Aukeratutako atala ◊ 2-Egiazkotasunaren aldekoak ◊

• Asteartea, Abuztua 20th, 2013
0. Laburpen orokorra

Gero eta txosten eta irizpen gehiago dugu Iruñako grafitoen egiazkotasunaren alde eta 2017ren amaieran 29ra heldu dira grafitoak egiazkoak izan daitezkeela diotenak. Gainera, hauetako bi txosten aldizkari zientifikoetan argitaratu dira eta 2 nazioarteko biltzarretako ponentzien bildumak dira.

Bitartean, faltsuak zirela dioten txostenak hasieran zeuden 6 txostenak dira eta IPCErenarekin eta Ertzaintzaren horren ia kopiarekin 8 dira orain. Gainera txosten horietatik kontuan hartu behar da 2 txosten iritziz aldatu zuten hiru irakasleenak direla, hasieran grafitoak egiazkoak direla defendatu zutelako (Gorrochategui, Santos eta Cipres) eta beste 3 “interes gatazka” izan dituztenenak (2 txosten EHUko Arkeologia Sailak egindakoak, indusketa eskuratzeko interesa zuena, denborak erakutsi digun moduan, eta txosten bat Lakarrarena, bere aintzieuskeraren teoria hankaz gora ez jartzeko grafitoak faltsuak direla etengabe esan duena).  Adibidez, epaiketa batean, iritziz aldatu duten lekukoak, edo erruduna zigortua izan dadin interesa dutenen lekukoak, hau da, “interes gatazka” delakoaren pean daudenak) ez lituzkete onartuko. Hemen zergatik onartu dira?

Faltsukeriaren aldeko azken bi txostenak: IPCEren txostenean (Instituto de Patrimonio Cultural Españolena) eta Ertzaintzak hortik ia osorik kopiatu duen txostenean grafito gutxi batzuk faltsuak direla diote baina azaleko analitikak egin dituzte eta horietan metal modernoak letren gainean topatu dituzte, ez letren azpian. Letren gainean topatzea normala da grafito lurretik atera berriak  eskuila modernoekin garbitzen direlako. Ez dituzte munduko arkeologo gehienen gustuko laborategiak erabili izan nahi, erabat ezezaguna den eta honetarako beren beregi mikroskopio ba erosi zuen laborategi bat baizik. Zergatik?

Txostenen datuak: zenbakia, egilea, urtea eta orrialde kopurua (beherago gaiak eta laburpenak). Hiru irizpenak (diktamenak) dira eta bi gutunak (Knorr eta Txillardegi):

- Parte hartu duten ikerleak: 26

- Ikerleen jatorria: 7 nazioetakoak (Euskal Herria, Herri Katalanak, Gaztela,  Galizia, Alemania, Estatu Batuak, Bermuda)

- Txostenen orrialde kopurua: 2.774 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

1.1- Iruña-Veleian erabilitako metodologia arkeologikoari eta beste zenbait gairi buruz –> 01.1-Eliseo Gil ES

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Eliseo Gil Zubillaga, arkeologoa eta historialaria.

Gaia: Batzordeak egindako txostenei egindako erantzuna.

Laburpena: Azterketa honetan, Lurmenek indusketa lanetan erabilitako lanei buruz EHUko Arkeologia Saileko kideek euren txostena idaztean egindako irregulartasunak agerian jarri dira. Horrez gain, euren praktika desegokiak ere aipatu dira: baloratu beharreko informazioa nola aukeratu duten, haien kanpo aholkulariei ezkutatutako informazioa, oker esandako gauzak eta baita, iritzi emate hutsa diren hainbat eduki. Planteatzen diren arazoei ere irtenbidea eman die, horietako asko, arazo ez zirenak.

Txosten hau EHUko Arkeologia Arloetako txostenei egindako erantzuna da eta Arabako Foru Aldundiko Batzordeari aurkeztu zitzaion gai hau aztertzen ari zen garaian, 2008an.

Luzera: 60 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

1.2- 2007ko maiatzaren txosten arkeologikoa –> 01.2-Idoia Filloy-Eliseo Gil ES

——————————————————————————————————————————————————-

Egileak: Idoia Filloy Nieva eta Eliseo Gil Zubillaga, biak arkeologoak eta historialariak.

Gaia: Indusketei buruzko txostena, garai hartan Cultura Diputatua zen Miren Azkaratek egindako eskaeragatik sortua. Izaera orokorreko txostena da, irakurle ez espezializatuari zuzendua.

Oharra: Txosten hau Arabako Foru Aldundiko Batzordeari aurkeztu zitzaion gai hau aztertzen ari zen garaian, 2008an.

Luzera: 184 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

1.3- Txosten arkeologikoa: Iruña-Veleia, 5. Sektorea, 59. eremua-> 01.3. Idoia Filloy

——————————————————————————————————————————————————-

Egileak: Idoia Filloy Nieva eta Eliseo Gil Zubillaga, biak arkeologoak eta historialariak.

Gaia: 59 eremuko 5. sektoreko dokumentazio arkeologikoa.

Oharra: Txosten hau Arabako Foru Aldundiko Batzordeari aurkeztu zitzaion gai hau aztertzen ari zen garaian, 2008an

Luzera: 209 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

2.- Metodo arkeologikoari buruzko irizpena (Iruña-Veleia.) –> 02-Carmen Fernandez_Irizpena

——————————————————————————————————————————————————-

Egileak: Carmen Fernandez Ochoa Dok., Arkeologian katedraduna, Angel Morillo Cerdán Dok., Arkeologian irakaslea.

Gaia: Iruña-Veleian erabilitako metodo arkeologiakoren balorazioa.

Laburpena: Fdez Ochoa eta Morillok Iruña-Veleiako 5. sektorearen 59. barrunbean egindako indusketa gaitasun zientifiko osoz egin dela ziurtatu dute agiri honetan, bai planteamendu metodologikoari baita datu kronoestratigrafikoen bilaketa zehatz-mehatzari esker, gaur egun diziplina arkeologikoan aplikatzen diren sistemen arabera. Erregistroa Harris Matrixak eskatzen duen zorroztasunaren arabera egin da. Horri esker, “izakin arkeologikoa” era objetibo eta aseptiko batetik ikusteko aukera ematen digu.

Luzera (irizpena): 2 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

3.-  Iruña-Veleiko indusketa erabilitako metodo arkeologikoari buruzko irizpena  –> 03-Emilio Illarregi Irizpena

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea:  Emilio Illarregi, arkeologoa eta Arkeologian doktorea
Gaia: Iruña-Veleian erabilitako metodo arkeologiakoren balorazioa

Laburpena: nahiz eta egileak ostraken egiaztasun edo faltsutasunaren gaiari buruz duen iritzia ez eman, Iruña-Veleian egindako eskuhartze arkeologikoak erabateko gaitasun zientifikoekin egin direla baieztatzen du.

Luzera (irizpena): 2 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

4.- To whom it may concern Iruña-Veleia Archaeological Assessment (Ebaluazio arkeologiko bat) –> 04-Edward Harris EN Edward Harris Gazteleraz

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Edward Cecil Harris Dok., Bermuda Maritime Museum-eko zuzendaria

Gaia: Iruña-Veleian erabilitako metodo arkeologiakoren balorazioa.

Laburpena: Edward C. Harrisen iritziz, indusketa metodoari dagokionez dio argi dagoela indusketa arkeologikoa goi mailako estandarren arabera egin dela diosku.

Edward C. Harris Doktorea Bermudako Itsas Museoko zuzendaria da. Horrez gain, arkeologia garaikideak darabilen metodoaren sortzailea da (Harris Matrix), bere “Principios de estratigrafĂ­a arqueolĂłgica” liburuan jasota daudenak.

Harrisek Lurmenen lana ontzat ematea erabat baieztatzen du Eliseo Gilen taldeak egindako lanaren baliagarritasuna.

Luzera (irizpena): 2 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

5.- Iruña-Veleia. Hiri erromatarraren indusketa arkeologikoetan agertutako zenbait grafito bereziri buruzko iritzia –> 05-Antonio Rodriguez Colmenero

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Antonio Rodriguez Colmenero Dok., arkeologo eta epigrafista Santiago Unibertsitateko katedraduna.

Gaia: Grafitoen epigrafia eta ikonografiari buruzko txostena.

Laburpena: Galiziako Done Jakue Unibertsitateko katedradun emeritua, epigrafista aditua eta arkeologoa den Antoniok iritzi zuhur bat eman du Iruñako ostrakei buruz hipotesi guztiak kontuan hartuz. Batzordeko beste kide batzuek erakutsitako jarrerari (faltsutasuna) garantzia kentzen dio eta, Perring eta Iglesiasekin batera, proba fisiko-kimikoak eta kontrasteko indusketa arkeologikoak egitea ezinbestekoak dela dio.

Luzera: 130 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

6.- Egipiar itxurako hieroglifikoa duten ostrakei eta hezur eta ostraka gainean egindako izen egipziarrei buruzko txostena.. 06_Ulrike Fritz  EN

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Ulrike Fritz Dok., Alemaniako TĂĽbingengo Unibertsitateko hizkuntzalaria eta egiptologoa.

Gaia: Egipziar motako hieroglifikoak eta Egiptoko historia eta erlijioaren pertsonaiak aztertzen dituen txostena.

Laburpena: Fritzk ostraka batzuetan dauden zeinuak egipziar motakoak direla dio baina idatzi zituztenek ez zutela egiptoera hizkuntza ezagutzen, bai ordea Egiptoko eraikuntza ofizialetan ikusitako zenbait zeinu gogoratu. Horrela, hitz horiek ez dituztela esaldiak edo irakur daitezkeen izenak osatzen. Pertsona bat baino gehiagok egin zituztela dio. Bestetik, Nefertiti moduko izenak Inperio Berrian erabiliak izan zirela dio.

Luzera: 30 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

7.- Iruña Veleiako eremu arkeologikoaren izaera bereziko grafitoen motibo ikonografikoei buruzko  txostena.  07_Idoia Filloy

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Idoia Filloy Nieva, arkeologoa eta historialaria.

Gaia: Txosten ikonografikoa, Giuliano Volpe eta Julio Nuñezen txostenari erantzuteko.

Laburpena: Idoiak, ebaluatutako materiala testuinguru arkeologiko desberdinetakoa dela kontuan hartuz, eta bakoitza ondo ezarritako sekuentzia estratigrafiko batekoa izanik, eta ondorioz aukitutako ostrakak garai erromatarrekoak direla ondorioztatuz, zera dio: ez dago proba bakar bat ere ez grafitoak garai erromatarrean egin ez zirela frogatzeko. Beraz, zalantzarik gabe Iruña-Veleiako izaera bereziko ostrakak garai erromatarrekoak direla baiezta daitetekeela.

Luzera: 195 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

8.- Iruña-Veleiako izaera bereziko latinezko grafitoei buruzko txostena -> 08 Idoia Filloy

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Idoia Filloy Nieva, arkeologoa eta historialaria.

Gaia: Zeinu, onomastika, paleografia eta hizkuntzari buruzko txostena, Pilar Ciprés/Juan Santos, Isabel Velásquez eta Joaquín Gorrochateguiren txostenei erantzuteko.

Laburpena: Lan mardul honetan, Idoiak Batzordeko zenbait txosteni erantzun zehatza ematen die garai erromatarreko ostraka askoren bidez, hemen faltsutzat hartutakoen oso antzekoak. Horretarako honako alorretako testigantzak jaso ditu: onomastika, paleografia, izen klasiko, semitar eta egipziarrak, deklinazioak, etab.

Luzera: 415 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

9.-Iruña-Veleiako ostrakonen faltsutasuna/egiazkoatasunaren arazoa: ebidentzia fisikoak: –> 09_Kooenraad Van den Driessche

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Koenraad Van den Driessche Dok., geologoa.

Gaia: Grafitoak dituzten piezen ebidentzia fisikoak aztertzen dituen txostena, datazioak egin daitezkeela frogatuz.

Laburpena: Ostraken azgazkietan ikusten diren elementu fisikoak zehatz-mehatz aztertu ditu txostenean eta horien ostrakak oso zaharrak izan daitezkeela ondorioztatzen dela. Elementu horien artean letren gainean dauden lurrak, kaltzio karbonatoak, ke arrastoak, sustraien aztarnak, izaten dira. Bestetik, egosi baino lehen seguruenik idatzitako letrak ere aztertzen ditu. Horrrez gain analitikak egiteko proposamen zehatz bat egin du ostrakak egiazkoak direla egiaztatu ahal izateko.

Luzera: 77 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

10.-Iruña-Veleiako indusketik datozen argazkien bidezko 15 pieza arkeologikoen azterketa bisuala –> 10_Mikel Albisu

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Mikel Albisu Lasa, geologoa.

Gaia: Zeramizkako 15 ostraka aztertzen dituen txostena.

Laburpena: Buztin egositakoaren gainean idatzita dauden ostraka guztiak analisatu ditu txosten honetan eta, ondorioztatzen duenez, denak letren gainen ikusten den zarakar edo kostra aurretik egosi ziren eta zarakar hori, gutxienez, 10 urte behar ditu sortzeko.

Luzera: 21 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

11.- Iruña-Veleiako indusketatik datozen inskripzio antropikodun hezur hondakinei buruzko txostena -> 11-Joaquin Baxarias

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Joaquín Baxarías Tibau Dok., mediku paleopatologoa, Associació catalano-balear de paleopatología-ko eta Fundació Académica de Ciences Médiques i de la Salut de Catalunya y Balears-eko kidea.

Gaia: Grafitoak dituzten 40 hezur piezen azterketa.

Laburpena: Lan honetan ondorioztatzen denez, analisatutako piezen %54a itxura zaharra dute eta ezin izango lirateke garaikideak izan. Gainerakoei buruz ezin dela ezer esan, argazkien kalitatea nahikoa ez delako. Berak dioenez, itxura zaharra duten markek ez dute hezur lehorraren gainean egin izan balira eduki beharko luketeen morfologiarik. Ezta hezur hezean patina eta lur inskrustazioa eginda duten piezen itxurarik. Hau da, ez dirudite orain manipulatutako idazkunak direnik.

Luzera: 31 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

12.-Iruña-Veleiako idazkunak –> 12_Hector_Iglesias_FR
——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Hector Iglesias Dok., filologoa, Baionako IKERreko ikerlea.

Gaia: Euskarazko eta latinezko testuei eta grafitoen ikonografiari buruzko txostena.

Laburpena: Euskal Ikaskeetan Doktorea den Hector Iglesiasek egindako azterketa sakon eta ondo dokumentatu honek agerian uzten ditu Batzordeko filologoen hutsune eta akatsak, Aldundiak Iruñako grafitoak faltsuak zirela “zalantzarik gabeko proba” gisa izan zirenak bere garaian. Txosten honen balio handiena Iglesiasek egindako kontsulta lan handian datza, batez ere frantziar estatuko adituei latin bulgarrean, kelta hizkuntzan, hizkuntzalariei eta abar egindakoa. Horiei esker Batzordeko 3 filologoek planteatutako “ezintasun” ia guztiak argitu ditu.

Luzera: 230 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

13.- Iruña-Veleiako euskal ostrakak direla eta Gorrochategui eta Lakarra irakasleen txostenei   egindako oharrak eta kritikak  ->   13_Martin Elexpuru_EU 13_Martin Elexpuru_ES

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Juan Martin Elexpuru Dok., filologoa eta idazlea.

Gaia: Grafitoetako euskarazko testuei buruzko txostena.

Laburpena: Elexpuruk Lakarrak eta Gorrotxategik emandako argudioen analisi zehatza egiten du, dagokion dokumentazio eta arrazonamendu logikoarekin. Ondorioztatzen duenez, ez dago ebidentzia bat ere materiala faltsua dela baieztatzeko.

Luzera: 45 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

14.1-Iruña-Veleiako aurkikuntza epigrafiko paleoeuskaldunei buruzko oharrak -> 14.1_Luis_Silgo

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Luis Silgo Gauche Dok., Arkeologian doktorea eta euskal-iberiar Epigrafian aditua.

Gaia: Grafitoetako paleoeuskerari buruzko txostena.

Laburpena: Ikerle hau ezinbesteko pertsona bihurtu da hizkuntza iberiarra ezagutzeko, eremu honetan egindako lan eta ikerketa askorengatik. Berak ondorioztatzen duenez, ostrakak in situ agertu izana, erabat dokumentatuta dagoen indusketa prozesu baten ondoren, faltsutasun baten aurrean ezin garela egon dio eta, Iruña-Veleiako idazkunak filologo, historialari eta kristau arkeologiko adituentzat material oso aberatsa direla dio.

Luzera: 45 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

14.2-  Luis Silgoren honako txostenari buruz: “Observaciones sobre los recientes hallazgos epigráficos paleovascos de Iruña-Veleia” -> 14.2_Jean_Baptiste_Orpustan_FR

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Jean-Baptiste Orpustan Doktorea, ohorezko irakaslea euskal hizkuntza eta literaturan, honako espezialitateetan: lexicografía, hizkuntzalaritza historikoa, literatura eta onomástica. Euskaltzaindiako ohorezko kidea da eta IKER ikerketa elkartean ere hartzen du parte.

Gaia: Luis Silgok egindako txostena osatzen du.

Laburpena: Jean-Baptiste Iruña-Veleiako grafitoak egiazkotzat hartzen ditu eta Silgok planteatutako zalantzei hainbat intrerpretazio proposaten ditu.

Luzera: 9 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

15.- Iruña-Veleiako peritaje grafologikoei buruzko txostena -> 15_RM_Frank ES

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Roslyn M. Frank Dok, Iowako Unibertsitateako Gaztelera eta Portugesera Saileko irakasle emeritua

Gaia: Arabako Foru Aldundiko peritaje grafologikoei buruzko txostena

Laburpena: Roslyn-en txosten hau Arabako Foru Aldundiak, Eliseo Gil ostrakak faltsutu zituela probak lortzeko agindutako txosten grafologikoei buruzkoa da. Roslyn-en iritziz azterketa horiek ez dute behar den oinarri zientifikorik eta beraz ezin dira kontuan hartu faltsutasuna oinarritzeko.

Luzera: 118 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

16.- EHUko Arkeologia Sailak Iruña-Veleiko aurkikuntza bereziei buruzko “Balorazioa” dela eta egindako oharpenak –> 16_Luis_Silgo_ES

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Luis Silgo Gauche Dok., Arkeologian doktorea eta euskal-iberiar Epigrafian aditua.

Gaia: EHUko Arkeologia Sailak egindako “Valoración” delakoari buruzko txostena.

Laburpena: lan honetan, EHUk egindako “Valoración” izeneko txostenean, Lurmenen jarduera arkeologikoa eta aurkitutako ostrakak egiaztatzeko ezinbesteko alderdiak EHUk ez zituela kontuan hartu frogatzen du. Gainera, EHUk ez zuten informazio osagarririk eskatu eta hori dela eta euren txostenak hutsune eta akats nabarmenak ditu.

Luzera: 24 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

17.- Iruña-Veleiako zenbait grafitori buruzko iruzkinak ->
17_Miguel_Thomson_EN_Comments_on_some_Graffiti_of_Iruña-Veleia
17_Miguel_Thomson_ES_Comentarios_grafitos_Iruña-Veleia

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Miguel Thomson

Gaia: Grafito polemikoenei buruko iruzkinak

Laburpena: Txosten honetan, hizkuntzalaritzan eta epigrafian aditua ez den M. Thomsonek, Aldundiko Batzordearentzat “zalantzarik gabe faltsuak” diren ostraka polemikoenak sakonki aztertu ditu. Garai greziar-erromatarreko 400.000 hitz baino gehiago daukan datu base bat erabailiz, ikuspegi oso zabala eskaintzen du eta, ondorioztatzen duenez, guzti horiek egiazkoak izan daitezke inolako arazorik gabe.

Luzera: 49 orrialde.

——————————————————————————————————————————————————-

18.- Iruña-Veleiako idazkun/grafitiri iberiarrei buruz -> 18_Antonio_Arnaiz_EN

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Antonio Arnaiz Villena, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko irakaslea

Gaia: Iruña-Veleiako iberierazko grafitiak

Laburpena: Txosten honetan, Antonio Arnaizek Iruña-Veleian agertutako ostreketako zeinu iberiarrak jasotzen ditu. Bere iritziz, agertutakoa bat dator penintsulako eta Kanarietan ere aurkitutako testu iberiarrekin

Luzera: 14 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

19.- Txillardegik Martin Elexpururi aditzei buruzko bidalitako 3 gutun -> 19 Gutunak Gutunak gazteleraz

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, euskal hizkuntzalaria eta euskara batuaren gurasoetako bat

Gaia: Iruña-Veleiako grafitoetako aditzak

Laburpena: Txillardegiren iritziz, grafitoetan agertutako aditz forma batzuk nahiko arkaikoak izan daitezke eta Iparraldean orain dela 3-4 mende jasotako zenbait aditz forma jasotetan ikusi daitezke. Horregatik, berarentzat “grafitoak benetakoak dituk”.

Luzera: 3 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

20.- Idoia Filloy: -> 20 Idoia_Filloy:_Altar

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Idoia Filloy, arkeologo eta historialaria.

Gaia: Nuñezek 2012an aurkitutako aldarearen testua

Laburpena: Lurmenek 12 aldiz aurkitu zuen “Veleia” hitza, Nuñezek bezala. Horrez gain, Nuñezen Veleia inesiboan egon liteke (Veleian), beraz, euskeraz egongo zen, Lurmenek aurkitutako zenbait testu bezala. Bi arrazoi horiek grafitoak benetakoak izateko argudio bihurtu dira

Luzera: 26 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

21.- Antonio Rodriguez Colmenero: 21: Antonio_Rguez_Colmenero:_Altar

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Antonio Rodriguez Colmenero Dok., arkeologo eta epigrafista Santiago Unibertsitateko katedraduna.

Gaia: Nuñezek 2012an aurkitutako aldarearen testua

Laburpena: Antoniok, Nuñezek ez bezala, beste proposamen epigrafikoa egin du aurkitutako azken aldareari buruz. Bere ustean “Veleian” agertu izana, Lurmenek topatutako beste inesiboen antzera, euskeraz egon daitekeela pentsatzera eramaten gaituela dio.

Luzera: 7 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

22.- Alicia Satué: 22 Alicia_Satué: El latín de Iruña Veleia

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Alicia Satué, Filologia Klasikoan eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparrean lizentziatua.

Gaia: Iruña-Veleiako latina

Laburpena: Txosten honetan Alicia Satuék latinez agertutako grafitoak sakonki aztertu ditu. Horretarako, III. mendeko beste lurraldeetan agertutako latin bulgarreko testuekin alderatu ditu, beti ere, Iruña-Veleiako testuingurua kontuan hartuz. Bere ustez, bertako grafitoak bat datoz, oro har, latin bulgarrarekin.

Luzera: 217 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

23.- Mapi Alonso Fourcade: 23 Análisis de un texto escrito en euskera a finales II-comienzos III

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Mapi Alonso Fourcade, Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua Ginebrako Unibertsitatean

Gaia: Iruña-Veleiako III. mendeko eta Nafarroako Iruñeko XXI. mendeko ume euskaldun berriek egindako testuetako euskeraren alderaketa

Laburpena: Txosten horretan ez da grafitoak egiazkoak ala gezurrezkoak diren aferan zuzenean sartzen eta bakoitzari uzten dio bere ondorioak atera ditzan, nahiz eta ondorio argiena da egiazkoak izan daitezkeela. Horretarako, Iruña-Veleiako II edo III. mendeko ume batek idatzitako testuak eta Iruña-Pamplonako XX. mendeko ume batek idatzitakoekin alderatu ditu.

Luzera: 40 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

24.- Henrike Knörr:Iruña-Veleiako euskal idazkunen datazioen inguruan

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Henrike Knörr, Euskal Filologian Doktorea

Gaia: Grafitoak noizkoak izan daitezkeen

Laburpena: Henrikerentzat grafitoak ezin dira izan III-V mendeetakoak, VI-IX mendeetakoak baizik. Hau da, berarentzat ez ziren faltsuak, Eliseo Gilek esandakoa baino berantiarragoak baizik.

Luzera: orrialde 1

——————————————————————————————————————————————————-

25.- Mapi Alonso: 25-Mapi_Alonso_ES_El_sistema_verbal_vasco

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Mapi Alonso Fourcade, Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua Ginebrako Unibertsitatean

Gaia: Aditz sistemaren azterketa Iruña-Veleian oinarrituta

Laburpena: Lafonek egin zuen “Le systeme verbal basque au XVI siècle” oinarri gisa hartuta, Iruña-Veleian ikusten diren aditz aldaera batzuk aztertu ditu

Luzera: 83 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

26.- Alicia Satue Lantaron: La declinación latina en el siglo III a la  luz de los grafitos excepcionales de Iruña-Veleia

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Alicia Satué, Filologia Klasikoan eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparrean lizentziatua.

Gaia: Latinaren deklinazioa III. mendean

Laburpena: Izenburuak dioen moduan, txosten honetan latin arruntaren deklinabidearen bilakaera aztertu du Iruña-Veleian aurkitutako aditzak sakon aztertu ondoren

Luzera: 146 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

27.- Hainbat: Iruña-Veleiaren I. Nazioarteko Biltzarra

——————————————————————————————————————————————————-

Egileak: Antonio RodrĂ­guez Colmenero, Idoia Filloy, Edward Harris, Eliseo Gil, Joaquin Baxarias, Luis Silgo, Antonio Arnaiz, Alicia Satue

Gaiak: Arlo batzuk jorratu ziren: historia, arkeologia, paleopatologia, hizkuntzalaritza, etab.

Laburpena: 2012an egin zen biltzarrera alderdi biak gonbidatu ziren, grafitoen alde eta kontrakoak baina faltsutzat harttzen dutenek ez zuten parte hartu eta antolatzaileek horien argudioak laburtu eta azaldu zituzten. Gainerakoek benetakotasunaren alde zergatik dauden azaldu zuten.

Luzera: 192 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

28.- Hainbat: Iruña-Veleiaren II. Nazioarteko Biltzarra

——————————————————————————————————————————————————-

Egileak: Eliseo Gil Zubilaga, Idoia Filloy Nieva, Edward C.  Harris, Juan Martin Elexpuru Agirre, Alicia Satue Lantaron, Mapi Alonso Fourcade, Luis Silgo Gauche, Mikel Urkola Elizegi, Koenradd Van den Driessche, Miguel Thomsom Okatsu, Antonio Rodríguez Colmenero, Mikel Larrañaga, Ulrike Fritz, Jon Nikolas Lopez de Ituiño, Antonio Arnaiz Villena, Antton Erkizia

Gaia: Arlo batzuk jorratu ziren: historia, arkeologia, hizkuntzalaritza (euskera, latina), historia, egiptologia, kristautasuna, etab.

Laburpena: Biltzarra oso aberasgarria izan zen, ikuspegi asko landu zirelako.

Luzera: 168 orrialde

——————————————————————————————————————————————————-

29.- Jean-Baptiste Orpustan: 29-Basque médiéval: Iruña-Veleia

——————————————————————————————————————————————————-

Egilea: Jean-Baptiste Orpustan Doktorea, ohorezko irakaslea euskal hizkuntza eta literaturan, honako espezialitateetan: lexicografía, hizkuntzalaritza historikoa, literatura eta onomástica. Euskaltzaindiako ohorezko kidea da eta IKER ikerketa elkartean ere hartzen du parte.

Gaia: Iruña-Veleiako euskera Ertarako euskerarekin alderatuta

Laburpena: Ikerle honek aurretik Luis Silgoren txostenean gai honi buruz bere lehenengo ekarpena egin zuen. Oraingoan, erdi aroko euskerari buruz egin duen txosten honetan gaian sakondu du. Erdi Aroko euskera (txosten osoa) “Ces inscriptions, pour fragmentaires et incomplètes qu’elles soient, se rĂ©vèlent comme une Ă©tape d’importance pour la reconstruction de l’histoire de la langue sur plusieurs points essentiels. Au-delĂ  descitations mĂ©diĂ©vales, onomastiques et autres, dont les plus anciennes, assez rares, n’allaient guère plus loin que le Xème siècle, c’est donc au moins six siècles de vide historique qu’elles comblent partiellement, soit autant que la pĂ©riode qui nous sĂ©pare des premiers livres en basque du XVIème siècle.

Luzera: 19 orrialde

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 4.0/10 (1 vote cast)
• Asteartea, Abendua 17th, 2019

Iruña-Veleiaren aldeko txostenak askok ez dituzte irakurri. Hemen horien laburpen batzuk daude:

  1. Eliseo Gil https://www.youtube.com/watch?v=UFDGXL1JWk8
  2. Edward Harris: https://www.youtube.com/watch?v=Du4TkJOJsI0
  3. Joaquim Baxarias: https://www.youtube.com/watch?v=vx8_ZAe2Lgg
  4. Hector Iglesias: https://www.youtube.com/watch?v=0NsSQoB01e8
  5. Idoia Filloy: https://www.youtube.com/watch?v=KhLSk4Llxoc

    VN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
    • Igandea, Iraila 20th, 2015

    Iruña-Veleiako altxorraren kontrako gurutzadari aurre egiteko, Euskal Herritik atera behar gara, geure herrian, EHUko Letren Fakultatea, Aldundia, Jaurlaritza, Euskaltzaindia eta Ertzaintza (IPCEra bidaltzea gomendatzea ere!) eta noski, Epaitegia egiaren eta zientziaren kontrako gauzak egiten besterik ez ditugulako ikusi orain arte.

    Zentzu horretan, Edward Harrisen irizpena izan da orain arte ingelesez izan dugun gauza bakarra. Zorionez, Miguel Thomsonek bere txostena itzuli du eta, horri esker, mundu zabalean barreiatzeko aukera izango dugu. Bere txostena oso interesgarria da, hizkuntzalaria eta arkeologoa izan gabe, ebidentzietan oinarritutako ikerketa nola egiten den eta Aldundiaren Aholku Batzordeak nola ez duen egin ederki erakutsi digulako bere txostenaren bidez.

    Hauxe da txostena ingelesez: 17_Miguel_Thomson_EN_Comments_on_some_Graffiti_of_Iruña-Veleia

    Txostena gazteleraz: 17_Miguel_Thomson_ES

    Hauek dira bere ondorioak:

    Due to the multitude of irregularities, the numerous contradictions in and between the reports of the DFA’s committee, their  many  errors,  the  subsequent  rectifications  by their authors,  the disagreements  expressed by various authors from different  fields  with such reports, and the inexplicable lack of scientific publications on the findings of IruñaVeleia  by  the experts who analyzed  them, the need  is imposed  to proceed  to a proper scientific  evaluation of such  findings. This evaluation  should  rigorously conform to the standards and rules usually required for any serious  scientific evaluation.

    Those taking part in it should be leading international experts whose competence,  independence and lack of conflicts of interest would be beyond a shadow of a doubt, which should include experts in all disciplines relevant to the study of findings, among them experts in Vulgar Latin, Egyptologists and archaeometrists. In this scientific evaluation, physical tests will be essential, whose  performance  was proposed  in the reports  by  two  of the members of the DFA’s committee, the philologist Joaquín Gorrochategui, who publicly asked for the intervention of archaeometrists, and the archaeologist Dominic Perring, who suggested conducting scientific tests on the objects, as well as  in  other reports by authors  outside of  the  Committee.

    Such  tests  were  decissive  in  other  controversial  archaeological findings, in some cases to support their authenticity and in others their falsehood.
    The  authenticity  of  the  Palaeolithic  cave  paintings  of  Altamira,  initially  rejected  or questioned  by  the  most  renowned  sages  and  experts  of  the  time,  took  more  than  two decades to be accepted due to  the  lack of archaeometric dating methods at the time of their  discovery.  Today  there  is  a  large  array  of  sophisticated  archaeometric  methods available  to estimate the age  of an object  and  even  the incisions  made on them. These
    methods  can  at  minimum  determine  with  almost  absolute  certainty  whether  these incisions  are  recent  or  not,  and,  therefore,  to  verify  whether  the  hypothesis  of  recent forgery proposed by some members of the DFA’s committee is correct or not. Finally, as pointed by Dominic Perring, the last word on the authenticity  or falsehood of the findings should  have  to  wait  for  peer-reviewed  publication  of  scientific  studies  by  leading international scholars.

    Only in this way it will  be possible to begin to dispel the  doubts and to resolve the disputes surrounding the findings of Iruña-Veleia.

    VN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
    • Asteazkena, Azaroa 13th, 2013

    2009ko martxoan Berriari Lakarrak eta Gorrochateguik emandako gutuna jarri dugu hemen. Bertan, bi hizkuntzalari hauek ziotenez, Henrikerentzat ostrakak faltsuak ziren. Irakur dezagun arretaz Henrikek idatzitakoa:

    Iruña-Veleiako euskal idazkunen datazioen inguruan

    Argi dago Iruña-Veleian 2006az geroztik aurkituriko idazkunetako zenbaitek, behintzat, harrituta utzi dituela ikastunak. Alde batera utzirik idazkun horietako bestelako mota bat, euskal hitzak dituztenek ezusteko ezaugarriak ageri dituzte, eta, are gehiago, arkeologoek eta haien talde laguntzaileek orain arte iradokitako datazioei jaramon egitera. Argi eta garbi esateko, euskal hizkuntzaren historiaren ikuspegitik, ez liteke inolaz ere pentsa K.o. III. mendekoak direnik, esate baterako, arrain hitza dakarten testuak; horren ordez, *arrani eta arrapi hitzak lirateke espero izatekoak, lotura erromaniko nabarmenekoak -azken batean, latineko rapio-tik eratorriak, jakina-.

    Betiere, zientzialariek eta estratigrafiako adituek esaten dutenaren zain, historiara jo beharra daukagu ezinbestean. Eta historiak diosku izan bazela apezpikutegi bat Araban, gutxienez IX. mendearen erdialdeaz geroztik. Alvaro zen apezpikua, eta 881. urtekoa da dokumentua. Guk dakigula, orain arte inork ez du auzitan jarri apezpikutegiaren kontua. Eta, itxura guztien arabera, Veleian egon zen.

    Ez da alferrik behin baino gehiagotan aipatu izan episcopus veleiensis. Eta gogora dezagun berantiarra dela, oso, Armentiako egoitza; berantiarra, eta laburra -azkeneko indusketak etsigarriak izan baitira-. Araban izandako azken hiru apezpikuak -Vela, Munio IV.a eta Fortunio- bakarrik jo daitezke Armentiako apezpikutegian erroldatutakotzat. Becerro de Irache dokumentuaren arabera, 1602an ageri da lehenbizikoz Armentiako apezpikutegiaren aipua, San Romango Zorraquino abadeak Santa Engrazia monasterioa -Veremundo buru zuena- Iratxeri dohaintzan eman ziolarik. Eta hurrengo, Calahorrara lekualdatu zuten.

    Guk dakigula, ez dute basilikarik aurkitu Veleian, baina litekeena da oro. Iruñako Santa Mariaren lekuan bertan ote zegoen? Litekeena da, oso. Uste izatekoa da jarraitutasun halako bat egon zela Iruña-Veleiatik «Armentiako» garairaino, klerigoen elkarteren bati esker -milites edo borrokalari eta guzti, beharbada-; horrek azalduko luke Iruña ez aipatu ere egitea Donemiliagako kartularioan. Hain zuzen ere, geroago ezarri zuten San Joanen ordena militarra.

    Jarraitutasun horrek azalduko luke, halaber, euskal hitzen itxura «modernoa», hala nola arestian aipaturikoak eta corduniai delakoa -zeina debitoribus baita, ezbairik gabe, gure lan bileran proposatu nuen bezala-.

    Latineko idazkunei dagokienez, lehen adierazitakoa baiezta dezaket pontifex hitzari buruz. Clermonteko Sidonius apezpikua (V. mendea) baino lehenago, bazerabilten Pontifex Maximus izendapena, bai adiera ironikoz bai berezko adieraz; hala ageri da, 200. urte inguruan, Tertulianoren testu ugaritan miatuz gero.

    Henrike Knörr.

    Oharrak

    • Mezu hau Henrike Knörrek posta elektronikoz bidali zien lankideei zituen Lakarra eta Gorrochateguiri baina ez zioten erantzun, nahiz eta Henrike hilzorian zegoen.
    • Lakarrak eta Gorrochateguik gutun hau Berrian aurkeztu zutenenean, esan zuten Knörrentzat ere faltsutzat zirela baina gutuna ondo irakurrita ikusi daitekeenez, bere iritzia argi zegoen: ostrakak III-V. mende bitartekoak ezin ziren izan baina bai ordea VI-IX mende bitartekoak, Iruñan San Joan Monastegia egon izanaren frogak bazeudelako. Henrikerentzat Eliseo Gil ez zen faltsifikatzailea!, gehienez arkeologo txarra, estratoz erratzeagatik.
    • Gutun hau,  beraz, ostraken egiazkotasuna defendatzen duten gainerako 23 txosten, irizpen eta gutunekin batera jartzea logikoa da.

    VN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/10 (0 votes cast)