Aukeratutako atala ◊ H ◊

• Asteazkena, Azaroa 04th, 2015

7. (Es: Julio; Fr: Juillet; In: July; Al: Juli)

Uztaila: Uzta jasotzeko hila.

Garila: Gariaren hila.

Garagarrila: Garagarraren hila Bizkaian. Hemen dugu hasieran aipaturiko bi adieradun izenen kasu garbia.

8. (Es: Agosto; Fr: Août; In: August; Al: August)

Agorra: Hil agorra baita benetan.

Agorrila: Aurrekoa “hila” gehituta.

Abuztua: Eguzki-egutegira egokitzeko izan zituzten zailtasunetan, bi hilabete gehitu zituzten erromatarrek: Julius eta Augustus Zesarren izenak. Ondoren, akats larri bati bide emanez, September (Zazpigarren hila zena), October (8.a), November (9.a) eta hamargarrena izan behar zuen December etorri ziren. Euskaldunok Augustus>Abuztu sortu genuen.

Udagoenila: Udaren amaiera edo une gorena dakarren hila.

Dagonila: Udagoenilaren laburtzea ala Dagoen hila? Kontrajarria dirudi azken honek, izan ere AGORRA da hil hau benetan.

Dilistaroa / Tilistaroa: Dilisten, tilisten (lentejak, alajaina) aroa.

9. (Es: Septiembre; Fr: Septembre; In: September; Al: September)

Iraila: Iratzearen hila. Beste zenbaitentzat irakoitza hitzak daukan IRA osagaia du= Hurrengo edo Azken hila. Uste honen bultzatzaileek diote urtea irailean amaitu eta hurrilean hasten zela berriro. Buruhil izenak baiezta dezake uste hau.

Garoila: Garoaren hila=Iratzearen hila.

Buruila: Baldin lehen esan bezala honakoa azken hila edo buru-hila bazen…

Agorra: Berriro esanahi biko hitz bat. Izan ere, oso zaila izan zen euskaldunon egutegia arau eta neurri zorrotz eta zehatz horietara egokitzea. Ez ahaztu euskaldunok hilargi-egutegia erabiltzen genuela, eta eguzki-egutegira egokitu beharra zegoela.

Setemera: Latinezko september hitzetik eratorria.

Irudia: Slideshare

10. (Es: Octubre; Fr: Octobre; In: October; Al: Oktober)

Hurrila: Ziurrenik hurren hila. Beste hipotesia honakoa da: urritasunaren hila. Baina, hil honi biltze-hila ere deitzen bazaio, ze zentzu du ideia honek?

Hurria: Aurrekoaren moldaera.

Hurrieta: Aurrekoaren moldaera.

Biltzila / Bildila: Fruituak biltzeko hila.

Lastahila: Udazkenean gaude, eta lastoaren hila izena lojikoa da.

11. (Es: Noviembre; Fr: Novembre; In: November; Al: November)

Hazaroa: Hazien aroa da honako hau.

Hazila: Hazien hila.

Zemendia: Jada erdi-galdurik dagoen hitz hau latinezko sementis (ongarri) hitzetik dator= Sementis>Zemendil>Zemendi.

Lastahila: Lasto hila honakoa ere.

Gorotzila: Zemendia bezala, ongarriaren, hots, gorotzaren hila.

Lehen-abendua: Lehen hotzak hemen hasten dira, nahiz eta neguak hasiera abenduan izan.

Abendu-txikerra: Abendu txiki bat baita, hotza, gutxixeago, baina egiten du.

12. (Es: Diciembre; Fr: DĂ©cembre; In: December; Al: Dezember)

Gabonila: Gabon gaua hil honetan ospatzen da Euskal Herriko etxeetan.

Abendua: Latinezko adventus hitzetik, esanahi kristaua duen hitza omen= Adventus>Abendu.

Lotazila: Lore-hazien hila. Lorea hitza ere, lehen esan bezala, latinetik dator.

Loila: Urtarrilean ere azaldu dugu.

Neguila: Neguaren hasiera hil honetan dago.

Beltzila: Urtarrilean ere azaldu dugu.

Bigarren-abendua: Hazaroa lehen-abendua bada, honakoa bigarrena, hotz gehiagorekin, jakina.

Hotzaroa: Ez du azalpen beharrik.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urria 04th, 2011

Osagaiak: hobea

Esanahia: atsedenerako leku ona, amets gaixtorik gabe

Bilakaera:

- hobea

- hobia

Azalpena: s Patriarkek orok beren hilobia hor zuten ukan, askotan tristezian eta doluan bizi izan ziren harpeetan beretan. Ehortz tokia Hobia izendatzen nuen, ohe hoberena, atseden handiaren ohea, loaldiarenarekin bat ez datorrena, zeinean hainbeste zoritxarreko ametsek gizon-emakumea asaldatzen baitute.

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Martxoa 06th, 2012

Latinizatutako grandis hitzari dagokionez (gazteleraz grande eta frantseseraz grand),  esan beharra dago ez daukala etimologia argirik, “a” motz bat duelako (hau da, ingurune kontsonantiko batean ezin da fonologikoki “a” bat azaldu laringe teoriaren bidez). Bestetik euskal handi hitzak ez dauka onartutako etimologiarik (Agud/Tovar).

Handi hitza latinetik hartu izatea ez da onartua izan, Agud/Tovarrek esaterako. Euskera zaharrak ez zuenez hitzaren hasieran talde kontsonankorik, latin eta erromantzen hitz horiek anaptixis baten bidez asmilatu ziren:  cruce -> kurutze / granu -> garau  / gratia -> garazia.

Beraz, latinezko grande hitza garande bihurtu beharko zen eta ez (h)andi. Beraz, ezin da latinetik etorri dela onartu.

Latinezko grandis eta euskerazko handiren artean lotura bat egon behar izatekotan alderantziz izan beharko litzateke. Ideia hau ez da inoiz aipatua izan. Latina, edo hobe esanda, italiera edo aintzitaliera nahiz eta euskal substraturi lurraldeak kentzen joan, berarekin kontaktuan zegoen erromatarrak baino askoz lehenagotik. Bestetik, kontaktuan zeuden garaian, agian, euskeraz ez zen handi forma erabiltzen, beste bat baizik.

Euskeraren fonotaktikaren eta garapen fonotaktikoaren teoria orokorraren arabera, handi hitza ez litzateke oso zaharra. Garapen modernoko hitzak albo batera utzita, hitzen hasieran ez da hitzaren hasieran kontsonante talderik onartzen, ez da “r-” fonemaz hitza hastea ere. Hau da, grandi edo randi ezinezkoak lirateke. Gainera, gaur egungo alderaketa linguistikoak frogatzen duenez, murrizpen fonotaktikoak mende batzuetan alda daitezke, baina ez dira betirako.

Balizko euskal murrizpen fonotaktiko bat honakoa izan zitekeen: lehenengo hasierako kontsonante taldeak murriztu ahal izan ziren taldearen ahostunek bultzatuta; ondoren, hasierako -r soinua hasperendun bihurtu ala galdu ahal izan zen, hau da, r->h- (>ezer e).

Hemen aipatu liteke, euskal hitzetan, latinaren eta hizkuntza germanikoen maileguen islatzen dutenaren arabera,  talde kontsonantikoak ez zirela sinplifikatu hitzak galduz, anaptixiaren bidez baizik. Argudio hau ez da erabatekoa. Maileguaren aldaketa fonetikoa eta egokitzapena erabat desberdinak diren prozesuak dira.  Hizkuntzan errotuta dauden egiturak sinplikatuak izaten dira etengabeko ulergarritasunaren bidez, baina, beste aldean, adierazpen arrotzak, talde fonetikoa sendotzen den ahala, hizkuntza propiora egokitu egiten dira ahal den neurrian.

Adibidez, ingeleseraz, mailegu prozesuan, kn- taldeak, euskaraz bezala, anaptixiaren bidez: egokitzen dira:

Murrizpen fonotaktikoaren prozesuan, gaur egun anaptixira jotzen duena, hau da, kn- talde kontsonantikoak ez egotera, plosiboa desagertu egin da resonantearen aurrean: kn- > n-    /  knife [knif] > [naif]  / knee [kne] > [ni:].

Eta argudia daitekeen bigarren gauza da, euskeraz, maileguan hartutako -r hasierako hitzetan ez da asperendun egin edo desagertua izan, protesi bokaliko baten bidez hartu delako, onartutako posizio fonotaktikora desplazatuz:  rosa > arrosa  / rege > errege / fraga  > arraga

Baina protesi hau ez da aldaketa fonetikoarekin batera gertatu behar izan, hizkuntzan -r hasieratik desagertu zen garaikoa. Hurrengo garapena ere bideragarria da:

Hasierako -r fonemaren desozenketa greziera klasikoaren “begian”   ondoko zeinua  gertatu da eta Rhytmus eta Rhemaren rh- multzoa gaur egun goratzen da. Hasierako -r kontsonantearen hasperendun egitea Brasileko portugeseran ezaguna da, adibide, rĂ­o [hiu].

Pentsa dezagun murrizpen fonotaktiko hau ez zela aitzineuskeran gertatzen, euskeran baizik (historiaurrean hala ere noski). Horrela latinaren grandis hitzaren etimologia argi geratuko litzateke euskal mailegu gisa.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Urtarrila 24th, 2012

Osagaiak: as+erretzia

Esanahia: “erretzen” hastea

Bilakaera:
- as+erretzia
- haserratzea

Azalpena: Mendiek, sumendietako erupzioak gertatzen zirelarik, harrabots izigarriak entzunarazten zituzten; orduan erretzen hasi zirela erraiten nuen (errehasten); ordudanik burrunba dagien harrabotsari erastea hitza jartzen diogu. Iraultze silabiko baten bitartez, Has-erretzea hitza asmatu nuen, zeinak, bere errotikako balioan, erretzen hastea erran nahi duena, eta, eguneroko hizkuntzan, haserre gorritan jartzea, amorru bizian.

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Iraila 02nd, 2011

Osagaiak: hegal+haitza

Esanahia: haitzaren hegala

Bilakaera:

- hegal+ha(i)tza

- hegatza

Azalpena: Luzaz aterpetzat ukan nituen haitz malkarretako bazterrak izendatzeko irudikatua izan zen. Xahok etxeen hegatzak leizezuloetan eta haitz bazterretan bizi ginen gaiko aterpeekin lotzen ditu.

Egilea: Agosti Xaho

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)