Iruña-Veleiako latin arrunta ulertzeko eta egiaztatzeko, oinarrizko lan bat egin behar izan zuen Batzordeak hasieratik: kontsultatu latin arruntari buruzko idazkunak datu baseetan, liburutan, interneten eta hainbat lekutan dauden ehunka lekukotza. Baina ez zuen egin.
Batzordeak faltsutzat hartutako grafito asko Europako beste lekuetan aurkitu dira eta aurkitu dituztenak Iruña-Veleiako grafitoen garai berekoak dira: III, IV eta V. mendeetakoak. Akats larri hau, hau da, testu bera jadanik topatu izana eta faltsuak direla horrelako testu aitzindaririk ez egoteagatik onartezina da, paraleloak egon badaudelako.
Alicia Satuek bilaketa lan zabalagoa egin du, Adituen Batzordeko guztiek egin ez zutena, seguruenik, ezgaitasunagatik baino hasieratik faltsutzat hartu nahi izan zituztelako. Horri esker, Iruña-Veleiako hitz osoak edo horien zati batzuen grafia bera besteak beste, honako lekuetan aurkitu ditu Aliciak:
Pompeya. Ez da harrigarria hemen topatu izana, Pompeyako indusketan, Iruña-Veleian bezala, eremu domestikoan egindako grafito asko dagoelako.
Perseus. Datu base hau garrantzitsua da eta bertan latinez idatzitako testuak bilatu daitezke, ezin errazago, interneten bidez. Nola da posible Isabel Velazquezek eta Batzordeko kideek ezinezkotzat hartutako hainbat hitz hortxe bertan egotea?
Hainbat indusketako idazkunak. Aliciaren txostenean hainbat lekutan topatutako hitz, grafia mota, deklinazio… aipatzen ditu etengabe, Iruña-Veleiako garai berekoak izateaz gain, berdinak edo antzekoak direlako: Malaga, Campania, Astorga, Algarve, Cumas… edo idazkun famatuak: Duenos, Fibula prenestina, etab. Aipatutako lekukotza guzti horiek Iruña-Veleiako grafitoen egiazkotasuna frogatzen dute, argi eta garbi gainera.
Europako beste indusketan topatutako gauzak ez ezagutzea, edo hobe esanda, ezagutu nahi ez izatea, ez da soilik latin arruntarekin gertatu. Historiaren gaian, adibidez, Julio Nuñezek gezurrezkotzat emandako gauza pilo bat Pompeyan bertan daude, denak batera: maskarak animalien irudiekin, emakume biluzien marrazkiak…
Irakurri dezagun Aliciaren hitzak:
Los comisionados desconocen datos de la propia documentaciĂłn de Ă©poca romana que demuestran que lo dado por imposible por ellos en realidad no lo es.