• Asteartea, Ekaina 18th, 2013
Lazkaon egindako Euskeraren Jatorriaren 8. Biltzarrean Jorge Oteitzak hizkuntzalaritzari egindako ekarpena gogoratu zen:
Jorge Oteitzak Quosque tandemÂŽekin hasi zuen, Ejercicios espirituales en un tĂșnelÂŽekin jarraitu, eta azkenik Nociones para una filologĂa vasca de nuestro indoeuropeoÂŽrekin amaitu zuen gure arbasoen hizkuntza, mundu ikuskera eta artea ulertzeko ibilbide luze bat. Bere hurbilketa, zio kontzeptualetaz landa, sentipen estetikoetatik sortua eta baldintzatua zen, egungo hitzetan âespekulatiboaâ eta are gehiago âtxamanikoaâ dei dezakeguna, âsonemaâ edo âhitzen oinarrizko soinuen bizipenaâ proposatu zuenean bezala.
Oteitzaren ustez gure arbasoek Hutsaren bizipenean oinarritzen zuten mitologia eta euskarazko hitz asko, bizipen hori Ortzian gorpuzten zutelarik eta horren baitan ulertzen zituztelarik ezagunagoak ditugun Mari eta bere semeak. Mundu ikuskera horrek euskaran eta beste hizkuntzetan utzitako aztarnei tiraka, Mendebaldeko historia Euskal Herritik irakur zitekeela proposatu zuen: Grezia, Kreta, eta Sumeriaren jaiotza kulturalak gure zenbait bidaiari mitikoen eskutik etorri ziren.
Oteitzaren ekarpen zehatzekin bat etorri ala ez, euskararen eta Europako hizkuntzen gaian egun gutxi praktikatzen den abiapuntu heterodoxoaren ausardia onartu behar zaio: indoeuroparra lehenesten duen ohizko jarreratik baino gure izaera aurre-indoeuroparretik heldu behar diogula arazoari.
7-Jorge_Oteitza_gogoratuz
Dokumentua hemen ere jaitsi daiteke, baita power pointa: http://ehu.academia.edu/XabierRenteria
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 08th, 2015
Maiatzaren 9an, Zestoan, Euskeraren_Jatorriaren_10_Biltzarrean Jurgi San Pedrok Oteitzaren eskultura bat oinarri hartuta, bizitzaren etengabeko ez-baiari buruz gogoeta egingo du, iragan aurreindoeuroparreko ikuspegia hizkuntzalaritzara edo bizitzara berriro ekartzeko beharraz.
Aurten 20 urte betetzen dira Oteitza ikertzaile-sortzaileak Euskal Herri zahar-berri honi bere ikerketa maitatu eta estrategikoena eskaini ziola, gure Euskeraren jatorriaren ezbaiaz jabetzeko asmoaz argitaratua gainera eta bide batez gure altxor preziatuena defenditzeko balio zezakena, bai gure etxeetan eta bai gure etxeetatik kanpo.
Planteatzen den unitate didaktikoa, hiru atal ezberdinduek osatzen dute:
1. Grafikoa: Oteitzaren ekarpen mitologikoa mahaigaineratuko da… Zaldiak eta behorrak dira ere erreferente mitologikoak eta gure herriaren (aurre)historiarekin lotzen direnak ere Lascaux-en daudenekin lotzen direnak
2. Ikusentzunezkoa. Hemen Oteitzak behin TVErentzat Pilar Chamorrok egindako elkarrizketaren zatia eskainiko da (youtuben eskegita dago eta Loreak Mendian-ekoek egin zuten lana. TVEek ez zuen inoiz elkarrizketa horiek zabaldu).
3. Ezbaia piztuta dagoela gure maisu handiak egindako eskultura txiki batetik abiatuta eta mahai batean libre utzita (bestalde euskal dantza garaikidearen ikuskizunetan ere agertu izan dena, adb., Kukaien lanetan, beste eskala batekin eta isilpeko protagonismo batekin) ezbaiaren naturari, bizitzaren ez-bai-ari eta gure egunerokotasunari buruz egingo dugu gogoeta (Oteitzarentzat biribila, gure herriaren arimarekin lotzen gaituen figura geometriko sakratua da).
Hizkuntz politika:
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 31st, 2012
Osagaiak: be + ar
Esanahia: janaria (ar=okela) lortzea animalia beheratz erortzen
Bilakaera:
- be+ar
- bear
Azalpena: paleolitoko gure arbasoek, janaria lortzeko erabiltzen zuten teknika garrantzitsuenetakoa animali handiak amildegi baterantz eramatea zen, jaustean hiltzen ziren eta modu honetara okel asko lortzea erraza zen. Horregatik, agian “be” erro hori behera eramatearekin lortuta egon liteke eta “ar” erroa ere okelak izendatzeko edo animali askoen izenetan ikusten da: haragi, giharra, ardi, ahari, hartza…
Egilea: Jorge Oteitza
Irudiaren iturria: Centinela del sendero
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)