• Asteartea, Urria 18th, 2011
Osagaiak: eg+iz+ki
Esanahia: goiko argitasun zatia* (Jesusen proposamenaren interpretazioa)
Bilakaera:
- eg + iz + ki
- egizki
- eguzki
Azalpena: Euzkara, izadi eta gizaki arteko harremanetatik sortutako hizkuntza degularik, euzkararen sustarrek izadiaren adierazpenarekin uztartuta behar dute. Hitzak batzutan, nahiz hizki berdinekoak izan, sustar ezberdinekoak, adierazpen ezberdinekoak izan daitezke. Izadiak gezurrik ez duelarik, berau izango degu euzkarako sustarraren egiztaille.
Eguerdiko eguzkiari aurrez aurre begiratzea arriskutsua zaigu. Bere “iz” edo iztara indartsu batez, begiek molkoz bustiz gainera, itxutu egin gaitezke. Egizkiak sortzen duen “iz” indartsu hau sustar bat da. Hortaz, “iz” sortzen duela, bere izena “egizki” behar luke, “egizki” da. Egizkiak daraman “eg” bigarren sustarra, aurreraxo azalduko degu.
Egilea: Jesus Segurola
Oharra: Jesusen testuaren zenbait hitz batura egokitu ditugu: bear -> behar…
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 21st, 2010
Osagaiak: erd (i) + era
Esanahia: erdizkako hizkuntza
Bilakaera:
- erd (i) + era
- erdera
Azalpena: proposamen honen arabera erdera hizkuntza ez osatua litzateke
Egilea: Ezezaguna
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.8/10 (4 votes cast)
• Larunbata, Urria 02nd, 2010
Osagaiak: henau(t)si + -(k)era
Esanahia: mintzatzeko modua
Bilakera:
- henau(t)si + -(k)era
- henauskera
- (h)enuskera (Garibaik 1571an âenusqueraâ grafia erabili zuen)
- ehuskera
- euskera
Azalpena: Proposamen honen lehen egilea Alfontso Irigoien izan zen (erreferentzia nagusia: âEtimologĂa del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibayâ, Fontes Linguae Vasconum nÂș 56, 139-148 orriak, 1990).
Gaur egun nahiko seguru dirudi *enautsi bezalako aditz bat existitu zela, âhitz egin, mintzatuâ adierazten zuena. Oraindik agertzen da bizkaieraren âdinost-diñaust, dinotsatâ (= esaten dit / diot) bezalako aditz flexioetan, non â*inotsi / *inautsiâ aditza berreraiki baitezakegu. Gainera, erauntsi aditzak ere gordeko luke beste forma deribatu bat, kausatibozko -ra- artizkiaz (< *eranauntsi), bizkaieraren âdirautsat-dirautsaguâ bezalako formetan bizirik iraun duela. Hau ikusita, ez legoke ausko- erro hipotetikoarekin erlaziorik.
Bestalde, -(k)era atzizkia oso ezaguna da, eta ez dauka problemarik, zeren âera, modu, formaâ esan nahi baitu.
Egileak: Alfontso Irigoien
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 8.3/10 (19 votes cast)
• Igandea, Azaroa 21st, 2010
Iberieraz ERD(I) ere erdia edo kimuak ernatzea esan nahi du
Iberierazko berbak: ERD(E) (erdian).
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.7/10 (3 votes cast)
• Igandea, Azaroa 07th, 2010
Osagaiak: euts + ku
Esanahia: edukitzeko (eusteko) leku konkaboa
Bilakaera:
- euts + ku
- esk + ku
- esku
Azalpena: âeskuâ hitzak zerbait eusteko lekua adierazi nahi du
Egilea: Sabino Arana
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 7.0/10 (5 votes cast)
• Larunbata, Uztaila 30th, 2011
Osagaiak: esku+on+tza
Esanahia: eskua elkarri emanez bikotekideen arteko lotura
Bilakaera:
- esku+on+tza
- eskontza
Azalpena: Gizonak eta emaztekiak elkarri eskua eman zioten; eta bateratze xarmangarri honen zoramenean, erran zuten, On, ongi da! On da; gozoagorik ez da deus. Eta geroztik, ezkontzari tribuetan, deitzen zaio Ezkuontza, erran nahi baita egintza zeinaren bidez bi maitale hartzen baitira senar-emaztetzat, eskuak elkarri emanez.
Oharra: gogoratu beharra dago ezkondu baino lehen mutilak âeskuaâ eskatzen dioa neskari. Beraz, baliteke Agostik erabat asmatzea etimologia honetan.
Egilea: Agosti Xaho
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Azaroa 21st, 2010
Osagaiak: er + d + era
Esanahia: kanpotarren hizkuntza
Bilakaera:
- er + d + era
- erdera
- erdara
Azalpena: ER hotsak, toponimian, hegala, bazterra, kanpoa adierazten du; beraz, erdara, kanpotarren hizkuntza izan daiteke esanahiari dagokionez. Bilakaerari dagokionez, hasieratik bertatik sartuko zen /d/ hori, ER eta ERA hizkien lotura fonetiko gisara.
Egilea: Josu Naberan
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 6.3/10 (3 votes cast)
• Igandea, Azaroa 07th, 2010
Osagaiak: âeskeâ hitza uescor latin hitzetik dator
Esanahia: uescor = eskatzen ari naiz
Bilakaera:
- uescor
- âŠ(zehazteke)
- eske
Azalpena: Har ditzagun horren barruan eske edo urde bezalako bi hitz; dakidanez, ez da orain arte bi hauentzako kontsensu osoko etimologiarik. Erro-ereduaz dakigunak bidera gaitzake arestian pentsa zitekeen baino urrutiago: iturri edo jatorri zehatza lortu ez arren ere, hitzon egitura hutsak biek mailegu izateko aukera handia dutela esango nuke, Mitxelenak aspaldi, dollor eta abagadaune-rekin egin bezalatsu. Gainera, eske-tik uescor âeskatzen naizâ eta urde âzikinâ-etik turpe-ra den bidea errazki edo iruzur handirik gabe egin ahal badugu, are hobe guretzat, noski.
Egilea: Joseba Lakarra
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 5.5/10 (6 votes cast)
• Igandea, Azaroa 07th, 2010
Osagaiak: hes + koa
Esanahia: garailea eta menperatzailea
Bilakaera:
- hes + koa
- es + kua
Azalpena: Gizakiaren eskua tresna perfektua da⊠Berari esker gizakiak natura osoa garaitu eta menperatu izan du (Hes) eta gaur bere inperioaren gatibu bihurtu du; eta garaipen horren oroimenean, nire herriaren hizkuntza sakratuan âeskuaâ esaten dugu, hau da, garailea eta menperatzailea.
Izenkideak:
- eska: eskua luzatzea, eskatu
- esken: eskuaren bidez, eskaini
- esker: irribarre bat eta eskuaren keinu batez lagunduta, eskertu
- eskuontza: maitaleak eskuak elkarri emanez egiten dira senar-emaztea, ezkontza
Egilea: Agustin Xaho
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 5.5/10 (2 votes cast)
• Astelehena, Urria 11th, 2010
Osagaiak: ahozko + era
Esanahia: ahoz egiteko era
Bilakera:
- ahozko + era
- euskera
Azalpena: Lehen, lehen, hola edo hala egiteko, era-tzeko, keinuaren gainetik âeraâ hitza oihukatuko zuten…Â Gero keinu bateren edo bestearen lekua eta adiera hartuko zuen hitz berri batek… Hitz berri asmatuekin, gauzak, zatiak, guneak, lekuak izendatuko zituzten (begiak, belarriak, sudurra, ahoa…)… Hori dena AHO-tik ateratzen zen… Eta korpus bat osatzen zen heinean sortzen zuten… âAhozko-eraâ … Euskara …
Proposamen hau ariketa bat da, gure kontzientzia gaixotua sendatzeko. Oraindik garaiz, behar bada …
Egilea: J.P. Erbin
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.6/10 (8 votes cast)