antzekoa.

Felix Zubiaga:

BIDE hitza aztertzeko erroa bilatu behar da. Erroa IDE da “idea, idéntico”; bere eratorriak “ki-+ide, kidego…”.

Norbere bideak, ibili beharreko bideak, ba ete dauka norberagaz zerikusirik? Bai? Ba orduan BA-+IDE> BIDE. Arketipoak: BA “baita, barna, psikea, adierazten du.

Gonbaraketa: BIDE analogiaz norbere bizitzagaz zerikusia dauka. Areago,  norberearen fedeagaz. Hagaitik BIDE >FIDE(l) >FEDE dator.

Morvanek beste hizkuntzetako paralelismoen berri eman digu:

Bid- en la toponimía sarda, Vidou (Htes-Pyr.) < Bidol (1186, Cartulaire de Berdouès), Petrus de Bidose (1095, Cartulaire de Saint-Pé). En Eurasia cf. mo. bide- “viaje” y el altaico peda, beda que puede acaso ser relacionado con las formas Idubeda, Orospeda, etc. La forma Idubeda ha sido interpretada con el vasco “tres vías”(?).

Agud-Tovar

BIDE ‘camino’. Se documenta en texto s navarros’ de los siglos XI-XIV, sobre todo en compuestos con nombre de caminos (Mich. TA V 34.1, 40.9 ss.). No han faltado defensores de un origen latino-romanico, de uia, p.ej. Dodgson RLPhC 36,216, Vinson RIEV 10, 65, CGuis. 127 y 219, e incluso, como sospecha posible, Sch. BuR 26 que da razones para refutar tal sospecha.

Pero esta explicacion, que carece de fundamento fonetico, parece inferior a la relaci6n que esta forma pudiera tener con un elemento ibero descubierto por Sch. Iber.Dekl. 71 en Orospeda, Idubeda, respectivamente ‘camino de novillos’, ‘id. de bueyes’; suponiendo que dichas formas correspondieran a vasco orotsbide e idibide; Tromb. Orig. 117 se pronuncia por esta explicacion, y, por su parte, compara con vasco ibide o ipide ‘vado’, y da paralelo s africanos como sotho me-bila ’senderos’, makua ipiro, herero oru-yira ’sendero’.

La explicacion iberista de bide es aceptada por Bertoldi Rev.Port.Fi12, 17, que cita el top. medieval de Urgell karchobite, y por Corominas Archivum 4, 67, que registra del actual Olopte (forma disimilada de ‘~Ororbide) una forma Olorbide en el ano 839, Olorbde en el S. XII, con la misma etimologia que Orospeda de la explicacion de Sch. Corominas Est.Top.Cat. l, 82, 142 Y II, 204 indica que Karchobite, grafla del 839 es el moderno Carcolze « Karkobide < ‘:’karri-ko bide ‘camino de la piedra opena’, que respondia a su situacion topografica). En II, 341 acepta bide = (!lur) beda y asi explica el pueblo arag. piren. Badain de ‘~Beda-gin o ‘~Bide-gin. …

Joseba Lakarra-Mitxelena

Mitxelena (FHV 412) propone explicar orbi ‘andadura, galope’ zubi ‘puente’ e ibi ‘vado’ de hor ‘can’, zur ‘madero’ y ur ‘agua’ + -bide: es muy probable que
tenga razón en el primer caso pero no estoy seguro en los otros dos, para los que podría convenir *-goin.

Téngase en cuenta que bide muestra una estructura radical TVTV, extraordinariamente rara entre las voces antiguas vascas (cf. Lakarra 1995ss y aquí n. 134) y que Mitxelena defendió en 1956 (SHLV, 141) Via ad Oiasso para Bidasoa; en la FHV se señala que bider ‘vez’ viene de bide, pero —como hacen ver Agud y Tovar s.u.—, ni ahí ni en Arbelaiz (1978) se recoge nada sobre el origen del 2.º.

En todo caso, Mitxelena (1973: s.u.) cita sin rechazo explícito a Vinson (RIEV 3, 354), para quien «Se puede preguntar si bia no será una adaptación del latín via, del cual bide sería un derivado».

Jabier Goitia

Bidea agian hasieran ez zen ibiltoki fisikoa. Izan ere, bide fisikoa kamiñoa da: kame bezelakoa, hau da, zapalduz, etzunez, sakontzen den lurra eta belarra, bide bihurtuz.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: B  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteazkena, Urria 15th, 2014

Hitz batzuen etimologiak argiak dira, nahiz eta gero, batez ere zure herria ez den estatu bat gainean duzunean, itzulpena modu desberdinez egiten den. Atzekoz aurrera hasiko gara:

-keria. Azken atzizkia -keria, oso ezaguna da, zerbait txarra adierazten duena, negatiboa. Gazteleraz ere ikusten da hitz batzutan: pork-keria. Egia esan, badirudi gure arbasoek guk baino gehiago erabiltzen zutela, gaur egun, egoera asko ondo definitzeko atzizki ezin aproposa bada ere ez dugulako erabilten: elebikeria (askotan estatu hizkuntza ikasteak geurearen hondamenaren lehengo urratsa izan delako eta horregatik, elebitasuna baino elebikeria dugu kasu askotan), demokraziakeria (botoen %35-40arekin erabaki guztiak hartu ahal izatea), informaziokeria (herritarrak garrantzi gutxiko albisteez betetzea, garrantzitsuenak ikusi ez ditzaten)…

-gabe. Silabei buelta eman baino lehen etimologia argiago zegoen: bage. Kapanagak eta beste askok dioten moduan, osagaiak bi hauek lirateke: ba+ge, izan aditza (da) eta –ge ukatzailea (ahalke: indar gabe).

bide. Bide zer den denok dakigu. Bere etimologiari buruz hainbat proposamen dago eta beste post batean aztertuko ditugu.

Iruzkina: geure hizkuntzan beste hizkuntzetan injusticia izendatzeko biderik eza + keria hartzea bitxia da: bideak ixtea, irtenbidea jarri nahi ez izatea, horretan behin eta berriz jarraitzea…

Sinonimoa: bidegabekoak

Gaztelerazko esanahiak: injusticia, iniquidad

Espainiako hizkuntza ofizialaren esanahia: justicia

Bidegabekeriaren adibideak:Pintada bat egiteagatik bi urte eta erdiko zigorra jaso duten bi gazte

Bake prozesu bat sustatzeagatik 5 urte eta erdiko zigorra jaso dutenak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: B  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu
• Asteartea, Ekaina 12th, 2012

Osagaiak: boro + hatz

Esanahia: hatzamar lodia

Bilakaera:

- boro+hartz

- bortz

- bost

Azalpena: bortz (bost) zenbakia hartz lodia, erpurua izan daiteke, esku bateko hatzamarrak zenbatzen ditugunean esaten dugun azkena.

Egilea: Josu Naberan

Irudia: alaitznatura.wikispaces.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Ekaina 02nd, 2012

Osagaiak: bere+bizi

Aldaerak: berhezi, berexi, bereizi, behezi, bereixi

Esanahia: berezko bizitza duena

Bilakaera:

- bere + bizi

- berebizi

- berehizi

- bereizi

- berezi

Azalpena: Berezi-k berebiziko hitzean paralelo bat dauka. *Berebizi-k hasieran “bere bizitza duen pertsona edo animalia, berezko bizitza duen izakia” adierazten zuen, eta esangura honetatik beste berri batera eboluzionatu zen, “beregain edo bere aldetik doan izakia, hau da, besteengandik aldendurik dabilen pertsona edo izakia”, eta hemendik etorri zen gaurko esangura “apartekoa, aparte dagoen izaki bat”.

Egilea: Eduardo Aznar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: B  |  Iruzkina gehitu